Bizitza independentea izateko eskubideak

Berriz ere, abenduaren 3a, desgaitasuna duten pertsonen eguna “ospatzen” da. Desgaitasuna gauza bakarra balitz bezala, pertsona bakoitza bere izaerari eta premiei dagokienez bakarra ez balitz bezala.

Are gehiago, aurreko paragrafoa osorik zuzendu beharko litzateke. Ez ote da izango ezinduena ingurunea dela? Ez al da izango beharrak eskubideak ez betetzetik sortzen direla? Eta ez pertsonak berak.
More…

Dana (Maria del Rio)

Azkeneko asteetan albiste txar eta hunkigarriek mugiarazi gaituzte. Valentzian gertatutakoaz asko hitz egin dugu denok, batez ere, tragediak utzitako hildakoez eta desagertutakoez, galera material handiez, oinarrizko zerbitzuen faltaz eta berreraikuntza zail eta luze bati ekiteko beharraz. Irudi ikaragarriak ikusi eta dramaren kontakizunak sarritan entzun baditugu ere, ezinezkoa da ondorioez erabat jabetzea. Ekidinezina zaigu, gainera, tarte batez bada ere, 1983ko uholdeetan pentsatzea. Hori bai, beste une historiko batean gaude; astintzen gaituen krisi klimatikoaren ondorioak dira oraingoak. Izan ere, DANA bezalako muturreko fenomeno meteorologikoak areagotzen ari dira, eta gero eta ohikoagoak bilakatzen. More…

X