Noren babeserako arkitektura? (Maria Del Rio)

Tarteka, oso erabiliak ez diren hitzak modan jartzen dira; horietako bat «bolardo» da. Batik bat, 2017ko Rambletako erasoaren ostean izan genuen eraso terroristen aurrean babesteko oztopo horien berri, eta egun, bereziki jendetsuak diren jaietan eta ospakizunetan oraindik ere deigarriak egiten zaizkigu. Ezaguna egin da ere Bilboko Portuko harresi handia, kasu honetan, oztopo horren helburua polizoiak ekiditea omen da. Espazio publikoaren sekurizazioa gero eta argiagoa da, askotan bolardoak edota harresiak bezain nabarmena ez bada ere.

Gehiago irakurri…

Klimaz haragoko krisia (María del Río)

Etengabeko hazkundea. Gure gizarte esponentzialaren paradigma honek ekonomiaren hazkunde egonkorra behar du; baina sumatzen hasiak gara ate joka dugun krisiaren arrazoiak ez direla uneko portaera desegokien ondorioa, baizik eta eredu osoaren emaitza. Etekina pertsonen aurretik jartzen duen eredua da gurea, planetaren baliabideak harrapakatzen dituena, askatasunarekin eta giza eskubideekin batera. Hala eta guztiz ere, eredu honek ez du bere dinamika maltzurrarekin jarraitzeko etekin nahikorik lortzen.

Gehiago irakurri…

Ni ere Jaizkibelekin (Maria del Rio)

Uda osoan, euskal hiriburu guztietako jaien harira, erakunde publiko nagusien iragarkiak eta kanpainak behin eta berriro ikusi ditugu: indarkeria matxistaren kontra, emakumeen kontrako erasoen aurka, edo jaien esparruetan gertatzen den gehiegikeria ororen desagerpenaren alde mezuak helarazten. Uda, alabaina, ez da bukatu, ezta jaiak ere. Igandean, irailak 8, Hondarribiak bere festa nagusia ospatuko du. Bertan, azken bi hamarkadetan bezala, ehunka emakumek eraso matxista larriak pairatuko dituzte, eta ez da ilunetan edota isilpean gertatuko; herriko kale nagusietan gertatuko da, aurrean ordezkari instituzionalak daudela. Gehiago irakurri…

Usteak erdiak ustel (Maria del Rio)

Gure opor-bidaian etenaldi txiki bat egin genuen Madrilen. Aukera ezin hobea izan zen erakustaldi interesgarriez gozatu eta kontzertu on bat entzuteko. Halere, dena ez zen horren atsegina izan. Garraio publikoa, metroa zein trena, hartu genuen bakoitzean polizia bidaiariak identifikatzen ikusi genuen; kasu guztietan identifikazio etnikotzat jo zitezkeenak, eta ez ziren gutxieneko errespetuarekin egin. Behaketarako tarte txikia izan zen, arinegia ondorioak ateratzeko; baina gorputzean ezinegona eragiteaz gain, estereotipoen inguruan hausnartzera eraman ninduen.

Gehiago irakurri…

Ikuskizun arriskutsua (Maria del Rio)

Aitortzen dut: ez naiz telesail-zale amorratua, ez ditut jarraitzen modako estreinaldiak eta oso gutxitan gertatu zait atal bat bestearen atzetik ikusten arratsalde osoa ematea. Halere, udako oporrak heldu zaizkit eta denbora libre gehiago dudala baliatuz, zaletzeko telesailen bila hasia naiz. Hainbaten artean, deigarriak egin zaizkit nolabait gai berdina jorratzen duten bi dokumental: “El caso Alcàsser” eta “La muerte vende”. Lehena ezagunagoa egingo zaigu, gehienok jasan baikenuen garaiko komunikabideen ikuskizun lotsagarria. Bigarrena, aldiz, Wallace Souza telebista aurkezle arrakastatsuaren kasura hurbiltzen gaitu. Izenburu iradokitzailea duen telesail honek aurkezle brasildarraren historian sakontzen du, entzuleak irabazteko asmoz hilketak agintzea leporatu zioten.

Gehiago irakurri…

Grisa baino, berdea nahiago (Maria del Rio)

Abuztuan palmondoak gogoan baditugu, ohikoa izango da hondartzen irudi exotikoak burura etortzea. Bilboko erdigunean egotekotan, aldiz, Abando auzoan, ohartuko gara zuhaitz tropikal horiek oso bestelako esanahia izan dezaketela. Egunotan, balkoietan bi palmondo irudikatzen dituzten banderatxoak ageri dira, auzotarrek ehun urtetik gorako bi ale salbatu nahi dituztelako. Ez daude bakarrik, borroka horrekin bat egiten dute, esaterako, Cervantes eskola publikoaren Gurasoen Elkarteak, auzo elkarteak, kultura elkarteak, eskola publikoaren aldeko elkarteak eta Ekologistak Martxan-ek. Palmondoena ez da, alabaina, guzti honen oinarrian dagoen arazo bakarra.

Gehiago irakurri…

Begirada hurbila (Maria del Rio)

Uztaila une aproposa izan ohi da oporrak hartzeko eta, nola ez, bidaiatzeko. Une egokia da, beraz, leku ezezagun batera hurbiltzeko, patxadaz ibiltzeko eta argazkiak ateratzeko. Gainera, janari desberdina dastatzeko aukera izaten dugu, eta ohitura ezberdinekin gozatzeko abagunea ere bai. Gure herri edo hirian bertan gauza bera egitera bultzatzen gaituzten artikuluak gero eta ohikoagoak dira. Turistak izatera animatzen gaituzte, auzo berriak ezagutuz eta egunero igarotzen garen tokiei arreta handiagoa jarriz. Horrela, gure ikuspegia aldatu eta lehengo aldiz ikusten dugun sentsazioa izango ei dugu.

Gehiago irakurri…

Hutsalaren balioa (Maria del Rio)

Asteon bukatu egin dira unibertsitateko ez-ohiko azterketak; beraz, oraingoan bai, ikasle guztiak oporretan daude, udako planak hasteko irrikan. Seguru asko, igaro berri den ikasturte honetan bizipen ugari izan dituzte, onak eta ez hain onak. Unibertsitateari berari ere, gauza bera gertatu zaio, berri ugari sorrarazi dituela bukatzen ari den zikloan, baina guztiak ez dira ospatzeko modukoak.

Gehiago irakurri…

X