Museo berria, modu zaharrak (Alba Fatuarte)
Bilboko Euskal Museoak etorkizunean izango duen itxura eta ezaugarriak ezagutu berri ditugu. Izan ere, Bilboko Alde Zaharraren bihotzean bertan dagoen eraikina berritzeko arkitektura eta museologia proiektuen berri eman zuten prentsa agerraldi batean Bilbao Bizkaia Museoak sozietateko arduradunek. Aurkezpenean iragarri zenez, Euskal Museoa handitu eta zaharberritzeko lanak 2024an amaituko dira eta proiektuak 15 milioi euroren kostua izango du, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak erdibana finantzatuta. Horretarako, bi administrazioek osatzen duten sozietateak, Kutxabank, Laboral Kutxa eta La Caixa finantza-erakundeekin mailegua sinatu dute.