Auzoetan jai dugu (Alba Fatuarte)

Joan den larunbatean @Erreharria txiolari ezagunari hausnarketa interesgarri bat irakurri nion Twitterren Bilboko auzoetako jaien harira: Bilboko Udalak Jai Batzordeei apenas laguntzarik ematen ez dien bitartean, zenbat diru publiko bideratzen die ekitaldi pribatuei, esaterako BBKLive bati? Nik bere gogoetari zifrak besterik ez nizkion jarri, eta konturatu naiz bilbotar askorentzat harrigarria dela zelako desorekak dauden Bilboko Udalak finantzatzen dituen ekitaldi pribatu eta herrikoien artean. Horregatik, gaurkoan Uriola-k eskaintzen didan tartetxoa erabiliko dut gaiaren inguruan zertxobait gehiago sakondu eta auzoetako jai batzorde guztiei merezi duten esker onak emateko, txalotzekoa baita egiten duten lan izugarria; are gehiago, PNV eta PSEren udal gobernuaren utzikeria kontuan izanda.

More…

Fatuarte “Etxerik ez dutenen kopuruak gora egin du nabarmen Bilbon azkenaldian”

Jone Goirizelaia Bilboko alkategaiak, Aitziber Ibaibarriaga bozeramaileak eta Alba Fatuarte zinegotziak agerraldia egin dute gaur Altamiran, ia ehun pertsonentzat ostatua ematen duten neguko aterpetxeen itxiera salatzeko. Adierazi dutenez, Udal gobernuak “ez ditu bere politikak Bilboko kaleetan lo egitera behartuta dauden pertsonen errealitate aldakorrera egokitu, hauen kopuruak gora egiten duen bitartean”.

More…

Geldiezinak gara (Alba Fatuarte)

Lerrook idatzi orduko, bukatzear dago martxoaren  8ak utzi digu egun historikoa. Baina iaz gertatu bezala, jasotako uztak beste urtebetez borrokatzeko indarrak emango dizkigu. Bilbon, Bizkaian, Euskal Herrian… Emakumeon olatuak kaleak zipriztindu ditu, gure oihuek beldurra hautsi eta aldarrikapen feministek mundua geldiarazi dute.  Ospatzeko eguna beraz, bihar lanera bueltatuko garen arren.

More…

Gure ondorengoek ere merezi dutelako, Bolintxu Bizirik! (Alba Fatuarte)

Etorkizuna politikarion ahotan maiz azaltzen den denbora da, eta egunotan, mugimendu ekologistak aukera ederra eskaintzen digu etorkizunaz aritzeko, Bolintxu bizirik mantentzeko aurrera eramaten ari diren lanari esker. Izan ere, Super Sur izenez ezagutzen dugun azpegietura erraldoia zabaltzeak ondorioak izango ditu, askotarikoak eta guzti-guztiak bilbotarren belaunaldi berrien kalterako. Eta ez diogu guk bakarrik, Jose Luis Bilbao, Bizkaiko Ahaldun Nagusi ohiak, harrokeriaz azaldu baitzuen obra honen kostua “guk, gure seme alabek eta, seguruenik, gure ilobek ordainduko” dutela. Tamalez ez zen bakarrik diruaz ari…

More…

Fatuarte “Subertsioa, umorea eta kritika soziopolitikoa Aste Nagusiaren parte izan dira eta izango dira, oztopo guztien gainetik”

EH Bilduk bere poztasuna agertu nahi du gaurkoan Hontzak konpartsako idazkariaren absoluzioarengatik “Carniceria Vaticana” apainketaren auziaren inguruan izandako epaiketan, 2017ko Aste Nagusian Gotzaingoak aurkeztutako salaketaren ondorioz.

Alba Fatuarte Alternatibako kide eta koalizioko zinegotziak azpimarratu duenez, kasua “ez litzateke inoiz epaitegietara heldu behar izan”. Bere aburuz, “subertsioa, umorea eta kritika soziopolitikoa Aste Nagusiaren parte izan dira eta izango dira, oztopo guztien gainetik”. Era berean, “larri eta onartezintzat” jo ditu gertatutakoak.

Fatuartek, Jai Batzorde Mistoaren parte ere badena, Juan Mari Aburto alkateari polemika honen inguruan bere garaian botatako hitz “moralizatzale eta onartezinetan” atzera egitea eskatu dio. Zinegotziak gaineratu duenez, “Aburtok ulertu beharko luke bere sinesmen pertsonalen eta bilbotar guztion eskubideak defendatzearen artean ezberdintasun handia dagoela”. Fatuarteren iritziz, Aburtok “hasierako momentutik bere babesa adierazi behar izan zion Gotzaingoak Hontzak konpartsaren, eta oro har, jai ereduari, eraso egiten saiatu zenean”

Bide beretik, EH Bilduk argi dauka Bilboko Konpartsek 1978tik lanean daramatela jai “anitz eta zabalen alde”, non kritika eta satira politikoek bere ezinbesteko tokia izango duten. Epaiketa, eta oro har, salaketa honen inguruan emandakoak, “kolpe latza izan dira aldarrikapenean eta subertsioan oinarrituriko hiri eta jai eredu honentzako”.

EH Bildu Bilbo

X