EHBilduk eskatu die Arabako Instituzioei langileen lan baldintza duinak zain ditzaten zuzeneko zein zeharkako kontratazioetan

EHBilduk eskatu die Arabako Instituzioei langileen lan baldintza duinak zain ditzaten zuzeneko zein zeharkako kontratazioetan. Izan ere, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak zerbitzuak ditu kontratatuak Etra Norte enpresarekin. Azken bi asteotan beste 150 bat enpresetan gertatu den bezala, enpresa horretan lan hitzarmenen iraun epea bete eta ultra aktibitatea kendu zaie. “Gure ustez, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bere erantzukizuna izan behar dute eta frenoa jarri behar diete lan erreformak izango dituen ondorio latzei. EHBilduren aburuz, Erakunde Publikoak eredugarriak izan behar dira eta bere herritarrak lan baldintza duinetan egotea defendatu behar dute”, esan dute David Pinak eta Luis Salgadok.

Azaldu dutenez, ETRA Nortek Tuvisaren GPSen, informazio-zutoien eta kantzeladoreen mantentze-lanetarako du kontratatua. Baina uztailaren 4an zuzendaritzak langileei helarazi zien gutun bat azalduz “uztailaren 7tik aurrera Estatu espainolean indarrean dagoen Lan Hitzarmena aplikatuko zaiela”. Horren ondorioz, besteak beste, oinarrizko soldata 600 euro ingurukoa izatera pasako da. Hau ikusita, langileak greban daude baina kasu honetan egoera larriagoa da enpresak txantaila egin dielako langileei exijituz greba alde batera utzi behar dutela egun dituzten lan baldintzak errespetatzeko lan hitzarmen berria sinatu arte. Arabako Foru Aldundiak Etra Norterekin ere du sinatuta kontratua errepide sarearen argibide panelen mantentze lanetarako.

EHBilduren ustez, instituzioek ezin dute beste alde batera begira kontratatuta duten enpresa batean Raxoiren lan erreforma aplikatzen badute. Horregatik, EHBilduk uste du langile horien lan baldintzen defentsan aritu behar direla sinatuta dituzten kontratuetan aurreikusten direlako errekurtso batzuk langileen soldatarako ez enpresa pribatu baten etekin ekonomikoak handitzeko. Gauzak horrela, kontratu horiek berrikusi behar direla defendatu du EHBilduk.

Baina horrez gain, Foru Arau berri bat aurkeztuko du EHBilduk klausula sozialak bermatzeko kontratazio publikoan. Hauek izango dira oinarriak: kontratua exekutatu bitartean aplikatzekoa den lan arloko legeditik edota indarrean dauden hitzarmen kolektiboetatik ondorioztatzen diren betebeharrak eta lan baldintzak errespetatzea; azpikontratazio kasuan dituen betebeharrak ezartzea izaera sozialeko kontratuzko klausula gisa; lan arloko arauak ez betetzearen ondorioz ezohiko beherapenak egiten dituzten eskaintzak baztertzeko aukera erraztea; kontratazio agirietan lan bizitza eta familia bizitza bateratzea ahalbidetzeko eta gizonen eta emakumeen aukera berdintasuna sustatzeko neurri zehatzak sartzea eta ezgaitasuna duten langileen ehuneko jakin bat duten enpresen eskaintzak lehenetsiko dira eskaintzarik mesedegarrienak berdintzen dituztenean.

Bestalde, Gasteizko Udaletxean hurrengo osoko bilkuran eztabaidatuko da EHBilduren mozio bat lan erreforma “guztiz deitoratzeko”. Mozio beran, Udal Gobernuari eskatzen zaio bere eta bere enpresen kontratazio publiko guztietan lan erreformaren alderik bortitzenak aplikatuz lan baldintzak kaskartzen dituzten enpresekin ez dezala kontraturik egin eta daudenak eten ditzala. Horrez gain, Udal Gobernuari eskatzen zaio hemendik aurrera bere eta bere enpresen kontratazio publiko guztietan lan erreformaren alderik bortitzenak ez aplikatzea bermatuko duten klausulak

EH Bilduk trebiñutarren borondatea errespetatu beharra eramango du Madrilera, Trebiñu Araban sartzeko

EH Bilduk Estatuko Gorte Nagusien aurreko legegintza-ekimena aurkeztu du gaur Legebiltzarrean, Trebiñu administratiboki ere Arabako parte izatera pasa dadin, Trebiñuko eta Argantzungo udalen eskariari jarraituz. Horren ildotik, EH Bilduk Madrilen aldarrikatuko du trebiñutarren borondate demokratikoa errespetatu beharra, Kongresuak legez agindu dezan Trebiñu Burgosetik bereizi eta Araban sar dadila.

Belen Arrondo legebiltzarkideak gogorarazi duenez, “Trebiñuko biztanleek Arabako parte direla eta hala onar dadila nahi dutela adierazi dute behin eta berriz historian zehar; euren borondate hori, ordea, ez da errespetatu eta horrek ondorio kaltegarriak ditu trebiñutarrentzat”. Hori dela eta, gatazka behin betiko konpontzeari begira, “EH Bilduk Trebiñuko herritarren borondatea errespetatzeko baino ez du eskatzen; gezurra dirudi XXI. mendean ere horrelako aldarrikapen bat, ezin demokratikoagoa, egin behar izatea; horrek espainiar Estatuaren kalitate demokratiko eskasa agerian uzten du”.

EHBilduk Garoñaren eraispena exijitu du behin betiko itxiera bermatzeko

EHBilduk Garoñaren eraispen prozesua berehala has dezan exijitu dio Madrilgo Gobernuari. PPren Gobernuak Santa Maria zentral nuklearraren itxiera sinatu ostean egin du eskaera EHBilduk Gasteizen emandako agerraldi batean. Bertan, Xabier Mikel Errekondok eta Rafa Larreinak (Madrilgo Kongresuan EH Bilduren ordezkariak) ez dela nahikoa azpimarratu dute. Horiekin batera, Belen Arrondo, Igor López de Munain, Luis Salgado eta Ane Aristi egon dira.

“Madrilgo gobernuak orain sinatu du dekretu hori baina Arabak urteak eta urtean daramatza hori eskatzen baina zoritxarren Alderdi Popularrak zuen azken hitza. Hori bai, azken urteotan bizi izan garen anabasan, berehalako eta behin betiko itxiera aldarrikatzen dugu eta gure ustez dekretu hau ez da nahikoa, ez gara fidatzen eta horretarako arrazoi ugari ditugu”, iragarri dute.

Horregatik eraispen prozesua berehala hastea da, EHBilduren ustez, behin betiko itxieraren berme bakarra. Iaz, EHBilduk proposamen zehatz bat aurkeztu zuen eta ondoren instituzio guztietan onartu zen. Bertan, instituzioen arteko batzorde bat osatzea eskatzen zen segurtasuna bermatu ahal izateko prozesu guztian. Orain, batzorde hori premiaz osatzea eskatu du EHBilduk.

EH Bilduk PPri eta EAJri leporatu die INDESAren langileen lan baldintzak interes ekonomiko eta pribatuen esku utzi izana

Arabako Biltzar Nagusiek EH Bilduren proposamena ultraaktibitateari mugak ez jartzea onartu dute. Koalizioak aurkeztu duen mozioak Foru Aldundian edo instituzioaren elkarte eta enpresa publikoetako zein erakunde autonomoetako edo Aldundiari zerbitzuak eskaintzen dizkieten enpresetako langileen hitzarmen kolektiboen iraunaldia ez bukatzea eskatzen zuen. Horrez gain, PSEk eta EAJk egindako ekarpenak ere onartuak izan dira. Hasiera batean, Alderdi Popularrak sinatu badu ere, bozkatzeko orduan, Alderdi Popularrena izan ezik, gainontzeko talde guztien bozak jaso ditu.

EH Bilduren helburua, langileen lan baldintzak babestea zen. Izan ere, hauek guztiak ultra jarduera galtzeko arriskuan egon daitezke eta horren ondorioz, 2012ko uztailaren 7a baino lehenago salatu ziren lan hitzarmen guztiei iraunaldia agortuko zaie. Iaz egindako azken Lan Erreformaren ondorio larria da eta enpresaren lan hitzarmena edo hitzarmen sektoriala galduz gero beheko hitzarmenaren menpe egotera pasako dira.

EH Bilduren elebidunak Luis Salgadok azaldu duenaren arabera, “langile hauek bakarrik bi aukera dituzte: enpresa bakoitzean lan hitzarmen bat negoziatu edo Langileen Estatutuak ematen duen aterki estuaren babesa bilatu baina horrek suposatzen du, adibidez, gutxieneko soldata 645,30 eurokoa dela. (14 ordainsari urtean).

48.000 bat langile izango dira kaltetuak Madrilek inposaturiko erreforma honen ondorioz. Euskadiko Lan Harreman Kontseiluak emandako datuak dira eta datu horien arabera 2013ko uztailaren 7tik aurrera 18 lan-hitzarmen sektorialek galduko dute iraunaldia eta 36.258 langile hitzarmenik gabe geldituko dira. Horrez hain, beste 115 enpreseetako hitzarmenak ere desagertuko dira eta 115.523 langile izango dira kaltetuak.

Horietako langile batzuk Arabako Foru Aldundian lan egiten dute edo Alderdi Popularrak zuzentzen duen instituzioari zerbitzuak eskaintzen dizkion enpresa batean ari dira lanean. Horregatik, EH Bilduk ultra jarduera ez galtzea eskatu du baita enpresa edo elkarte publikoetan edo erakunde autonomoetan ere. Eh Bilduren ustez, Foru Aldundirako lan egiten duten enpreseei ere lan erreformaren puntu hori es aplikatzea ere eijitu behar diete. “Bestela lan amildegira eramango ditugu langile horiek guztiak”, esan du Salgadok.

EHBilduk Araba Tran proiektua aurkeztu du

ZER DA ARABA TRAN? Altsasutik Mirandara doan egungo tren korridorea erabiltzen duen proiektua da Araba Tran, erdi tren erdi tranbia. Araban aldiriko trena bezala funtzionatuko luke, Gasteizen, aldiz, tranbiaren funtzioa beteko luke.

HELBURUAK

 

Tren soziala da. Egunero pertsonak zein merkantziak modu eraginkorrean garraiatzen duen trena eta, era berean, ekonomikoki bideragarria den garraioa. ARABA TRANek herrialdeko garapenean ekarpena egin dezake ikuspuntu sozial eta ekonomikotik jasangarritasuna eta lurralde kohesioa bermatuz.

EZAUGARRIAK

Egungo korridoreak dituen zortzi geltokiei (Manzanos, Argantzun, Langraitz, Gasteiz, Oreitia-ahora en desuso-, Dulantzi, Agurain y Albeniz) beste hamabi jartzea planteatzen da.

Horietako bost Gasteizko Udalerrietatik kanpo egongo litzateke:
1. Arasur
2. Armiñon,
3. Subillabide,
4. Aguraingo Industrial Poligonoan
5. Asparrena-Donemiliagako Industrial Poligonoan.

Beste zazpiak udalerrian egongo lirateke:
1. Jundiz / Ehari-Gobeo: Situada en el puente de la calle Zurrupitieta kaleko zubian egongo litzateke eta Jundiz eta Ehari-Gobeori emango lieke zerbitzua. Bertan 10.000 bat langile daude.
2. Borinbizkarra: egin beharreko oinezkoen pasabidearen alboan.
3. Ariznabarra / San Martin: Pedro Asuako zubian.
4. Aranzabal : Carmelo Bernaolaren pasabidean
5. Hiri gunean. Egungo tren geltokiak. Hiri erdian 8.500 bat lanpostu daude eta Arabako Campusera 13.000 ikasle doaz egunero.
6. Santa Lucia / Oreitiasolo:Jacinto Benaventeko zubian. Oreitiasolora egunero cuenta 4.000 bat langile doaz.
7. Salburua: Salburuako Boulevardeko zubian
8. Arkaiate: Gasteizko azken geltokia.

NORI ESKAINIKO DIO ZERBITZUA?

Guztira, egunero 10.000 erabiltzaile izan ditzake.
18 udalerriei, 9 industria poligonori eta Arabako Campusi emango die zerbitzua.

MAIZTASUNA

Aldiriko trenaren zatian, 20 minutuko maiztasuna izan dezake sei comboy erabiliz. Tranbia den beste zati horretan, bi comboy gehiago erabiliz, 10 minutuko maiztasuna izango luke.

EMAN BEHARREKO URRATSAK

  • Instituzioetan proiektua bultzatzeko konpromisoa hartu dugu.
  • Baina, batez ere, herrialdeko agende ezberdinekin garatu nahi dugu elkarrekin.
  • Horretarako harreman dinamika hasiko dugu proiketuraren zehetasunak azaltzeko.
  • Eusko Jaurlaritzari eta Arabako Foru Alfundiari eskatzen diegu Madrili erabilera lagapena eska diezaioten Eusko Trenbide Sareak linea kudeatu ahal izateko.

Aurkezpenean egon dira Belen Arrondo (legebiltzarkidea), Patxi Mtz. de Albeniz (biltzarkidea) eta Kike Fdez. de Pinedo (Gasteizko Zinegoztia). Horiekin batera, Gustavo Fdez. Villate (Aguraingo Kuadrillako presidentea), Diego Castañares (Asparrengo Alkatea), David López de Arbina (Donemiliagako Alkatea), Igor López de Munain (legebiltzarkidea), Gorka Ortiz de Guinea (biltzarkidea), Iratxe López de Aberasturi (Gasteizko zinegotzia) eta Josu Estarrona.

EHBildu Araba

X