Justizia feministaren bila (Maria del Rio)

Zer da justizia feminista? eta are garrantzitsuagoa dena, nondik has gaitezke hori eraikitzen? Galdera hauek gero eta ohikoagoak dira mugimendu feministan. Horren adierazlea da ekaina hasieran eginiko “Justizia Feminista Eztabaidagai” jardunaldia, Foro Sozial Iraunkorreko Genero Lantaldeak eta Justizia Feminista Mintegiak antolatua. Arrakastatsua izan zen, parte hartzearen aldetik, baita edukietan ere; kontzeptua potoloa eta zenbaitetan arrotza dela sentitu arren, duen garrantzia aitortzen hasi zaio.

More…

Alterkaria, Alternatibaren aldizkariaren 11. zenbakia

Alterkariaren 2019ko udako alea, 11.a, Alternatiba alderdi politikoaren azken albiste eta iritzi artikuluekin. Hauteskunde ziklo luze baten ostean, eta emaitza onak baina mugatuak izan ditugula, azalean helburu nagusi bat markatzen dugu: insituzioetan hanka bat izatea baina mila mantentzea kaleetan. Baina teoriatik harago, lema praktikara eraman nahi dugunez, erakundeetan borrokan ariko direnei galdetu diegu, izan ere, zinegotzi edo batzarkide izango diren kideetako batzuk elkarrizketatu ditugu. Elkarrizketetan sartuta, eta askotariko beste edukien artean, Monika Plazaola EH Bilduko Feminismo idazkariarekin soalsteko aukera izan dugu.

More…

Sortzaileak (Joxemari Carrere)

Azken aldian ezker eskuin agertzen ari dira sortzaileen gaineko iritziak eta ekimenak. Bazen garaia pentsatuko du askok, arrazoi osoz. Sortzaileak eta artistak kulturaren oinarri garrantzitsuenetakoak dira, euren lanik gabe ez baitago ezer, ez dago ez literaturarik, ez antzerkirik, ez arterik, ezta musikarik ere. Kulturaren ekosistemaren barnean, ordea, sortzaileak eta artistak dira euren lana prekarietate izugarrienean garatzen dutenak. Ez dugu orain hitz egingo sormen lana garatu eta erakutsi ahal izateko espazioen beharraz eta hauen baldintzen gainean. Ez gara mintzatuko kulturari, orokorrean eta sortzaileei bereziki, hedabideetan eskaintzen dieten espazioez. Ezta ere kultur programazio eta espazio publikoetan inexistentziara kondenatutakoak direnei buruz. Ez ditugu aipatuko diru zein bestelako laguntzak jasotzeko dauden zailtasun burokratikoak. Horiek guztiek, jakina, arrunt baldintzatzen dituzte sortzaile eta artisten lan ekoizpenak. Hainbeste baldintzatu ezen, uste baino gehiagotan, ez dira egiten nahi diren lanak, merkatuak agintzen dituenak baizik; sortzailearen sormen askatasuna ezbairik gabe baldintzatuz, sormen lanak merkantzia hutsa bihurtuz; kultur eskaintza aske, anitza eta kritikoa baldintzatuz; herri batek beharko lukeen kultur kritiko, aurrerakoi eta berritzailea bazter bidera igorriz.

More…

Josu Estarrona «Herri helburua, herri erronka: bizitza duinak bermatzea beharko luke»

Gure kide Josu Estarrona Elizondo eusko legebiltzarrean: «Herri erronka dugu aurrean, baina jaiotze-tasa igotzea ez da bere horretan herri helburua, gaur berriro ere Lehendakariak esan duen bezala, herri helburua, herri erronka: bizitza duinak bermatzea beharko luke. III Eskuartean dugun arazoa ez da, hainbatetan esan duzun moduan: “haurrak ekarri behar ditugula pentsioak mantentzeko edo eskulana behar dugulako”, ez gara ari ongizate ereduaren finantzaketaz. Auzia da gazteak eta ez hain gazteok seme-alabak izan ala ez aukeratu ahal izatea, eta horretarako, baldintza sozial eta ekonomikoak ematea. Herri honetan, gaur egun, guztiok ez ditugulako aukera berdinak guraso izateko.Eta horretan eragin behar dugu, baldintza sozio-ekonomiko onak sortzen; eta horretarako ausardia eta jauzi kualitatibo bat ematea beharrezkoa da gazteriari zuzendutako politiketan».

More…

Guztiak boto baliodun (Maria del Rio)

Hauteskunde ziklo luzea bukatu denean, aste batzuk emango ditugu emaitzak aztertzen eta itun posibleen inguruan hitz egiten. Biziki jarraituko ditut berri horiek, halere, oraingoan ez dut aipatu gabe utzi nahi historikoa izan den gertakizuna. Azken bozetan adimeneko desgaitasuna duten pertsona gehiagok bozkatzeko aukera izan dute: Nafarroan 2.000 pertsona inguru eta EAEn, berriz, 6.300.

More…

Maiatzak 17 (Maria del Rio)

Kaleak kolorez jantzita ikusiz gero, gogoratu gaurkoa LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna dugula. Duela 29 urteko egun berean, homosexualitatea gaixotasun izateari utzi ziolako Osasunaren Mundu Erakundearentzat. Eta hiru hamarkada igaro arren, ezinbesteko aldarrikapen eguna da. Aurten, gainera, halabeharrez Francis Vadillo datorkigu burura, 40 urteigaro direlako poliziak tiroz hil egin zuenetik Errenteriako diskoteka baten atarian. Trabestia zen eta bere heriotza LGTBI borrokan mugarria izan zen Euskal Herrian. Aurten ere, Stonewalleko istiluak izan zirela 50 urte betetzen dira. Urte borobila beraz, hausnarketarako egokiak diren horietakoa

More…

Euskal ondare kulturalaz (Josu Estarrona)

Pertsonak erdigunean jarriz politika egiteko moduaz hitz egiten dugu sarritan, ez, ordea, politika erdigunean jarriz pertsonok egiten dugunaz. Nire bizitzako momentu honetan esaten didate politikoa naizela; eta nik erantzun militante politikoa naizela legebiltzarrean, eta, jakina, pertsona beste edozeren gainetik. Eta politikagintzan, bizitzako esparru gehienetan bezala, aurrean dituzun pertsonak erabakigarriak izaten dira beste elementu batzuen gainetik, kasu batzuetan alderdi politiko baten sigla eta ideologia beraren gainetik ere. Pertsonala politikoa da, eta politikoa pertsonala, eta, agerikoa badirudi ere, ideologia eta kultura politiko ezberdinen ordezkarien artean egunero lan egin eta negoziatzerakoan oso presente izan beharreko kontua da, milaka pertsona ordezkatzeak dakarren arduragatik eta are gehiago akordioa akordioagatik bilatzen den garai hauetan.

More…

X