Izenburu maltzurra: ‘Aberria’ (Joxe Iriarte “Bikila”)
Amin Maaloufen Identitate hiltzaileak lanak fundamentalismo erlijiosoa (batez ere) hilketarako berezkoa omen duen joerarekin identifikatzen du. Alabaina, More…
Amin Maaloufen Identitate hiltzaileak lanak fundamentalismo erlijiosoa (batez ere) hilketarako berezkoa omen duen joerarekin identifikatzen du. Alabaina, More…
Gure Alternatibako kide, idazle eta ekintzailea politiko eta sozial Joxe Iriarte ‘Bikilari’ elkarrizketa Ikerne Zarate Oarsoalde egunkariko kazetariaren eskutik, 1970. hamarkadan Errenteriako Asanbladak utzitako irudi gogoangarrien harira. Borroka politiko eta sozialen erreferente bat bihurtu zen herria; garai horrek ere, utzi dio arrastoa gaurko Errenteriari. More…
Pandemia garaiotan, demokraziaren hondatzeak ordaindu beharreko prezioaren itxura har dezake. Nire ustez, gauzak justu alderantzizkoak dira. More…
Edo neoliberalismoa (sistema horretan pandemiak parekorik gabeko abiadura eta hedadura hartu duena gizateriaren More…
Joxe Iriarte ‘Bikila’ eta Joxemari Carrera Alterantibako kideen iritzi artikulua urtarrilaren 30eko grebaren ostekoa hizpide.
Historikoki Emakumeak ez dira salbu egon intentsitate desberdineko eta klase guztietako gerra kalamitatetik: heriotza, tortura, bortxaketak, seme alaben heriotzak dakarren mina eta abar. Baina beti, salbuespenak salbuespen, alboko edo bigarren mailako eragile pasiboak izan dira.
Izan ziren garaiak non batzuen ustetan “lehenengo etxea -nazioa- eraiki behar genuen eta geroago ikusiko zer koloretan pintatu” (sozialismoa edo bestelako gizartea). Zorionez, ETAren bosgarren biltzarrean askapen nazionala eta soziala “txanpon bereko bi aldeak” zirela aldarrikatu zen, eta horrela izan da gaurdaino. Horren aurrekaria genuen Hirugarren Internazionalean: Mundu guztiko langileak eta herri zapalduak, elkar gaitezen! Aldarri egin zuenean Lehenengo Internazionalaren aldarri proletalgo hutsa zuzenduz.
Ostegun honetan, urtarrilaren 24an, Alternatibak hitzaldia egingo du bere Donostiako egoitzan ezkerraren eta eraikuntza nazionalaren arteko lotura aztertzeko. Horretarako, eskarmentu handiko bi hizlarik hartuko dute parte solasaldian: Joxe Iriarte “Bikila”, Alternatibaren Koordinakunde Nazionaleko kidea, idazlea eta euskal ezkerreko militante historikoa; eta Jule Goikoetxea, filosofoa, ekintzaile feminista eta EHUko irakaslea.
Estaturik gabeko nazioetan eztabaida etengabe bezain korapilatsua izaten da hitzaldian jorratuko dena: burujabetzaren edota eskubide sozialen aldeko borrokaren artean lehentasuna zeinek duen. Askorentzat txanpon beraren bi aldeak dira, guztiz banaezinak, baina bada uztartze hori ezinezkotzat jotzen dutenak. Horren inguruan ariko dira Bikila eta Goikoetxea.
Hitzaldia Alternatibaren Donostiako egoitzan izango da, Autonomia kaleko 15.ean (Easo plazako Euskotren geltokiaren ondoan), hilaren 24an, osteguna, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Euskaraz izango da, eta sarrera askekoa, aretoa bete arte. Solasaldia Alternatibaren hamargarren urtemugaren harira antolatutako hitzaldi sortaren baitan dago, Donostian egingo den lehenengoan hain zuzen ere.
Urte dezente igaro dira Ramon Fernandez Duranen Kapitalismo globalaren porrota eta Antropozenoa irakurri nituela, lagungarriak borrokalari eta pentsalari nekaezin baten azken ekarpenak bizi dugun mundu petral honen nondik norakoak hobeto ulertzeko. Metodologia zorrotz eta zehatz erabiliz, erakusten digu kapitalismo globalak talka egin duela biosferarekin, zuzen-zuzenean goazela amildegira, kapitalismoa ez badugu beste sistema batez ordezkatzen.
Alternatiba | Ezkerra eraldatzearen erronka