Iritsi berriei tresnak eskaini edozeinen eskubide eta betebeharrak eskuratzeko

Jagovad Buchra, Mohammed Fares, Ossama Elhjjami, Alba Fatuarte -Alternatibako kidea- eta Joseba Martinek aurkeztu dute, gaur goizean, Bilbo kulturen arteko bizikidetzari toki egingo dion hiri bihurtzeko helburu duen ekinbidea. 

Bilbotarren ia heren bat Euskal Herritik kanpo dator. Datu honek erakusten digu hiri hau osatzen dugun pertsonen arteko aniztasuna aberatsa dela, oso. EH Bilduren ikuspegitik, Bilbo hiri abegitsua izan behar da. Ildo horretan, Kultura Aniztasunaren Bulegoa sortzea proposatzen dugu, pertsona guztien eskubide sozial, zibil eta politikoak bermatzeko eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako eta elkarbizitzaren eta aniztasunaren aldeko politikak garatzeko.

Beste jaruera ildo batzuen artean, Kultura Aniztasunaren Bulegoak, ONGI ETORRI ZERBITZUA abian jarriko luke. Zerbitzu horrek gure hiriko edozein pertsonak dituen eskubideak eta betebeharrak eskuratzeko tresnak eskainiko dizkie iritsi berriei, haien jatorria edozein dela ere.

  • Hala, zerbitzu horretatik herritar berri horien harrera eta informazio beharrei erantzungo zaie. Batetik, hirian dauden eta iritsi berriek erabil ditzaketen baliabide komunitario guztiei buruzko informazioa emango du (hiriari buruzko informazio orokorra, non erroldatu, osasun zerbitzuen kokapena, baliabide ludiko eta kulturalak…).
  • Herritar berrientzako harrera protokoloa egingo du, eragile sozial guztiak eta instituzioak inplikatuz.
  • Oinarrizko gizarte zerbitzuekin koordinatuko da, herritar berriei osasungintzarako, hezkuntzarako eta gizarte zerbitzuetarako sarbidea errazteko.
  • Berdintasun Sailarekin batera, emakume migratzaileen behar espezifikoei erantzuteko programak garatuko ditu: gizarte baliabideei buruzko informazioa, prestakuntza ikastaroak, laguntza komunitarioa eta eraso matxisten kontrako babesa, besteak beste.
  • Euskara Sailarekin batera, doako ikaskuntza programak abian jarriko dira euskara ikasi nahi duten helduentzat. Batez ere, euskarazko ereduan ikasten ari diren seme-alabei lagundu nahi dieten gurasoentzat.

Azkenik aipatzea, Kultura Aniztasunaren Bulegoa eta Ongi Etorri Zerbitzua proposatzen dugula, besteak beste, 2012ko otsailean Bilboko Udalak egindako murrizketa sorta baten ondorioz, Inmigrazioko Udal Zerbitzua itxi egin zelako. Hain zuzen ere EH Bilduk salatu egin zuen murrizketa hau.

EHBildu Bilbo

OngiEtorriKartelaTxikia

Asier Vega: “Elikadura burujabetzaren bidean, tokiko ekoizleen eta kontsumitzaileen beharretan oinarritutako sistema da gakoa”

Maiatzeko foru hauteskundeetarako proiektua eta zerrenda aurkezteko ekitaldia egin genuen atzo goizean Bilbon. Asier Vega Alternatibako kide eta EHBilduren Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterri eskualdeetetako zerrendaburuak eginiko hitzartzea da hau.

Arantzak oso ondo esan dauenez, guk ez dogu inor bide bazterrean utziko. Guk ez. Nosotras/os no apuntalamos un sistema que presenta como parásitos sociales a aquellas personas a las que ya no puede exprimir mas.

Porque para el actual modelo socioproductivo – capitalista y patriarcal – las personas son simples números, con los que se opera para obtener el máximo beneficio, utilizando así la vida de las personas como mercancía.

Trantsizio sozial eta ekologiko hori Bizkaian gauzatzeko, bost ardatz nagusi identifikatzen ditugu datozen lau urteei begira, guztietan aurrerapauso kualitatiboak eman behar ditugularik:

1.   eskualdea ardatz izango duen lurralde garapena

2.   zaintza lanak aitortu eta erdigunean kokatzea

3.   industria eredu dibertsifikatua eta ingurumenarekiko errespetuzkoa

4.   trantsizio energetikoa

5.   elikadura burujabetza

Bizkaian lan eta bizi nahi dugunon aukera bermatuko duen eredua eskaintzen du Euskal Herria Bilduk. Horretarako eskualde ezberdinetako errealitateari eta beharrei erreparatuz, emakumeak eta gazteak ardatz izango dituen enplegu plan integral eta inklusiboak garatuko ditugu. 

XXI. mendeko Bizkaian, eredu produktiboa eta erreproduktiboa gaurdanik eraldatu behar ditugu, lehentasunezkotzat hartuz, enplegu duin eta iraunkorra, zein lan guztiaren banaketa.

Bereziki orain, Bizkaian ematen diren langabezia tasak jasangaitzak direnean, gizartearen pobretze maila onartezina denean, eta lana eta bizitzaren prekarizazioa  agerikoak direnean; Elkartasunean, autonomian eta berdintasunean oinarritutako ekonomia sozial, eraldatzailea eta solidarioaren aldeko apustu irmoa egingo dugu.

Izan ere, Bizkaiko ekonomiarentzat ezinbestekoa da industria sektore indartsua, berritua, dibertsifikatua eta gure eskualdeetan kokatuta izatea. Tokian tokiko agenteen laguntzarekin eta sektore publiko indartsu batekin Bizkaiko industriaren aldeko plan orokorra garatu eta bultzatuko dugu. Garapen endogeno eta integrala helburu izango duelarik eta pairatzen ari garen desindustrializazio egoera larriari buelta ematen lagunduko duena.

Un elemento esencial para la consecución de este objetivo es la producción y el consumo de energía.

En la actualidad, vivimos sometidos/as a un modelo energético caduco y destructivo, basado en  la explotación de combustibles fósiles y en manos de las grandes multinacionales, cuyo único objetivo es la acumulación de capital, sin ninguna consideración para con el medio ambiente y la salud de las personas.

Egoera honi buelta emateko, trantsizio energetikoari hasiera emango diogu. Sistema energetiko herritar  eta burujabe bat eraiki behar dogu kontsumoaren murrizketan, energia berriztagarrietan eta ekoizpen eta banaketa eredu deszentralizatu eta banatu batean oinarrituta.

Frente a quienes dicen que cualquier actividad es lícita si genera beneficios económicos, sin importar si contamina o si destruye el medio ambiente Euskal Herria Bildu dice NO al FRACKING! Ez Bizkaian ez inon! FRACKINGari EZ!

Lehen aipatu badut tokiko garapenerako industria sektore indartsu bat izatea ezinbestekoa dela, lehenengo sektorea ezin daiteke gutxiago izan.

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza, Bizkaiko ekonomiarentzat eta tokiko garapenerako beharrezko piezak bai dira eta horregatik lehenengo sektorea estrategikotzat hartu behar dugu.

Ondorioz, elikadura burujabetzaren bidean, baserritarren, arrantzaleen eta kontsumitzaileen beharretan oinarritutako tokiko elikadura sistemak eraikitzea da gakoa, beti ere baliabide naturalak zainduz eta hauen erabilera jasangarria eginez.

Pero todo lo mencionado hasta ahora, no será posible si no reconocemos que el trabajo reproductivo y de cuidados, que el sistema invisibiliza, es imprescindible para sostener la vida.

Por ello proponemos avanzar en la construcción de un modelo de organización colectiva, social y económica, corresponsable con el cuidado de las personas, de manera que sea la vida y no la obtención de beneficios económicos quien guíe el desarrollo económico y social en Bizkaia. En definitiva proponemos, poner la vida en el centro de todas las políticas.

Egungo eredu sozioproduktiboa eraldatu nahi dugu eta horretarako trantsizio sozial eta ekologikoa abiatuko dogu, guztiontzako bizitze ona – edo erderaz esaten den bezala “el buen vivir” – helburu daukagularik.

Erronka polita daukagu aurrean Bizkaia barri eta alternatibo bat eraikitzeko eta erronka honen aurrean ez gara geldirik lotuko, jada martxan gaudelako.

Guztion artean, Bizkaia Gorria, Morea, Berdea eta anitza eraikiko dogu.

Animo eta aurrera! Bizkaitarron momentuz ailega da eta! Aurrera ba!

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xfp1/t31.0-8/10365439_1064864623530853_8589375225861070099_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpf1/t31.0-8/11050791_1064864150197567_7317947807232698944_o.jpg

https://scontent-lhr.xx.fbcdn.net/hphotos-xpa1/l/t31.0-8/11079579_1064864130197569_571862080491217413_o.jpg

https://scontent-lhr.xx.fbcdn.net/hphotos-xap1/t31.0-8/10986424_1064864190197563_7905651795236354665_o.jpg

https://scontent-lhr.xx.fbcdn.net/hphotos-xfa1/t31.0-8/10448651_1064864143530901_5092889113264899425_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpf1/t31.0-8/10321812_1064864386864210_3848013611494789681_o.jpg

https://scontent-lhr.xx.fbcdn.net/hphotos-xfa1/t31.0-8/10990272_1064864390197543_412522981354835376_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xfa1/t31.0-8/11082406_1064864396864209_1151871399729417382_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpf1/t31.0-8/11080718_1064864416864207_1270640601853075638_o.jpg

Asier Vega Artigas zabortegiaren inguruan “Bizkaiko Aldundiak ez du gardentasunez jokatu, ezta arduraz ere”

Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegak erantzunkizunak eskatu zizkion atzo Ingurumenako Diputatu Iosu Madariagari, Artigaseko medialdea bi hilabete luzez tratatu gabeko hondakinez estalita egon denean, berak inolako azalpenik eman gabe. 

Bizkaiko Foru Aldundiak onartu duenez, Bizkaiak ez ditu hondakin guztiak aldez aurretik tratatzen zabortegietan utzi aurretik, orain arte kontrakoa ziurtatu badu ere. Hala ikusi daiteke hedabide batek argitaratu dituen argazkietan, Artigasko zabortegiaren inguruak tratatu gabeko plastiko poltsez estalita agertzen baitira. Artigaseko baso inguruen egoerari buruzko azalpenak emateko aurkeztu da gaur Iosu Madariaga Batzar Nagusietan, EH Bilduren eskariz. Tratatu gabeko hondakinak zabortegietara bidaltzeari buruz honakoa esan du: “Hori noiztik da arazo bat? Ze arautegik esaten du hori ezin dela egin?”

Madariagak adierazi duenez, Artigaseko inguruak garbi daude dagoeneko. Aldiz, hedabide batek gaur argitaratu dituen argazkiek kontrakoa frogatzen dute. Asier Vega EH Bilduko batzarkideak argazki horiei buruz galdetu dio Madariagari. “Irudi hauek ikusita, inguruak garbi daudela ziurtatu dezakezu?” Diputatuak erantzun du gertakari horiek “normalak” direla eta “txikikeriatzat” jo ditu.

Ingurumen diputatuak ez du argitu ezta ere zergatik bete ziren Artigaseko inguruak plastiko poltsez, zergatik zeuden hondakin horiek tratatu gabe eta zergatik ez ziren behar bezala estali, haizeteak eraman ez zitzan. “Azalpenik ematen ez bada, bakoitzak bere ondorioak atera ditzake” erantzun dio Vegak. “Gure ustez, hondakin horiek aldez aurretik tratatu gabe isuri ziren zabortegira eta ez ziren behar bezala estali. Eta beraz, Europak zehazten dituen gomendioak urratu ziren. Gainera, uste dugu hondakin horiek ez direla oraindik garbitu eta Artigaseko inguruetan jarraitzen dutela”.

Aldundiak onartu egin du Artigaseko zabortegira eramaten diren hondakin guztiak ez direla aldez aurretik tratatzen, nahiz eta TMB planta ondoan egon. Beraz, agerian gelditu da Artigasko TMB planta ez dela gai hondakin guztiak tratatzeko zabortegira bidali aurretik. EH Bilduren iritziz, Bizkaiko hondakin kudeaketak hutsune garrantzitsua du zentzu horretan ere. “TMB plantak gainezka egin du, ez ditu hondakinak tratatu eta tratatu gabeko hondakinak eraman dira Artigasko zabortegira” ziurtatu du Vegak.

Haizeteak tratatu gabeko hondakinak barreiatu zituenetik, bi hilabete pasa dira eta Aldundiak azalpenak eman arte hainbeste denbora igaro izana kritikatu du EH Bilduk. “Bizkaiko Aldundiak ez du gardentasunez jokatu, ezta arduraz ere”. Vegaren iritziz, kudeaketa ona izan bada, ez luke arazorik egon behar azalpenak emateko.

Irakurri ehbildu.eus webgunean

Asier Vega: “Ezin da gizartearen aurrean justifikatu PNV, PSE eta PPren fundazioek diru laguntzak automatikoki jasotzea”

Bizkaiko Foru Aldundiak EAJ, PSE eta PPri lotutako fundazioei diru laguntza izendunik ez emateko eskatu du EH Bilduk. Koalizioak fundazio eta elkarte guztientzako “aukera berdintasuna” bermatze aldera aurkeztu du proposamena Bizkaiko Batzar Nagusietan.

Asier Vega Alternatibako kide eta koalizioaren bozeramaileak adierazi duenez, Sabino Arana, Ramon Rubial eta Popular Estudios Vascos fundazioek diru laguntza zuzenak jasotzea “pribilegioa” da, elkarte gehienek diru laguntza deialdietara aurkeztu behar dute eta. EH Bilduren ekimenaren aurka agertu dira EAJ, PSE eta PP.

Sabino Arana eta Ramon Rubial fundazioek 560.000 euro jaso dituzte diru laguntza izendunetan, 2007 urteaz geroztik. Popular Estudios Vascosen kasuan, kopurua 375.000 eurokoa izan da.

Diru laguntza izendunak hainbat elkartek jaso ohi dituzte urtero Foru Aldundiaren partetik. Laguntzen deialdietara aurkeztu gabe diru publikoa jasotzeko arrazoia izaten da elkarte jakin interes orokorrekoa den jarduera garatzea eta jarduera hori beste inork ezin betetzea.

Asier Vegaren esanetan, alderdi politikoei lotutako fundazioen kasuan ez dago diru laguntza izendunak emateko justifikaziorik. “Alderdiei lotutako fundazioak diru laguntzen deialdietara aurkeztu daitezke. Horretarako aukera dute, beste elkarte batzuk ez bezala. Are gehiago, Sabino Arana fundazioa Kultura saileko diru laguntzen deialdietan izena eman du aurreko urteetan eta diru publikoa jaso du bide horretatik”.

EAJri lotutako fundazioak deialdi bidez jaso ditu laguntzak, “urteko jarduera” kontzeptupean. Eta kontzeptu berberarengatik jaso du diru publikoa laguntza izendunen bidez ere. Azken lau urteetan, 210.000 euro jaso ditu laguntza izendunetan eta 174.000 euro laguntza deialdietara aurkeztuta. Vegak “gehiegizko finantziazioa” salatu du fundazio horiekiko. “Ezin da gizartearen aurrean justifikatu fundazio hauek dirua automatikoki jasotzea. Are gehiago, gainontzeko elkarteek diru laguntzak jasoko dituzten ala ez jakin gabe haien jarduera baldintzatuta ikusten dutenean”.

EH Bilduk salatu egin du gainontzeko alderdien jarrera, EAJ, PSE eta PPri lotutako fundazioen “pribilegioak” ezabatzearen kontra agertu direlako.

Etxarte: “Udalari eskatzen diogu emakumeen jabetzea sustatuko duten berdintasun politika eraldatzaileak martxan jartzeko”

Eraso sexisten gorakadaren aurrean, Alternatibako kide eta Bilboko EH Bilduren zinegotzi Ana Etxartek EAJri exijitu dio jabetzea bultzatzeko zein emakumeak zaurgarritasunari aurre egiteko baliabideez hornitzeko, bereziki emakume gazteak.

Martxoaren 8aren harira eta azken egunotan izandako eraso sexistak direla eta, EH Bilduren udal taldeak Udalari eskatu dio berdintasunaren alde bere diskurtsoarekin koherentea izatea eta benetan konpromisoa har dezala bortizkeria matxistaren kontrako borrokan.

Emakumeek indarkeria matxista pairatzen jarraitzen dutela salatu ondoren, Ana Etxarte zinegotzia erabat kezkatuta agertu da horri aurre egiteko Udala erakusten ari den iniziatiba eza dela eta.

Etxartek azpimarratu du Bilbon indarkeria sexista gutxitu beharrean handituz doala. Datuak argiak dira: 2014an izandako askatasun sexualen kontrako delituek %5,4 gora egin dute Bilbon. “Eta hori datu ofizialak baino ez dira, errealitatea askoz larriagoa izango da, guztiok baitakigu salatzen diren erasoak benetan gertatzen direnen parte bat baino ez direla”.

EH Bilduko zinegotziak gogoratu du 2015a eraso sexista berri batekin hasi dela, aurreko egunean 20 urteko gazteak pairatutakoa, hain zuzen. “Adierazgarria da oso aipatutako erasoa, Martxoak 8, emakumeon nazioarteko Eguna ospatzen dugun astean bertan gertatu izana”.

“Beste behin ere, Udalari eskatzen diogu emakumeen jabetzea sustatuko duten berdintasun politika eraldatzaileak martxan jartzeko. Gai honekiko Udalak eman ohi dituen erantzun sinple eta partzialak ez dira baliogarriak indarkeria sexistari aurre egiteko, emakumeen jabetzean oinarrituriko bestelako erantzun integralak jarri behar dira martxan”, azpimarratu du Etxartek.

Indarkeria sexistari aurre egiteko iniziatibak zein baliabide nahikoak eskatu ditu EH Bilduren zinegotziak. “Honetaz gain, beharrezkotzat jo du portaera sexisten aurkako prebentzioa gazteekin lantzea eta eguneroko eraso sexista txikien kontrako jarrera tinkoa erakustea”.

EH Bilduk Berdintasun Sailari eskatu dio intentzio oneko adierazpenetatik baino haratago joatea eta, erakunde feministekin batera, indarkeria sexistari aurre egiteko kanpaina bat abian jartzea, jabetzetik abiatuta.

“Indarkeria sexistaren aurkako kanpainak iraunkorrak izan behar dira. Ezin dira soilik Aste Nagusian izan, are gutxiago beldurrean oinarritutakoak. Unea da Udalak beldurrean oinarrituriko diskurtso paternalista eta biktimista alde batera uzteko. Iaz ateratako esku-orriak ezin dira berriro horrela argitaratu. Erasoak saihesteko estrategiak jabekuntzan oinarritu behar dira eta sexualitate aktiborako eskubidea aitortu behar dute”, adierazi du Etxartek.

Bukatzeko EH Bilduk bat egin du biharko Emakumeen Bizkaiko Koordinakundeak arratsaldeko 7etarako Arriaga Plazan azken erasoa salatzeko deitutako kontzentrazioarekin eta deia luzatu dio jendarteari bertan parte hartzeko.

EH Bildu Bilbo

X