Bizkaiko suteei aurre egiteko baliabide materialak eta pertsonal zabalagoa falta direla salatu du EH Bilduk

Baso suteetarako taldeetako langileek ez dute telefono mugikorrik bere lanerako eta emisore bidezko komunikazioak askotan huts egiten du.

Izugarrizko murrizketak egon dira suteen aurkako borrokarako giza baliabideetan eta egungo langile kopurua ez da aski Bizkaia osoan sor daitezkeen suteei aurre egiteko.

Pasa den martxoaren 9an gertatutako suteak direla-eta EH Bilduk eskatutako batzorderatzearen harira, koalizioak Karrantza Haranan nahita piztu ziren sute-multzoari bereziki aurre egiteko egon ziren giza baliabide zein baliabide material gabezia larriak salatu ditu. Asier Vega EHBilduko batzarkide eta Alternatibako kideak OCELA protokoloa bete ez izanaren zantzuak daudela salatu du, Karrantzako sutean oinarrizkoak diren elementu ugarik huts egin baitzuten; komunikazio, behaketa eta zaintza lanetan bereziki, baita bertatik ihes egin ahal izateko bideak aurreikusteko orduan ere.

Aurreko egoeretako bakar bat gertatzea nahikoa litzateke langileek bere lana bertan behera utzi behar izateko, euren bizitza arriskutan jartzen baita.

EH Bildu Aldundiko erretenetako langileen ordezkariekin harremanetan jarri da eta jazotako gertaeren larritasuna ikusirik, zerbitzu horren gabezia larriak agerian jarri ditu:

– Langile hauek ez dute lanerako telefono mugikorrik, eta erabiltzen dituzten emisoreek huts egiten du maiz eremu malkartsuenetan, beraz hainbat momentutan guardian zeuden teknikariek eta gainontzeko kideek ez zuten komunikatzeko biderik, ez sutea itzaltzeko planifikazioaz hitz  egiteko ezta arriskuen berri emateko ere. Gainera, emisore horien bateriak 2-3 ordu besterik ez du irauten (hori berriak izatekotan), eta bi besterik ez daramatzate soinean. Kontuan hartuta langile hauen jardunak 8 ordu inguru iraun dezakeela, argi dago komunikazioa ez dagoela bermatuta. Gainera, basozainek  eta langileburuek besterik ez dute emisorerik, operarioek ez baitute holakorik.

– Ezin izan zen langileen eta sutearen beraren eboluzioa behatu eta zaindu, martxoaren 9ko egun horretan bertan ez baitzegoen behatze eta zaintza lanak egiteko baso suteetako langile-talderik.     Gaur egun behatze eta zaintza lanetarako  2 talde besterik ez daude, orain gutxi arte bat gehiago zegoen. Langile gabezia honek eragiten du urtean zehar 27 astetan zaintzarik ez egotea. Eta langileek esan digutenaren arabera, martxoaren 9 eta 10ean ez zen behatze eta zaintza talderik egon.

Gertakari hauen larritasuna ikusirik eta langileek egindako salaketak entzunik, gaurko batzordean Irene Pardo diputatuari helarazi dizkiogu. Honek ez ditu ukatu, eta teknikariek egindako txostenean jasotako errepikatzera mugatu da. Gure aldetik, ezinbesteko ikusten dugu Nekazaritza Ahalduna langileekin batzea eta euren salaketa eta eskakizunei erantzun bat ematea eta egoera hauek konponduko dituen Suteei Aurre egiteko Plan orokor berria adostea. Kontuan hartu beharra dago 80 langile direla Bizkaia osorako eta berebiziko garrantzia duela langile hauen baldintzak eta baliabideak hobetzea.

EH Bilduk neurri hauek guzti hauek langileekin urgentziaz tratatu eta adostea eskatuko dio Aldundiari, baita lan hau Aldundiko langileek zuzenean egin dezaten exijitu ere, eta ez, esate baterako, Basalan moduko enpresa zerbitzuek. Izan ere, enpresa hauetako langileak askotan ez dira adituak eta gehienetan modu erabat iragankorrean daude lanean.

EHBildu Bizkaia

Aldundiak ez du Karraspioko artadi babestuaren suntsitzea eragotzi, haren berri duen arren

EH Bilduk Aldundiaren “utzikeria” salatu du Mendexako Karraspio hondartzaren ondoan gertatu den legez kanpoko zuhaitz mozketaren aurrean neurririk ez hartzeagatik. Kantaurialdeko artadi bat suntsituta gelditu da Karraspio hondartzako inguruan, 2001 urteaz geroztik mozketa esanguratsuak hasi zirenetik. Kantaurialdeko artea espezie babestua den arren, Bizkaiko Aldundiak “beste aldera begiratzea” leporatu dio EH Bilduk Irene Pardo Nekazaritza departamenduko diputatuari.

Pardok adierazi duenez, Nekazaritza sailak aurtengo urtarrilean jaso du zuhaitz mozketaren berri, SOS Karraspio plataformaren idatzi baten bitartez. EH Bilduk argitu duenez, ordea, Aldundiak aurretik izan du artadiaren berri. Koalizioak gogorarazi du Bizkaiko Aldundiak Mendexako inguru horretan egin asmo dituen aparkalekuaren eta luxuzko etxebizitzen proiektuari lotuta, ingurugiro eraginari buruzko behin behineko txostena idatzi zuenean, bertako artadiaren existentzia jasotzen du eta hura babesteko nahiz berreskuratzeko neurri zuzentzaileak zehazteko beharra. Txostena 2012an osatu zen arren, azken bi urteotan artadia suntsitzen jarraitu da, ia osorik ezabatu arte.

 “2012an Aldundiak bazuen babestutako artadiaren berri baina Nekazaritza eta Ingurumen departamenduek ez zuten artadia babesteko inolako neurririk hartu. Gainera, ez duzue ardurarik onartu nahi” zuzendu zaio Asier Vega Alternatibako kide eta EH Bilduko batzarkidea Irene Pardo diputatuari. Horrez gain, koalizioak abereen presentzia salatu du baita ere, artadia berreskuratzea guztiz eragozten baitu.

Vegak adierazi duenez, artadiaren suntsitzea 2001ean hasi zen modu nabarmenean, hain zuzen, inguru horretarako aparkalekua eta luxuzko etxebizitza proiektua aurkeztu zen urte berean. EH Bilduk adierazi du Bizkaiko Aldundiak “utzikeria” adierazi duela bere ardura eta betebeharrekiko, babestuta dagoen kantaurialdeko artadia suntsitu zedin utzi duelako, zuhaitz mozketa horien berri izan arren.

EHBildu Bizkaia

Hitzaldi-eztabaida ‘Euroa lagatzea?’ ekonomia aplikatuan irakasle Alberto Monteroren eskutik

Pasa den apirilaren 3an, Emancipatibaren ‘agenda politikorako eztabaidak’ proiektuari hasiera eman genion Bilbon. Alternatibatik, beste eragileekin eztabaida guneak zabaldu nahi ditugu, agenda sozialista multimentsionalean aurrera egiteko helburuarekin. 
 
Malagako Unibertsitatean Ekonomia Aplikatuan irakasle Alberto Monteroren parte hartzearekin kontatu dugu, herri desberdinak eurotik ateratzearen eztabaida mahai gainean jarri duena; inoiz baino gehiago pil-pilean, burujabetza nazionala aldarrikatzeko prozesu berriak eraikitzearen eztabaida ematen ari denena. 

Hemen, hitzaldiaren osteko eztabaidaren bideoa: 

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc1/t31.0-8/883323_843551855662132_1019783504_o.jpg

https://scontent-b-lhr.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/t31.0-8/616504_843551862328798_788891222_o.jpg

https://scontent-b-lhr.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/t31.0-8/1269931_843551838995467_1008282656_o.jpg

https://scontent-a-lhr.xx.fbcdn.net/hphotos-frc1/t31.0-8/1492334_843551975662120_1305050518_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/t31.0-8/1292215_843551985662119_1488687924_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/t31.0-8/1907729_843551992328785_670226115_o.jpg

PP eta PNV bultzatzen ari diren Kutxabank pribatizatzeko plana indar guztiekin salatu nahi dugu

Hogei lagun inguruk parte hartu dute atzo goizean Bizkaiko Aldundiaren jauregiaren aurrean eginiko kontzentrazioan, Jose Luis Bilbaori Kutxabank pribatizatzeko egitasmoaren aurrean iritzia eman dezala eskatzeko. Izan ere, BBK Kutxabank-eko akziodun nagusia da. Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegak, Maribi Ugarteburu EHBilduko legebiltzarkidearekin batera, anbiguotasunak uzteko eskatu diote Ahaldun Nagusiari, esan dezala behingoz bizkaitarron aurrezkiekin sortutako patrimonioa galtzearen alde dagoen edo ez.

Asier Vega batzarkideak:

Bizkaiko batzar nagusietako EHBilduren taldearentzat ezinbestekoa da erakunde hau Kutxabank pribatizatzeko edozein egitasmoren kontra argi kokatzea. Ez dezagun ahaztu BBK, bizkaitarron kutxa, Bilboko eta Bizkaiko kutxen fusiotik sortutakoa, Kutxabanken akziodun nagusia dela.

krediturako sarrera Bizkaiko enpresa txiki eta ertainetarako funtsezkoa den unean eta egoera ekonomikoak babes sozialerako inbertsio handia beharrezkoa egiten duenean, galera lazgarria litzateke Kutxabank banku pribatuan eraldatu eta helburu sozialak ahaztea. Horregatik diogu bizkaiko aldundia herrialde honetako pertsonen interesak defendatzera behartuta dagoen heinean pribatizazio plan ororen kontra egin beharko duela.

Guzti honengatik, agerraldi eskaera egin diogu Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiari, argi eta garbi eta zuzenean azal dezala Kutxabankeko presidentearen pribatizazio egitasmoen aurrean zer nolako jarrera duen. Jose Luis Bilbao Kutxabank pribatizatzearen alde dagoen jakin nahi dugu eta, hala ez bada, pribatizazioa ekiditeko zer egin asmo duen azaldu beharko digu. Ez dago anbiguotasunean gelditzerik: pribatizazioa eta lapurreta babestu edo kutxabank publikoa eta sozialaren alde lan egin.

Maribi Ugarteburu legebiltzarkideak:

EH Bilduk PP eta PNV bultzatzen ari diren Kutxabank pribatizatzeko plana indar guztiekin salatu nahi du. Ez dago arrazoi legalik, eta are gutxiago ekonomiko edo sozialak, Kutxabank pribatizatzeko. Kutxabank pribatizatzeko plana soilik PP-k eta PNV-k Kutxabank banku pribatua bihurtzeko borondateari lotuta dago, beraien urrengo urratsa Kutxabank euren inguruko sektore ekonomikoen eskuetan uztea delarik. Pribatizatzea ez da derrigorrezkoa: pelotazo eta lapurreta besterik ez da.

Argi ta garbi esna behar dugu ez dagoela inongo europar legerik Kutxabank pribatizatzera behartzen duena, entitate honek ez dituelako jaso diru laguntza publikorik eta bere kudeaketa ez delako gelditu interbentziopean. Banku Fundazioen Legeak ere ez du eskatzen akzioak inbertsore pribatuei saltzea. Kutxabanken %100 esku publikoetan mentendu daiteke, mantendu behar da. Horretarako badaude aukera legalak eta bideragarriak.

Kutxabankek 76.000 milioi kudeatzen ditu, euskal herritarron auzrrezkiak direnak. Herri honentzat baliabide hauek estrategikoak dira. Diru hau guztia tokiko enpresak finanziatzeko, finantza zerbitzuak baldintza zintzoetan emateko eta Gizarte Ekintza ordaintzeko erabili behar dira. Pribatizazioak helburu hauek betetzea ekidituko luke.

PP-k eta PNV-k Kutxak lapurtu nahi dizkigute euren lagunei oparitzeko eta horregatik sekretu eta gezurren atzean izkutatzen dira. Eskandalua da, lotsagarria. Euskal gizarteak ez du nahi Kutxabankekin Nafarroako Kutxarekin burutu duten likidazio prozesu berbera errepika dezaten.

Horregatik lapurreta hau gauza ez dadin erantzun dezatela eskatu nahi diogu jendarte osoari eta baita ere alderdi, sindikatu eta beste eragileei. Guk Kutxabanken pribatizazioari aurre egingo diogu behin eta berriz, kaleetatik zein insituzioetatik.

 

https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-frc3/t1.0-9/1509253_843449792339005_1953946348_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/t1.0-9/1613959_843449882338996_1340234758_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/t1.0-9/10154418_843450105672307_1467841203_n.jpg

https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-frc1/t1.0-9/10155667_843449402339044_1352650511_n.jpg

https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-prn1/t1.0-9/603591_843449339005717_1837752419_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/t1.0-9/1184976_843449542339030_845567685_n.jpg

https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/t1.0-9/10006258_843449519005699_859721213_n.jpg

https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-frc3/t1.0-9/10156069_843449755672342_977717160_n.jpg

Palestinako herriari elkartasuna adierazteari ezetz esan diote EAJk eta PPk

Alternatibaren kide eta EHBilduren Bilboko zinegotzi Ana Etxartek Palestinarekin elkartasuna adierazteko puntua aurkeztu zuen Bilboko Udaleko azken osoko bilkuran, nazioartean herri honekiko elkartasunaren urtea ospatzen denean: 

Maiatzaren 15ean 66 urte beteko dira Palestinan izandako garbiketa etniko ikaragarria gertatu zenetik. Nakba (hondamendia euskaraz) bezala ezagutzen da aipatutako eguna. Horren ondorioz, Israelek bere estatua ezarri zuen lurraldean bizi ziren palestinarren %78 kanporatua izan zen.

Bilboko Lankidetza-garapenerako Kontseiluak 2009an gai honen inguruan adostutako adierazpena oinarri hartuta, non bat egiten zuen Palestinar herriarekin, datorren maiatzaren 15ean, Nakba egunean, Palestinako bandera igotzea Arriaga plazako hagan proposatu dugu. Proposamena ez da aurrera atera EAJk eta PPk kontra bozkatu dutelako.

Aipatutako hondamendi honek 750.000 palestinarren erbesteratzea eragin zuen, gaur egun indarrean jarraitzen duena. Izan ere, Nazio Batuen arabera 5 milioi palestinar bizi dira egun erbestean eta debekatuta daukate etxera itzultzea.

Nakbaren ondorioak pairatzen jarraitzen dituzte palestinarrek. Israelek behin eta berriro ematen ditu lege arrazistak, lurrak kentzen eta palestinar herria itotzen duen harresiak zein kokaleku ez legalak altxatzen jarraitzen du.

EHBildu Bilbo

X