2014ko Maiatza
Alternatibak maiatzaren lehenean lan harreman eredu propioa eraikitzeko guztia aldatzeko subiranotasun osoa aldarrikatzera deitu du
Maiatzaren lehenaren bezperan, Alternatibatik egun honetarako Euskal Herriko eragile sindikalek deitutako mobilizazioekin, zein pertsonen duintasunaren eta herri-klaseen eskubideen kontrako erasoei aurre egiten dieten bestelako borrokekin bat egitera deitu nahi ditugu herritarrak. Batzuek ‘krisi’ hitza erabiltzen badute ere, ezkerretik bere benetako izena erabiltzen dute; lapurreta. Maula edo lapurreta hau urtetan eta urtetan sufritu ostean, eguneko egoerak errudun zehatzak dituela argi izan behar dugu.
Alternatibak aste honetako atxiloketak salatu eta erregimena zalantzan jartzen dutenak kikildu nahi dituen sorgin ehiza dela deritzo
Alternatibaren bozeramaile nazional Oskar Matutek gogor salatu ditu Guardia Zibilak, gutxienez, egindako 21 pertsonen atxiloketak, horietariko 15 Euskal Herrikoak direla. Matutek, gertaera hau “erregimena zalantzan jartzen dutenak kikildu nahi dituen sorgin ehiza bat dela deritzo”, eta aldi berean, “Espainian dagoen adierazpen askatasun posible bakarra, gehiengo isila eta obedientea desiratzen duen sistema hau goratzeko eskubidera mugatzen dena dela” adierazi du.
EHBilduren aldizkari digitalaren 5. alea: Maiatzaren lehena, burujabetza eta eraldaketa soziala
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Maiatzaren lehenaren harira langile borrokaren hausnarketa berezia.
Diana Urrea: Lankidetza publikoa enpresarien interesetatik bereizita egon behar du
EH Bildurentzat, lankidetzarako politika bat ezartzea garrantzitsua da, baina hori bezain garrantzitsua honi ematen zaion orientazioa da. Giza garapenean eragin positiboa eskuratzeari dagokionez, ahalduntze eta ekarpenak berdintasun eta justizia terminoetan oinarritutako giza garapena, norabide erabat eraldatzailea izan behar du. Lankidetzarako politikak soziala izan behar du, bazterketaren aurkako borroka helburu izanda ikuspegi eraldatzaile batetik. Gainera, estrukturalki bertan kokatzeak, herrien arteko elkartasunarekin zerikusirik ez duen beste interesez batzuetatik aldentzen ditu, enpresen internazionalizazioa adibidez.
Maiatzaren lehenean parte hartzeko deia egin eta lan eskubideak bermatzeko subiranotasuna eskatu du EH Bilduk
Maiatzaren lehena hurbil dugu, egutegian gorriz markatuta. Lan eskubideak eta langileon duintasuna dira kolokan jarri dituztenak, Gasteiz, Iruñea eta Madrileko gobernuek inposatutako murrizketengatik arriskuan direnak, hori guztia ahaztu gabe beraien burua sozialistatzat dutenek txirotasuna eta desberdintasuna sortu besterik egiten ez duten politikak inposatzen dituztela Parisen. Egun hona dugu gogora ekartzeko egungo eredu ekonomikoa defendatzen dutenen politikak ekarri gaituztela honaino. Euskal Herria eredu hau agortua dago nahiz eta EAJ eta UPN babesa eman nahi.
Errudunez eta aste santuaz
Ehundaka adibideren bitartez ezbidezko sistema penal bat justifikatu eta ahaztu Espainiako Erreinuan deskribapen horretara egokitzen ez diren beste 55.000 preso horiek, horiengan interesik ez duelako. Gizartearen miseriak alfonbrapean, eta inoiz bisitatuko ez dituzun makroespetxeetan ezkutatu. Horrela beharbada, ez dituzu bere harresi handiak, argi fokuak eta burdin hariak sekula ikusiko. Espetxeak, zabortegiak bezala ekidin, hemen ez dago ikusteko ezer, gaizki usaintzen du; zaborra gainezten den arte ezkutatzen dugu, inolako problemarik ez balego bezalaxe.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/3538/de-reos-y-semana-santa
Ekonomilari eta sindikalista Iñaki Uribarriren partehartzea Troika Pikutara! No te dejes exprimir más hitzaldian
Apirilaren 15ean, Alternatibak eta Gorripideak elkarrekin antolatutako 'Troika Pikutara! No te dejes exprimir más' hitzaldia ospatu genuen Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean. Bertan, ekonomilari eta sindikalista Iñaki Uribarren partehartzearekin kontatu genuen. Hitzaldiari hasiera emateko, Alternatibako kide Maite Elizondo izan genuen gurekin eta hilztadiari itxiera emateko, eztabaida interesgarria eman zen, non ikusleek ere haien ekarpenak egiteko eta ideiak plazaratzeko aukera izan zuten.