2012ko Urria

Alternatibak Bateraguneko auzipetuen aurkako mendeku politika salatu du haien atxiloketatik hiru urte betetzen direnean

Alternatibaren Gipuzkoako koordinatzaile Xabi Sotok gaur ohartarazi du Bateragune auzia dela eta “auzipetutako lagunak kartzelan mantentzeko inolako logika politiko zein etikorik ez” dagoela. Bihar, larunbata, urriak 13, hiru urte beteko dira atxilotu zituztenetik. Era berean, Arnaldo Otegi, Arkaitz Rodriguez, Rafa Díez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacinto preso jarraitzeak “Espainiako gobernu ezberdinek ideiak kriminalizatzeko izan duten joerari eta mendeku politikei” besterik ez diela erantzuten ziurtatu du.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/1926/alternatibak-bateraguneko-auzipetuen-aurkako-mendeku-politika-salatu-du-haien-atxilok

Gernikako Akordioaren adierazpena Enara Rodriguezen erasoaren aurrean

Gernikako Akordioa izenpetu genuen eragile politiko, sindikal eta sozialok Arkaitz Rodriguez euskal preso politikoaren arreba den Enara Rodriguezek salatutako gertakariaren aurrean gure jarrera adierazi nahi dugu. Enara Rodriguezek bere neba Arkaitz bisitatu eta gero Donostiara itzultzeko bidean beste kotxe baten mugimendu arriskutsuek A-12 autobiatik irtetera behartu zutela, bere bizia arriskuan jarriz. Gainera, Enara Rodriguezek autobiatik kanpo zegoela kotxea geldiarazi zuela kontatu zuen. Orduan lehengo kotxean zeuden gizonezkoek beraien polizia plakak erakutsitakoan Enara kotxetik atera, ostikoka jo, iraindu, ukitu eta bortxatzearekin mehatxatu zuten. Badirudi oso luze egin zitzaizkion bost minutu pasa ondoren joaten utzi ziotela.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/1924/gernikako-akordioaren-adierazpena-enara-rodriguezen-erasoaren-aurrean

Matute Sestaon: EHBildu behar dugun ezkerra da

Oskar Matute zerredakideak, ezkerraldea eraldatzera goazela adierazi zuen, gure eredua martxan jarriaz: pribilegioak murriztu eta eskubide sozial eta sistema publikoan inbertituz. Lehentasuna, hezkuntza, osasungitza eta eskubide sozialetan ezarri zuen eta  ez inolako ekarpen sozialik egiten ez duten azpiegitura faraonikoetan.Honi gehituz, egoera honetara ekarri gaituztenak eta Ezkerraldea Euskal Herriko langabe gehien dauzkan eskualde izatea eragin duten horiek euren poltronetatik ateratzeko ere gure indarra azpimarratu zuen.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/1920/matute-sestaon-ehbildu-behar-dugun-ezkerra-da

Matutek baserritarren eskubideak defendatu ditu Zornotzan

EHBilduko hautagai eta Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek Euskal Herriak duen "aukera historikoaz" ohartarazi du,"ezker subiranistak Eusko Legebiltzarrean gehiengoa izateko aukera duelako". Zornotzan egon da etorkizuneko lan-baldintzaz eta euskal baserritarren eskubideaz hitz egiten. EHBilduk, natura txikitzen dutelako azpiegitura erraldoiak alde batera utziko dituela azpimarratu du eta orain praktikatzen den kontsumo-eredu honekin bukatuko dutela ere jakinarazi du. Laura Mintegiren hitzak errepikatuz ‘moztu behar den gauza bakarra, pribilejioak direla’ adierazi du. Euskal Herriak pribilejiorik gabeko eredu bat behar du eta horretan ari gara lanean.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/1917/matutek-baserritarren-eskubideak-defendatu-ditu-zornotzan

Alternatibak Hugo Chavez zoriondu du bozak irabazteagatik eta Venezuelako herriak desinformazioa gainditu duela goretsi du

Mahai Internazionalistatik, halaber, garaipena “ohartarazpena” izan dadila espero dute, Amerikan zein Europan: “Masa komunikabideak munduan zehar prozesu burujabeen inguruan desinformatzeko joera badute ere, krisi garai honetan, herritarrek ondo dakite bereizten zeintzuk diren gure bizitzak hobetzeko asmoz sortutako aldizkatzek eta zeintzuk doazen merkatuen eta transnazionalen eskutik, bidegabekeriara eta eredu jasangaitzak proposatzera”.

http://alternatiba.net/idazlanak/1916/alternatibak-hugo-chavez-zoriondu-du-bozak-irabazteagatik-eta-venezuelako-herriak-des

Oskar Matute: EH Bilduk neurriak proposatzen ditu herritarrek etxea ez galtzeko

Oskar Matutek eta Maribi Ugarteburu azaldu dute Jaurlaritzara iristen denerakoEH Bilduk hartu duen konpromisoa: "etxe-kaleratze bat bera gehiago ere gerta ez dadin neurri zehatzak jarriko ditu. EH Bildurekin ez du inork etxebizitza galduko". Gogoratu dute egunero 14 pertsona geratzen direla etxe gabe. "Eta horietako batzuk Kutxabank bezalako erakunde batek uzten ditu kalean. Gero, solbentzia maila handia duela goraipatzen du, baina ulertezina den arren, herritarrak kalean uzten jarraitzen du", salatu dute. "EH Bilduk neurriak proposatuko ditu herritarrek etxea ez galtzeko", laburtu du, "eta beraz, ez dugu onartuko erakundeek arazo honen aurrean beste alde batera begiratzea".

http://alternatiba.net/idazlanak/1914/oskar-matute-eh-bilduk-neurriak-proposatzen-ditu-herritarrek-etxea-ez-galtzeko

2012ko Urria

Alternatibak deitoratu du ETAk jarduera utzi eta urtebetera urratsik egin gabe jarraitzen duten sektoreak egotea

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek deitoratu du gaur, ETAk bere jarduera eten zuela iragarri zuen egunaren bezperan, “urratsik egin gabe jarraitzen duten sektoreak” daudela, “agerikoa dena ukatzen saiatzen dira: herritarrek bakea nahi eta aldarrikatzen dutela, eta garai politiko berri batean gaudela”. Hala, “iraganeko jarreretan ainguratuta” daudenak salatu ditu, “Espainiako eta Frantziako estatuetako erakundeetan duten boterearen bitartez”.

http://alternatiba.net/es/node/1946

Maite Elizondo EH Bilduren Arabako zerrendakideak langileen eskubideak lehentasuna izango direla adierazi du

Maite Elizondo, EH Bilduren Arabako zerrendakideak, lagileen eskubideak lehentasuna izango direla adierazi du Gasteizen. Elizondok giza-eskubide eta askatasun sozialen kontrako eraso basatiena bizitzen ari garela nabarmendu nahi izan du. Zerbitzu sozialen mozketak gogorazi eta pobreziak jasandako hazkundea ere aipatu nahi izan du. Arabak sufritzen duen egoera larriaz aritu da, lurraldean langabeziaren tasak kontrolik gabe gora egin baitu eta dagoeneko 25.000 arabar langabezian daudela azpimarratu du. Elizondo."Egoera honen aurrean gizarte aldaketa bat aldarrikatzen dugu".

http://www.alternatiba.net/idazlanak/1943/maite-elizondo-eh-bilduren-arabako-zerrendakideak-lagileen-eskubideak-lehentasuna-iza

Amais Infante, EH Bildu Arabako zerrendakide eta Alternatibako kidearen kontrako jazarpena Ertzaintzaren eskutik

Amais Infante Arabako EH Bilduko hautagai eta Alternatibako kideak  Ertzaintzaren eskutik jasandako mehatxu eta jazarpenak salatu ditu EH Bilduk Arabako Hauteskunde Batzordean. Eranskinean doakizue aurkezturiko salaketa, Amais Infante hautagaiak jasandako jazarpena barnebiltzen duena. Ertzain batek pistolarekin burura apuntatu zuela salatu du Infantek. EH Bilduk oso larritzat ditu gisa honetako gertaerak. Horrela bada, EH Bilduk deialdia luzatzen dio Eusko Jaurlaritzako Barne Sailari eta Idoia Mendia sailburuari gertaerak argitu eta erantzuleei kargu har diezaien. Era berean, Ertzaintzaren jazarpenekin amaitzea exijitzen diogu Barne Sailari.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/1942/amais-infante-eh-bildu-arabako-zerrendakide-eta-alternatibako-kidearen-kontrako-jazar

Duela urtebete Aieten emandako ebazpenaren bidetik jarraitu behar dugu

Elkarrizketa eta akordioa dira Aieteko Agiriaren oinarriak. Bi alorretan aktibatu eta portu onera eraman behar den elkarrizketaz ari da agiria: batetik, gatazkaren ondorioak konponbidean jartzeko elkarrizketa, ETA eta bi estatuetako gobernuen artean. Eta bestetik, gatazkaren erroak konponbidean jartzeko elkarrizketa, eragile politiko guztien artean; hots, Euskal Herriak nazio bezala bere etorkizuna erabakitzeko daukan eskubideari buruzko elkarrizketa politikoa.  Ondorioz, uste dugu Espainiako eta Frantziako gobernuek egun daukaten jarrera albo batera utzi eta gatazkaren ondorioei buruzko elkarrizketari ekin behar diotela.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/1935/eh-bilduk-argi-dauka-duela-urtebete-aieten-emandako-ebazpenaren-bidetik-jarraitu-beha

Matute Eibarren: Harresi asko dago botatzeko eta diktadore eta monarkak ere kentzeko

Oskar Matutek bere kritikak zuzendu ditu EAJ, PSE eta PPk egin duten kudeaketa ereduaren aurka eta esan du, "Euskal Herriko ezker subiranistak inoiz ez bezalako aukerak dituela urriaren 21ean eskumari aurre egiteko. Baina aurre egin ez ezik, merkatuen morroiak garaitzeko aukera ere badugu. Guztion esku dago". Matutek Espainiako Ministerioak 8.500.000.000 euroko aurrekontua duela urtero salatu du. Monarkiari ere zuzendu zaio: "monarkia hau trantsizioaren isla da, memoriarik gabe egin den trantsizioa, Erregimenak jarri zuen monarkia eta ahalbidetu duena frankista zirenak demokratatzat hartzea".

http://www.alternatiba.net/idazlanak/1937/matuteoraindik-harresi-asko-dago-botatzeko-eta-diktadore-eta-monarkak-ere-kentzeko

Alternatibak Madrili exijitu dio Estrasburgori kasu egin eta Euskal Herriarekiko duen politika zigortzaileari 180 graduko bira eman diezaion

Agirresaroberentzat, “agerikoa” da Espainiako gobernu desberdinetatik mantentzen duten politika zigortzailea, mendekua oinarri duena, horretarako “justizia nahi bezala erabili eta politizatu egiten” dutela. Horregatik, Madrili exijitu dio Estrasburgoko epaiak eta Nazioarteko Amnistiak eta NBEk berak eginiko salaketak kontua har ditzala, “Euskal Herriarekiko duen politika zigortzailean 180 graduko bira egin dezala beraz”.

http://alternatiba.net/idazlanak/1932/alternatibak-madrili-exijitu-dio-estrasburgori-kasu-egin-eta-euskal-herriarekiko-duen

Bidegurutzean

Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeak mugarri izango dira, euskal gizarteak asaldatze politikora egiten ari den bidean aukera direlako. Herritarrak mobilizatu, proposamen politiko eraldatzailea eta sistemarekin gero eta aspertuago dagoen gehiengo herritar eta sozialen zilegitasunean aurrera egiteko aukera da aurrean duguna. Hala, hauteskundeak ez dira berez helburua, Euskal Herri alternatiboa eraikitzeko borroka luzearen etapa bat baizik.

http://alternatiba.net/idazlanak/1940/bidegurutzean

Ezkerretik, eta umorez, igande honetan guztiok EHBildu bozkatzera

Bi bideo egin ditugu EHBilduren kanpainan umore pixka bat jartzeko asmoz eta ezkerraren aldeko haututa koalizio honetan dagoela azpimarratzeko, Eusko Legebiltzarraren historian lehenengo aldiz, eskumari aurre egin eta bera garaitzeko aukera dugulako. Boletinaren bidez ere zuekin guztiekin partekatu nahi izan ditugu.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/1927/bozkatu-ehbildu-bozkatu-ehbildu

2012ko Urria

Alternatibak frackingaren aurka Gasteizen larunbatean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du

Alternatiba Arabako bozeramaile Josu Estarronak alderdiko militanteei, erakundeei eta herritar guztiei dei egin die, “Fracking Ez. Ez hemen ez inon!” lemapean Arabako hiriburuko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioarekin bat egin dezatela urriaren 6an, larunbata. Estarronak, fracking-a “amildegitik behera eraman ahal gaituen behin-behineko energia bat besterik ez dela” salatu du.  Ingurumenaren aurkako proiektu hau geldiarazteko asmoz, Alternatiba Gasteizko manifestazioan egongo da ordezkaritza zabalarekin; Josu Estarrona bera, Oskar Matute bozeramaile nazionalaz, Luis Maria Salgado batzarkideaz eta David Pina zinegotzi gasteiztarraz lagunduta.

http://alternatiba.net/idazlanak/1909/alternatibak-frackingaren-aurka-gasteizen-larunbatean-egingo-den-manifestazioan-parte

Alternatibak Urkulluri galdetu dio zein gizarte politikak desagerraraziko dituen AHTa ordaindu ahal izateko

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek hauteskundeetan bakarrik pentsatzen aritzea leporatu dio gaur EAJko lehendakarigai Iñigo Urkulluri, Eusko Jaurlaritzak Abiadura Handiko Trenaren lanak ordaintzea proposatu ostean: “Kontraesan handia da hurrengo urteetako zor eta finantza-zama handiaz hitz egin eta, aldi berean, AHTak suposatuko duen dirutza ordaintzeko prest dagoela esatea”. Hori dela eta, Matutek Urkulluren inkoherentzia salatu nahi izan du; “kudeaketarako inolako gaitasunik ez duela eta edozer gauza saltzeko prest dagoela erakutsi du lehendakaritza eskuratzeko”.

http://alternatiba.net/idazlanak/1904/alternatibak-urkulluri-galdetu-dio-zein-gizarte-politikak-desagerraraziko-dituen-ahta

Venezuela Hugo Chavezekin nahi dugu

Horregatik nahi dugu Chavezek datozen hauteskundeak irabaztea, Venezuelarentzat ona delako, eta baita Euskal Herriarentzat ere, gure buruaren ispilu izan daitekeelako. Hala, eta aurretik esandako guztiaz eztabaidatu ahal badugu ere, gauza batzuk eztabaidaezinak dira guretzako, hemen asko baitugu haiengandik ikasteko. Lehenik, bere izaera internazionalista argia, hasieratik ulertu baitu guztion etorkizunak elkarren artean menpeko direla, eta neoliberalismoa eta kapitalismoaren modernitatearenak ez diren bestelako oinarrien gainean eraikitako eskualde arteko eta nazioarteko integrazioaren alde ibili da buru-belarri.

http://alternatiba.net/idazlanak/1897/venezuela-hugo-chavezekin-nahi-dugu

Alternatibak komunikatuaren autokritika inplizitua txalotu eta ziurtatu du gizarteak eragile guztiek jokatutako paperaren gaineko hausnarketa espero duela

Alderdi ezkertiarreko ordezkariaren arabera, “euskal gizartearentzat benetan garrantzitsua dena konpromiso horrek aurrera egitea da, eta hori argi eta garbi, inolako zalantzarik gabe, adierazten du komunikatuak”. Honek, esan duenez, “bakerako bidean urratsak egiten jarraitzea” ahalbidetuko du, “Aieteko adierazpenak aipatzen zituen eragileek mugitu beharra dutela senti dezatela”. Hala, iradoki du Espainia eta Frantziako Gobernuek zeregina badutela, “normalizazioaren bidean aurrera egiteko eta era guztietako indarkeria desagerrarazteko baldintza demokratikoak ezarri behar dira herritar guztientzako”.

http://alternatiba.net/idazlanak/1895/alternatibak-komunikatuaren-autokritika-inplizitua-txalotu-eta-ziurtatu-du-gizarteak-

Informatika herritarra herriarentzat

Ezinbestekoa da erakunde publiko batek erabiltzen duen softwarearen gaineko kontrola izatea eta, zalantzarik gabe, gure sistema informatikoei dagokienez burujabetza ziurtatzeko modu bakarra software askearen aldeko hautua da. Aplikazio pribatiboen kodea itxia da eta, horrexegatik, inoiz ezin dugu jakin bere osotasunean zer dakarren. Software librea, aldiz, herritarren kontrolpean dago. Sistema eragile pribatiboa erabiliz gero, ba al dute herritar zein erakundeek beren sistemetatik pasatzen den guztiaren gaineko kontrola?

http://alternatiba.net/idazlanak/1890/informatika-herritarra-herriarentzat

Hitzaldia: Gizarte zibila bakearen eta normalizazio politikoaren bidean

Pasa den 2012ko ekainaren 13an, Alternatibak Euskal Herriko bakearen eta normalizazio politikoaren inguruan antolatutako hitzaldien bideoak hemen dituzue. "Gizarte zibila bakearen eta normalizazio politikoaren bidean" lemapean, Paul Rios (Lokarri) eta Sabino Ormazabal-ek (Argituz) zuzendu zituzten.

http://alternatiba.net/idazlanak/1911/sabino-ormazabal-eta-paul-rios-gizarte-zibila-bakearen-eta-normalizazio-politikoaren-

2012ko Iraila

Gure eskubideak, noizko?

Alderdi politiko, gizarte erakunde eta sindikatuei galdetu nahi diegu: zer gertatzen da?, zer ari zarete egiten gure oinarrizko eskubideak lotsagabekeriaz zapaltzen dituzten bitartean? Ez al dugu ikusten estatuak eta eliza katoliko apostoliko erromatar sakro-santuak, gure autonomia eta erabakitzeko askatasunaren aurka eragindako eraso honek, langile klaseak pairatzen dituen murrizketa bortitzekin duen harremana?, ez al duzue ulertzen langile klasearen eskubideen murrizketak eta emakumeen menpekotasuna eskutik datozela? Nola ez, murrizketei kalean aurre egiteko larrialdiarekin eta beharrarekin bat gatoz, murrizketok Euskal Herrian ez ezartzea exijitzen dugula.

http://alternatiba.net/idazlanak/1865/gure-eskubideak-noizko

Alternatibak onartezina deritzo Eusko Jaurlaritzak Hondarribiko alarde mistoaren kontra berriz egiteari

Alternatibako Mahai Feministako bozeramaile Begoña Vesgak Eusko Jaurlaritzak atzo hartutako erabakia salatu du, Jaizkibel konpainiari datorren larunbaterako alarderako prestatzeko entseguetan Jaizkibel konpainiak eskatutako ibilbidea debekatu baitzuen Herrizaingo Sailak: “Deitoragarria eta guztiz onartezina da pertsona guztien eskubideak babestu eta, horrexegatik, emakumeen kontrako bazterketa ekidin behar duten erakunde publikoek alarde publikoa eta parte-hartzailearen alde egiten dutenak marjinatu eta ikusezin bihurtzearen aldeko apustua egitea berriz”.

http://alternatiba.net/idazlanak/1864/alternatibak-onartezina-deritzo-eusko-jaurlaritzak-hondarribiko-alarde-mistoaren-kont

Bideo-elkarrizketa Curro Cuberosi (Sindicato Andaluz de Trabajadores): SATen borroka Andaluzian

Curro Cuberos, SAT Andaluziako Langileen Sindikatuko Alcala de Guadairako militanteak Alternatibak antolatutako hitzaldian parte hartu zuen joan den abuztuaren 24an, Bilboko Aste Nagusian eta Zaratas konpartsaren laguntzari esker, haien txosnaren megafonia laga baitziguten. Hitzaldi guztiz irekia izan zen, Cuberosek sindikatuaren inguruko aurkezpena egin zuen, haren ibilbidea zein helburuen berri emanda. Horren ostean, hainbat lagunen galdera eta hausnarketei erantzun zien ordubetez. Hemen izan genuela, AlternaTBn elkarrizketatzeko aukera baliatu dugu. Besteak beste, SATeko borrokaz, Mercadonan eginikoaren moduko ekintza arrakastatsuen inguruan edota Hego Euskal Herrian irailaren 26rako deitutako greba orokorrerako deialdiaz galdetu diogu

http://alternatiba.net/idazlanak/1859/bideo-elkarrizketa-curro-cuberosi-sindicato-andaluz-de-trabajadores-saten-borroka-and

Alternatibak elkartasun adierazpenak etengabe debekatzeak dakarren “salbuespen egoera” salatu du

Alternatibatik “maskaratutako estrategia” sumatzen dute, konponbidean dagoen gatazka iraunarazteko ahaleginetan ari direnen partetik, “elkarretaratze baketsuak legez kanpo utzita oztopoak jarri besterik ez dute nahi, Euskal Herriko kultura eta komunikazio alorretako ordezkari adierazgarriek deitzen dituztenak ere”, besteak beste, Txaro Arteaga, Joan Mari Irigoien, Andoni Egaña edota Martxelo Otamendi bezalako lagunek Donostitik Arrasatera deitutako martxa kasu, Auzitegi Nazionalak atzo debekatu zuena.

http://alternatiba.net/idazlanak/1857/alternatibak-elkartasun-adierazpenak-etengabe-debekatzeak-dakarren-%E2%80%9Csalbuespen-egoera

Alternatibak dio hauteskundeak aurreratzeak ateak zabaltzen dizkiola Legebiltzar demokratikoari eta benetako aldaketa sozialari

Alternatibak argi esan du: “Bada garaia krisitik ateratzeko ezkerreko eredu baten aldeko apustua egitekoa, sistema kapitalistak eraman gaituen prekarietate egoera eta eskubide sozialen murrizketen aurrean dugun aukera bakarra delako”. Matuteren hitzetan, hauteskundeak aurreratzeak “ateak zabaltzen dizkio Legebiltzar benetan demokratikoa sortzeari, indar politiko guztiak ordezkatuta izango dituen Legebiltzarrari, eta baita herri honetako ezkerreko indarren bat egitearekin etorriko den benetako aldaketa sozialari”.

http://alternatiba.net/idazlanak/1851/alternatibak-dio-hauteskundeak-aurreratzeak-ateak-zabaltzen-dizkiola-legebiltzar-demo

2012ko Iraila

Alternatibak salatu du Gallardonek iragarritako justiziaren erreformak sektore ultraeskuindarrak asebetetzea beste helbururik ez duela

Alternatibatik “kezka handia” adierazi dute Alderdi Popularrak aurreratutako erreformaren inguruan, “Espainiako Erresuman indarrean zegoen espetxe politikak zuen birgizarteratzeko helburua bere horretan  desegiten” duelako. Ildo beretik, Matutek azpimarratu du “mendekua eta politika zigortzaileek ez dutela gizartearen osasun demokratikoa indartzen”. Are gehiago, ondorioak “guztiz kontrakoak” direla azaldu du, “pertsonen duintasuna eta eskubideak heriotzaren korridorerako bidean jartzen dituzte, presoenak zein aske bizi direnenak”.

http://alternatiba.net/idazlanak/1886/alternatibak-salatu-du-gallardonek-iragarritako-justiziaren-erreformak-sektore-ultrae

Bilduk grebarekin bat egin eta murrizketen aurkako harresi soziala eraikitzera deitu du

Murrizketa eta inposaketa guzti hauei erantzuteko eta aurre egiteko harresi sozial indartsu bat eraiki behar dugu. Datorren irailaren 26an beste urrats bat emateko aukera izango dugu Euskal Herriko sindikatu eta eragile sozialetatik egin den greba deialdiarekin bat eginez. Horregatik egun horretan Bildu eta Aralar alderdien hautetsiek grebarekin bat egingo dugu.

http://alternatiba.net/idazlanak/1884/bilduk-grebarekin-bat-egin-eta-murrizketen-aurkako-harresi-soziala-eraikitzera-deitu-

Matute: Azken hauteskundeetan egin dugun bezalaxe, indarrak batu ditugu beste behin ere

Azken hauteskundeetan egin dugun bezalaxe, indarrak batu ditugu beste behin ere. Indar abertzale, subiranista eta ezkertiarrok osatzen dugun Euskal Herria Bilduk, alabaina, merkatuen aurrean makurtzeari eta kateaturik bizitzeari ezetz esaten dioten guztiei zabalik dago. Gure esku eta herritar guztien esku dago egungo eredua irauliko duen legebiltzarra sortzea. Soluzioak eta etorkizuna, gure esku daude.

http://alternatiba.net/idazlanak/1876/oskar-matute-azken-hauteskundeetan-egin-dugun-bezalaxe-indarrak-batu-ditugu-beste-beh

Alternatibaren Asanblada Nazionalak berretsi du EH Bilduren ezkerreko aukera dela PNV-PP-PSE ereduari aurre egiteko gai den bakarra

Matutek azpimarratu duenez, programa honek “zuzenean begiratzen die herritarrei, beharrizan gehien dituztenei batez ere”. Era berean, azpimarratu egin du EH Biduk “benetako alternatiba eskaintzen duela indarrean dagoen errealitatearen aurrean, sinesgarria eta ahaltsua Euskal Herrian beren buruan ezkertiartzat dutenentzat, ezkerreko ohitura eta adierazpen desberdinak biltzen dituelako, eta gainera, aukerak dituen bakarra da”.

http://alternatiba.net/idazlanak/1875/alternatibaren-asanblada-nazionalak-berretsi-du-eh-bilduren-ezkerreko-aukera-dela-pnv

Alternatibak Jaizkibel konpainia babesteko deia egin du bihar Hondarribiko alardean

Vesgak galdegin du biharkoan “erabat errespeta dadila konpainia honek festan parte hartzeko duen eskubidea”, are gehiago, kontuan izanik “benetan parekidea den eta alardean parte hartu nahi duten guztientzat zabalik dagoen konpainia bakarra dela”. Gogorarazi du, halaber, erakunde publiko guztien eginkizuna dela pertsona guztien eskubideak babestea; hartara, udaletatik hasita Jaurlaritzaraino, guztiek ekidin behar dute emakumeen aurkako bazterketa.

http://alternatiba.net/idazlanak/1873/alternatibak-jaizkibel-konpainia-babesteko-deia-egin-du-bihar-hondarribiko-alardean

EAJ, PSE eta PPren kudeaketa ereduak hainbat instituzio porrot ekonomikora eraman ditu

Udal kudeaketa ona egitearekin norbere burua loratzen duten horiek erabat lotsatu beharko lirateke hainbat udal nolako egoeran utzi zituzten ikusita: Agurain, Urduña, Beasain, Azkoitia, Lemoa, Getaria, Ondarroa… Gainera, egun ikaragarrizko zulo ekonomikoa eragiten duten Supersur edo BEC bezalako proiektuen bultzatzaile nagusia izan da EAJ. Baina, oraindik ere, azpiegitura erraldoien inguruko haunarketarik egin gabe jarraitzen du. Eta Bidegi? 900 milioiko zorrarekin utzi zuten enpresa publikoa. Hemen ez dute auditoriarik exijitzen?

http://alternatiba.net/idazlanak/1871/eaj-pse-eta-ppren-kudeaketa-ereduak-hainbat-instituzio-porrot-ekonomikora-eraman-ditu

X