2017ko Iraila

Rodríguez: «Benetako eztabaida da 78ko erregimen borboidarrari eustea edo ez»

Gure kide Ander Rodriguezen hitzartzeak Info 7 irratiko Kalegorrian saioan, iragan irailaren 22koa eta Kataluniaren egoeraren inguruakoa: "Entelekia hutsa da konfederatutako proiektuez hitz egitea, benetako eztabaida baita 78ko erregimen borboidarrari eustea edo ez" #ReferendumCAT

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7088/rodr%C3%ADguez-%C2%ABel-debate-real-es-si-se-debe-sostener-el-r%C3%A9gimen-borb%C3%B3nico-del-78-o-no%C2%BB

Alternatibak bere forkmakuntza politikorako eskola Emancipatibari berrekingo dio Juan Hernandezekin Internazionalismoa hizpide

Gogoratuko duzuenez, Alternatibaren eztabaida eta formakuntza politikorako eskola dugu Emancipatiba; militante eta zaleei begirako egitaraua da, feminismoa, ekologismoa, sozialismoa, errotiko demokrazia, internazionalismoa eta normalizazio politikoan ezagutza komunak eskaintzeko asmoa duena.

http://alternatiba.net/idazlanak/7091/alternatibak-bere-forkmakuntza-politikorako-eskola-emancipatibari-berrekingo-dio-juan

Espainia, Podemosen zalantza

Kataluniako galdeketak agerian utzi ditu Podemosen baitan dauden jarrera desberdinak eta, funstean, ez duela bere izaera argi, zer den eta zer esan nahi duen. Podemosen zalantza da ez direla indar fidagarria ezker moderatua nahi dutenentzat, ezta ezker alternatiboa nahi dutenentzat ere ez.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/7087/espa%C3%B1a-el-dilema-de-podemos

Bilbao Bizkaia Museoko komunikazio-teknikaria aukeratzeko prozesuan gardentasun eza salatu du Fatuartek

Alba Fatuarte Alternatibako kide eta koalizioko zinegotziak azpimarratu du “lanposturako eskakizunen artean komunikazio arloko unibertsitate titulazioa eskatzen dela ikusentzunezko komunikazio master batekin batera, nahiz eta ohikoena izan masterra meritotzat hartzea soilik. Era berean, lanposturako beharrezko euskara ezagutza eskatzen da, nahiz eta horrelako postuetarako erakunde publikoek C1 edo EGA eskatu”. Azkenik, “erakusketen komunikazioa eskarmentua” eskatzen da. Ohikoena izaten da antzeko lanpostuetan zenbait urtetako eskarmentua izatea.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/7075/bilbao-bizkaia-museoko-komunikazio-teknikaria-aukeratzeko-prozesuan-gardentasun-eza-s

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko Klaudio Landaren 17/9/22ko eztabaida politikoan

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/9/22ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok besteak beste, Kataluniako erreferenduma eta izan du hizpide.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7083/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-del-programa-de-klau

Vesga: «Itunaren eta onarpenaren bide horretan sartu ginen, eta hortik indar frankistek baino ez zuten onurarik atera»

Begoña Vesga ere (Quintanilla San Garcia, Espainia, 1951) EPK-ko kidea izan zen 1970eko hamarraldian, haren ibilbidea desberdina izan bazen ere: PCE(i) Espainiako Alderdi Komunista Internazionaleko kidea izan zen Eibarren (Gipuzkoa) —Roberto Perez Jauregi, Burgosko auziaren kontrako protestetan Guardia Zibilak 1970eko abenduan hildako gazte eibartarra, zelulako kide izan zuen—, eta 1971n hilabete batzuk eman zituen espetxean.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/7062/vesga-%C2%ABitunaren-eta-onarpenaren-bide-horretan-sartu-ginen-eta-hortik-indar-frankistek

Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea 17/9/20ko Radio Vitoriako tertulian

Alternatibako koordinakunde nazionaleko kide Cristina Bereciartuaren parte-hartze nagusiak Radio Vitoria irratiko Araba Gaur tertulia politikoan iragan irailaren 20ko saioan. Bereciartuak, besteak beste, Kataluniako galdeketaren inguruko gorabeherak izan ditu hizpide.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7070/intervenci%C3%B3n-de-nuestra-compa%C3%B1era-cristina-bereciartua-en-la-tertulia-de-radio-vitori

Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/9/18

Alternatibako kide eta EH Bilduren euskolegebiltzarkide ohi Diana Urrearen parte-hartzeak ETB2ko "En Jake" saioan pasa den 17/9/18an. Bertan, beste gai batzuren artean, Kataluniako erreferenduma eta galdeketa aurrera eramateko pairatzen ari diren jazarpen gogorra izan dute hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/7067/intervenciones-de-nuestra-compa%C3%B1era-diana-urrea-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-en-jake-de-et

2017ko Abuztua

Alternatibak pozik hartu du Rafa Diezen askatasuna, kartzelara joatea inoiz merezi ez zuen arren

Alderdi ezkertiarreko bozeramailearen hitzetan, “denborak egiaztatu du euskal gizartearen gehiengoak aspaldi zekiena, Rafa Diezen lanak (Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Harkaitz Rodriguezena bezala), herri honen bakerako eta normalizazio politikorako oinarriak jarri zituela”. Horregatik, Matutek baikor hartu du prozesu horren eragileetako bat aske egotea, “herri honen etorkizunaren alde egiten jarraitzeko”.

http://alternatiba.net/idazlanak/6925/alternatibak-pozik-hartu-du-rafa-diezen-askatasuna-%E2%80%9Ckartzelara-joatea-inoiz-merezi-ez

Matute: «Ez dago gatazkarik gabeko gizarterik, eta gatazkak agerian jarri behar dira. Turismofobiarik ez da hemen, bai ordea, protestofobia»

Alternatibako bozeramaile Oskar Matuteri elkarrizketa egin diote Radio Euskadin, eta besteak beste turismoaren inguruko polemika izan du hizpide. Donostian eginiko elkarretaratzea tren turistikoa gelditu eta festa giroan kartelak jartzeari eraso deitzea gehiegikeria dela esan du. Ildo beretik, gatazkarik gabeko gizarterik ez dagoela gogorarazi eta gatazkak agerian jarri behar direla gaineratu du. Matutek ziurtatu du berak ez duela turismofobiarik ikusi hemen, protestofobia baizik.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6918/matute-%C2%ABno-hay-sociedad-sin-conflictos-y-los-conflictos-se-deben-visibilizar-turismof

Protestofobia

Turismoa ez da arazoa. Benetako arazoa dira guztion interesaren kontra eta beren poltsikoak aberasteko kudeatzen ari direnak. Arazoa da batzuek espazio publikoa negozio pribatu gisa arautzen dutela, herritarrentzat bizitzea ezinezkoa egiten dutenean. Espekulatzaileak dira arazoa, gure miseria etekin bihurtzen dutenak, haientzat nahi ez dituzten lanak egitera kondenatzen gaituztela. Gazteak dira halako lanetan ari direnak, eta protesta egiten dutenean, batzuk haserratzen dira.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6915/protestofobia

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan 17/8/2

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/8/2ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok besteak beste, Kataluniako galdeketa, Garoñaren jarduera eteteko prozesua edota Kepa del Hoyori eginiko omenaldia izan ditu hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6905/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-del-programa-de-klau

Fatuarte: «Ezin gara larritu eraso bat dagoenean eta, aldi berean, erakunde bezala dugun ardura ez onartzea»

Alba Fatuartek (EH Bilduko zinegotzi eta Alternatibako kideak) "berdintasun politika eraginkorrak" martxan jarri beharra eta konpromiso politiko handiagoa eskatu du. Helburu horretara bideratutako aurrekontu urria ere salatu du zinegotziak -urteko aurrekontuaren %0,3 hain zuzen-. "Ezin gara larritu eraso bat dagoenean eta, aldi berean, erakunde bezala dugun ardura ez onartzea" nabarmendu du.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6903/fatuarte-no-vale-echarse-las-manos-la-cabeza-cuando-sucede-una-agresi%C3%B3n-y-no-asumir-n

Matute: «Egun zoriontsua da, baina Garoña eraitsi arte ez gara mehatxu nuklearretik salbu egongo»

“Gaur jakinarazitako erabakiarekin, zaharkituta dagoen zentralaren eta behin betirako desagertarazi behar den energia nuklearraren mehatxutik salbu egotetetik hurbilago dago Euskal Herria”, adierazi du Matutek. Dena dela, azpimarratu du Garoñako zentralaren eraispena iritsi bitartean ezingo dela esan energia nuklearraren mehatxutik salbu egongo garenik. “Horixe da orain exijitu behar duguna: Garoña berehala eraistea”.

http://alternatiba.net/idazlanak/6899/matute-%C2%ABegun-zoriontsua-da-baina-garo%C3%B1a-eraitsi-arte-ez-gara-mehatxu-nuklearretik-sal

Bereciartua: «Gasteizko ume etorkinen %95a eskola publikoan daude; lotsagarria da kontsertatuek kuotak betetzera behartuta ez egotea»

Alternatibako koordinakunde nazionaleko kide Cristina Bereciartuaren partehartze nagusiak Radio Vitoria irratko Araba Gaur tertulia politikoan iragan uztailaren 20ko saioan.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6892/cristina-bereciartua-%C2%ABen-gasteiz-el-95-de-ni%C3%B1xs-migrantes-est%C3%A1n-en-la-p%C3%BAblica-es-una-

2017ko Abuztua

Charlottesville

Kapitalismo berankor arrakastatsuak, inoiz existitu ez den mugaz-kanpoko utopia kosmopolita bat saldu nahi izan digu. Izan ere, sistemaren krisiari faxismoek goraipamen nazionalista kutsua duen atzera-egite batekin erantzun diote; langile klasea erakartzeko ahalmena duen erretorika antiliberala eta epika subersibo eta zatarra. Diskurtso xenofobo beldurgarria, neurri berean, depresio ekonomikoaz eta instituzio tradizionalekiko sortu den mesfiantzaz elikatu da. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6936/charlottesville

Fatuarte: «Onartezinak dira umore, kritika soziopolitikoa eta adierazpen askatasunaren kontrako erasoak»

Fatuartek salatu du Bilboko Konpartsak-ek 1978etik lanez eta umorez eraikitako Aste Nagusia eta Bilbok hiri irekia eta anitza bezala duen irudia erabat kolpatuta atera direla eraso honen ondorioz. “Ari gara hitz egiten aste batez non subertsioa eta aldarrikapena presente egon dira eta egongo diren beti jai esparruan, are gehiago, berezko ezaugarriak ditu Aste Nagusiak, batzuei gustatu ez arren”.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6930/fatuarte-%C2%ABonartezinak-dira-umore-kritika-soziopolitikoa-eta-adierazpen-askatasunaren-

Oskar Matuteri Cadena Ser-en elkarrizketa Kataluniako atentatu terroristen harira 17/8/21

Alternatibako kide eta EH Bilduren Madrilgo kamaran diputatu, Oskar Matuteri elkarrizketa Cadena Ser Euskadiko Hora 14 Euskadi saioan pasa den 17/8/21. Matute Bartzelonako eta Cambrilseko atentatu terroristen inguruan aritzen da. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6935/entrevista-oskar-matute-en-cadena-ser-euskadi-sobre-los-ataques-terroristas-en-catalu

Zurietan zuri

Ni neu, nire aldetik, gatazka sortu zenetik bertatik bertara ikusi dut bi herrietako Alarde parekideen aldekoek sufritu izan dutena. Plastiko beltzarena icebergaren tontorra besterik ez da. Eta hori dena Hondarribiko eta Irungo udalen konplizitatearekin eta Aldundiaren bestaldera begiratzearekin. Irailaren 8an Hondarribiko alkatea ausartuko al da esatera sexu erasorik gabeko jaiak nahi dituela? Alarde parekidekoek Ertzaintzaren zaintzapean desfilatzea behartuta jarraitzen duten bitartean eta, gainera, udalak bizkarra ematen jarraitzen dienean.

http://alternatiba.net/idazlanak/6943/zurietan-zuri

Fatuarte: «Eredu turistiko batzuek dakartzaten ondorioak kudeatu behar dira»

Alternatibako kide eta EH Bilduren Bilbok zinegotzi Alba Fatuartek eredu tursitikoaren eta honen ondorioen inguruan aritu da Onda Vasca-ko Euskadi Hoy irratsaioan pasa den 17/8/16. Hemen bere tertulian egindako partehartzearen bideoa eta audioa osoa.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6927/fatuarte-%C2%ABdeterminados-modelos-tur%C3%ADsticos-tienen-unas-consecuencias-que-hay-que-gesti

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak Klaudio Landaren programaren tertulian 21/8/9

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/8/21ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok besteak beste, Bilboko Aste Nagusian Hontzak konpartsaren txosnako apaingarrien kentzeaz eta azken egunotan turismo ereduaren kontra egindako salaketen harira agerian geratu den protestofobiaz aritu da.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6914/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-del-programa-de-klau

Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea 17/8/3ko Radio Vitoriako tertulian

Alternatibako koordinakunde nazionaleko kide Cristina Bereciartuaren parte-hartze nagusiak Radio Vitoria irratiko Araba Gaur tertulia politikoan iragan abuztuaren 3ko saioan. Bereciartua Gasteizko Hedegile kalean okupatutak etxebizitzen inguruan aritu da. Etxebizitzarako eskubideaz ez ezik, Errekaleor bezalako proiektuetaz ere eztabaidatu dute.  

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6908/intervenci%C3%B3n-de-nuestra-compa%C3%B1era-cristina-bereciartua-en-la-tertulia-de-radio-vitori

2017ko Uztaila

Alternatibak emakumeen bazterketa alardeetan babesten uzteko exijitu die PNV eta PSEri

Santanok alarde baztertzaileari harrera egingo dio eta emakumeek eta gizonezkoek osatutakoari begiratu ere ez die egingo. Olano ere ez da bertan egongo; bere “ekarpen” handia izan da dekretatzea alardeen afera ez dagokiola genero desberdintasunari baizik eta bizikidetzari, kaltetuak beren herriko jaietan berdintasunean parte hartzeko aukera galarazita dutenak emakumeak izan arren. Eta Urkulluk, berriro ere esango du aski duela bere gobernuaren izenean Emakunde bertaratzearekin, eta inongo edukirik gabeko planak iragarriko ditu benetan konpondu nahi ez duen gatazka konpontze aldera.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6850/alternatibak-emakumeen-bazterketa-alardeetan-babesten-uzteko-exijitu-die-pnv-eta-pser

Matute: «La Salveko kuartela bueltatuta amaiera emango zaio ehunka torturatu gogorarazten digun historiari»

Guardia Zibilak Bilboko La Salveko kuartela Bizkaiko Aldunduari bueltatzeko eskaera egin du Oskar Matute Alternatibako kide eta EH Bilduko diputatuak Kongresuan. Matutek gogora ekarri du egun La Salveko kuartela den eraikina Bizkaiko Aldundiak egin zuela, 1958. urtean. “Horrenbestez, frankismo garaian hartutako erabaki batez ari gara hizketan”.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6843/matute-%C2%ABla-salveko-kuartela-bueltatuta-amaiera-emango-zaio-ehunka-torturatu-gogoraraz

Barcenas eta harrotasun eguna

Batzuek armairutik irtetzea jasan behar baldin badugu,egingo dugu. Maroto ezkontzen dela? banketera ere joango gara. Lau maritxu, beste lau lesbianen eta bi transenxualen aldarrikapenak kalean entzun behar ditugula? izen fashion bat eman eta etekina aterako diogu. Azken batean, kapitalismoan edozerri atera al zaio onura. Baina hortik haratago ez. Ez gaitezen urrunago joan. 

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6840/b%C3%A1rcenas-y-el-d%C3%ADa-del-orgullo

Matute Barcenasi «Zu ez zara Vito Corleone. Erregimenean uztartuta dagoen mafia baten morroia baino ez zara»

Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduren madrilen diputatu Oskar Matuteren hitzartzea Alderdi Popularraren legez kanpoko finantzaketa ikertzeko batzordean. Esandako guztiaren bideoa eta pasarteak.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6838/matute-b%C3%A1rcenas-%C2%ABusted-no-es-don-vito-corleone-usted-es-un-peon-m%C3%A1s-de-una-mafia-que-

Elkartasun internazionalista erreferendumaren aurrean

Alternatibarentzat, Kataluniako erreferenduma guztiz beharrezkoa da, eskubidea dutelako eta duintasun demokratikoarengatik. Baina herri batek bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidetik harago doa, funtsean, herri burujabetza lehenestea da, inposatutako monarkiaren gainetik eta indarreko sistemaren ustelkeriaren gainetik.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6834/apoyo-solidario-e-internacionalista-al-refer%C3%A9ndum

Bereciartua: «Auzoetako jaiak edozein makro ekitaldi iragankor baino askoz ere aberasgarriagoak dira»

Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko gaurkotasun politikoa jorratzen duen tertulian pasa den 2017/06/22. Bereciartua, hiriko gune berdeak zaintzeraren eta sortzearen beharraz aritu da. Aldi berean, ARF edo triatloia bezalako makro ekitaldiek dakarten turismo eredua kritikatu du, herritarren egunerokotasunaren kontzializazioa ostopatzen dutelako, eta ildo horretan, auzoetako jaiak eta ospakizun lokalagoak jartzen ditu balorean. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6827/cristina-bereciartua-%C2%ABlas-fiestas-de-los-barrios-son-m%C3%A1s-enriquecedoras-que-ning%C3%BAn-ma

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak TeleBilbaoko LaKapital saioko eztabaida politikoan 20/6/17

Telebilbaoko La Kapital saioko 17/6/20ko tertulia politikoaren baitan gure kide Iagoba Itxasok eginiko hitzartzeen laburpena. Besteak bestek, PNV-PSEren arteko desadostasunak Bilboko udal gobernuan, hil berri den toreatzailearen inguruan sare sozialetan izandako kontuan edota PP eta PNVren arteko akordioak izan dituzte hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6826/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-la-kapital-de-telebi

Gure kide Ander Rodriguezen hitzartzeak Info 7ko Kalegorrian saioko eztabaida politikoan 17/6/16

Kalegorrian irratsaioko eztabaida politikoa (17/6/16), Info 7 irratian, Iñaki Anasagasti, Iker Rioja eta, lehenengo aldiz, Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko Politika Sozialeko arduradun berri Ander Rodriguezekin. Gaurkotasun gai desberdinen artean, Mariano Rajoy karguan eteteko eskatzeko Podemosen ekimena eta euskal presoek Urkullu lehendakariari gutuna izan dute hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6822/tertulia-de-kalegorrian-de-info-7-con-nuestro-compa%C3%B1ero-ander-rodr%C3%ADguez-16617

2017ko Uztaila

Abiadura handiko ustelkeria

Barcenasek dio enpresaburu desberdinek PPri eginiko dohaintzak —legeak ezarritako mugatik harago, ez dezagun ahaztu, botere ekonomikoa politikoaren gainetik dagoela gogoratzeko behintzat— alderdiarekiko atxikimenduaren emaitza zirela. Alegia, enpresariek PP miresten edo maitatzen zutelako ematen zuten dirutza, oso gustura eman ere. Ez zegoen inolako ordainik alderdi edo gobernuan zeuden erakundeetatik. Istorio honen aurrean, gutxienez, bi aztergai nagusi azaltzen zaizkigu. Batetik, ea benetan Barcenasen agirietan azaltzen diren enpresa guzti-guztiak PPren aldekoak edo gertukoak ziren eta, bestetik, ea dohaintzak egin ostean «laguntzarik» eskuratu zuten obra publikorako esleipenen bidez.

http://alternatiba.net/idazlanak/6851/abiadura-handiko-ustelkeria

Cristina Bereciartua «Gasteiz Antzokiaren proiektua gaizki abiarazi da hasieratik, edozein erabaki auzoarekin adostua izan behar da»

Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko gaurkotasun politikoa jorratzen duen tertulian pasa den 2017/06/27. Bereciartua, Gasteizko Antzokiaren inguruko polemikaz aritu da, udalak proiektua gauzatzeko argitaratutako balorazio txostenaren harira.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6841/cristina-bereciartua-%C2%ABel-proyecto-gasteiz-antzokia-se-ha-abordado-mal-desde-el-inicio

Gure kide Ayem Oskozek EH Bilduko udal taldean Axi Jakaren lekukoa hartuko du

Donostiako EH Bildu osatzen dugun komunitate osoaren partetik: Axi, mila esker bihotz-bihotzetik. Eta Ayem Oskozi, berriz, ongietorri esan nahi diogu. Ongietorri udaletxeari eta zinegotzi ardurari, izan ere Donostiako EH Bilduren militantea hasieratik izan da eta, beraz, ez dugu aurkezpen gehiegirik egin behar. Denok ezagutzen duzue, udal hauteskundetarako zerrendan bederatzigarrena joan zen eta berari egokitu zaio Axi Jakaren lekukoa hartzea.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6870/gure-kide-ayem-oskozek-eh-bilduko-udal-taldean-axi-jakaren-lekukoa-hartuko-du

Fatuarte: «Benetan udalak ezin duela esfortzu bat egin aurrekontua handitu eta gutxienez jai batzordeen azpiegituren gastua arintzeko?»

Datuak ikusita: Benetan udal honek ezin duela esfortzu bat egin aurrekontua handitzeko eta gutxienez jai batzordeen azpiegituren gastua arinagoa izan dadin, udalak gastu hauek bere eginez? Benetan ez duzuela asmorik hori egiteko kontuan izanda urtean ia 600 jarduera antolatze dituztela? gogoratu behar al dizuegu 600 ekintza hoiek doakoak eta jendarte osoari zuzendutakoak direla? gogoratu behar dizuegu auzoetako jai batzordeak auzoetako bizitza sortzeko ezinbesteko eragileak direla, komunitatea sarea biziberritzen dutela? Gogoratu behar dizuegu jai batzordeetako kideak boluntarioak direla eta gero eta zailtasun handiagoak dituztela euren lana egin ahal izateko.

http://alternatiba.net/idazlanak/6856/fatuarte-%C2%ABbenetan-udalak-ezin-duela-esfortzu-bat-egin-aurrekontua-handitu-eta-gutxien

Estarrona «Lizentziarekin edo lizentzia gabe, Hala Bediren uhinek oztopo guztiak gaindituko dituela ziur naiz»

Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide Josu Estarronaren partehartzea Hala Bedi Irratiak egindako eskaerari jarraituz, eta batzordeak eskatuta, 2012ko lehiaketaren, hori baliogabetzearen eta ondorengo prozesu judizialaren egoera azaltzeko.  

http://alternatiba.net/idazlanak/6863/josu-estarrona-%C2%ABlizentziarekin-edo-lizentzia-gabehala-bedik-oztopo-guztiak-gaindituko

Matute: «Oraindik ere, legeak zaintza lanak emakumeei eragin eta haiei bakarrik dagokiela jasotzen du»

Elkarrekin Podemosek aurkeztutako ekimena babestuko dugu, izan ere, dagoeneko onartuta egon beharko litzatekela uste dugu. Definitiboa ez bada ere, aurrera pauso garrantzitsua da, estatu espainarreko lege multzoan agintzen duen heteropatriarkatuan eta heteronormatibitatean oinarritutako errealitate horrekin bukatzeko. Eta alegia, zaintza lanetan dugu adibiderik argiena eta nabariena; Gizarte-segurantzaren legeriak egun zaintza lanak emakumei dagokiela uste duelako. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6846/matute-%C2%ABla-ley-sigue-considerando-que-los-cuidados-solo-les-pueden-afectar-y-competer

Connolly; sozialista irlandarra

Connolly 1868an Edinburgon jaio zen, Eskoziara migratu zuten irlandarren semea zen. 11 urte eskasekin lanean hasi zen lantegiko bizitza latza ezagutuz. Hiru urte geroago britainiar armadan zerrendatu zen eta Dublinera bideratuta izan zen. Laster bere gurasoen jaioterriaren egoeraz jabetu eta borroka sindikalarekin eta marxismoarekin bat egin zuen independentzia, eraldaketa ekonomikoa eta iraultza soziala lortzeko helburuarekin. Horrela, bere Irlanda okupatzen zuen armada utzi eta Irlandako langileriaren borroka emanzipatzailearekin bat egin zuen.  

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6857/connolly-socialista-irland%C3%A9s

62,5 urte ez dira ezer

Ez dira ezer. Hirurogei eta bi urte t'erdi Frankismoa makillaje desberdinekin Espainian gobernatzen aritu den 80 urteak baina gutxiago dira, eta hor duzue, osasuntsu eta disdiratsu. Hirurogei eta bi urte t'erdi Guardia Zibil baten orkatilaren truke, historian izandako oskatilarik garestiena seguru. Messirenak ere ez du pareko baliorik. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6865/625-a%C3%B1os-no-son-nada

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/7/4ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/7/4ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok besteak beste, Altsasuko atxilotuei eskatutako 62 urteko kartzela eskaerak, Montoro eta Soria ministroen arteko tirabirak, edo Euskalteko hainbat bezeroei pelikula bat deskargatzeagatik ekoiztetxe batek eskatzen dien izuna izan ditu hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6866/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-del-programa-de-klau

X