2017ko Martxoa

Alternatibak zaintza sektorearen egoera aztertuko du Ermuan Bizkaiko erresidentzietako greba hizpide

Lan gatazkatik harago doan grebaren atzean dagoen guztia azpimarratu nahian, “Lan ikusezina borrokan, erresidentziak borrokan” lemapean, solasaldiak hiru ikuspegi desberdinetatik jorratuko du gaia: Greban dauden erresidentzietako langileak eta beren lan baldintzak; erabiltzaileen egoera eta duintasuna eta, azkenik, administrazioen papera publikoa izan beharko lukeen zerbitzuaren, zaintzaren kalitatearen eta, horretarako, hauek eskaintzen dituzten langileen duintasunaren gainean.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6440/alternatibak-zaintza-sektorearen-egoera-aztertuko-du-ermuan-bizkaiko-erresidentzietak

Feminismoa edo basakeria: Indarkeria matxistak hizpide «El nunca me pego» dokumentalaren proiekzioa eta Irantzu Varelaren hitzaldia

Faktoria Lilaren "Él nunca me pegó" dokumentalaren proiekzio ziklo berria antolatu du Alternatibak hurrengo martxoaren 16an, 23an eta 30ean Irunen, Amurrion eta Eibarren, hurrenez hurren, eta emanaldiaren ostean, hizlari lanetan arituko da berriro filmaren zuzendari eta militante feminista Irantzu Varela. Jardunaldi hauen bitartez emakumeen, eta hortaz munduko populazioaren erdiaren kontra adierazpide eta intentsitate desberdinetan ematen den indarkeria pairatzen dutenen errealitatea irudikatu eta salatu nahi dugu.

http://alternatiba.net/idazlanak/6450/feminismoa-edo-basakeria-indarkeria-matxistak-hizpide-%E2%80%9Cel-nunca-me-pego%E2%80%9D-dokumentalar

Alterkaria, Alternatibaren aldizkariaren 7. zenbakia

Alterkariaren 2017ko udaberriko alea, Alternatiba alderdi politikoaren azken albiste eta iritzi artikuluekin. Oraingoan, feminismoaren aldarria eraman dugu portadara gure elkarrizketatuak, Irantzu Varelak, dioenez 'feminismoa egungo proposamenik eraldatzaileena baita'. Horregatik, iraultza honi leku nabarmena eman nahi izan diogu. Horrez gain, zamaketarien afera, mahai internazionalistaren berpiztea edo muturreko eskuinaren gorakada jorratu dugu, besteen artean. Deskargatu PDFn hemen edo eskatu ale bat ondorengo helbidera idatziz: prentsa(a bildua)alternatiba.net para darnos tus datos.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6426/alterkaria-alternatibaren-aldizkariaren-7-zenbakia

Gure kide Josu Estarronaren hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/3/10

Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide Josu Estarrona ETB2ko "En Jake" saioko 17/3/10ko eztabaida politikoan izan da. Hemen bere parte-hartze nagusiak jasotzen dituen laburpen bideoa duzue, besteak beste, EAEko aurrekontuen negoziaketak, PPren finatziazio ustela edo Euskal Herriko normaltasun politikoa hizpide dituenak.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6448/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-josu-estarrona-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-en-jake-de

Ondoren gertatutakoak harrituko zaitu

Biraltasunaren aroan, kazetaritzak publizitatearekin bat egin du eta azken honek ezartzen dituen arauei eta bere joko eremuari egokitu da. Ugaritasunatik harago doan informazio kopuruak, gerra bortitza piztu du gure kuriositatea irabazi nahian, non borrokarako armak titular karrankariak eta sentsazionalismoa diren. Gezurren aurrean ahulak gara, kazetaritza traketsaren edo iragarkien aurrean ahul garen bezala. Horregatik, defentsarako bide bakarra prentsamendu kritikoa dugu; gure buruari mezu bakoitzaren asmoaren inguruan galdetu behar diogu eta iturrien ospea ebaluatu. Haien sare sozialetan berri faltsuak partekatzeari utzi ziotenak ezagutzen ditut batzuk. Ondoren gertatutakoak harrituko zaitu.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6432/lo-que-ocurri%C3%B3-despu%C3%A9s-te-sorprender%C3%A1

Matute: «Parlamentu honen gehiengoak ere esan du; beraz, mehatxu hau, Garoña, gure bizitzetatik ezabatu ezazue»

Matuteren esanetan, Endesak eta Ibredrolak ez dute zentral nuklear horren beharrik, eta etekinak pilatzeko interesa besterik ez dutelako ez dute Garoña itxi nahi. Ildo horretatik, herritarren nahia entzun eta bete ditzan eskatu dio Matutek Espainiako Gobernuari. Halaber, Garoñako zentral nuklearraren etorkizunari buruz erabaki bat hartzeko orduan interes orokorra gailendu beharko litzatekeela azpimarratu du EH Bilduko diputatuak. Gauzak horrela, euskal gizartearen gehiengoak Garoña ixteko exijitu diola esan du.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6417/matute-%C2%ABparlamentu-honen-gehiengoak-ere-esan-du-beraz-mehatxu-hau-garo%C3%B1a-gure-bizitze

Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko tertulian 17/3/09

Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko gaurkotasun politikoa jorratzen duen tertulian. Bertan, EITB Focus inkestak jasotako emaitzen inguruan eta Gasteizko taberna batek antolatutako emakumeen duintasunaren kontra doan lehiaketa izan ditu hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6430/intervenci%C3%B3n-de-nuestra-compa%C3%B1era-cristina-bereciartua-en-la-tertulia-de-radio-vitori

Oskar Matute Euskadi Hoy saioaren gaurkotasun eztabaida politikoan 17/3/3

Gure Alternatibako kide eta MAdrilgo Kongresuan EH bIlduren parlamentari Oskar Matuteren partehartzea pasa den 17/3/3ko gaurkotasunezko eztabaida politikoa Onda Vasca irratiaren Euskadi Hoy saioan, Javier Vizcainok zuzenduta.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6429/oskar-matute-en-la-tertulia-de-actualidad-pol%C3%ADtica-de-euskadi-hoy-3317

2017ko Martxoa

Matute: «Zamaketarien duintasunarekin amaitzea dute helburu»

Asteburuan Pasaiako kaleetan izan gara, zamaketarien borroka babesteko, beren lanpostuen defentsan eta lan eskubideen alde. Alternatiba zein EH Bilduko ordezkaritza izan da bertan, besteak beste, Oskar Matute, Josu Juaristi eta Julen Mendoza izan dira martxan. Datorren astelehenean, hain zuzen, zamaketarien sektorearen egoera aztergai izango dugu Alternatibaren Bilboko egoitzan, gure kide Matuterekin eta Alain Olagorta Bilbo Estibako zamaketari eta langile batzordeko kidearekin. Pasaiako martxan PNVk asteon Madrilen PPren alde eta zamaketarien eskubideen aurka bozkatu dutela gogorarazi dute, jeltzaleen traizioa salatuta.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6468/matute-%C2%ABzamaketarien-duintasunarekin-amaitzea-dute-helburu%C2%BB

XXI. mendeko faxista berriak

Badira Donald Trump, Marine Le Pen eta Geert Wilders ultrak bai baina faxistak ez direla esaten dutenak, badira postfaxistak direla diotenak ere. Nik aldiz, XXI.mendeko faxista berrien izena ematen diet, batez ere, mundu gerren arteko faxismo eta neoliberalismotik alderatzeko. Argi dagoena, eta niretzat benetan eztabaidagarria demokratak ez direla eta haiekin denok arriskuan gaudela da. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6460/los-nuevos-fascistas-del-siglo-xxi

Espainia? kasuak kasu

Espainiar batzuk kexu dira ulertzen ez duten hitzkuntza batean eginda dagoen saio baten umorea ulertzen ez dutelako. Eta oihu egiten dute baldar deitzen zaielako; eta ez dira, ez. gehienak behintzat. Baina aitortu beharko Gobernuko presidente Rajoy edota kultur ministro ohiak esandako gauza batzuek ez dutela kontrakoa pentsatzera laguntzen.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6451/%C2%BFespa%C3%B1a-depende

Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/3/16

Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrea ETB2ko "En Jake" saioko 17/2/27ko eztabaida politikoan izan da. Hemen bere parte-hartze nagusiak jasotzen dituen laburpen bideoa duzue, besteak beste, PNV eta PPre arteko ituna edota Sandra Barrenetxearen kontrako torturen inguruko epaiketa hizpide duela.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6462/intervenciones-de-nuestra-compa%C3%B1era-diana-urrea-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-en-jake-de-et

Gu, indarkeriarik pairatzen ez dugun emakumeok

Zure gorputzarekin lotsatu, ipurdiearekin, titiengatik, hormonengatik, zure odolarengatik… egunero lotsatu behar. Ezkutatu, moztu, konpondu, gutxitu, ezabatu… Ondo zaudela ustea, ondo egon gabe… besteak, ondo ez dauden horiek, haiek bai daudela gaizki, gaixoak! Baina zu ez, zu ez zara horietarikoa, zuk inoiz ez duzu beldurrik izan, inoiz ez duzu erasorik pairatu, bortxaketarik, gutxiespenik… zu, gu, indarkeria pairatu ez dugunok.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6411/nosotras-las-que-no-sufrimos-violencia

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan 17/3/13

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/3/13ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxaso besteak beste, Kontzertu Ekonomomikoaren, Iruñeko atxiloketen edota Coviteren ekimenaren inguruan aritu da.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6452/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-del-programa-de-klau

Oskar Matuterekin solasaldia langile migrazioak Euskal Herriaren eraikuntzan izan duen ekarpena hizpide

Alternatibako bozeramaile eta EH Bilduko diputatu Oskar Matuteren hitzartzeak "Destino Norte" izeneko solasaldian, Barakaldon, langile migrazioak Euskal Herriaren eraikuntzari eginiko ekarpenak hizpide izan zuenak. EH Bildu Barakaldok antolatutako ekitaldiak gure kide Juan Puerto Morcilloren ibilbide militanteare inguruko dokumentala izan zuen abiapuntu: "De Calamonte a Arangoiti".

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6447/coloquio-con-oskar-matute-sobre-la-aportaci%C3%B3n-de-la-migraci%C3%B3n-obrera-la-construcci%C3%B3n-

2017ko Otsaila

Feminismoa edo basakeria: «Él nunca me pegó» filmaren proiekzioa eta Irantzu Varelaren hitzaldia indarkeria matxisten inguruan

Faktoria Lilaren "Él nunca me pegó" dokumentalaren proiekzio zikloa antolatu du Alternatibak hurrengo otsailaren 2an eta 8an Bilbon eta Gasteizen, hurrenez hurren, eta emanaldiaren ostean, filmaren zuzendari eta militante feminista Irantzu Varelarekin eztabaida egingo da. Jardunaldi hauen bitartez emakumeen, eta hortaz munduko populazioaren erdiaren kontra adierazpide eta intentsitate desberdinetan ematen den indarkeria pairatzen dutenen errealitatea irudikatu eta salatu nahi dugu.

http://alternatiba.net/idazlanak/6258/feminismoa-edo-basakeria-%E2%80%9C%C3%A9l-nunca-me-peg%C3%B3%E2%80%9D-filmaren-proiekzioa-eta-irantzu-varelaren

Oskar Matute: «Gobernu honek adabakiak jartzen ditu oligopolio psikopatari bisturia ematen dion bitartea»

Gure Alternatibako kide eta Madrilgo ganberan EH Bilduren diputatu Oskar Matuteren partehartzea PPren gobernuari hotz olatuaren ostean onetsitako bonu sozial energetikoaren inguruan azalpenak eskatzeko. Matutek neurri hau eskasatzat hartu du, pobrezia energetikoari aurre egiteko martxan jarri beharreko plan integralaren aurrean adabakia besterik ez delako. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6262/oskar-matute-ponen-tiritas-mientras-dejan-un-bistur%C3%AD-en-manos-del-oligopolio-psic%C3%B3pat

Demokrazia parte-hartzailearen garrantzia, Alba Fatuarteri elkarrizketa Santuxu + kazetan

Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduren Bilboko udaleko zinegotzi Alba Fatuarteri (Irun, 1984) Santuxu + auzo egunkarian egindako elkarrizketa luzea. Besteak beste, politikan murgiltzeko arrazoiak, orain arteko esperientzia eta kalizioaren etorkizuneko erronkak ditu hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6266/la-importancia-de-una-democracia-participativa-entrevista-alba-fatuarte-en-santutxu

Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 26/1/17

Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrea ETB2ko "En Jake" saioko 17/01/26ko eztabaida politikoan izan da. Hemen bere parte-hartze nagusiak jasotzen dituen laburpen bideoa duzue, besteak beste Gasteizko aurrekontuen afera, biktimen memoria edota Danald Trumpen aurreneko erabakiak hizpide. Saio osoa ikusteko sartu ETB a la carta-n.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6247/intervenciones-de-nuestra-compa%C3%B1era-diana-urrea-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-en-jake-de-et

Aitor Miguel «Udal agentzia energetikoa sortu nahi dugu energia era publikoan eta jasangarrian kudeatzeko»

Alternatibako kide eta Gasteizko EH Bilduren zinegotzi Aitor Miguelek pasa den urtarrilaren 18an EH Bilduk Durangon antolatutako energia eredu berri baterako jardunaldietan egindako aurkezpen laburra. Miguelek Gasteizko esperientzia lokalean planteatzen duten eredua azaldu eta sistema desberdin eta jasangarri baten aldeko apustua plazaratzen du.

http://alternatiba.net/idazlanak/6263/aitor-miguel-udal-agentzia-energetikoa-sortu-nahi-dugu-energia-era-publikoan-eta-jasa

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko QMEC saioko eztabaida politikoan 17/1/26

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/1/26ko laburpena ETB2ko QMEC saioko eztabaida politikoan. Itxaso besteak beste, muntai polizialen, oinarrizko errenta unibertsalaren, memoria historikoaren edota Arabako aurrekontuen inguruan aritu da.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6246/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-qmec-de-etb

2017ko Otsaila

Hitler-trump iritzia

Faxismoa 29ko krisiaren harira hasi zen indartzen Europan. Testuinguru honetan, Hitlerrek juduak eta komunistak hartu zituen errudun bere alderdi Naziaren buruzagitza eskuratzeko eta 1932ko hauteskudeak irabazteko bidean. 2008ko krisiak neofaxismoaren hazkundea ekarri du Europan, gezurretan oinarrituta, etorkinen eta musulmanen aurka gorrotoa zabalduz.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6298/hitler-y-trump-o-los-neonazis-y-las-sa

Tortura errealitate ukaezina da Euskal Herrian

Tortura errealitate ukaezina da gure gizartean. Milaka dira izan diren salaketak, beste horrenbeste torturak salatzeko kalean eta instituzioetan egindako ekintzak, Pako Etxeberria mediku forentse ezaguna txosten zabala prestatzen ari da izandako torturen inguruan eta gizarte zibilak ere bere datuak bildu ditu. Euskal Memoria elkarteak egindako azterketaren arabera, azken hamarkadetan 5.667 tortura kasu izan dira azken hamarkadetan.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6308/tortura-errealitate-ukaezina-da-euskal-herrian

Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko tertulian – 17/2/9

Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko gaurkotasun politikoa jorratzen duen tertulian. Bertan, Garoñako zentral nuklearrearen bizitza luzatzea eta euskal gazteriak pairatzen duen prekarietatea izan dute hizpide.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6302/intervenci%C3%B3n-de-nuestra-compa%C3%B1era-cristina-bereciartua-en-la-tertulia-de-radio-vitori

Oskar Matuteren Facebook Live saioa pobrezia energetikoa, Kataluniako prozesua eta gutxieneko errentaren inguruko ekimen legegilearen inguruan

Alternatibako kide eta EH Bilduko kongresu espainiarreko diputatu Oskar Matuteren Facebook Live saioaren emaitza non Madrilgo instituzioan azken astean jorratu diren gaien inguruako erabiltzaileen galdera eta hausnarketei erantzun dien, hala nola, Kataluniako prozesuaren egoera, zoru klausulak, pobrezia energertikoa edota gutxieneko errentaren ekimen herritar ekimen legegilearen inguruan.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6278/sesi%C3%B3n-de-facebook-live-de-oskar-matute-sobre-pobreza-energ%C3%A9tica-el-proc%C3%A9s-de-catalun

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko QMEC saioko eztabaida politikoan 17/2/7

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/2/7ko laburpena ETB2ko QMEC saioko eztabaida politikoan. Itxaso besteak beste, Arantza Zuluetaren isolamendua, Rita Barberaren heriotza, lan prekarietatea edota Sara Majarenasen egoeraren inguruan aritu da.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6246/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-qmec-de-etb

Salgado: «Diputazioa akordio guztiak hautsi ditu Arabako Zerbitzu Sozialen maparen inguruan»

Arabako foru diputatu Marian Olabarrietaren agerraldiaren inguruan, Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduren batzarkide Luis Salgadoren galderei erantzuteko lurraldeko Zerbitzu Sozialen maparen inguruan.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6274/salgado-%C2%ABla-diputaci%C3%B3n-est%C3%A1-incumpliendo-todos-los-acuerdos-relativos-al-mapa-de-los-

Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/2/2

Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrea ETB2ko "En Jake" saioko 17/02/02ko eztabaida politikoan izan da. Hemen bere parte-hartze nagusiak jasotzen dituen laburpen bideoa duzue, besteak beste,honako gaiak jorratzen: Gasteizko aurrekontuen afera, Ekonometroaren emaitzak, Altsasuko gertaerak edota Kataluniako prozesuaren bilakaera.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6273/intervenciones-de-nuestra-compa%C3%B1era-diana-urrea-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-en-jake-de-et

2017ko Otsaila

Fatuarte: «Parte-hartzearen kultura eta jendea eguneroko erabakietan inplikazio bat izatea sustatu behar da»

Politika kontzeptu bezala nahasia dugula esaten dut maiz, jendeak alderdi politiko edo instituzio batean egotearekin lotzen duelako. Politika egiteko alderdi batean egoteko beharrik ez dagoela pentsatzen duenetarikoa naiz, eta alderdi baten parte gisa denbora gutxi badaramat ere, aspaldi hasi nintzen politikan militatzen. Adibide bat jartzearren, nire jaioterrian, Irunen, ez geneukan herriko jaietan parte hartzerik emakume ginelako. Eta 16 urterekin egoera horri aurre egitea eta beste emakume askorekin batera alardean desfilatzea, edo unibertsitatean protestatzea, edo Euskaldunon Egunkaria ixten dutenean kalera ateratzea erabakitzen duzu. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6266/fatuarte-%C2%ABhay-que-fomentar-la-cultura-de-la-participaci%C3%B3n-y-que-la-gente-se-implique-

Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 16/2/17

Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrea ETB2ko "En Jake" saioko 17/02/16ko eztabaida politikoan izan da. Hemen bere parte-hartze nagusiak jasotzen dituen laburpen bideoa duzue, besteak beste,honako gaiak jorratzen: euskal irakaskuntzaren aldaketak, erretiratzeko adina 67 urtetara atzeratzea, PPk Oinarrizko Errentaz egiten duen erabilera arrazista edo Kataluniako erreferenduma. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6343/intervenciones-de-nuestra-compa%C3%B1era-diana-urrea-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-en-jake-de-et

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak TeleBilbaoko LaKapital saioko eztabaida politikoan 14/2/17

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen laburpena TeleBilbaoko La Kapital saioko eztabaida politikoan. Besteak beste, Euskal Herriko polizia desberdinek burututako torturak, Fernandez eta Cabiecesen parte-hartzea Kutxabank aferan edota haurdunaldi subrogatuaren inguruko berriak izan dituzte hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6319/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-la-kapital-de-telebi

Aitor Miguel: «Udal gobernuari FCC-ari kaleratutako langileak berriz onartzea exijitzen diogu»

EH Bildu Gasteizek hiriaren garbiketa egiten duten FCC eta GMSMen arteko ABEEak egin dituen hiru langileen kaleratzeak salatu ditu. Dagoeneko 8 dira lanpostua galdu duten langileak. “Uste dugu onartezina dela udalean gaur egin den agerraldian agertu ez izana, azken asteotan eman diren kaleratze sorta azal zezaten. Udalek duen kontratu garestiena da, 20 milioi urtero, baina bere arduradun nagusiak ez dira gai izan aurpegia ematen”.

http://alternatiba.net/idazlanak/6330/aitor-miguel-%E2%80%9Cudal-gobernuari-fcc-ari-kaleratutako-langileak-berriz-onartzea-exijitze

Tom osabaren Masia

Tom osabaren Masiak esklabotzaren ikuspegi desberdindu horri heltzen dio; esklabotza legala zen estatu eta garai batean, eta beraz, demokratikoa ere. Ezinbesteko emakume batek, Simone de Beauvoirrek esango lukeen bezala "zapaltzailea ez litzateke horren indartsua izango zapalduen artean konplizerik ez balu". Horrexegatik, ez da esklabotza kontua, ez behintzat giza antolakuntza zehatz bat bezala begiratuta. Izan ere, zapaldu oro esklabo potentziala ere bada, baina beste behin ere emakume bat aipatuta, "mugitzen ez denak ez ditu bere kateak sentitzen". 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6286/la-mas%C3%ADa-del-t%C3%ADo-tom

Matute: «EAJk Rajoyren aurrekontuak babesten baditu, zaila izango du hori justifikatzea»

Alternatibako kide eta EH Bilduren diputatu Oskar Matuteri elkarrizketa Onda Vasca irratian. Matutek adierazi duenez, "PPk azken urteotako norabide politikoa aldatzeko intentziorik ez du" eta are gehiago, "honen alde egindako gizarte espainiarraren zati adierazgarri batek baliogarritzat jo duela" ere azpimarratu du. EAJk Rajoyren aurrekontuak babesten baditu, "zaila izango du hori justifikatzea".

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6313/matute-%C2%ABpnv-tendr%C3%ADa-dif%C3%ADcil-justificar-el-apoyo-los-presupuestos-de-rajoy%C2%BB

Zamaketari madatikatuak

Zamaketari madarikatuak, pribilegiodun leinu, kaskodun eta uniforme islatzailedun aristokratak. Madarikatzen zaituztet, ukabila airean, zuen grebekin, zarata sindikalistarekin eta aldarrikapen marxistekin izorratzera etorri zaretelako. Zuen soldataren %60arekin akabatu eta portuetatik ostikoka bota nahi zaituztete isilpeko Enplegu Erregulazio Espediente baten bitartez. Eta oraindik ere, eskegabe halakoak, altxatzeko ausarkeria duzue. Nor zaretela uste duzue?

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6318/malditos-estibadores

X