2018ko martxoaren 8a

Fatuarte: «Emakumeak esklabu behar dituen sistamaren aurka egiten du feminismoak»

Gure kide Alba Fatuartek Euski Hoy irratsaioaren tertulia politikoan parte hartu du martxoaren 8ko greba dialdiaren harira hitz eginda. Dagoeneko, deialdia erabat arrakastsua dela esan du, eta mobilizazioaren inguruko hausnarketak plazaratu ditu.

https://www.youtube.com/watch?v=3Z4bVVGKNWs

Erdia badira, erdira daitezela

Irudi honen aurrean, oraindik ez dakigu Urkullu, Olano eta besteak hazitarako animalien modura beren burua aurkezten ari ziren, edo benetan ez duten ulertzen argazki horretan oso agerian dagoen zer edo zer faltan zela. Bitxia bezain ohikoa bilakatu zaigu despotismo ilustratuaren garaiko leloa eraberritua datorkigula, «guztia herriarentzat, baina emakumerik gabe». Izan ere, bost gizon hauentzat emakumeok ez omen dugu zerikusi handirik jorratzen ari ziren gaiarekin, umeak izatearekin alegia, errealitateak kontrakoa dion arren.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/7665/erdia-badira-erdira-daitezela

Fatuarte: «»

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/7641/fatuarte-%C2%ABlos-agentes-han-tratado-como-locas-o-hist%C3%A9ricas-mujeres-que-han-denunciado-

Fatuarte: «Mila esker askotan ukatzen diguten lehen lerroan egon zareten emakume hautetsi guztiei»

Gaur EHBilduko Emakumeen guneari hasiera emango diogu. Eta akaso lehen galdera izan daiteke: Zergatik emakumeen gune bat erakunde politiko misto baten barruan? Ba argi dugulako EHBildu feminista bat nahi dugula, eta are argiago dugulako horretarako, botere harremanen aurrean emakumeok estrategiak konpartitu eta praktikan jarri behar ditugula, eta emakumeon arteko ahizpatasuna bultzatu behar dugula. Eta horretarako sortzera goaz espazio hau; emakume bilkideen topalekua, hausnarketa, eztabaida eta partaidetza espazio bat izango dena, gure ahalduntzeari zuzendua.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/7591/fatuarte-%C2%ABmila-esker-askotan-ukatzen-diguten-lehen-lerroan-egon-zareten-emakume-haute

2017ko martxoaren 8a

Feminismoa gerran #M8

Soldaten arteko amildegia, zaintzarako kondena, ikusezintasunera zigortzea, gutxiestea, eremua publikoan dagokigun ordezkaritza ukatzea, indarkeria… Bakea, Jule Goikoetxeak dioenez, ez da bakarrik gizonezkoek haien artean hiltzea. Hori ezin baita izan gure bakea; era berean, ezin da gurea izan gizartearen erdia alde batera uzten duen oro. Horregatik, martxoaren 8 honetan, egunero bezala, jakin badakigu ahalduntzea bilatzen duten borroka guztiek gure eskutik joan beharko direla. Feminismoa edo basakeria.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6405/feminismoa-gerran-m8

Bruselako Forum Feministan dira Alba Fatuarte eta Diana Urrea gure kideak

Europako Parlamentuko Ezkerreko taldeak, GUE/NGLek antolatuta, egunotan Forum Feminista izaten ari da Parlamentuak Bruselan duen egoitzan. Antolatu diren ekintza ezberdinetan parte hartzeko Euskal Herritik bertaratutako delegazioan Alternatibako kide Alba Fatuarte eta Diana Urrea ere bertan dira, EH Bilduko hainbat kiderekin batera, besteak beste, Oihana Etxebarrieta Gasteizko Legebiltzarreko kidea, Onintza Enbeita Madrilgo Kongresuko diputatu ohia, Ainhoa Beola Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6409/bruselako-forum-feministan-dira-alba-fatuarte-eta-diana-urrea-gure-kideak

Gu, indarkeriarik pairatzen ez dugun emakumeok

Zure gorputzarekin lotsatu, ipurdiearekin, titiengatik, hormonengatik, zure odolarengatik… egunero lotsatu behar. Ezkutatu, moztu, konpondu, gutxitu, ezabatu… Ondo zaudela ustea, ondo egon gabe… besteak, ondo ez dauden horiek, haiek bai daudela gaizki, gaixoak! Baina zu ez, zu ez zara horietarikoa, zuk inoiz ez duzu beldurrik izan, inoiz ez duzu erasorik pairatu, bortxaketarik, gutxiespenik… zu, gu, indarkeria pairatu ez dugunok.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6411/nosotras-las-que-no-sufrimos-violencia

«Matxismoaren aurpegiak» argazki erakusketa

MATXISMOAREN AURPEGIAK izenburupean, gure Gasteizko, Bilboko eta laster Donostiako egoitzan ikusgai izango den erakusketa da. Eremu politiko, enpresarial, erlijioso eta kazetaritzako lagun ospetsu desberdinek, medioen oihartzunaz baliatuta, haien adierazpen matxistekin emakumeen desberditasunezko egoera betikotzen eta larriagotzen dutela ikustarazteko eta salatzeko helburua du.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6415/matxismoaren-aurpegiak-argazki-erakusketa

Museoan lan egiten dutenen gehiengoa emakumeak dira eta zuzendaritza gizonezkoa

Hauxe da Bilboko Arte Eder museoko patronatoak utzi zigun argazkia. Gizonezko batek ordezkatuko du orain arte museoaren zuzendaritzan aritu den gizonezkoa. Bitxia, museoan lan egiten dutenen gehiengoa emakumeak direnean, horietako asko prekarietatean lan egin ere. Eguneroko argazkia da, baina honetan, gainera, diru publikoarekin ordaintzen dugun erakunde bati buruz ari gara.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6218/se%C3%B1ores-eligiendo-se%C3%B1ores-que-dirigen-museos-donde-trabajan-mujeres-en-precario

Feminismoa edo basakeria: «Él nunca me pegó» filmaren proiekzioa eta Irantzu Varelaren hitzaldia indarkeria matxisten inguruan

Faktoria Lilaren "Él nunca me pegó" dokumentalaren proiekzio zikloa antolatu zuen Alternatibak pasa den otsailaren 2an eta 8an Bilbon eta Gasteizen, hurrenez hurren, eta emanaldiaren ostean, filmaren zuzendari eta militante feminista Irantzu Varelarekin eztabaida egin zen. Jardunaldi hauen bitartez emakumeen, eta hortaz munduko populazioaren erdiaren kontra adierazpide eta intentsitate desberdinetan ematen den indarkeria pairatzen dutenen errealitatea irudikatu eta salatu nahi dugu. Hitzordu berriak antolatuta daude martxoaren 16, 23 eta 30erako, Irun, Amurrio eta Eibarren, hurrenez hurren. 

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6307/charla-de-irantzu-varela-sobre-las-violencias-machistas-tras-el-documental-%C3%A9l-nunca-m

Fatuarte: «Parte-hartzearen kultura eta jendea eguneroko erabakietan inplikazio bat izatea sustatu behar da»

Politika kontzeptu bezala nahasia dugula esaten dut maiz, jendeak alderdi politiko edo instituzio batean egotearekin lotzen duelako. Politika egiteko alderdi batean egoteko beharrik ez dagoela pentsatzen duenetarikoa naiz, eta alderdi baten parte gisa denbora gutxi badaramat ere, aspaldi hasi nintzen politikan militatzen. Adibide bat jartzearren, nire jaioterrian, Irunen, ez geneukan herriko jaietan parte hartzerik emakume ginelako. Eta 16 urterekin egoera horri aurre egitea eta beste emakume askorekin batera alardean desfilatzea, edo unibertsitatean protestatzea, edo Euskaldunon Egunkaria ixten dutenean kalera ateratzea erabakitzen duzu.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6266/fatuarte-%C2%ABhay-que-fomentar-la-cultura-de-la-participaci%C3%B3n-y-que-la-gente-se-implique-

Irantzu Varelari: «Emakume feminista bat umorea egiten oso iraultzailea da»

Alternatibaren idatzizko aldizkari, Alterkaria-ren hurrengo zenbakian argitaratuko den Irantzu Varelari egindako elkarrizketaren aurrerapen txikia duzue hau (etxean jaso nahi baduzu idatzi prentsa@alternatiba.net helbidera). Varela, portadan agertu ez ezik, kazetari eta feminista amorratuak elkarrizketa bitxi honi erantzun dio, ohiko galderak erantzun beharrean, bere Twitterraren bitartez gehien erabiltzen dituen hashtag-etatik abiatuta feminismoz hitz egiten digu. 

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6408/adelanto-de-la-entrevista-irantzu-varela-%C2%ABuna-feminista-haciendo-humor-es-algo-muy-re

Matute: «Gizonezkoengan espero dena politika feministak laguntzea baino ez da»

Soldaten arteko aldea es da arazo bakarra, emakumeek pairatzen duten egiturazko zapalkuntzaren adierazlea baino ez delako gizonezkoek pentsatutako eta zuzendutako gizartean. Sistema kapitalista heteropatriarkal honek emakumeak ordezkaritza espazioetatik eta gizartean garrantzitsuak diren eremuetatik aldentzen ditu, zaintza eta ugaltze lanetara bideratuz.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6347/matute-%C2%ABa-los-hombres-lo-que-se-nos-pide-es-que-acompa%C3%B1emos-las-pol%C3%ADticas-feministas-

Emakumeak

Urtea hastearekin batera beste emakume bat hil du bere bikotea izandako gizonak. Beste bat. Genozidio onartu gabea. Noiz hasi zen? Historiaren zein unetan? Mundu osoan badira gaiari heltzen dioten ipuinak. Emakume erailak, bortxatuak, janak… Egin al daiteke honekin ipuin ikuskari bat? Zilegi al da? Aspaldiko ideia dabilkidana bueltaka. Eskuratu berri dut gaztelaniaz heldu zaigun Angela Parkerren ipuinen bilduma, aurreko ipuinak eta gehiago jasotzen dituena: “Cuentos de hadas”. Badago zer kontatu.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6185/emakumeak

Jendarte feminista eraikitzeko deia egiten du EH Bilduk

Martxoaren 8ko aldarrikapen egunean, jendarte feminista eraikitzeko bere konpromisoa berresten du EH Bilduk, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun errealean oinarritutako jendartean sinesten duten guztiei elkarlanean aritzeko deia egin die.

http://ehbildu.eus/eu/albisteak/11415-jendarte-feminista-eraikitzeko-deia-egiten-du-eh-bilduk

2013ko Maiatza

Lan ikusezina borrokan

Bizitza zaintzeko lana ikusezina da, ez duelako prestazio sozialik sortzen; hain ikusezina da, soldata eta lan baldintzei dagokionez beti zigortuta dagoela; ikusezina da etxeetan gordeta dagoelako; ikusezina, lana izendatzea ere merezi ez duelako; ikusezina, emakumeek egiten dutelako. Hala, segurutzat jotzen da inork ez dituela zertan babestu, diruz lagundu edo aldarrikatu behar, pertsonen zaintza ez delako eskubide bat.

http://alternatiba.net/idazlanak/2581/lan-ikusezina-borrokan

Emakumeena da erantzuna, eta askatasuna

Emakumea ez da erantzulea; hau izan da Gallardonek Senatuan ugalketa eta sexu eskubideen legearen gaineko erreforma defendatzeko erabilitako argudioa. Hain zuzen ere Ministro jauna, hor dago koska eta hona hemen zure benetako asmoen biluztea: emakumeak obedientzian kokatzea, adingabe izatea leporatuz, haien gorputzen gaineko erabakiak hartzeko gai ez izatea baieztatuz, emakumeak zigortuak izatera edota haien osasunerako arrisku larriei aurre eginez, abortu klandestinoak egitera bultzatuz.  

http://alternatiba.net/idazlanak/2550/emakumeena-da-erantzuna-eta-askatasuna

Alternatibak emakumeen eskubideak urratuko dituen Abortu Lege atzerakoia sustatzea leporatu dio Gallardoni

Diana Urreak bere haserrea agertu du Alberto Ruiz Gallardon Justizia Ministroak gaur eginiko adierazpenak PPk egin asmo duen Abortuaren Legearen erreformaren defentsan. Hala, “lotsagarritzat” jo du Rajoyren gobernuko kideak esandakoa, “emakumeen eskubideak ezin direla lehenetsi jaio ez direnen eskubideen gainetik”. Urrearentzat onartezina da aurrerakoia deitzea “emakumeek beren gorputzaren gaineko erabakiak hartzeko eskubidearen urraketa garbiari”.

http://alternatiba.net/idazlanak/2474/alternatibak-emakumeen-eskubideak-urratuko-dituen-abortu-lege-atzerakoia-sustatzea-le

Azken eraso sexistak emakumeek aurretik salatutako guneetan jazo direla salatu Ana Etxarte Bilboko zinegotziak

Bilduko Udal Taldeak salatu du Bilbon izandako azken eraso sexistak emakumeek 2011n Hiri Debekatuaren Mapa osatzean salatutako gune ilunetan jazo direla. Ana Etxarte zinegotziak premiazko neurriak hartzea eskatu dio Berdintasun arloko zinegotziari gaur izandako agerraldian. Aipatutako diagnostikoa egiteko 218 emakumek parte hartu zuten urte eta erdiko lansaioetan. Bertan 236 gune ilun detektatu ziren “eta horietako asko konpondu gabe daude egun eta eraso sexistak izaten jarraitzen dute”, adierazi du Etxartek.

http://alternatiba.net/idazlanak/2544/azken-eraso-sexistak-emakumeek-salatutako-gune-ilunetan-jazo-direla-salatu-du-bilduk

Bizitzaren sostengarritasunaren inguruko hitzaldi-eztabaida

Alternatibaren Mahai Feministak antolatutako hitzaldi-eztabaida ‘bizitzaren sostengarritasuna’ hobeto ulertzen lagunduko gaituen gakoak, baloreak eta galderak planteatzeko helburuarekin. Eta aldi berean, eztabaidarako irizpide berriak bilatu, kontzeptu honen inguruan eraikitako eredu sozial eta ekonomiko batera gerturatzeko asmoz. Hizlariak, Alternatibaren Mahai Internazionalistako kide Gonzalo Fernandez Ortiz de Zarate, ‘bizitzaren sostengarritasuna’ bizitza eredu berri bat bezala definitzen du, non ekonomia gizartearen erdigunea izateari uzten dio, mundua benetan sostengatzen duen elementuaren inguruan eraikitzen hasteko: bizitza.

http://alternatiba.net/idazlanak/2513/bizitzaren-sostengarritasunaren-inguruko-hitzaldi-eztabaida-alternatibaren-mahai-femi

2013ko Martxoa

Feminismoa, Antikapitalismoa eta Norvegia

Datozen urteetan benetako hondamendia ezagutuko du Euskal Herriak gizarte arloari dagokionez. Hala, ezinbestekoa da herritarrek jakitea eman daitekeen asaldaketa ezarritako boterearen kontrako alternatiba sortu ahal izateko ordaindu beharreko salneurria izango dela. Benetako alternatibaz ari gara, ez botere txandakatzeaz. Egoera zail honetan, gai izango al dira indar ezkertiarrek alternatiba hura eraikitzeko?

http://alternatiba.net/idazlanak/2294/feminismoa-antikapitalismoa-eta-norvegia

Emakume Langileen Eguneko iruzurrak

Alternatibako Mahai Feministak aurtengo martxoaren 8an ere emakumeon borroka aldarrikatzen dugu. Horregatik, egun honetan egiten diren diskurtso antifeministekin eta patriarkalekin astoratuta gaudela esan nahi dugu. Hasieran diogun bezala "Zoritxarrez, bideo hau egiazko gertaeretan oinarrituta dago". Gora emakumoen borroka!

http://alternatiba.net/idazlanak/2297/emakume-langileen-eguneko-fartsak

Alternatibaren irakurketa Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan

Martxoaren 8a den honetan, Alternatibatik adierazi nahi dugu kapitalismoaren erasoei aurre egiten jarraitzen dugula, krisialdia gainditzeko bide faltsuei eta ideologia fundamentalistei aurre egin behar diegula. Emakumeok, tamalez, ez gaude eskubideak konkistatzeko unean; aitzitik, erresistentzia sutsua eskatzen digun garaia da bizi duguna, aurreko hamarkadetan lortu izan ditugu eskubide guztiei eutsi ahal izateko. 

http://alternatiba.net/idazlanak/2299/alternatibaren-irakurketa-emakumearen-egunaren-inguruan

Martxoak 8 Marzo: Gora emakumeon borroka eta kitto!

Hona hemen aurtengo Martxoaren 8aren harira Alternatibak kaleratu duen irudi berria kartel zein pegatinetarako. Lelo laburra bezain argia aukeratu dugu oraingian: Gora emakumeon borroka, eta kitto!

http://alternatiba.net/idazlanak/2298/martxoak-8-marzo-gora-emakumeon-borroka-eta-kitto

Emakunden eginiko %20ko murrizketa bortitzak Urkulluk berdintasun alorrean dituen asmoak islatzen ditu

Alternatibako bozeramaile nazional Amaia Agirresarobek gogor kritikatu ditu Iñigo Urkulluren gobernuak atzo Emakunde instituturako iragarritako murrizketak, bere aurrekontua %20 baino gehiago jaitsi baitute, “agerian utzita emakumeek gizonezkoekiko pairatzen dituzten desberdintasunak gainditzeko politikak ez direla, inondik inora, lehentasuna PNVren gobernuarentzat”.

http://alternatiba.net/idazlanak/2283/alternatibak-salatu-du-emakunden-eginiko-20ko-murrizketa-bortitzak-urkulluk-berdintas

2013ko Urtarrila

Feminismo erantzunkorra, ezkerrarentzat ere

Feminismoa erantzunkorra da –Espainiako Errege Akademiaren arabera hitzez edo ekintzaz molestatzen duen oro esan nahi du-. Frogatzea oso erraza da. Esatearekin nahikoa da. Feminismoa hitz magikoa izan behar du, behin aipatu eta bat-batean, gure hizketakideek keinua bihurritzen dute, desatsegintasuna erakutsi, defentsiban jarri edo, zuzenean, borrokari hasiera ematen diote. Baina, zergatik? 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/2172/el-feminismo-es-un-impertinente%E2%80%A6-tambi%C3%A9n-para-la-izquierda

Bortxatua izateko jaioa

Emakume guztiok beldur diogu bortxatuak izateari eta, beldurraren gidoi horri jarraituz, uste dugu gure erantzukizuna dela bortxaketari aurrea hartzea. Horrela, gizarte osoak ebaluatuko du erasoa justifikatu zitekeen ala ez, galdetuko digu nola gindoazen jantzita, zergatik genbiltzan han, erasotzailearekin lakrikunkeriatan ibili ote ginen, zergatik joan ginen bere etxera… Erruak, bortxatua izan denaren estigmak eta gertatutakoaren egiazkotasunaren inguruko zalantzak azaltzen dute, azken finean, zergatik diren hain gutxi salaketa jartzera ausartzen diren emakumeak.

http://alternatiba.net/idazlanak/2171/bortxatuak-izateko-jaioak

Alternatibak Jaiotza antolatu du eliza katolikoaren emakumeen eskubideen aurkako erasoak salatzeko

Alternatibako militante feministek pasa den abenduaren 22an “Mariak Gabonak abortatu ditu” izeneko kale ekintza egin zuten Bilboko Santiago Katedralaren aurrean, eliza katolikoaren eta bere ideologiaren aurkako salaketa egiteko asmoz. Bere izate guztian emakumeen eskubideak “hutseratu eta zapaldu” izana leporatu diote eliza katolikoari, bereziki eguberri egun hauetan, noiz eliza katoliko kupularen musika inoiz baino ozenago entzuten dugun, behin eta berriro, emakumeen abortatzeko eskubidearen kontra eginez.

http://alternatiba.net/idazlanak/2097/alternatibak-jaiotza-antolatu-du-eliza-katolikoaren-emakumeen-eskubideen-aurkako-eras

Gure eskubideak, noizko?

Alderdi politiko, gizarte erakunde eta sindikatuei galdetu nahi diegu: zer gertatzen da?, zer ari zarete egiten gure oinarrizko eskubideak lotsagabekeriaz zapaltzen dituzten bitartean? Ez al dugu ikusten estatuak eta eliza katoliko apostoliko erromatar sakro-santuak, gure autonomia eta erabakitzeko askatasunaren aurka eragindako eraso honek, langile klaseak pairatzen dituen murrizketa bortitzekin duen harremana?, ez al duzue ulertzen langile klasearen eskubideen murrizketak eta emakumeen menpekotasuna eskutik datozela?

http://alternatiba.net/idazlanak/1865/gure-eskubideak-noizko

Alternatibak onartezina deritzo Eusko Jaurlaritzak Hondarribiko alarde mistoaren kontra berriz egiteari

Alternatibako Mahai Feministako bozeramaile Begoña Vesgak Eusko Jaurlaritzak atzo hartutako erabakia salatu du, Jaizkibel konpainiari datorren larunbaterako alarderako prestatzeko entseguetan Jaizkibel konpainiak eskatutako ibilbidea debekatu baitzuen Herrizaingo Sailak: “Deitoragarria eta guztiz onartezina da pertsona guztien eskubideak babestu eta, horrexegatik, emakumeen kontrako bazterketa ekidin behar duten erakunde publikoek alarde publikoa eta parte-hartzailearen alde egiten dutenak marjinatu eta ikusezin bihurtzearen aldeko apustua egitea berriz”.

http://alternatiba.net/idazlanak/1864/alternatibak-onartezina-deritzo-eusko-jaurlaritzak-hondarribiko-alarde-mistoaren-kont

X