Matute: “Guztiok hobeto bizi ahal izateko, guztiok erabakitzea da bidea”

Oskar Matute EH Bilduko bozeramaile eta Alternatibako kideak adierazi du hondoratzen ari den Espainiako estatuaren aurrean hurrengo igandean Euskal Herriko alternatiba indartu beharra dagoela. Alternatiba sendotzeko bidea herri honetako gizon eta emakumeei egunerokoan eragiten diguten gauza guztiez erabakitzeko gaitasuna ematea da. Nahi dugun gizarte eredua, hezkuntza sistema, osasun sistema, lan harremanak… Horretaz guztiaz erabakitzeko aukera izateak indartuko du alternatiba. Guztiok hobeto bizi ahal izateko, guztiok erabakitzea. Horixe da bidea”.

Gaur goizean, Donostian egindako ekitaldi politikoan esan duenez, “hauteskunde hauetan EH Bildu da herri honetako gizon eta emakume guztien erabakia errespetatu behar dela aldarrikatzen eta defendatzen duen aukera politiko bakarra”.

Euskal gizarteak aldaketa politiko eta soziala eskatzen duela azpimarratu du Matutek. “Herri honetako gizon eta emakumeek eskatzen dute beren lehentasunak lehenestea eta ez beren kezka eta arazoen konponbidearekin zerikusirik ez duten interesak bultzatzea. Eta Euskal Herrian aldaketa burujabetza deitzen da. Aldaketa EH Bildu da”.

EHBildu

Mas ez da prozesua

Joxe Iriarte ‘Bikila’ – Alternatiba

Nahiko haserre nabil, salbuespenak salbuespen, Kataluniarekiko Euskal Herriko elkartasun mugimendua zein eskasa den ikusita. Batez ere, Euskal Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren aldetikoa.

Egia da, aurreko urteetan Estatuko indar faktikoen erasoen aurrean Kataluniako burgesiaren alderdiek oso ustel jokatu zutela, konplize izan ez zirenean. Baina, hori ez da arrazoi, egun Espainiako estatua krisiaz jota dagoen garaiotan gu antzeko parezido jokatzeko. Kataluniaren askatasuna gurearekin lotua dago nahiz eta bakoitzak gure bidea egin. Inork ez dezala pentsa euskaldunok edo katalanak bakarka eta isolaturik Estatuari aurre egiteko gai izango garenik, batez ere honek errepresio bidea hartzen badu. Beraz, elkartasuna gure aldetik, lehenengo aldarria.

Alabaina, badugu gurean, estrategiaren inguruko eztabaida bat, zeina egun Kataluniari begira egiten dena, baina, bide batez gurearekikoa dena. Eskandalizatua nago gure tertuliakide, iritzi emaile eta Kataluniatik datozen zenbait iritziek zer nolako amorruarekin kritikatzen dute CUPen jarrera eta nola modu akritikoan zuritzen duten JPS-rena. Nik zalantzak ditut CUPen taktikaz, alabaina ziur nahiz arrazoi sakonak dituztela soka tenkatzeko eta JPS-koei gauzak zail jartzeko.  Egun bereko «Azaroko zazpi egun» iritzi artikuluan David Fernandezek argi azaltzen ditu beren arrazoiak: «Nola eta noiz. Nork ez da garrantzitsua». «Independentzia, pobreziarik ez, ustelkeriari ez». Hor datza gakoa.

Bistan da Mas oso azkarra izan dela Espainiar Gobernuaren gogortasunari zukua ateratzen, batez ere A9ko erreferendumaren ondorengoari. Une horretaraino hain eredugarri genuen gizarte zibilaren protagonismoari buelta eman zion eta prozesuaren buruaren buruan jarri zen agendaren edukia eta erritmoa berak markatuz. Ezin da ahaztu, Kataluniako Asanblada Nazionalak beste erreferendum mota nahi zuela eta partiduen arteko paktuak ere bai, eta Mas-ek maniobratu egin zuela urak bere errotara erakartzeko, ERC bigarren lerrora atzeratzeko, eta «ni hala ezer ez» mehatxupean CUP ere paretaren aurka jartzeko. CUPekoek ez dute ahaztu.

Garai zaharretan Jordi Pujol eta Katalunia parekatzen zutenek, gauza bera egin nahi dute Mas eta prozesuarekin. Eta ez da egia. Mas paper garrantzitsua jokatzen ari da, eta jokatuko du, alabaina, bera ez da prozesua. Berau, gizarte zibilaren baitan behar du egon, edo egon beharko luke. Jakina, Gobernu berriak garrantzi handia izango du instituzional arloan prozesua kudeatzen; bidenabar demostratu beharko du independentzia herritarren onerako izango dela, eta batez ere, krisiak gehien kaltetu dutenekiko. Nazio askatasuna eta justizia soziala, txanponaren bi alde banaezinak direla sinesten dugunok ezin dugu ulertu, lehenengo independentzia eta gero gerokoak. Aldiz, «Independentzia, pobreziarik ez, eta ustelkeriarik ez» uztartu behar ditugu David Fernandezek aldarrikatzen duen bezala. Ez da independentzia eta sozialismoa une berean bat egitea. Ez gaude horrelako tesitura batean. Baina bai bizimodu duinarekin lotzea. Nola arraio bestela bere burua espainiar duten sektore behartsuei konbentzitu Espainiatik alde egiteak onuragarria izango zaiela?

Hots. Gobernu garbi eta zuzena behar da, justizia soziala gauzatzeko eta independentzia lortzeko ere. Mas-ek klase ertain abertzalean lidergoa du, baina ez urte hauetan bultzatu duen politika neoliberala jasan dutenen artean.

Bukatzeko. Zergatik presio oro CUPen aurka eta ez JPS-eko ezkerrekoei? Zer egiten ari dira ERC eta independenteek irtenbide bat aurkitzeko?

Izan ere, Davidek oso modu egokian dioen bezala: «Hemezortzi hilabete barru irabazi egin behar baita etorkizuneko errepublikako erreferendum konstituzionala». Nola irabazi independentismoak alde soziala eta nazionala uztartzeko ez bada gai? Hots. Arazoa ez da, batzuk dioten bezala, ezkerkeria edo dogmakeria gaitza, prozesua nola kudeatu baizik. CUPekoak segur aski neurri batean amore eman beharko dute, ez baitute aski indarra bere tesiak gauzatzeko, eta ez dut uste prozesua usteltzen utziko dutenik, baina JPS-koak ere antzeko. Eta orain arte egin duten guztia itxurakeria izan da, ez benetako eskaintza. Eta Euskal Herriko ezkerreko independentistei nire iritzi apala. Arren, ez dezagun zama guztia CUPeri egotzi, baita ERCri eta JPS barruan Mas-en morroi bihurtu direnei ere.

Naiz-en eta Berria-n argitaraua

24 orduko baraualdia egingo dugu “Euskal Presoak Euskal Herrira, etxera” lelopean espetxe politika salatu eta presoekiko konpromisoa berrizteko

Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko legebiltzarkide Oskar Matutek, Nekane Perez kaolizioko kidearekin batera, asteburua honetan presoen eskubideen alde egingo dugun baraualdiaren aurkezpena egin zuten atzo prentsa agerraldian.

2011an Euskal Herrian urte luzeetako gatazka konponbidearen agertokira eramateko ateak parez pare zabaldu ziren. Ordutik ona pausu esanguratsuak eman dira eremu ezberdinetatik konponbiderako prozesua aurrera ateratzeko eta gatazkaren ondorioak gainditzeko egia, justizia eta erreparazioaren printzipioak oinarritzat hartuta, sufrimendu ororen aitortza eta salbuespenik gabe biktima guztiak aintzat hartuta.

Denbora honetan gizartearen eragile politiko eta sozial anitzetatik, instituzio ezberdinetatik, nazioarteko eragile ekarpen garrantzitsuak heldu dira. Baina posizio eraikitzaile horien aurrean espainiar eta frantziar estatuak blokeo estrategian kokatu dira, eta horren islada nagusia presoekiko espetxe politika nabaria da.

Egun, izaera politikoa duen gatazkaren testuinguruan 400 euskal hiritar baino gehiagok jarraitzen dute preso sakabanaketaren politikaren baitan. Auzia ez da juridikoa, nahiz eta eremu judizialetatik bat egiten den Madrilgo gobernuak markatzen duen ildoarekin. Erabaki politikoa da presoekiko mendeku politika mantentzea, nahiz eta jakin horrekin batera presoei eta senitartekoei kalte eta sufrimendu handia eragiten zaien.

Bakea eta elkarbizitza helburu duen garai berri batean, legedia errealitate politiko berrira egokitu behar da, baina Estatuek salbuespeneko zigor, espetxe eta auzibide politika atzerakoian babestea erabaki dute. Horren ondorioz oinarrizko eskubideen urraketa eguneroko kontua bihurtu da.

Oinarrizko giza eskubideetaz ari gara, salbuespeneko zigor eta mendeku politika baten baitan urratzen diren pertsonen eskubideetaz. Nazioarteko epaitegiek ere zalantzan jarri dute politika hori eta erabaki garrantzitsuak hartu dituzte horren aurka. Ezin da onartu egoera mantentzea, ez da zilegia urraketa sistematiko eta konsziente honen aurrean aurpegia bueltatzea, edota eskubideen berma eskaintzea beste zeozeren truke, eskubideak merkantzia politiko bezala erabiliz.

Eskubide guztiak pertsona guztientzako. Oso gogoan ditugu giza eskubideen urraketak bizi izan dituztenak zein egun urraketa horiek bizi dituzten pertsonak, salbuespenik gabe. Lehentasunezko zeregina da modu integralean heltzea euskal gatazka politikoaren ondorioei. Eta presoen auziak lehentasunetariko bat izan behar du.

Euskal presoak Euskal Herrian egon behar dira, etxean, salbuespenik gabe. Gizartearen gehiengo zabal baten aldarrikapen argia da. Gatazka politikoaren konponbide integralerako ezinbestekoa zaigu preso dauden pertsonak gogoan izatea. Eurek, presoek, modu argi batean euren borondate osoa adierazi baitute Euskal Herrian irekita den ziklo politiko berriari ekarpena egiteko.

Guzti ha dela eta, datorren asteburuan EH Bildutik euskal presoen eskubideen defentsarekin gure konpromisoa berrizteko urrats berri bat egingo dugu. “Euskal Presoak Euskal Herrira, etxera” lelopean, Bilboko La Casillako polikiroldegian, larunbateko eguerditik aurrera, herri ezberdinetatik heldutako EH Bilduko dozenaka pertsonek 24 ordutako baraualdia egingo dugu  sakabanaketa eta presoekiko mendeku politika salatzeko.

Horrekin batera larunbatean arratsaldeko 18etan giza katea bat abiatuko da La Casillatik Areatzaraino, eta igandean, eguerdiko 12etan, ekitaldi politiko bat deituko dugu La Casillan bertan.

EH Bildu

Matute: “Herriari erabakitzeko ahalmena ematen dion legearen aurka egitea Estatuko inposizioaren eta ukazioaren frontearekin bat egitea da”

Legebiltzarreko Mahaiak tramitera onartu zuen atzo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Herritarrak Ahalduntzeko Lege Proposamena. Tramite hutsa baino izan behar ez zen erabaki bati eduki politiko handia eman zioten, ordea, PSEk eta PPk. Euren ordezkariek EH Bilduren ekimena tramitera onartzearen aurka bozkatu zuten, ekimenaren eztabaida bera ere galarazten saiatu ziren eta, beste behin ere, “agerian utzi zuten beren jarrera erabat antidemokratikoa dela”, Oskar Matute Alternatibako kide eta EH Bilduko bozeramaileak salatu duenez. Izan ere, “bere burua benetan demokratatzat daukana ezin daiteke jendeari galdetzearen aurka agertu eta, beraz, ez luke arazorik izan beharko gure proposamenarekin bat egiteko. Herritarrei beren etorkizun politiko eta soziala erabakitzeko ahalmena emango dien legearen aurka egitean, PSE eta PP herri honen eta herritarren oinarrizko eskubideen aurka jarri dira beste behin”.

EH Bilduko bozeramailearen esanetan, “espainiar Estatuko indar nagusiak, Katalunian bezala, Euskal Herrian ere ukazioaren eta inposizioaren eskemetan kokatzen dira; ez dute onartu nahi herri honek eta gizarte hau osatzen duten herritarrek erabakitzeko eskubidea dutela eta etorkizuna erabaki egingo dutela, inposizio guztien gainetik”.

Herritarrak Ahalduntzeko Lege Proposamena “gure herrian demokrazian sakontzeko tresna” dela azpimarratu ostean, Matutek ohartarazi du PP eta PSEren erantzunak agerian utzi duela “espainiar Estatuaren aldetik inposizioa eta ukazioa bakarrik espero dezakegula, Katalunian ere erakusten ari diren moduan”. Hori dela eta, “herri honek bere bide propioa egin behar du, eta bide horretan kokatzen dugu gure lege proposamena, Estatutik datorren ukazioaren, inposizioaren eta mehatxuen aurrean, gure erantzuna demokrazia gehiago delako”. Hortaz, erantsi du, “herriari erabakitzeko ahalmena ematen dion legearen aurka egitea Estatuan osatzen ari diren inposizioaren eta ukazioaren frontearekin bat egitea da”.

EH Bildu

La Mesa del Parlamento admitió ayer a trámite la Proposición de Ley para el Empoderamiento de la Ciudadanía de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, pero lo que debía haber sido una decisión de mero trámite adquirió un importante significado político debido al voto de PP y PSE en contra de tramitar la iniciativa de EH Bildu, en contra no ya de su contenido, sino incluso de que pueda ser debatida. Tal y como Oskar Matute ha denunciado hoy, “PP y PSE evidenciaron una vez más su carácter antidemocrático, ya que ningún demócrata de verdad puede decir no a consultar a la gente; solo quien manifiesta alergia a los parámetros democráticos puede oponerse a una propuesta que busca dar la palabra y la decisión a la ciudadanía. PSE y PP reniegan de la democracia, de que la gente pueda ser consultada sobre los temas que le afectan en su vida cotidiana. Están dispuestos a vulnerar lo que es un derecho fundamental de la población, el derecho a ser consultados, el derecho a opinar”.

A juicio del portavoz de EH Bildu, el voto de PSE y PP en contra de la tramitación de la Proposición de Ley para el Empoderamiento de la Ciudadanía es “una muestra más de que los partidos unionistas, igual que en Catalunya, también en Euskal Herria se mueven en términos de imposición y negación. Ya no es que nieguen nuestro derecho a decidir nuestro futuro, es que llegan al extremo de negar nuestro derecho a opinar. Si fuera por ellos, negarían a este Parlamento hasta el derecho a debatir”.

Tras subrayar que la Ley de Empoderamiento que propone EH Bildu “pretende ser una herramienta para profundizar en la democracia”, Matute constata que la respuesta de PSE y PP prueba que “del Estado español solo podemos esperar imposición y negación, como ya están demostrando en Catalunya”. Ante esa evidencia, “este pueblo tiene que hacer su propio camino, y es ahí donde situamos nuestra proposición de ley, porque ante la negación, la imposición y las amenazas del Estado nuestra respuesta debe ser más democracia”.

Por eso, advierte Matute, “rechazar una ley que otorga al pueblo la capacidad de decidir significa sumarse al frente de la negación que se está formando en el Estado ante Catalunya; todos y todas las que reivindicamos el derecho a decidir de la sociedad vasca tenemos que tener claro que ese camino no pasa por Madrid, que ese camino es imposible de la mano del PP o del PSOE, y tenemos que ser capaces de actuar en consecuencia”.

– See more at: http://ehbildu.eus/es/instituciones/parlamento-vasco/8126-al-oponerse-a-tramitar-la-ley-de-empoderamiento-el-pse-y-el-pp-demuestran-que-del-estado-espanol-solo-se-puede-esperar-imposicion#sthash.FHSD0cpO.dpuf

X