Alternatiba onartezina deritzo gaurko operazio polizialari presoen kolektiboak bakearen alde inoiz baino urrats gehiago egiten ari denean

Alternatibako bozeramaile nazional Asier Vegak, estatuko segurtasun indarren “legezko oinarrik gabeko enegarren operazioa” salatu du, gaur arratsaldean zortzi lagunen aurka garatutakoaren harira, “haien delitu ezagun bakarra Euskal Herriko presoen babes juridikoa izan arren”. Zentzu beretik, “jokabide deitoragarria erakusten dutenen ildoan” kokatu du ekintza, “ke lainoak eraiki beharra dutenak dira, konponbidearen eta bakearen bidetik geldotasuna besterik ez erakusten dutenen esku, Europako auzitegiek Espainiako Erresumaren espetxe politikak eskubideak eta legea urratzen dituela  ebatzi eta hilabete gutxira ematen dena beren jarraitzaileak asebetetzeko”.

Alternatibatik onartezintzat jo dute halako operazioa egin izana presoen kolektibok bakearen alde inoiz baino urrats gehiago egiten ari denean, “EPPK kolektiboak zabaldutako adierazpenaren bitartez, gatazkaren ondorioz eragindako kalteak onartu eta Bake Foro Sozialaren gomendioak bere egin dituenean”, are gehiago, larunbat honetan Bilboko kaleak elkartasunez eta aldarrikapenez beteko dituen euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioaren bezperan.

Vegak, gatazkaren konponbidearen bidean gaudenean, eragile politiko zein sozialak eraso hau salatzera premiatu ditu. Aldi berean, Guardia Zibilak gaur egindako polizi operazio hauen kontra altxatzeko eta salatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari ere, Herriraren kontrako erasotik hilabete gutxi pasatu direnean, “elkartasuna kriminalizatu eta euskal presoen babes eskubidea urratzeko helburu bakarra dutelako”. Horrela, EAJ eskubideak aldarrikatzen dituztenen alde egitera deitu du “torturaz, zurikeriaz eta mota guztietako eskubideen urraketaz zikindutako zoru etikoak babesten dituztenen alde egin beharrean, larunbateko bezalako mobilizazioak bultzatuz”.

Atxilotutako lagunak askatzeko exijitu ez ezik, azkenik, gaur arratsaldean, 20:00etan, Bilboko udaletxetik abiatu eta Arriagao Plazan bukatuko den manifestazioarekin bat egitera deitu dute alderdi ezkertiarretik.

EHBilduk Melillako hesi labanadunen aurkako ekimena aurkeztu du Legebiltzarrean

EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du Legebiltzarrean, ganberari eskatzeko, “pertsona guztien eskubideen alde tinko eta erabakitasunez lan egiteko kopromisoa har dezala, salbuespenik gabe”. Koalizioaren iritziz euskaldunon erakundeetatik ere adierazpenak egin beharko genituzke, pertsonen osasun eta eskubideen aurka hartzen diren neurriak salatzeko, hala nola, Melillako labanen sistema “krudela” salatzeko.

“Ekimen honekin gure helburua da euskaldunon ordezkari den erakundeetako batek sendo arbuiatu dezala Raxoiren politika xenofoboa. Aurpegira esan behar diogu bere helburu bakarra dela pertsona jakin batzuk baztertzea eta pertsona horien giza eskubideak fisikoki ere jipoitzea”, azaldu du Diana Urrea legebiltzarkideak. “Neurri krudela da, lekuz kanpo dagoena guztion ikuspegitik, Espainiako gobernuaren ikuspegitik ezik”.

Ildo horretatik, EH Bilduk bilatuko du Eusko Legebiltzarrak praktika hori arbuiatzea. Jaurlaritzari ere eskatuko zaio publikoki labanen sistemaren aurka agertu dadila. EAJ eta PSEren taldeek egindako zuzenketei erreparatuta, badirudi EH Bilduren ekimenak aurrera egin dezakeela hurrengo sesio aldia berriro hasten denean.

Hona hemen EH Bilduren ekimena eta hemen gainontzeko taldeen zuzenketak.

EHBildu

Alternatibak EAJren proposamenaren ibilbide falta azpimarratu du, erabakitzeko eskubidea ukatzen dutenekin akordioak egiten dituenean

Alternatibaren bozeramaile nazional Oskar Matutek, EAJk gaur Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako autogobernua gaurkotzeko proposamenaren ibilbide falta azpimarratu du, “euskaldunon borondate politikoari ahotsa eman nahi diola” esaten duen aldi berean, “gure subiranotasuna ukatzen dutenekin akordioak egiten dituelako”. Matutek deitoratu du “Ibarretxe Planarekin gertatutakoaren ondorioz ezer ikasi ez izana”, garai horretan PP eta PSOErekin akordioak egitea ezinezkoa dela baieztatu zelako, haiek izan baitira beti Euskal Herriaren autodeterminazioaren bidea oztopatu nahi izan duten lehenak”.

Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak bereziki nabarmendu du Kataluniaren kasua: “Herrialde Katalanak haien subiranotasunaren alde apustu egiten duten bitartean, EAJk gure sumisioa indartu nahi du, herria gehiago pobretuko ez duen eta gure eskubideak urratuko ez dituen sistema bat eraikitzeko aukera guztiak ezabatuz”. Horregatik, EAJri “eredu politiko, ekonomiko eta sozial desberdin batean oinarritutako autogobernu baten eraikitzean lan egiteko” eskatu dio, “bizitza ardatz gisa duena, eta ez merkatuak”.

Alternatiban “herriari ahotsa ematearen alde”egiten dute apustu, “geroz eta gehiago, herrien eta pertsonen eskubideak ukatzen dituen erregimen espainiarrarekin apurtzeko”. Bukatzeko, Matutek azpimarratu du horrela: “ez da estatutu berri bati hiru edo lau aldaketa egiteko garaia, herriari ahotsa emateko eta bere erabakiari oztoporik ez jartzeko garaia baizik”.

Alternatibak laguntza sozialak jasotzen dituztenak gaizkileekin alderatzea leporatu dio Aburtori

Alternatibako bozeramaile nazional Oskar Matutek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Politika Sozialeko kontseilari Juan Maria Aburtori leporatu dio nolabaiteko laguntza soziala jasotzen duten pertsonak gaizkileekin parekatu izana; hala egin baitzuen atzo gizartearen onurako lanak egitera behartuko dituztela iragartzean, “egun, sistema judizialak zigor gisa darabiltena, Barne Ministerioak berak eskubide gabezia eragiten duen zigorralditzat jotzen duena”.

Zentzu horretan, alderdi ezkertiarretik Aburtori eta Eusko Jaurlaritzari leporatu diete “diktadurako alferren eta gaizkileen legea berpiztu nahi izatea, langabeak zigortuz”. Gainera, Matutek galdetu du zer nolako zerbitzu publikoak eskaini nahi dituzten honen bidez, eta egun lanpostu hauetan dauden zenbat pertsona kaleratuko dituzten, “nola ahalbidetuko du sailburuak laguntza sozialen jasotzaileek lana topatzea horrelako neurriek lanpostu gehiago suntsituko eginak diruditenean? Are gehiago, lan hauekin ez dute ez kotizatuko, ez sarrera fiskalik eragingo, laguntza sozialak jaso behar izatearen egoera betikotuz. 

Bukatzeko, Alternatibatik ondorengo baieztapen “onartezina” gaitzetsi dute: langabetuak menpekotasuna duten pertsonak zaintzeko bezalako lanaz arduratu daitezke, baina aldiz, segurtasun zibilerako lanak betetzeko, langile “trebatuak eta egonkorrak” beharrezkoak dira. Politika Sozialetarako sailburuak horrelako adierazpenak egitea “guztiz salagarria da, pertsonen duintasuna bermatzeko oinarrizkoa den lanarekiko mespretxua areagotzen duelako”.

‘5 urtez alternatibak lotuz’ Bilboko hitzaldien bideoak SAT, Kaos en la Red eta CUP-eko kideekin

Pasa den abenduaren 13an, Alternatibak 5 urte bete zituen.  5 urte alternatibak lotuz eta Euskal Herriko ezkerra eraldatzearen alde egiten, mundua eraldatzen laguntzeko helburuarekin. Urtemugaren harira, hitzaldi sorta bat antolatu genuen Gasteiz, Bilbo eta Donostian. Hemen dira Bilboko parte-hartzeak:
 
Andaluziako Langileen Sindikatuko kide (SAT) Lola Cabelloren hitzaldia Bilbon. Cabello Kordobatik Euskal Herrira etorri zen Andaluziako borroka sindikalaz hitz egiteko; erabili gabeko landen okupazioaren bitartez, bere gobernuari lurrak herriarenak eta herriarentzat izan behar direla exijitzen dute.

Kaos en la Red-eko fundatzaile Manel Marquezen parte-hatzea. Marquez, politika beste modu batera egitea ahalbidetzerako orduan, langile klasearen borroka bultzatzearen garrantziaz eta beharraz hitz egin zigun. Hain zuzen, langile klasearen beharrei erantzuten dion politika egitea.

Candidatura d’Unitat Popular-eko (CUP) kide Alex Maymoren hitzaldia, Herrialde Katalanetan sistema honi aurre egiteko martxan jarri diren alternatibaz hitz egiteko. Maymok, sistemaren eraldaketaz aritu zen, hau lortzeko eraikuntza nazionala eta eraikuntza soziala giltza nagusiak izanik.

Alternatibaren bozeramaile nazional Oskar Matuteren sistemari aurre egiteko alternatiben inguruko hitzaldia. Matute, Andaluziako Langileen Sindikatuko kide (SAT) Lola Cabello, Kaos en la Red fundatzaile Manel Márquez eta CUPeko kide Alex Maymorekin batera eseri zen ekitaldiaren mahaian. Bere parte-hartzean, Matutek kapitalismoa herrien, ohituren eta ekonomia desberdinen harrapari gisa definitu zuen; maila desberdinaten oinarritutako zapalkuntzan oinarritzen den sistema libertizida, hain zuzen: nazionala, soziala, patriarkala…

https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/1496434_778295472187771_97702727_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1506308_778295458854439_48951332_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/1417512_778295712187747_1221776236_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1492614_778295718854413_599874449_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1495310_778295848854400_1570946442_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1512208_778295982187720_1969827257_o.jpg

https://scontent-a-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/1452291_778296105521041_576039345_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/1497900_778296085521043_392642839_o.jpg

https://scontent-a-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/579700_778296128854372_637047775_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/1487796_778296262187692_93456297_o.jpg

https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-ash4/1452372_778296295521022_196762782_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc1/885858_778296482187670_1501044637_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc1/1412489_778296532187665_747114956_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/894885_778296592187659_1398383377_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1511484_778296695520982_611564572_o.jpg

X