EHBilduk salatu du itxikeria eta gardentasun falta direla Ertzaintza kaltetzen duen arazo endemikoa

EH Bilduk gastu erreserbatuen batzordean parte hartzeari uko egin dio gaur Legebiltzarrean eta organo horren desagerpena eskatuko du “bere izaeraren beraren oinarri-oinarrian iluntasuna dagoelako eta, hortaz, Segurtasun Sailak herritar guztien diruarekin egiten duen kudeaketaren gaineko kontrol publikoa saihesteko tresna baino ez delako”, Oskar Matutek adierazi duenez. EH Bilduko legebiltzarkideak gardentasuna aldarrikatu du, eta nabarmendu du “sistema demokratiko batean, benetan demokratikoa baldin bada, ez dagoela tokirik sekretupeko eta jendartearen kontrolik gabeko gobernu-ekintzetarako”.

Ildo horri jarraituz, gastu erreserbatuen izaera bera salatu ondoren, Matutek gogora ekarri du “historiak argi erakusten duela sekretupean gastatutako funts publiko horiek behin baino gehiagotan ekintza antidemokratikoak eta giza eskubideen aurkakoak finantzatzeko erabili direla; guk ez ditugu horrelako sugeen habiak babestuko”. Bere hitzetan, “segurtasun arloan ere ezinbestekoa da gardentasuna eta kontrol publikoa bermatzea, eta hori bateraezina da gastu erreserbatuen kontzeptuarekin. Horregatik eskatuko dugu batzorde berezi horren eraldaketa, goitik beherakoa, gardentasuna ziurtatu nahi dugulako”.

EH Bilduren iritziz, gaur ere agerian geratu da Beltran de Heredia sailburuak agindu zuen polizia eredu berria titular periodistiko hutsa besterik ez zela, funtsean ezer ez delako aldatu; Segurtasun Sailaren benetako eredua betikoa da, iluntasunaren eredua, alegia. Izan ere, EAJk bat egin du berriz ere PSErekin eta PPrekin Iñigo Cabacasen hilketa argitzeko bidean trabak jartzeko, “bere heriotzak ilunpean jarrai dezan”, Julen Arzuagak salatu duenez. Hiru alderdi horiek “beto politikoa” berretsi dute eta uko egin diote EH Bilduk eskatutako agerraldiak, Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruarena eta Segurtasun sailburuarena, hain zuzen ere, tramitatzeari.

Erantzukizun penalak argitzea epaitegiei dagokiela azaldu du Arzuagak, baina “Iñigoren heriotza argitzea eta ardura politikoak garbitzea –erantsi du– Legebiltzarrari dagokio, besteak beste, horixe izan zelako Cabacas familiarekin talde guztiok hartu genuen konpromisoa”. Horregatik, datu asko argitu eta kontrastatu gabe daudela ohartarazi eta gero, EH Bilduko bozeramaileak EAJ, PSE eta PPk erabili dituzten “aitzakia merkeak” kritikatu ditu: “gure eskaria errepikakorra dela, auzia sub-iudice dagoela, zarata egin nahi dugula, gure interesa alderdikoia dela diote, baina hau Ertzaintzako buruak ‘Cabacas auzian’ duen arduraz azalpenak emango zituen lehenengo aldia izango zen”. Hori dela eta, “sinestezina eta lotsagabea da Aldekoa eta Segurtasun sailburuaren azalpenak entzuteari ezezkoa ematea eta Ertzaintzaren jardueraren gaineko edozein kontrol saiakera dinamitatzea”.

EHBildu

Madrilek bultzatu Segurtasunerako Legearen gaitzespena adieraztera dei egin dio EH Bilduk Legebiltzarrari

EH Bilduk legez besteko proposamena aurkeztu du gaur Legebiltzarrak espainiar Gobernua prestatzen ari den Herritarren Segurtasunerako Legearen gaitzespena adierazteko. Izan ere, Barne Ministerioak bultzatutako lege aurreproiektuak oinarrizko eskubide eta askatasun demokratikoak urratzen ditu, eta urrats bat ematen du, beste bat, estatu polizial bat ezartzeari begira. Hori dela eta, Oskar Matutek sinatutako ekimenaren bidez EH Bilduk funtsezko eskubide eta askatasunak bermatzeko eskatu dio Jaurlaritzari, bai eta berme demokratiko hori Ertzaintzaren protokoloetan islatzeko ere.

EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu duenez, “Segurtasunerako Lege aurreproiektuak adierazpen, elkartze eta manifestazio eskubideen hondatze larria dakar eta adierazpen kritikoa kriminalizatu eta zigortu egiten du. Herritarren adostasuna eta desadostasuna adierazteko eskubide zilegia oztopatu eta jazartzen duen gizarte eredu batek ez du demokratikotzat jotzeko gutxieneko parametroak betetzen”.

EHBildu

Gipuzkoako EH Bilduk bat egiten du Sevilla II kartzelan dauden Gipuzkoako preso politikoen gertukoek deitutako igandeko deialdiarekin

Sevillakokartzelan dauden euskal preso politikoen egoerabenetanlarriada. Bere eskubideak erabatzapaldutadaude eta bizi-baldintzak jasan-ezinak dira. Bi egunetik behin bakarrik ateratzen dira ziegatik, urtetan isolatuak dituzte -nahiz eta neurri hau salbuespenekoa izan- , ezin dute kartzelako aktibitaterik egin… Eta gainera,espetxeko funtzionarioen aldetik jasotzen duten tratua erabat krudela da.

Sevillakokartzelan bizi den egoeraezdasalbuespena, baizik eta araua.Kartzela politikaren ondorio bat da. Handik eta hemendik Euskal Herria aro politiko berri batean murgilduta dagoela esan arren, Estatuespainolak eta frantsesak espetxe politika krudel horrekin jarraitzen dute, eta okerrera doa.

Giza eskubide minimoen errespetua da Sevillako presoak eskatzen ari direna. Eta euskal jendartearen gehiengoak aldarrikapen horrekin bat egiten duela adierazi du behin eta berriz. Giza eskubide guztien errespetua da jokoan dagoena, eta Sevillan gertatzen diren urraketen aurrean ezin gara geldirik geratu.

Horiek horrela, Gipuzkoako EH Bilduk datorren igandean, abenduaren 1a, Donostian eguerdiko12:30etan,“Sevilla II SOS: Euskal presoen eskubideen alde” lemapean egingo den manifestazioarekin bat egiten du. Eta Gipuzkoako jendarte osoari manifestazio honetan parte hartzeko deia egiten diogu.

Jonathan Martínez: “Enkarterri lanik gabeko eskualdea da, bertatik alde egiteko errepide bikaina duen eskualdea, alegia”

Alternatibaren kide Jonathan Martinezen parte-hartzea, pasa den azaroaren 23an Lanestosan ospatutako Alternatiba Bizkaiko asanbladen topaketetan. Bertan, auzo eta herrietako klase borrokaren ikuspegiaz aritu zen, zehazki Enkarterriez. Martinezek, eskualdean EAJren ibilbideaz eta honen kudeaketa txarraren ondorioen inguruan hitz egin zuen ere, nola kudeaketa desegoki honek, Enkarterri lanik gabeko, populaziorik gabeko eta zorra handiko “logela-eskualdea” izatera eraman duen azalduz. Aldi berean, gako batzuk ere bota zituen gutariko askok behin edo behin buruan bueltaka izandako galderari erantzuna emateko: Nola borroka egin boteretsuaren kontra zure auzo, herri edo hiritik, etsaia bera identifikatzea ia ezinezkoa zaizunean?

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/1401991_766248996725752_1535314578_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/620755_766249060059079_323054021_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc1/902651_766252023392116_527928875_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/1402058_766252326725419_2076406499_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1398418_766252853392033_423272789_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1399413_766252323392086_1240975642_o.jpg

Lurralde kolektibitate berezitua aldarrikatzeko Mauleko manifestazioan parte hartzeko deia egin die EH Bilduk euskal herritarrei

Lapurdik, Nafarroa Behereak eta Zuberoak lurralde kolektibitate berezitua osatzea aldarrikatzeko manifestazioa egingo dute, larunbatean, Mauleko kaleetan, eta EH Bilduko ordezkariak bertan izango dira, aldarrikapen horrek onurak baino ez dizkielako ekarriko Iparraldeko herritarrei.

Frantziako estatua mehatxuak baino ez da egiten ari Iparraldean egituratuta duten elkarlanari, eta horri aurre egin ahal izateko tresna bakarra lurralde kolektibo berezitu bat eratzea da. Azken hilabeteetara bakarrik so eginez, hor daude, esaterako, Iparraldeko ikastolen inguruan sortutako auzia, Laborantza Ganberak pairatu behar izan duen jazarpena edo kantonamenduen antolaketa berrirako proposamenak ekarriko duen zatiketa oraindik eta handiagoa.

EH Bilduk uste du Lapurdi, Nafarroa Behereak eta Zuberoak lurralde elkargo berezitua osatzeak Iparraldeko herritarren borondateari eta ongizate nahiari erantzuten diola. Aldarrikapen bidezko eta zilegia da, hainbat arlotako politika bateratu propioak gauzatzeko bidea ematen duena. Hau da, Iparraldeko herritarren ongizatea bilatzen duen aldarrikapena da.

Horregatik guztiagatik, eta lurralde kolektibitate berezitua egituratzeak Iparraldearen burujabetzan ekarriko lukeen aurrerapausoarengatik, EH Bildu Mauleko kaleetan izango da hurrengo larunbatean, eta mobilizazioan parte hartzeko deia egiten die euskal herritar guztiei.

X