Zigor iraunkorra, sistemaren porrota (Maria del Rio)
Lau urte pasa dira espetxealdi iraunkor berrikusgarria indarrean sartu zenetik eta, oraindik ere, maiztasun handiz ditugu zigor honen gaineko berriak. Are gehiago, sarritan are gehiago erabiltzeko proposamenak entzuten dira. Hauteskunde orokorretan eztabaidagai bihurtu zen, eta aste honetan bertan gai honen inguruko zenbait erreferentzia izan dira.