Garcia Lurueña Kutxabankeko kontseilari ordezkari izendatu izana berehala gogor kritikatu dute bankuko sindikatu gehienek; hau da, ondoen ezagutzen dutenek, erakundeko langileek, ezbaian jartzen dute pertsona honek daukan kudeaketa gaitasuna.
Bestalde, harrigarria da Kutxabank Cabieces-Fernandez auzian erabat murgilduta dagoenean, Kotrolerako eta Barne Auditoriarako Zuzendariaren Albokoa eta Presidentzia Kabineteko Zuzendaria aukeratu izana kontseilari ordezkari kargurako.
Horrez gain, EHBildutik salatu behar dugu azken bi izendapenetan, Villalabeitiarena eta Garcia Lurueñarena, izan den ilunkeria eta gardentasun eza. Euskal Kutxak desagertu eta horiek banku fundazioak bihurtu ondoren, kontrol publiko eta soziala ezerezean geratu da. Ez dago jakiterik nola egiten diren izendapenak, nork proposatzen dituen, zeintzuk izan diren kontuan izan diren ezaugarriak eta jarri diren helburuak. Instituzioetako ordezkariak, bezeroak, langileak eta gizarte erakundeak zeuden batzar batean ematen ziren kontuak lehen, baina orain izendapenak akziodunen batzar batean egiten dira; baina batzar horietan hiru pertsonek bakarrik parte hartzen dute eta ez daukate inori azalpenak emateko obligaziorik.
Gainera, komunikabideek jasotako filtrazio baten bidez jakin ahal izan genuen Gregoria Villalabeitiaren urteko soldata 800.000 eurokoa izango dela. Baina orain badakigu ez duela lan hori egingo, horretarako izendatu baitute kontseilari ordezkaria. Komenigarria izango litzateke Kutxabankek euskal gizarteari jakinaraziko balio, eta oraingo honetan filtrazio gabe, zenbateko soldata izango duen kontseilari ordezkari berriak.
Biderik aurkitzen ez duen itsasontzia bezala jokatzen ari da aspaldian Kutxabank. Egun baten akzioak saldu nahi ditu, eta hurrengoan ez; orain presidente bat dauka, bihar beste bat izan daiteke, eta hurrengoan kontseilari ordezkari berria dauka. Baina argi dagoena da oraindik ere ez dakigula zer egin nahi duten bere arduradun politikoek (EAJ, PSE eta PP) herri honetako finantza erakunde garrantzitsuenarekin. Erabaki asko hartzen dituzte, egiaz zein erabaki hartu nahi duten ez dakitelako.
EHBIldutik, ordea, oso argi daukagu. Krisi ekonomiko eta sozial gogorra bizitzen ari gara. Hemengo instituzioek hemengo herritarren aurrezkiekin sortutako banku baten funtzioa izan behar da bizi dugun egoera gordinetik ateratzeko laguntza eskaintzea. Horretarako, bi norabidetan egin behar da lan: egoerarik zailenean dauden bezeroen eta familien ondoan egon eta, beraz, etxegabetzeak eta IRPH klausula bidegabearen erabilera geratu; eta bestetik, ekonomia errealaren eta tokiko inbertsioak bultzatu kooperatibei eta enpresa txikiei finantzazioa eskainiz. Horrenbestez, Kutxabanken etorkizunari buruz eta euskal ekonomia zein gizartearen beharra asetzeko bete behar duen funtzioari buruz eztabaida irekitzeko deia egiten deia egiten diegu finantza erakundeko arduradunei zein gizarte osoari.
EHBilduk aurkeztutako “Euskal Bidea” erabakitzeko eskubidearen aldeko proposamena aztertzeko tailerra egin genuen Alternatibaren Bilboko egoitzan, Jon Bernat Zubiri eta Mario Zubiaga irakasleekin. Hemen ikusgai bi hizlarien partehartzeen bideoak:
Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkidearen hitzartzea koalizioak asteon oreretan eginiko ekitaldian.
Ongietorri eta eskerrik asko etorri zareten guztiei. Gurekin egon nahi, baina egoterik ez dutenei ere, besarkada bat helarazi nahi diegu.
Kanpainaren azken txanpan sartu gara. Baina aurretik bide luzea egin dugu. Lau urteko ibilbidearen azken urratsa dugu aurretik eta, zorionez, pozik eta lasai esan dezakegu, etxeko lanak eginda heldu garela une honetara. Kalean zein erakundeetan, udaletxe eta batzar nagusietan, erakutsi egin dugu, EH Bildu dela eredu ustel eta zaharrari aurre egiteko alternatiba bakarra. Gipuzkoa da horren adibide.
Las mujeres y hombres que conformamos EH Bildu llevamos cuatro años caminando juntos, peleando cada injusticia y plantando cara a aquellos que han convertido el poder en una costumbre y el robo en una profesión. A los saqueadores de lo público, a esos que utilizan el dinero de todos para el lujo de unos pocos, queremos decirles que tienen las horas contadas, que las gentes de Euskal Herria no vamos a parar hasta arrancar a los corruptos de las instituciones de este país. Y nos da igual que se refugien en la calle Génova, o en Ferraz, o en Sabin Etxea. Nos hemos cansado de su política de especulación, hormigón y sobornos. Nos hemos hartado de que llenen los bolsillos de banqueros y grandes empresarios mientras hunden al pueblo en la deuda y la miseria.
Los veréis estos días fingiendo desacuerdo. Recriminándose unos a otros. Lanzándose acusaciones y reproches. Lo hacen siempre, unos días antes de las elecciones. Están en campaña y saben hacer teatro. El mismo día de las elecciones, como han hecho en todas las ocasiones sin excepción, detendrán su pelea para repartirse el botín, para negociar una vez más las mismas políticas que nos han llevado a la ruina. Se pondrán de acuerdo como lo han hecho para llenarse los bolsillos con la estafa del TAV, con los desfalcos de Bidegi, con la privatización de Kutxabank o con el negocio de la incineración que quieren exportar a Gipuzkoa. Lo demuestran día a día: son el mismo perro con distinto collar.
EHBilduk erakutsi du gauzak beste modu batera egin daitezkeela. Herri honek baduela horretarako indarra eta gaitasuna, eta badirela aldaketarako baldintzak. Eraldaketa soziala eta burujabetzaren bidetik, ezkerretik eta behetik gora eraiki beharreko Euskal Herria nahi dugu.
Los que tienen todo, tienen miedo a perderlo todo. Pero las clases populares de este país no tenemos nada que perder. La rebeldía es nuestro derecho más básico y no vamos a dudar en ejercerla. Ya lo reconocía la Declaración de los derechos humanos de 1793: “Cuando el gobierno viola los derechos del pueblo, la insurrección es para el pueblo el más sagrado de sus derechos y el más indispensable de sus deberes.”
Nuestra insurrección se llama Vía Vasca. No es un atajo ni un camino fácil, pero es un camino desobediente para devolver la dignidad al pueblo vasco. En esa vía vasca, como en la declaración de los derechos humanos, todas las personas son iguales. En la vía vasca no puede haber millonarios brindando con champán mientras cada vez más personas se ven obligadas a dormir en cajeros automáticos. Y en la vía vasca, Euskal Herria no puede ser el país con mayor concentración de policías de Europa (máxime cuando demuestran que todas reprimen igual de bien), ni quiere ser un país sumiso que se deshace en reverencias hacia los borbones. Nos lo decía el otro día Lucio Urtubia, histórico militante anarquista: “hay que pelear porque las cosas no caen del cielo”. Un pueblo libre no pide permiso para ejercer sus derechos, por eso vamos a tomar lo que es nuestro sin esperar a nadie.
No nos cansaremos de repetirlo, queremos decidirlo todo para cambiarlo todo. Los poderes financieros no van a decidir el futuro de este pueblo. La patronal de los grandes empresarios no va a decidir el futuro de este pueblo. Ya hemos visto a PNV, PP y PSOE ejercer de marionetas de la banca y la peor calaña empresarial. Los hemos visto traernos paro, precariedad, contratos basura, facturas de la luz más caras, alimentos y productos básicos más caros. La Vía Vasca es el pueblo eligiendo su propio destino, somos la mayoría eligiendo derechos sociales y servicios públicos. En Euskal Herria, como proclaman las comunidades zapatistas, el pueblo manda y el gobierno obedece.
Herriak agindu eta gobernuak bete. Zapatisten leloa Euskal Herrian nahi dugu. Eta horregatik, Erabakitzeko Eskubidea izango da EH Bilduren jardunaren oinarria. Dena erabaki nahi dugu, dena aldatzeko; austeritate politiken aurrean gure politika propioak erabaki nahi ditugu, fiskalitate eredutik politika sozialetara, politika ekonomikoetatik ingurumenarekiko harremanera. Herritarren borondatean oinarrituko den Euskal Herria eraiki nahi dugu.
Han querido ensuciar la palabra democracia. Pero la democracia no puede ser cuatro años de carta blanca para los gobernantes. Queremos decidir día a día nuestro futuro. Queremos que nos pregunten si nuestro dinero debe regalarse a las constructoras del TAV o si por el contrario es una prioridad cubrir nuestros derechos más básicos. Queremos decidir para que no nos decreten recortes sociales, para que nuestro dinero no termine en los bancos alemanes. Queremos decidir un NO muy grande al fracking y a quienes quieren hipotecar nuestra tierra con ánimo de lucro. Queremos decir un NO sonoro al TTIP y a aquellos que someten los derechos sociales y laborales de los pueblos a los caprichos de las transnacionales.
Nuestra brújula no mira hacia Madrid. Nosotras y nosotros somos nuestro propio norte. Porque la soberanía no es sólo un derecho colectivo, es cuestión de derechos humanos, civiles y políticos. De supervivencia. En un país libre y soberano, nuestros jóvenes no serían torturados y encarcelados por su militancia política, y la policía vasca no los detendría a las órdenes de un tribunal franquista.
Por eso, queremos enviar un abrazo lleno de fuerza y solidaridad para todas las personas que han levantado un muro rebelde en Gasteiz. Un abrazo muy fuerte a quienes resisten, a quienes luchan, un abrazo a Aiala, Igarki e Ibon Esteban, los tres jóvenes perseguidos por su compromiso político. Sois el presente y el futuro de este pueblo. Eutsi gogor!
Gasteizera begira altxatu da gaur Euskal Herria. Aurretik Ondarroan edo Loiolan gertatu bezala, laranja duintasunaren eta elkartasunaren kolorea bilakatu da. Gazteak eraman dituzte, baina berriro ere, herri honek irabazi egin du: Biharko Euskal Herrian, pertsona guztien eskubide guztiak errespetatuak izango direlako.
Gehiengo sozialen interesak eta eskubideak babesten dituen indarra de EHBildu. Jendeak badaki, haien artean egon garelako denbora guzti honetan: etxe-gabetzeak geldiarazteko, lan eskubideak aldarrikatzeko, emakumeek beren gorputzaren jabe direla oihukatzeko eta pertsona guztion eskubide guztiak exijitzeko. Erakundeak hartu behar ditugu herritarren zerbitzura jartzeko.
Frente al negocio gris de la especulación y el cemento, levantamos el color verde de quienes pelean por defender nuestra Ama Lurra. Nuestro color es el morado del movimiento feminista, el de aquellas mujeres que han plantado cara Adegi y han defendido los derechos de las trabajadoras de las residencias. Y llevamos también el color rojo de la rebeldía. Porque Euskal Herria es un pueblo hecho de rebeldía.
Hace cuatro años llegamos para decirle a los jueces de Madrid que la democracia no se compra ni se vende. Que somos y existimos. Hoy me gustaría recordar a Galeano, defensor incansable de los derechos de los pueblos. El mundo, decía, “es un montón de gente, un mar de fueguitos”. Durante los próximos días, vamos a encender este país, vamos a iluminarlo para que nadie se olvide de que la dignidad existe y lleva vuestro nombre.
Maiatzaren 24an, udalak eta foru erakundeak baino askoz gehiago dugu jokoan. Herri bat, duintasuna eta etorkizuna ditugu irabazteke. Eta irribarre egin, irabaztera goazelako.
Gora Euskal Herri gorria, berdea eta morea. Gora gu ta gutarrak.
Alternatibako Bake eta Bizikidetza Mahaiko bozeramaile Xabier Sotok, hiru gazte babesteko desobedientzia baketsuaren bidez Gasteizen egindako ekitaldi masiboan parte hartu zuenak, atxilotutako zazpi gazteen askatasuna eskatu du eta, aldi berean, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen “berehalako dimisioa edo kargugabetzea” eskatu du, “legez kanpoko atxiloketak bideratu zituelako eta Ertzaintzak atzo erakutsitako gehiegikeriak babestu izanagatik”.
Sotok gogora ekarri du, Segi-ko kide izatea eta inkomunikazio epean egindako, eta epailearen aurrean ukatutako, inkulpazioetan oinarrituriko karguak leporatuta zeuden 40 gazte duela urtebete eskas absolbituak izan zirela. “Oraingoan, Auzitegi Nazionala bere argudioen kontra egin du, egoera berdinetan zeuden zazpi pertsona hauei zigorra ezarriz”. “Larriena, ostera, Eusko Jaurlaritzaren eskutik etorri zen, Auzitegi Nazionaletik auzipetuei epaia jakinarazi aurretik ere atxiloketak egiteko eskatu zuelako”. Gauzak horrela, “justiziak entzungorrarena egin zuen” aurretik ilegalki atxilotuak izan ziren lau pertsona hauen defentsaren eskakizunen aurrean, ahaztu gabe beste hiru kondenatuak “modu bortitzean” atxilotu zituztela atzo.
Hala, ezkerreko taldearen bozeramaileak Segi erakunde terrorista gisa sailkatzen duen legea indarrik gabe uzteko eskatu du. Halaber, Auzitegi Nazionalaren desegitea ere exijitu du, “edo besterik ezean, bere zereginak ustelkeria politikoaren jazarpenera mugatzea, Espainiako Erresumari begira askoz beharrezkoagotzat jo daitekeena”. Azkenik, Sotok adierazi du Ertzaintzak ezinbestekoa duela “berregituratze sakon bat egitea, bere jokabidea oinarrizko giza eskubideekin bateragarria egiteko”.
Alternatibako Bake eta Bizikidetza Mahaiko bozeramaile Xabier Sotok Auzitegi Nazionalak gaur jakinarazitako zazpi gazteren kontrako zigorra salatu du. Gogorarazi duenez, gazteen kontrako akusazioa “inkomunikaziopean egindako aitorpenetan besterik ez da oinarritzen”. Hala, Espainiako justiziaren “izaera politikoa berriz ere agerian” gelditu da, iazko ekainean egoera berean zeuden 40 gazte aske utzi izanaren jurisprudentzian atzera egin baitute.
Sotok, halaber, kondenatuei alderdiaren elkartasuna adierazi nahi izan die, herri honek bere “etorkizuna bakean eta pertsona guztien eskubide guztiak errespetatzen eraiki” behar duenean, “Madrilek gazteen militantzia politikoa zigortzeari eusten dio”. Honi erantzuteko, “epai bidegabeen aurrean kalera atera eta desobedientzia baketsuaren bidetik kondenatuak babesteko” deia egin dio euskal gizarteari.
Alderdi ezkertiarretik, azkenik, Eusko Jaurlaritzaren “jokabide lotsagarria” gaitzetsi dute, Auzitegi Nazionaletik epaia jakinarazi aurretik ere atxiloketak egiteko eskatu duelako: “Elkartasun harresi gehiagorik ez du nahi Eusko Jaurlaritzak, jakin badakielako herritarrak Madriletik datorren bidegabekeriaren aurka behin eta berriro altxatuko direla”. Jarrera honen aurrean, EAJri “bakerako bidean aurrerapausoak emateko” eskatu dio.
Azkenik, gaur zigortutako zazpi gazteekin elkartasunean Euskal Herriko leku desberdinetan antolatutako elkarretaratzeekin bat egitera deitu du Sotok: Santutxun manifestazioa deitu dute 20:00etan Seri Izar plazatik abiatuko dena. Arrotxapean elkarretaratzea deitu dute 19:30etan eta Gasteizen kontzentrazioa deitu dute Andra Mari plazan 19:30etan.
Alternatibako bozeramaile eta EHBilduren legebiltzarkide Oskar Matutek, koalizioko kide Dani Maezturekin batera, AHTren proiektua berehala gelditzea eskatu du eta bide batez, Europako Parlamentuan euskal Y-aren inguruan ikerketa sakona egiteko eskaera egingo dutela aurkeztu du.
Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela esan ohi da. Eta horixe gertatu zen Legebiltzarrean, joan den ostegunean. Zenbaitetan herri ezberdin baterako proiektuak defenditzen dituztela antzezten duten horiek, berriro ere bat egin zuten mugagabeko garapen eredua babesteko. Enegarren aldiz bat egin zuten, abiadura handiko ‘Euskal Y’-a eraikitzen jarraitu ahal izateko.
Datu hutsek berez hitz egiten duten arren, ekonomikoki zein sozialki errentagarria ez dela izango badakiten arren, beren jarrera defendatzeko datu sendorik ez dutenez, falazia eta deskalifikazioa erabili zuten, defendatu ezin dena defendatzeko. EH Bildutik datuak eskatu genituen beste behin: konexio denborak, bidaiari eta merkantzia kopuruak, bidaia-txartelen salneurriak eta mantenu kostuak, besteak beste. Baina, beste behin, ez genuen erantzunik jaso.
Isiltasun hori susmagarria da oso. Lehenengo eta behin, Eusko Jaurlaritzaren inbertsioen %68 hartzen dituen obra kostuen eta onuren arteko azterketa zorrotzetan ez dela oinarritzen adierazte duelako. Hau da, 3.000 milioi euro baino gehiago gastatuak daudenean eta beste horrenbeste gastatzea aurreikusita dagoenean, dirutza hori gastatzea arrazoitzen duen ikerketa edo azterketa bat bera ere ez dago. Eraikuntza fasean eraikuntza enpresetan aritzen direnei errentagarritasun ekonomikoa etorriko zaiela dioten ikerketak baino ez daude. Ikastetxe edo ospitale bat eraikitzean, bere errentagarritasun sozialaren %98 bere eraikuntza fasean gertatzen dela esatea bezalakoxea da hori.
Baina, horrez gain, arrazoi gabeko gain-kostuez, modu artifizialean puztutako diru-partidez edo adjudikazio irregularrez hiru alderdi horiek gordetzen duten isiltasunak agerian uzten du Espainiako estatuan gertatzen den bezala, EAEn ere EAJk gastu publikoa onura pribatuekin lotzeko irizpidea duela azpiegituren alorrean. Eta hori gertatzen den bitartean, PPk eta PSEk ez dute gobernua kontrolatzeko lanik egiten, nahiz eta agerikoa izan diru publikoa xahutzen ari direla; azken baten, Espainian hain hedatua dagoen porlanaren kulturaren konplizeak ere badira.
EH Bildu ez da ezer egin gabe geratuko errealitate horren aurrean. Euskal gizartearentzat obra honek suposatzen duena salatzen jarraituko dugu. AHTren kilometro bakar bat egitea kostatzen denarekin, kontziliazio laguntza guztiei erantzun ahal izango zitzaien; AHTren eraikuntza lanetan dauden gain-kostuekin bakarrik osasun eta hezkuntza arloko langileen ordezkapenak ordaindu ahal izango ziren. Horregatik eskatu genuen joan den ostegunean obrak kautelaz gelditzea, obrak suposatzen dituen kostuen eta onuren arteko azterketa independentea esku artean izan arte. Era horretara jakin ahal izango dugu euskal gizarteak inoiz egin duen sakrifizio ekonomiko handienaren onura sozialak zeintzuk izango diren. Behin azterketa horren ondorioak ezagututa, erabakiak hartu behar direla uste dugu.
Baina berriro ere ezezko borobila izan zen jaso genuen erantzuna. Ezezkoa eman ziguten datu edo argumentu bat bera ere mahai gainean jarri gabe. Enpresa pribatuentzat dirua, gaur eguneko eta etorkizuneko ekonomia hipotekatzearen truke. Horregatik, gastu publikoa zentzuz egiteko aldarrikatzen dugu, AHT egiteko lanak irteerarik gabeko kale kantoia ez bihurtzea. Bizi dugun egoera ekonomiko eta soziala aintzat hartuko duen kostuen eta onuren arteko azterketa bat izan arte obrak gelditzearen alde egiten dugu, ‘Euskal Y’ gure Castelloko aireportua ez izateko. Eta behin azterketa horren ondorioak esku artean izanda, ezaugarri horietako obra batek suposatzen duen xahuketa ekonomikoa eta defizit soziala murrizteko erabaki zentzuzkoenak hartu ahal izateko.
Horregatik guztiarengatik, Europako Parlamentuari eskatuko diogu Eusko Jaurlaritzari eskatzea ‘Euskal Y’-ren kostuen eta onuren arteko azterketa zorrotza egitea; eta azterketa hori egiteko, neurri horretako azpiegiturentzat Europako Batzordeak daukan gida oinarri bezala erabiltzea. Azterketa hori egin ezean, era honetako azterketetan aritzen diren eragile sozialekin eta adituekin batzordea eratzea bultzatuko du EH Bilduk, tamaina honetako obrak euskal gizarteari suposatzen dion errentagarritasun edo defizit soziala zein den ezagutu ahal izateko.
Agerraldia egin du EHBilduk Sestaoko Kasko plazan, lanean osasuna laga duten langileak gogoratzen dituena hain zuzen ere, Maiatzaren Lehenko mobilizazioetara deitzeko. Oskar Matute Alternatibako kide eta koalizioko legebiltzarkideak hartu du hitza.
PPk Madrildik inposatu dituen politika neoliberalek, eta EAJk zein UPNk onartu dituzten neurri atzerakoiek, urteetako borrokan lortutako eskubide sozial eta laboralak deuseztatzea eragin dute.
EH Bildutik, ordea, bestelako neurri eta politiken alde egiten dugu. Gutxi batzuen interesak defendatzen dituztenen bidetik, ezer onik ez zaigu etorriko. Gure arazoei adarretatik heltzeko, eta erabakiak guk geuk hartzeko ordua da. Herritarrok izan behar gara herri honek behar duen eredu ekonomiko eta soziala zein izan behar den erabaki behar dutenak. Herritarrok izan behar gara bizi eta lan duinak ezartzeko baldintzak jarri behar ditugunak. Pobrezian bizitzera kondenatzen gaituzten Madrildik, eta Europatik datozen inposizioen aurrean, EH Bildutik bestelako bidea proposatzen dugu: dena erabaki nahi dugu, dena aldatzeko.
Euskal Herriko eraikuntza politikoak gizarte kritikoa behar du, krisia eragin zutenek lapurtu dizkiguten eskubide sozial eta laboralak berreskuratzeko borroka egingo duena kalean, lanean eta instituzioetan. Aldarrikatzen ditugunak ez dira pribilegioak, eskubideak eta duintasuna berreskuratzeaz hitz egiten ari gara. Pobrezia, gosea, prekarietatea eta esplotazioa bultzatzen dituen ereduaren aurrean, bestelako oinarrien gainean eraikitako eredua da proposatzen duguna. Justizia soziala, eskubidedun eta kalitatezko enplegua, eta dauden beharrei erantzungo dieten zerbitzu sozialak dira gure ereduaren oinarriak. Horren alde egingo dugu aurrera gure lan esparru guztietan, parlamentuetan eta mobilizazioetan.
Horren harira, kaleak hartzeko aukera bikaina da Maiatzaren Lehena, langileon eskubideak aldarrikatzeko eguna. Eragile sindikalen eskutik, manifestazioetara joateko deia egiten diegu herritarrei.
Alternatibaren bozeramaile eta EHBilduren parlamentari Oskar Matuteren partehartzea hurrendo igandean apirilak 26 Donostian aurkeztuko den “Bakerako Euskal Bidea” proposamenaren harira; gaztazka politikoaren ondorioei heldu nahi dion bide orria.
Hiru urte eta erdi joan dira Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia egin zenetik eta hiru egun beranduago ETA erakundeak bere jarduera armatua behin betiko amaitutzat eman zuenetik. Albiste oso garrantzitsua eta erabat ilusionagarria izan zen euskal gizartearentzat, bakea eta elkarbizitza erdiesteko aukera parez pare irekitzen zitzaiolako Euskal Herriari.
Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzian nazioarteko ordezkariek ezagutarazi zuten adierazpenean jasotzen zen lehen puntua zen ETAk jarduera armatua behin betirako amaitutzat ematea, eta hori eman zen, baina gainontzeko puntu eta edukien garapenik ez da eman.
Denbora honetan guztian euskal herritarrek agerian utzi dute bidea egiteko gogoa eta ilusioa, bakeari eta elkarbizitzari beren ekarpena egiteko asmoa. Baina euskal gizartearen borondate horrek horma gaindiezin batekin egin du topo: Espainiako eta Frantziako estatuen aldetik izan den jarrera itxi eta oztopatzailea. Konponbide integralerako baldintza berri eta eraikitzaileak eraikitzen joateko ez dute inolako aukerarik utzi. Hori nahikoa ez, eta euskal herritarren giza eskubideen aurka aritu dira. Modu ankerrean urratu dituzte herritarren giza eskubideak, azken hiru urte eta erdian ere bai.
Blokeo egoera honen aurrean, EH Bildun hausnarketa abiatu genuen, eta ondorioztatu dugu euskal gatazka politikoaren ondorioei aurre egiterakoan bide-orri adostua partekatzeko beharra daukala euskal gizarteak. Koalizioak berak eta berau osatzen duten alderdiek ere beren iritzia eman dute gai honen inguruan, baina dokumentu batean jasoa gabe genuen konpontzeke dauden gatazkaren ondorioak bere osotasunean bilduko dituzten arloak.
Jarrerak argitzeko eta kontrastatzeko beharra ikusten dugu EH Bildutik, horrek adostasunak bilatzea erraztuko duelako. Behar horri erantzuteko, gure eskaintza aurkeztuko dugu igandean, Donostian: Bakerako Euskal Bidea.
Joan den urtarrilean Irungo Ficoban aurkeztu genuen Euskal Bidea ekimenaren garapena da igandean aurkeztuko dugun Bakerako Euskal Bidea. Bata bestearen garapena izatean, filosofia bera daukate: euskal gatazka politikoaren ondorioak konpontzeko bide-orri gauzagarria da proposatzen duguna.
Garai politiko berriarekin, bakearekin eta konponbidearekin konpromisoa daukagun guztioi irekia den proposamena da gurea. Gurea ez da soilik alderdi politikoei begira egindako proposamena, herritarrei zuzendutakoa da. Gurea ez da proposamen itxia, ekarpena egin nahi duten guztiei irekia da. Argi daukaguna da gai honetan ere adostasun zabalak bilatu behar direla, eta jarrera eraikitzaile horrekin landu dugu gure proposamen hau.
Gatazkaren konponbide integralerako, bakea eta elkarbizitza erdiesteko, bide-orri bakarra proposatzen dugu. Atal edo errei ezberdinak ditu, baina guztiek proposamen bakarra osatzen dute. Lau erreiko bide-orria da EH Bilduk proposatzen duen Bakerako Euskal Bidea.
Jatorri politikoa duen gatazkaren ondorioei aurre egiterakoan, lau dira, gure ustez, jorratu beharreko arloak: biktimak eta memoria, zigor eta espetxe politika eta iheslarien itzulera, armagabetzea eta desmilitarizazioa. Gai bakoitzak bere trataera propio eta zehatza izan behar du, baina lauek elkarren arteko harreman zuzena izanda, osotasunean hartu behar dira, bide-orri bakarra osatuz.
Euskal gatazkaren ondorioen konponbiderako proposamen egingarria eta logikaz beteak dira proposatzen ditugunak; baina gure jarrera eraikitzailea eta irekia izanik, euskal herritarrekin, eragile politikoekin eta sozialekin partekatu eta adostu nahi ditugu edukiak, bidea elkarrekin marraztu eta egin nahi dugu. Azken urteotan ageri-agerian geratu da Madrildik eta estatuko egituretatik ez zaigula inoiz erantzun baikorrik etorriko.
Horrenbestez, euskal gizarteari dagokio bidea zehaztea eta bidea egitea eta, zentzu horretan, EH Bilduk ekitaldi politikoa egingo du hurrengo igandean Donostian, gure proposamena aurkezteko.
Alterkariaren udaberriko alea, Alternatiba alderdi politikoaren azken albiste eta iritzi artikuluekin. Oraingoan, azalaean Gorripideako militanteek gurean bat egin izana nabarmendu dugu, ezker subiranista indartzera datorrena. Online irakurri dezakezu edo, nahi izane zgero, pdf formatuan deskargatu.
Proiektua zorrotz aztertu gabe AHTn milioika euro xahutzea egotzi dio EH Bilduk lehendakariari. “Sekulako arduragabekeria da horrelako proiektu bat propaganda hutsean eta gezurretan bakarrik oinarritzea”.
EH Bilduk eskandalagarritzat jo ditu Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzeko proiektuari buruz argitara atera diren azken informazioak, “agerian utzi dutelako proiektu hori ez dela oinarritu kostuak eta onurak aintzat hartzen dituzten txosten zorrotzetan, propaganda politiko hutsean baizik”, Dani Maeztuk eta Oskar Matutek salatu dutenez. Abiadura Handiko Trena estrategikoa dela besterik ez argudiatzea ez da nahikoa; bada garaia lehendakariak azaltzeko zein datu eta txosten objektibotan oinarritu den gastu erraldoi hori justifikatzeko. Horixe da EH Bilduko datorren ostiralean, Kontrolerako Osoko Bilkuran, eskatuko diona, Urkulluk azalpen horiek guztiak zor dizkielako herritarrei.
Maeztuk eta Matutek ohartarazi dutenez, “orain arte ezagutu diren txosten tekniko guztiek agerian utzi dute AHTren errentagarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa hutsaren hurrengoa dela; ez Lakuak, ez Madrilek ez baitute txosten edota datu objektibo bat ere eman proiektua justifikatzeko. AHT propagandan eta gezurretan bakarrik oinarritzen da eta lotsagarria da diru publiko kopuru izugarria behar duen tamaina horretako obra bat martxan jartzea aldez aurretik kostuak eta onurak zorrotz aztertu gabe”. Horren froga dira Ingurumen Sailburuak horren inguruan emandako azken erantzunak, oso nabarmen geratu baita Jaurlaritzak ez dakiela ez zenbat denbora beharko den geltoki batetik bestera joateko, ez zenbatekoak izango diren mantenu-kostuak, ez zein izango den bidaia-txartelen prezioa, eta ahaztu gabe Euskal Y hori irla bat baino ez dela izango, ez baitu loturarik izango ez Bordelerekin ez Burgosekin. Finean, “Urkullu balez kargatutako Errusiako erruletara jokatzea proposatzen ari zaigu, baina, hori bai, herritar guztion diruarekin”.
Hori dela eta, EH Bilduko legebiltzarkideek eskandalagarritzat jo dute AHTn “milioika euro xahutzen jarraitzea, proiektu hori inora ez doalako eta altxortegi publikoa hipotekatzen duelako”. Gogora ekarri dutenez, abiadura handiko trenak “ez du merkantziarik garraiatuko, ez ditu kamioiak errepidetik aterako, ez ditu CO2 emisioak murriztuko, ez da tren soziala izango eta elite ekonomikoarentzat ere ez da tren lehiakorra izango”. Beren esanetan, “diru xahuketa eta zentzugabekeria baino ez da”.