Sakabanaketa eta espetxe politika honekin amaitzeko garaia da

Arkaitz Bellon preso elorriotar gaztearen heriotzaren berri lazgarria jaso genuen atzo.  Gaur, egoeraren larritasunak eta urgentziak hala aginduta, Bilbon bildu garen eragile politiko, sindikal eta sozialok, honakoa adierazi nahi dugu:

Lehenik eta behin, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Arkaitz Bellonen senide eta lagunei. Une lazgarri hauetan, gure babes eta berotasuna adierazi nahi dizkiegu.

Bere herritik mila kilometrotara hil da Arkaitz Bellon, Puerto I-eko espetxean, zigorraren 2/3 beteta izan arren. Beraz, kalean egon behar zen. Mila kilometro hauen atzean dagoen errealitateari erreparatzen badiogu, giza eskubideen urraketa eta mendekuan oinarritutako espetxe politika gizagabe eta krudela da gaur egun protagonista nagusia, eta Arkaitzen heriotzaren erantzule zuzena.

Egoera hau beti izan baldin bada bidegabea, berau mantentzea erabat zentzugabea eta onartezina bihurtzen da gure herrian zabaldu den errealitate berrian. Arkaitzi gertatutakoa, edonori edonoiz gerta dakioke eta ez du gehiago gertatu behar.

Gauzak honela, salbuespeneko espetxe politika honekin eta sakabanaketarekin amaitzea eskatzen dugu, herri honetan gehiengoak aldarrikatzen duenarekin bat eginez. Sakabanaketa eta espetxe politika honekin amaitzeko garaia da. Aski da esateko unea da.

Horretarako, eskaera hau luzatzeaz batera, inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dugu eskubide guztien alde egiten dugun indarrek bat egitea eta kalera ateratzea, sufrimenduaren soka luze honekin lehenbailehen amaitzeko.

Ondorioz, “Espetxe politika honi ez, sakabanaketa amaitu” lelopean, mobilizazioak deitzen ditugu gaur arratsaldean Euskal Herriko herrietan eta, era berean, bihar eguerdian kontzentrazioak Gasteiz, Bilbo eta Donostian. Hiru hiriburuetako udaletxeen aurrean.

Egun indarrean dagoen espetxe politika eta sakabanaketarekin amaitzeko gu guztiok beste urrats bat egitera goaz eta horretarako gonbidapena luzatzen dizuegu.

LAB – Egiari Zor – Goldatu – Eusko Alkartasuna – Sortu – Gazte Abertzaleak – Alternatiba – EHNEBizkaia – CNT – Bai Euskal Herriari – ESK – Ikasle Abertzaleak – STEE-EILAS- Ernai – Komite Internazionalistak – Eskubideak

Ayem Oskoz Alternatibako kidea bakegintzari buruzko 11TB-ren eztabaida saioan

Euskal gatazkaren konponbideari eta bakegintzari buruz Hamaika Telebistak Atik Ztara saioan antolatutako gazteen mahai inguruan parte hartu zuen Alternatibako kide Ayem Oskozek.

“Azken bi urte hauetan, Euskal Herriko egoera politikoa nabarmen aldatu da. Denbora honetan eman diren urratsak eta egungo agertoki politikoa aztertzeko asmoz gazte erakunde ezberdinetako kideak izan ditugu, Atik Zra saioan. Zinez interesgarria suertatu da beraien ikuspegia mahai inguruan jasotzea. Solaskideak: Haritz Perez (Gazte Abertzaleak), Koldo Bilbao (Euzko Gaztedi – EGI), Irati Sienra (Ernai) eta Ayem Oskoz (Alternatiba)”.

Hamaika TB

Josu Juaristi, EHBilduren hautagaia Europako Hauteskundeetarako

Euskal Herria Bilduk ekitaldia egin du Donostian Europako Hauteskundeetarako hautagaia aurkezteko. Josu Juaristi izango da Euskal Herriko burujabetzaren aldeko ahots ezkertiarra Europara eramango duen gure hautagaia. Koalizioa osatzen dugun lau alderdiotako ordezkariak bildu ziren bertan, Alternatibakoak barne, han egon zirela, besteak beste Oskar Matute, Amaia Agirresarobe, Asier Vega, Begoña Vesga eta David Pina.

Hona hemen agerraldian esandakoa:

Mila esker kulturaren, hezkuntzaren eta aurrerapenen zentru honetara hurbiltzegatik gurekin, (eta eskerrik asko, bereziki, ni baino lehenago tesitura honetan egon direnei, Europako Parlamentuko gorabeherak nolakoak diren ezagutzen dituztenei).

Ez baita atzo goizeko kontua Euskal Herria Bildu koalizioa osatzen duten alderdiek Europako Parlamentuarekin duten harremana. Alegia, relato bat dagoela, lotura bat, trasmisioa.

Horregatik gaude gaur hemen, beti izan delako garrantzitsua Europako Parlamentuan egotea eta gaur, beharbada, inoiz baino garrantzitsuagoa delako, Euskal Herrian denon artean ireki dugun aukeragatik, eta Europak berak edo, hobeki esanda, europarrrek, pairatzen duten egoera larriagatik.

Euskal Herria egoera berri batean murgilduta aurkeztuko da Europako Parlamenturako hauteskunde hauetara. Eta Europako testuingurua bera ere, dituen argilunekin, aproposa da erronkari aurre egiteko, aukerari probetxua ateratzeko.

¿Por qué se presenta EH Bildu a estas elecciones europeas?

– Porque Euskal Herria necesita una voz que la defienda en el PE, porque es necesario que trabajemos junto con otras fuerzas de izquierda para transformar, poco a poco, la sociedad, y enriquecerla con valores de justicia social, de liberación social y nacional.

– Para trabajar, por lo tanto, por los pueblos que quieren decidir su futuro y por la ciudadanía.

– Para combatir, junto con otras voces amigas, las medidas de los estados y de la propia Unión Europea que están provocando un nivel casi inédito de desigualdad social.

– Y para que Euskal Herria tenga una voz y un voto soberanista y de izquierda en el Parlamento Europeo y ante la Unión Europea, una ventanilla independentista que sea referencia para ese frente amplio soberanista que crece, día a día, en nuestro pueblo.

EH BIlduren hautagaitzak Europa berri baten beharra nabarmendu nahi du, hasiera berri batean beharbada. Eta guk ahalegin horren parte izan nahi dugu.

Gure eremu naturala da Europa eta, ditugun nazio eta alderdi kide europarrekin batera, egungo gobernuek markatu duten norabide eskuindar izugarriaren aurka borrokatu behar dugu. Merkatuek, bankuek, eliteek… herritarren bizimodua eta etorkizuna bera irensten eta zapuzten ari dira. Bada garaia egoera horri buelta ematen hasteko.

Europar Batasunean gizartearen eraldaketaren alde ari diren mugimenduekin, etorkizunaren jabe izan nahi duten herriekin, herrien eta herritarren eskubideak aldarrikatuz eta defendatuz, baita Europako Parlamentuan ere.

Horregatik dira hain garrantzitsuak hauteskunde hauek.

Nola egingo diogu aurre honi guztiari?

– Euskal Herrian ireki dugun bidean eta prozesuan sakonduz, burujabetzaren aldeko urratsak emanez eta bidelagun berriak eginez, indarrak bilduz. Erabakitzeko eskubidearen alde, bistan da. Herri honek berak hartu behar baititu bere erabakiak. Eta beste eredu bat beharrezkoa baita, baita Europan ere. Beste eredu sozial, ekonomiko eta politiko bat.

Independencia y estado libre no son ya quimeras, ni tan siquiera en un entorno que parecía tan cerrado como el de la Unión Europea. Aunque corresponde a los pueblos y a su ciudadanía decidir qué quieren ser y dónde quieren tejer sus relaciones como estado, Escocia y Catalunya están dibujando un nuevo futuro para sus pueblos.

Ambos proyectos de país y de vía soberanista muestran, sin embargo, cuán lejos está la Unión Europea o, mejor dicho, los estados que la componen, de contar con unos estándares mínimos democráticos que marquen unas pautas de juego comunes, y justas, para todos.

Escocia, gracias a su convicción y empeño y a la actitud del Gobierno británico, podría estar marcando ahora mismo un paradigma, una especie de protocolo europeo de lo que puede ser un proceso independentista interno y europeo avanzado y democrático. El Estado español, en cambio, está mostrando justamente el rostro más retrógado en estas cuestiones, algo que muy pocos entienden y comparten en Europa. Es más necesario que nunca ahondar en esas contradicciones en el seno de la propia UE y trabajar junto con las fuerzas democráticas europeas para diseñar otro modelo de relaciones entre las sociedades y los pueblos de Europa.

Euskal Herrian ireki den prozesua, Euskal Herriak duen erabakitzeko eskubdiea, ez dira Estatu espainolaren edo Estatu frantsesaren «barne arazo» bat. Europan lan asko egin da eta egingo da Euskal Herriaren alde, Europak prozesua babestu edota bultzatu dezakeela uste dute askok, Europan bertan. Friendshiparen lana, 2006ko adierazpena, harreman publikoak eta ixilagoak… Zentzu honetan ere, oso inportantea da interlokuzio edo erreferentzi ofizial bat izatea Bruselan eta Estrasburgon.

Y Euskal Herria tiene, debe formar parte de ese proceso, también en el entorno europeo, de liberación social y nacional.

Desde una perspectiva nítida de izquierda, Euskal Herria Bildu trabajará para que los derechos de los trabajadores y el presente y el futuro de los sectores más desfavorecidos estén en la agenda europea de forma constante.

Precisamente ahora que el avance de la ultraderecha se suma, casi como consecuencia lógica, a la lucha ideológica desatada por la derecha en estos últimos años, también desde el Parlamento Europeo. Crisis profunda, descontento social y una desigualdad lacerante es el contexto que nos toca vivir. Es el resultado de años de desmantelamiento del llamado estado del bienestar en la mayoría de los estados miembros de la UE. Y por ello es tan importante participar en una transformación radical de las mayorías políticas, para que Europa y sus estados se vean obligados a tomar en cuenta, mucho más, muchísimo más, a su ciudadanía. Ante esa Europa de la derecha, proponemos una Europa construida sobre los valores de la izquierda.

Europarrek iraultza soziala nahi dute, behar dute, baina baita iraultza demokratikoa ere. Europarrek parte hartu behar dute erabakiak hartzeko prozesuetan eta Europak ere findu eta erraztu egin behar lituzke gaur dituen bide urri horiek. Europako Parlamentuak bide horretan jokatu duen papera ez da nahikoa. Hitz eta boto gehiago izan beharko luke herritarren eskubideen eta partehartzearen defentsan.

ERabakitzeko eskubidea aldarrikatuko dugu Europako Parlamentuan, Europar Batasunaren aurrean, eta eraldaketa soziala, iraultza soziala eta demokratikoaren alde egingo dugu lan. Horretara goaz Europako Parlamentura, Euskal Herriaren alde egitera, ezkerreko baloreetan oinarritutako gizarte berri bat eraikitzen laguntzera.

BIOGRAFIA de Josu Juaristi

EHBildu

http://farm3.staticflickr.com/2860/12268240314_f23cb3d6cb_k.jpg

http://farm8.staticflickr.com/7391/12267788025_3b32cb14bf_k.jpg

http://farm4.staticflickr.com/3693/12268786325_5acbd54e38_k.jpg

http://farm8.staticflickr.com/7318/12284949495_6b6997e640_k.jpg

http://farm6.staticflickr.com/5472/12284946765_c0eb62d27f_k.jpg

http://farm8.staticflickr.com/7370/12285490026_df8dd65314_k.jpg

http://farm4.staticflickr.com/3686/12285074753_37f81e25e2_k.jpg

http://farm8.staticflickr.com/7360/12285058533_e9f40183ad_k.jpg

http://farm4.staticflickr.com/3737/12285444916_4292713d58_k.jpg

http://farm4.staticflickr.com/3816/12284882635_50e2305e30_k.jpg

PNV-PSE-PP hirukoteak aberatsen eta txiroen arteko lubaki sozial eta ekonomikoa areagotzen duen eredu fiskalean sakondu nahi dute

Opor fiskalen auziarengatik Europak ia ziurrenik Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diputazioei ezarri behar dien zigorrak zalantzak eragiten ditu batez ere EAJk bultzatu duen eredu fiskalaren aurrean.

Guztiok ordaindu behar izango dugun txapuza fiskalak erantzule zuzenak ditu, izen eta abizenekin. Beraiek bultzatu zuten eredu fiskal hori, enpresa jakin batzuk lagundu zituzten, beraiek bilatu dute zigorra egotea, eta beraiek dira jendaurrean erantzukizuna dutela azaldu behar dutenak.

Eztabaida ez da nork ordaindu behar duen, azken baten herritarrek modu zuzenean pairatu beharko dutelako horren ondorioa; izan ere, altxor publikotik diru kopuru handia (50 milioi euro) bideratu beharko da zigorra ordaintzera.

Eztabaidak bestelakoa izan behar du: zergatik bultzatzen da gutxi batzuk babesten eta laguntzen dituen eredu fiskal bat? Zergatik bultzatzen da zerga ekarpenaren pisu handiena langileen errentek hartzen duten eredu bat? Zergatik bultzatzen da gehien duena babesten duen eredu bat? Hori ez da inolaz ere onargarria.

Pribilejiodun batzueri zerga gutxiago ordaintzeko ematen zaizkien aukerak desagertu egin behar dira. Enpresa edo pertsona batzuk zergak ordaintzea saihesteko bideak irekita izatea ez da onargarria. Zergatik batzueri bai eta besteeri ez? Produktu fiskal horiek bidegabeak dira ikuspegi sozial batetik eta elkartasun falta handia uzten dute agerian.

Hala ere, eredu horri eusten diote batzuk modu tematian; hau da, zergak ordaintzea saihesteko aukerak eta iruzurra bultzatzen dituzten politikekin jarraitzen dute, eta bestelako beharrak dituztenentzako erabili beharko ziren bitartekoak murrizten dituzte.

Aberastasuna birbanatzeko tresna izan beharko litzateke fiskalitatea, ekitatea bermatzeko eta iruzur fiskalari aurre egiteko tresna. Gizarte osoaren lehentasunak eta beharrak estali ahal izateko eta bermatzeko helburua duten politika publikoak bultzatzeko eta indartzeko tresna.

Hala ere, erabateko bidegabekeria soziala suposatzen duen EAJ-PSE-PP hirukoak izenpetutako akordio fiskala pairatu beharrean gara; izan ere, akordio horren helburua da gehien dutenak saritzea, gutxien dutenen kaltetan. Bakoitzaren gabeziak eta alderdi interesak estaltzeko helburua duen akordioa da, eta ez du inolaz ere gizarteari mesede egiteko xederik.

EAJK edo PPk eskuineko eredu fiskala babestea ez zaigu harrigarria egin, baina PSEk, bere burua alderdi sozialistatzat duenak, ezkerreko alderdi bezala aurkezten denak, hartu duen bidea desengainua izan da guretzat, azken baten, gehien duenak gehiago ordaintzea saihestea eta aberatsenen kapital errentak babesteko helburua daukan ereduaren alde egin duelako.

Norabide horretan, hirukoaren kontraerreforma fiskalak beste jauzi bat egin nahi du, Fortuna Handien Gaineko Zergaren aurka eginez. Fiskalitatearen eta zerga ereduaren inguruko eztabaidarik ez egotea nahi zuten horiek izan dira azkenean eztabaidari bidea eman diotenak. Baina egin dute helburu argia daukan kontraerreforma bultzatzeko: EH Bilduk bultzatzen duen eredu fiskala gelditzea eta indargabetzea. Izan ere, gure ereduak emaitza onak eman ditu, eta aurrera begirako bidea ere zehazten du.

Harmonizazio soinekoa jantzi nahi diote ADEGIren eta CONFEBASKen aginduei jarraituta Bizkaiko Diputazioak diseinatutako uniformizazioari. Uniformizazio fiskal horren ondorioz, aberatsen eta txiroen arteko lubaki sozial eta ekonomikoa oraindik eta gehiago zabalduko da.

Aurrean daukagun egoera tamalgarria da. Milaka familia daude baliabide ekonomikorik gabe, pobreziaren tasak onartezinak dira, milaka eta milaka dira lanik ez eta diru-sarrerarik ez dituzten pertsonak, patronala gehiegikeriak egiten ari da, zerbitzu publiko eta sozialetan murrizketak egiten ari dira… Eta errealitate gordin horren aurrean, eredu fiskal okerra bultzatzen dute ezelango lotsarik azaldu gabe; eredu fiskal bidegabea, desorekatua eta iruzurrari eta zergak ordaintzea saihesteko aukerari bidea ematen diona.

Egoera politikoa eta soziala mehatxua da gure etorkizunarentzat. Horregatik, beharrezkoa da porrot egin duten ereduak gainditzea, bidegabeak izateaz gainera diskriminazioa eragiten dutelako. Gaur egun bizi dugun krisitik atera ahal izateko, fiskalitateak oso paper garrantzitsua dauka. Zerga politika norabide horretan joan behar da, bestelako ardatz batzuekin batera: enplegu politika propioak bultzatzea edota zerbitzu publikoak eta artapen soziala bermatzea.

Horregatik guztiarengatik, EH Bildutik adierazten dugu:

  • Opor fiskalei dagokienean, horren guztiaren kudeaketan parte hartu duten alderdiei gizartearen aurrean erantzukizuna bere gain hartzeko eta behin betirako hona ekarri gaituen eredu fiskala alboratzeko eskaten diegu
  • Eskuinaren kontraerreforma bultzatzen ari den PSEri jarreraz aldatzeko deia egiten diogu eta eredu fiskal aurrerakoia, bidezkoa eta ekitatiboa bultzatzeko indarrak batu ditzala berriro
  • Atzerakoia den zerga politika honen aurreko beren kontrakotasuna azaltzeko deia egiten diegu eragile sozialei eta sindikalei eta gizarteari oro har
  • Bestelako eredu fiskalaren alde egiten dugu EH Bildutik, fiskalitate progresiboa eta bidezkoa indartuko duen fiskalitatearen alde egiten dugu. Aldi berean, EAJ-PSE-PP hirukoak bultzatutako kontraerreformak ezkutatzen dituen pribilejioak salatzen ditugu

EHBildu

EAEn eta Nafarroan abortu librea bermatzeko desobedientziara deitzen dugu eta abortu legearen erreforma gaitzesteko ekimenak abiatuko ditugu instituzioetan

Espainiako Gobernuak aurrera atera nahi duen abortuaren legearen erreformari erabateko gaitzespena adierazteko agertzen gara gaur zuen aurrera. Zentzu horretan, antzuak eta faltsuak iruditzen zaizkigu Alderdi Popularreko kideen artean gai honen inguruan jendaurrean azaldu dituzten desadostasunak, ez baitugu ahaztu behar emakumeen aurkako eraso hori beraien hauteskunde programan jasotzen zela.

Eraso hau ez da Madrilgo gobernutik datorkigun eskubideen urraketen zerrendako beste bat. Haratago doan eraso bat da. Izan ere, oraingo honetan ez dira izan ekonomia eliteak agindua eman dutenak; elite erlijiosoak izan dira. Dena dela, lege hori biztanleriaren erdiaren aurka egindako eraso zuzena da. Emakumeon autonomiaren aurkako zein gure bizitzarengan eta gure gorputzengan erabakitzeko izan behar dugun eskubidearen aurkako eraso larria da.

Tamaina honetako erasoaren aurrean, salaketa publikotik haratago joan behar garela uste dugu. Hala, kontrarreforma honi aurre egiteko erakunde guztietan abiatuko ditugu ekimenak (Iruñeko legebiltzarrean, Gasteizen, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta ondoren mozioa aurkeztuko dugu udaletxeetan). Gure bizitzaren gainean, gure gorputzaren gainean eta gure osasunaren gainean erabakitzeko dugun oinarrizko eskubidea erasotzen duen erreformaren aurrean gaudela esango dugu mozio horren bitartez, baina horrez gain, gure instituzioei eskatuko diegu beren eskumen guztiak erabil ditzatela eta berme guztiak jar ditzatela emakumeok libreki erabaki ahal izateko. Osasun arloko, lege arloko zein gizarte arloko bermeez ari gara.

Horrenbestez, legeak suposatzen duen urraketaren adinako erantzun irmoa eman nahi dugu, eta hori bide politikotik zein instituzionaletik egitea. Indar politiko, sindikal eta sozial guztioi dagokigulako erreforma honi erantzutea eta geldiaraztea. Era berean, guztiok jabetu behar gara oraindik ere indarrean dagoen araudia aldatu behar bada emakumeon eskubideak zabaltzeko izan behar dela, gure kabuz erabaki ahal izateko ama izan nahi dugun edo ez.

Lege atzerakoia da, hamarkadetan borroka feministaren bidez erdietsitakoak lurperatzen dituena. Eta erreforma honi esker ere bai, Espainiako estatua eskubideen urraketen zerrenda lotsagarrian goi-goiko postuetan dago. Horren erakusgarri da erreforma babestu duen bakarra Europako ultraeskuin arrazistena, xenofoboena eta matxistena izan dela. Eta Espainiako estatuan hori gertatzen den bitartean, Frantziako Gobernuak ere bere legea aldatuko du, baina kasu honetan, abortua eskubide bihurtzeko eta, modu horretara, erabaki hori hartzen duten emakumeen aurkako presio itsua arintzeko.

EHBildutik gogoratu nahi dugu eskubideak negoziaezinak direla eta are gutxiago, ezin direla elite erlijiosoen nahien arabera arautu, horien lekua esparru pribatura mugatzen dela ahazten baitute sarri askotan. Abortu librea eta doakoa bermatu beharra dago osasun sistema publikoan, hori baita eskubide horren unibertsaltasuna bermatzeko modu bakarra. Horregatik egiten dugu desobedientziarako deia. Euskal Herriko erakundeek beren burujabetza erabili behar dute abortua librea eta doakoa izango dela bermatzeko, horretarako bitartekoak sortu eta bide propioa jorratuz.

Amaitzeko, erreforma honi Euskal Herriko mugimendu feministatik ematen ari zaion erantzuna goraipatu nahi dugu, eta emakumeon bizitzak kontrolatzeko zein erabakitzeko eskubidea ezabatzeko ahalegin berri honen aurka egingo diren protesta ekintzetan parte hartzeko deia egiten diegu herritarrei.

EHBildu

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/p206x206/1016239_802331633117488_2138186361_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/t31/1265265_802331596450825_588586500_o.jpg

https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-ash4/t31/1522650_802331576450827_199604328_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc1/t31/774230_802331743117477_38849032_o.jpg

Lehendakariak Adegiren proposamenari buruzko iritzia eta Jaurlaritzaren eredua argitzeko eskatu du EH Bilduk

Adegik proposatu berri duen Lan Harremanetarako Eredu Berriak izango lituzkeen ondorio larriak ikusita, besteak beste, negoziazio kolektiborako funtsezko eskubidea bertan behera uztea ekarriko lukeelako, EH Bilduk eztabaida Legebiltzarrera eramango du. Belen Arrondok eta Oskar Matutek iragarri dutenez, koalizioak bost agerraldi eskatu ditu bertan, “ezinbestekoa delako Parlamentuak Adegiren proposamenaren inguruko posizioa hartzea, milaka eta milaka langilerengan eragin zuzena eta larria izan dezakeelako”.

EH Bilduk, zehazki, Adegi eta Confebasken ordezkarien agerraldiak eskatu ditu Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordean, Adegiren proposamena zehatz-mehatz azal dezaten eta Confebaskek Bizkaian eta Araban ere eredu hori ezarri nahi duen argi dezan. Halaber, Urkullu lehendakaria eta Aburto eta Tapia sailburuak ere osoko bilkuran ager daitezela galdegin du koalizioak, Adegiren proposamena publikoki aztertzeko orduan Jaurlaritzak azaleratu dituen kontraesanak argitzeko –Aburtok hori ez dela bere eredua esan du, baina Tapiak, aldiz, babesa eman zion Adegiri nolabait– eta, Urkulluren kasuan, argi uzteko zein den bere eredua langileen eskubideak babesteko.

Espainiar Gobernuaren lan erreformak negoziazio kolektiborako eskubidea zapuztu eta langileak zeharo babesgabeturik utzi dituela gogorarazi ondoren, Arrondok eta Matutek erreforma horretan kokatu dute Adegiren proposamenaren jatorria. Azaldu dutenez, “Adegik negoziazio kolektiboaren bitartez lortu ez duena lortu nahi du orain proposamen horrekin, lan baldintzak kaskartzeko”. Finean, salatu dute, Gipuzkoako patronalak “langileei enpresaren borondatea inposatzeko eredua planteatu du, langileek oraindik izan ditzaketen eskubideak bertan behera uzteko. Negoziatu behar dutenen artean orekak egon behar du ezinbestean, orekarik gabe negoziaziorik ez dagoelako, inposaketa baizik. Adegik, ordea, oreka guztiak apurtzen ditu langileak enpresaren menpe uzteko, zeharo babesgabeturik, sindikatuak negoziazio mahaitik kanpo ateratzen dituelako”.

Hori dela eta, Adegiren ereduaren aurrean, EH Bilduk negoziazio kolektiboaren balioa aldarrikatu du eta Lan Harremanetarako Euskal Esparrua ardatz duen eredua defendatu du, “Madrilek inposatutako erreformetatik oso urrun dagoena, negoziazio kolektiborako eskubidea eta enplegu duina bermatzeko”.

Alternatibak ohartarazi du euskal gizarteak ez duela bakearen kontrako sabotajerik onartuko

Alternatibako bozeramaile nazional Oskar Matutek, salatu egin du gaur manifestazio bat legez kanpo uzteko azkenaldiko enegarren eskaera, AVT eta beste eragile batzuek ostiral honetan EPPK-ko abokatuen elkartasunean Bilbon deitutako martxaren debekua eskatu baitute “bakea eta herri honetako normalizazio politikoa oztopatzea helburu duten eragileek”. Matutek berak aurretik ere esan duenez, “tokiz eta lekuz kanpo” dago eskaera hori, are gehiago duela gutxi gatazkan inplikatutako eragileetako batek “indarkeriaren erabileraren behin betiko etetearen aldeko apustua berretsi duenean”.

Ildo beretik, salatu egin ditu alderdi popularraren mezuak eta jokabidea, “ETA jarduera armatura buelta daitekeen susmoa zabaldu besterik ez dute bilatzen, agerikoa denenean hori inoiz ez dela gertatuko”. Horregatik, Espainiako eskumari leporatu dio “gezurretan nahita aritzea, presoen eskubideak errespetatzeko orduan urratsik ez egitea eta bakea zein konponbidearen alde aritzen direnei egiten dizkieten erasoak justifikatzeko”. Egoera honen aurrean, alderdi ezkertiarreko bozeramaileak Espainiako gobernuari exijitu dio “bere jokabide zapaltzailea laga dezala, min gehiago besterik ez duelako eragiten, eta utz dezala behingoz euskal herritarren bake nahiarekin jolasteari, horretan ari baitira gaur egun, atzeraezina den prozesu baten aurrean piromanoarena egiten”.

Esandakoagatik, Alternatibatik salatu egin dute “justizia eta mendekua nahastu nahi dutenen” jarrera, “ustelkeria sistemikoan gustura bizi direnena, herri klaseen lepotik bizi direlako, eta horrek behartzen ditu gatazkaren mamuak berpiztera”. Horregatik, Matutek ohartarazi du euskal gizarteak ez duela geldotasunik onartuko, ezta Euskal Herriko pertsona guztien eskubideak berrezartzearen alde lan egiten dutenen kontrako etengabeko boikotean aritzea: “herri heldua gara, askatasunez pentsatu eta jokatzen duena, eta beren inposaketak ez du herritarren bakearen aldeko bultzada geldiaraziko, ezta gehiengoaren bake, askatasun eta justizia sozialaren beharra isilaraziko”.

Matute: “Gisasolaren dimisioak ez dio eragin behar MCCk Edesa salbatzeko planari eman beharreko babesari”

Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkideak Basauri eta Bergarako lantegien jarduera mantentzeko langileen proposamenaren balioa berretsi du. Gisasolak presidente kargua uzteak ez du plan hori arriskuan jarri behar, ohartarazi du.

EHBilduk Edesako langileek aurkeztutako bideragarritasun planaren balioa berretsi du, plan horrek Fagor Etxetresnak Basaurin eta Bergaran dituen lantegien jarduera mantentzea ahalbidetuko lukeelako, eta azpimarratu du Txema Gisasola MCC-Mondragon Korporazioko presidentearen dimisioak, gaur iragarritakoak, ez diola inolaz ere eragin behar MCCk langileen proposamenari eman beharreko babesari. Oskar Matuteren esanetan, “Gisasolak kargua utzi izanak ez du Edesa salbatzeko planaren garapena eta bideragarritasuna arriskuan jarri behar”.

Edesako langileek MCCri eta Jaurlaritzari helarazi dieten proposamenak 345 lanpostu mantentzea ekarriko lukeela nabarmendu du EHBilduko legebiltzarkideak, eta ohartarazi du MCCko kupulan izandako aldaketek arriskuan jar dezaketela bideragarritasun plan horren onarpena eta garapena. Horren harira, Matutek langileen proposamena babesteko eskatu dio berriro MCCri. Bere iritziz, “MCCk plana babestu behar du Gisasolaren dimisioa alde batera utzita; ezin du horren menpe kokatu langileei eman behar dien erantzuna, halabeharrez positiboa izan behar duena”.

EHBildu

Txiapas eta Palestinarekin elkartasun internazionalista

Alternatiban, beste ezaugarri askoren artean, munduko ezkerra eraldatzeko borroka internazionalista ere izan behar duelaren uste sendoa daukagu. Horregatik, elkartasun internazionalista horri jarraituz, eta tamalez borroka guztietan egotea posible ez zaigun heinean, gure babesa eman nahi izan diegu munduko bi herrialde oso desberdinetan dauden proiektuei (Txiapaseko komunitatea indigenak eta Palestinako Emakumeen Batzarra), baina azken batean, borroka berdinean ari direnak; herri baten eskubideen aldeko borrokan:

Palestinako Emakumeen Batasuna (Union of Palestinian Women Committees)

Alternatibako bozeramaile nazional Amaia Agirresarobek Palestinako Emakumeen Komiteen Batasunaren presidente Khitam Saafini egindako elkarrizketa. Bertan, Palestinako herriaren egungo egoera hobeto uletzeko giltzak eman ez ezik, erakunde honek bere kabuz eta Palestinar Aginte Nazionalarekin batera egiten duen lana azaltzen digu. Saafinik emakumeen eta umeen eskubideen alde, baina batez ere, emakumeen formakuntzaren eta askatasunaren alde egiten duten lanaren garrantzia azpimarratzen du:

 

Txiapaseko komunitate indigenen Buen Gobierno Zapatistaren Batzarrak

Hemen Alternatibaren Koordinakunde Nazionaletik bidalitako eskutitza eta ondoren, Oskar Matutek Euskal Herriko Txiapasekiko Elkartasun Plataformako hainbat kideekin egindako bileraren argazkiak:

Os escribimos desde Alternatiba, una organización política de la izquierda vasca participante a su vez de EH Bildu (segunda fuerza política de Euskal Herria) para haceros participes de una decisión que hemos hecho efectiva en relación con el soporte y apoyo a la labor que realizáis en Chiapas.

Alternatiba, como expresión de su vocación internacionalista y solidaria con pueblos y comunidades en lucha contra el capitalismo y la explotación, tiene acordado donar el 1% anual de sus presupuestos a proyectos o realidades que a lo largo del planeta confronten contra el sistema mundo imperante y marcado por actitudes heteropatriarcales, desarrollistas,  imperialistas  y capitalistas.

Fruto de este compromiso hemos decidido apoyar vuestra causa, de la que fuimos conocedores a través de los compañeros de la Plataforma Vasca de Solidaridad con Txiapas de Euskal Herria. Nuestra ayuda de 3600 euros la hemos formalizado a través del número de cuenta que la misma plataforma nos facilitó, que es de Enlace Civil A.C. El ingreso lo hemos hecho a finales de junio de 2013, y nuestro deseo es que esta ayuda se distribuya a partes iguales entre las 5 juntas o caracoles para el desempeño de las tareas o retos que tengan pensado acometer. No importa si lo gastan en salud, en educacion, en desarrollo productivo o en otras cosas, lo importante es que os sirva para vuestra lucha

Os pedimos que nos mandeis una carta de cada junta explicando que habéis recibido el dinero para que asi nosotros sepamos que ha llegado y nos quedemos tranquilos/as. Podéis mandarnos estas cartas a través de la Plataforma Vasca de Solidaridad con Txiapas de Euskal Herria.

Somos conscientes de que esta modesta ayuda no erradica ni hace frente a todos los problemas con los que os encontráis en vuestra encomiable labor pero deseamos que al menos ayuden a hacer realidad, pasito a pasito, esa bella utopía en la que estáis inmersos.

Desde la distancia geográfica, que no política, recibid un fuerte abrazo compañer@s!

X