Sabin Arana Bilbao gogoran, agur eta ohore

Atzo jaso genuen Sabin Arana Bilbaoren heriotzaren (Sestao, 1944 – Gasteiz, 2013) berri; ezkerreko militante, euskaltzale eta Frankismoko errepresaliatua. Alternatibatik gure atsekabea azaldu nahi dugu, pertsona honen ibilbide luzea askorentzat eredugarria izan delako; batez ere, hamarkadaz hamarkada Sabin borrokan ibili den trintxera ugarietako askotan berarekin borroka egin dugunontzat. Ez alferrik, klandestinitatea, tortura eta kartzela ezagutu zituen, beti ere, bidegabekerien kontra, teorian eta praktikan, borroka eginez sozialismoaren norabideari jarraituz.

Bera galtzea deitoratzen badugu ere, agur esaterakoan erakutsitako duintasunari pozik egoteko modukoa deritzogu, gaixotasunarekin bidean topo egin arte frankismoaren aurkako konpromisoa mantendu zuelako; Sabin, Argentinan Frankismoaren kontra hasi zen auziaren aldeko plataformaren sustatzailea baitzen. Diktaduraren zigorgabetasunaren bukaera nahi zuen, horrenbestetan borrokatu zuena eta ondorioz zigortua izan zena; baina inoiz ez mendekuaren izenean, justiziarenean baizik.

Frankismoaren aurka azken hatsera arte Mikel Peruarena Ansa

Alternatiba Bartzelonan dago, ANCk eta CUPek gonbidatuta, Diadaren ekitaldi desberdinetan parte hartzeko

Alternatibako bozeramaile nazional Amaia Agirresarobe, eta Diana Urrea Mahai Internazionalistako kide eta parlamentaria, Bartzelonara bertaratu dira, hurrenez hurren, CUPek eta Kataluniako Asanblada Nazionalak (ANC) gonbidatuta, Diada egunerako antolatutako ekitaldi desberdinak babesteko, eta independentziaren alde lurralde osoa zeharkatuko duen giza kateari indarrak gehitzeko ere. ANCk eginiko gonbidapenari erantzunez, EHBilduren ordezkaritzaren baitan joan da Urrea.

Legebiltzarkideak gogorarazi duenez, Alternatibak subiranotasunaren eta erabakitzeko askatasunaren aldeko apustua egiten du: “herritarren gehiengo batek, Euskal Herrian zein Herrialde Katalanetan, gure borondatearekin eta oztoporik gabe, gure etorkizuna erabakitzeko nahia partekatzen dugu”. Aldi berean, CUP bezalako indar politikoekin, Diada egunean Alternatiba ekitaldi desberdinetan parte hartzera gonbidatu duena, “komunean dugu eraikuntza nazionala eta soziala batera garatzeko helburua, borroka bat bestearen gainetik lehenetsi gabe”.

Azkenik, Alternatibatik Txileko presidente Salvador Allenderen hitzak gogoratu dituzte, gaur Pinocheten estatu kolpearen eta presidentearen heriotzaren 40. urteurrena gogoratzen denean. Horrela zioen Allendek: “Historia gurea da eta herriek osatzen dute”.

Acto de inicio de curso de EHBildu-ren kurtso hasierako ekitaldia Donostian

EH Bilduk Donostiako Miramar Jauregian ospatutako ekitaldi baten bidez eman dio hasiera 2013/2014 ikasturte politikoari. Koalizioko ordezkaritza zabala izan da bertan eta denen izenean Laura Mintegik eta Maiorga Ramirezek hartu dute hitza, datozen hilabeteetako erronka politikoen berri emateko. Hau da Laura Mintegik esandakoa:

Gaur agertu nahi izan dugu EHBilduko alderdien ordezkariek eta hautetsiek ikasturte politikoaren hasieran gure asmoen berri emateko.

Eta agertu egiten gara orain urtebete egin genuen modu berean: elkarrekin, ilusionaturik eta lanerako egitasmoz kargaturik.

Jakin badakigu urte latza izango dela, eta aurretik datozen arazoak disolbatu ez ezik, areagotu ere egingo direla. Adibide gutxi batzuk jartzearren aipatu nahi ditugu larrialdietarako laguntzak (AES), pentsioen erreforma, edo kontratuen prekarietatea, zein baino zein kaltegarriagoa txartoen pasatzen ari direnentzat. Miseriara kondenatzen ari dira milaka eta milaka pertsona. Zeren, modu batera edo bestera, Espainiako gobernutik datorkigun mezua, mezu bera baita:

  • ez espero babesik administrazio publikorik.
  • nork bere burua salbatu behar du.
  • herritarrak ez dira gobernuaren lehentasuna, ekonomian agintzen dutenak gainetik daude eta.

Gaixo dago ahulen dauden pertsonak abandonatu egiten dituen estatua.
Gaixo dago, herriak aukeratua izan arren, herritarren aurka jotzen duen gobernua.
Gaixo dago debate demokratikoari uko egiten dion demokrazia.

España está enferma y ni siquiera es consciente de su enfermedad, porque niega, oculta o relega las enormes carencias que tiene. Su enfermedad no solo afecta a su situación económica, sino que se extiende al ámbito de la cultura política y de su propia condición democrática.
muestra un autoritarismo secular cuando se niega a dialogar sobre los principios democráticos más básicos.
hace gala de una enorme carencia democrática cuando ignora que toda nación tiene derecho a su propia determinación, esté situada en Inglaterra, en Canadá o en España.

Gobernu espainiarrak ez daki entzuten, ez daki solasean egiten, ez daki zer den errespetua, bizikidetza mespresatzen du, bakeak bertigoa ematen dio eta ez du onartzen Euskal Herria existitzen denik.
Nora goaz honelako gobernuarekin? INORA ERE EZ.

Heldu da momentua BURUJABETZAREN BIDEARI EKITEKO.

ZERGATIK? Zergatik aldarrikatzenn dugu burujabetza?

Lehenik eta behin, NAHI DUGULAKO, asmo politiko eta kolektibo hori daukagulako.
Ez da behar justifikazio historizistarik edo azalpen legalik. Herri orok legitimitatea du bere buruaren jabe izateko. Haatik. Nazioarteko eskubidea da, eta guk ere badugu eskubide hori.

Kultura demokratikoaren oinarri-oinarrizko printzipioa da pertsona eta kolektibo guztiak gai direla erabakitzeko, eta beren bizitza politikoari dagozkion gaietan inziditu ahal izateko. HORRI esaten zaio demokrazia, hitzaren esanahia baliogabetu edo aldarazi nahi bada ere.

Burujabetzari uko egitea, demokrazia bera ukatzea da. Ez dago demokraziarik inposaketan eta ukazioan oinarritzen denik.

NOREKIN bideratu nahi dugu burujabetza?

Herri honen izaera aitortzen duten guztiekin. Beren bizitza politikoan eragin nahi dutenekin. Demokrazia bakar batzuen jabegoa ez dela uste dutenekin.

Horiekin guztiekin lotu nahi ditugu akordioak eta bideari ekiten hasi, elkarrekin. Mezu hori eman nahi dugu gaur.

Burujabetzaren trena jarri nahi dugu martxan, kilometroz kilometro, geltokiz geltoki. Gonbitea egin nahi diegu herritarrei, eragileei (hurbilekoei eta urrunekoei) tren honetara igotzeko. Gonbitea luzatzen dugu, lokomotoratik edo bagoietatik, aurrera jotzeko eragozpen guztien gainetik. Ibilbidearen atal bakoitzean akordio txikiak erdietsi nahi ditugu, herrigintza helburu, beti. Batzuekin eta besteekin, ahalik eta gehienekin.

Alguien podría pensar si no sería mejor afianzar el autogobierno y seguir como hasta ahora, de manera parecida a estos últimos 30 años. Habría quien tuviera la tentación de blindar el espacio autonómico y querer asegurarlo. Sería un grave error. En primer lugar porque la agresión que se ha ejercido contra Euskal Herria no es un fenómeno nuevo, aunque ultimamente se muestre más evidente. La negación de este país es antigua, constante y permanente. Y el autogobierno en parte ha contribuido a ello.

España quiere ocultar su debilidad estructural mostrando rigidez ante quienes considera dependientes. Necesita a catalanes y vascos para fortalecerse y para sentirse más España. Y eso le hace todavía más débil. Porque España necesita a otras naciones para saberse España, pero Euskal Herria no necesita a España para saberse país.

Azken urteetan, gainera, Espainiako gobernua esaten ari zaigu autonomiek bide luzeegia egin dutela eta estu lotu behar direla. Hitzez eta ekintzez esaten digu, behin eta berriz, egun batean bai eta hurrengoan ere.
Bere agendan ez dago herritarrei galdetzea: ez du datarik eta ez du asmorik, ez Katalunian ezta Euskal Herrian ere. Horrexegatik egin behar dugu gure bide propioa.

ZERTARAKO? Zertarako egin gure bidea?

Herri honek ahalmena behar du bere etorkizun politikoa, ekonomikoa eta soziala erabakitzeko, bere bidea BERAK sortzeko. Bere aziertoak eta bere erroreak egiteko. Euskal herritarron eskubidea da, eta eskubideak ez dira ematen edo kentzen. Eskubideak gauzatu egiten dira.

Erronka izugarria da, eta prest gaude. Gure buruaren jabeak gara, inoren baimenik jaso behar izan gabe, bagara nor zer nahi dugun esateko.
Gure burua gobernatu nahi dugu, jendarte justuagoa eraikitzeko, bakea ezartzeko eta egonkortzeko, lan politikoa pertsonei begira egiteko. Politika ez delako bakarrik beste batek ematen dizuna administratzea. Politika ez da kudeaketa hutsa, POLITIKA ERABAKITZEA DA.

Eta hori guztia egiteko baldintza ezinbestekoa da gainontzekoekin mintzatzea, guztiekin: hurbilago daudenekin eta urrutiagoa daudenekin ere bai. EHBildu sortu zenetik azaldu dugu zein den gure kultura politikoa: elkarrizketa eta akordioa. Horrela jaio zen eta horrelaxe funtzionatzen dugu koalizioan, egunez egun. Kultura politiko hori eraman nahi dugu jendartera: hezkuntza arlora, osasungintzaren eremura, ekonomiako eragileen gunera. Herritarren arteko harremanak trinkotu eta sendotu nahi ditugu, herrialde guztietara hedatu proiektu ilusionantea. Pentsatu zer behar dugun herri gisa, diseinua egin, zirriborratu geroko Euskal Herria eta, gero, horri, ekin.

Hitz batean, elkarren artean hitz egin, erabaki eta eraiki.

Non? Kalean. Instituzioetan. Auzoetan. Herrietan. Hedabideetan. Mintzatu eta elkarguneak sortu.
Akordioa da gakoa. Edo, hobeto esateko, AKORDIOAK, maila eta kide ezberdinen artekoak. Pausuz pausu, urratsez urrats. Eta horretarako bi tresna erabiliko ditugu:
ERRESPETUA, errespetua eskaini eta esijitzen dugu.
DETERMINAZIOA, ez dugu amore emango. Aurrera begira joko dugu une oro.

La clave es ir construyendo acuerdos, uno a uno, en temas sectoriales, locales, generales o territoriales. Colocar cimientos que vayan dando forma a una obra compartida entre distintos. Paso a paso, a ritmo, sin prisas, sin pausa.
Y utilizaremos para ello dos instrumentos básicos de trabajo:
EL RESPETO, porque ofrecemos y exigimos respeto.
LA DETERMINACIÓN, porque no vamos a cejar en el empeño. Siempre miraremos hacia adelante.

DATOZEN EGUNETAN PROPOSAMEN BAT AURKEZTUKO DUGU, eta horixe bera izango da, hain zuzen ere, proposamen bat, irekia, zabala, auzolanerako lanabesa.
Burujabetzarako bidea ezin baita bakardadean ibili. ALDAKETA erabatekoa egiteko iritzi guztiak entzun eta aintzat hartu behar dira.
Proposatzen dugun bidea ez doa inoren aurka, guztion alde egin nahi dugu. Guztion onerako, den-denok irabaziko baitugu gure burua gobernatzen dugun heinean.

EN BREVE VAMOS A OFRECER UNA PROPUESTA PARA INICIAR EL CAMINO DE LA SOBERANIA, una propuesta abierta, a la que se puedan ir añadiendo vagones que completen el tren hacia la soberanía. Pondremos en la mesa iniciativas que puedan concitar acuerdos con el obejtivo de ser más país día a día.
Una propuesta que no es contra, sino a favor. Que suma y no resta. Que favorece y con la que todas ganamos, y ninguno pierde.

Horregatik hemen, gaur, gure eskaintza eta gure gonbite sintzeroa eskaintzen dugu Euskal Herria eraikitzeko, gurekin, zurekin, zuekin.

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1292806_715961178421201_359582368_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1265358_715961175087868_1457141321_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1276999_715961421754510_642853474_o.jpg

Elkarretaratze jendetsua Bilbon nekazari kolonbiarrekin elkartasunean

Dozenaka lagun atera dira gaur kalera Kolonbiako nekazarien lanuztearekin elkartasuna adierazteko, Bilboko Kolonbiako kontsulatuaren aurrean eginiko elkarretaratzean. Euskal Herriko Marcha Patrioticak eginiko deialdira erakunde ugarik erantzun diote. Alternatibak ordezkaritza zabala izan du, besteak beste, Oskar Matute eta Diana Urrea legebiltzarkideak; Amaia Agirresarobe eta Asier Vega batzarkideak eta Ana Etxarte Bilboko zinegotzia izan dira bertan, Alternatibako Mahai Internazionalistako militante askorekin batera. LAB, Askapena, Komite Internazionalistak eta Sortuko kideak ere bertaratu dira. Elkartasun mezuak eta Gobernuaren aurkako oihuak izan dira nagusi protestak iraun duen ordu osoan.

https://sphotos-b-ams.xx.fbcdn.net/hphotos-ash4/p206x206/1002222_715628611787791_204097355_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/980536_715628608454458_1641040407_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash4/1273835_715628781787774_785995287_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/1267828_715629051787747_751702023_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash4/1268137_715629101787742_1217927272_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/1262855_715629371787715_2059182799_o.jpg

Jai herrikoiak, parte-hartzaileak eta parekideak

 

Jaiak herriarenak eta herriarentzat behar dute izan; errespetuan, parekidetasunean eta parte hartzeko eskubidean oinarritutakoak. Alternatibatik beharrezkoa ikusten dugu festa eta aldarrikapena bateratzea eta horregatik, aurtengo jaietan pegatinen bidez jai eredu hau zabaldu eta defendatu dugu Euskal Herriko kaleetan. Eta horretan arituko gara lanean jaiak, benetan, herrikoiak, parte-hartzaileak eta parekideak izan arte. 

http://alternatiba.net/old-files/Pegatinak jaiakONA.jpg

http://alternatiba.net/old-files/Pegatinas fiestasONA.jpg

Alternatibak Euskal Herriko Marcha Patrioticak eginiko deialdiarekin bat egin du Bilbon Kolonbiako nekazariekin elkartasunean kalera ateratzeko

Kolonbiako herriak bizi duen egoera humanitario korapilatsuaren aurrean, Euskal Herriko Marcha Patrioticak herri nekazariei elkartasuna ematera deitu du, Kolonbia osoan ematen ari diren milaka nekazarien protestak isilarazteko helburua duten indar publikoek gauzatutako giza eskubideen eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren urraketei erantzuna emateko. Nekazal Geldialdi Herrikoia izena jaso duen mugimendu honek, asteak daramatza Juan Manuel Santosen gobernuaren politika ekonomikoak eta errepresiozko politikak salatzen, Kanada, Hego Korea, Estatu Batuak, Japon eta azkenaldian, Europako Batasunarekin adostutako Komertzio Askerako Hitzarmenek ekarri dizkieten ondorio latzekin batera. 

Kolonbiako herritarrek egunero bizi dituzten hilketei, mehatxuei, atxiloketei eta zurikeria kasuei erantzuteko, Alternatibak, Askapena, Komite Internazionalistak eta LAB bezalako beste erakundeekin batera, bere atxikimendua eman dio kontzentrazioari. Eta bide batez, gizarte osoari dei egin dio Kolonbiako nekazarien eskubideak aldarrikatuko dituen kontzentrazioan parte hartzera ostegunean,irailak 5, Kolonbiako Kontsulatuaren aurrean (Urkijo Zumarkalea 2, Bilbo) 19:00etatik aurrera egingo dena.

Alternatibaren Mahai Internazionalistako kide eta EHBilduko parlamentari Diana Urrea, martxan parte hartuko duen Alternatibaren ordezkaritzaren buru izango da.

Kontzentrazioa Kolonbiako nekazarien elkartasunean Euskal Herritik
LEKUA: Kolonbiako Kontsulatuaren aurrean (Urkijo Zumarkalea 2, Bilbo)
ORDUA: 19:00etan

Alternatibak bere Batzar Nazionalean erabakiko du Europako hauteskundeetan parte-hartzearen inguruan, irailaren 28an

Zenbait komunikabideetan azaldutako informazioen harira, Alternatibaren Koordinakunde Nazionalak argitu nahi du datorren urteko Europako hauteskundeetan parte hartzeko erabakia oraindik ez dela hartu. Izan ere, alderdiaren estatutuek zehazten dutenez, erabaki hori asanblada baten bidez hartu behar dute militanteek, eta horixe izango da, hain zuzen, Bilbon irailaren 28an, Alternatibaren hurrengo Batzar Nazionalak eztabaidatuko dituen gai nagusietako bat. Organo honek, eta ez beste inork, hartuko du Alternatibaren parte-hartzea izango duen edozein akordio hauteskundeei begira.

Alternatibarentzat europar proiektua estrategikoa da, herrien burujabetza aldarrikatu ez ezik, ezker alternatiboaren aldeko apustua garatzeko, indarrean dagoen sistema eraldatu baino, gainditzeko helburua duena. Hala, gabezia demokratiko ikaragarriak dituen eta botere finantzario handien menpe dagoen batasunarekiko oso bestelakoa izango den Europa eraikitzeko aliantzak sortu eta indartzeko aukera izan daiteke. Halaber, Europarako agenda alternatiboa eraikitzeko abagunea izan daitezke bozak, herritarren jabekuntza ahalbidetuko duena ezker alternatiboaren oinarrietatik.

Hauek izango dira, besteak beste, Europako hauteskundeen inguruan Alternatibaren Batzar Nazionalak aintzat izango dituen irizpideak, hartu beharreko erabakia egun horretan bertan jakinaraziko dela.

Euskal Herria martxan

Milaka lagunek Bilboko kaleak hartu zituzten joan den ostiralean Euskal Herria Bilduk deitutako manifestazioarekin bat egiteko, ‘Sasi guztien gainetik Euskal Herria martxan’ lemapean abiatu zena. Aitziber Ibaibarriagak eta Oskar Matutek hartu zuten hitza, hona hemen bigarrenaren hitzak eta bien parte-hartzearen bideoa. / Varios miles de personas acudieron a la llamada de Euskal Herria Bildu de salir a las calles de Bilbao en la manifestación bajo el lema ‘Sasi guztien gainetik Euskal Herria martxan’. Tras la marcha intervinieron frente al ayuntamiento Aitziber Ibaibarriaga y Oskar Matute, aquí las palabras del segundo y las palabras de ambos en video.

Euskal Herriak estatuen estrategia ukatzaileak gainditzeko borondatea eta asmoa plazaratu du. Eta EHBildutik bide horiek zabaldu eta bultzatzeko erabakia hartuta dugu ere. Egunez egun, pausorik pauso, bagoaz aurrera. Politika antisozialei aurre egiteko agenda dugu; gatazkaren konponbiderako ere; baita erabakitzeko eskubidea gauzatzeko eta Euskal Herria independentziaren bidean jartzeko agenda ere!

Eta gure agenda partekatzeko prest gaude, gehiengo sozial zein sindikalarekin, eta beren burua abertzale edo ezkerreko aitortzen duten alderdi zein eragilerekin. Izan ere, agenda eta gogoa konpartiturik, posible da herri hau bestelako agertoki batera eramatea.

Ayer mismo Urkullu nos vendía humo diciendo que las aguas de la crisis están controladas. Es una falta de respeto hacia los miles de trabajadores y trabajadoras a quienes se está haciendo pagar las consecuencias de una crisis a base de despidos, precarización, perdida de derechos sociales y laborales. Porque ese era el objetivo de quienes provocaron la crisis. Y además, siguen amenazando con más reformas y recortes a corto plazo.

La recuperación de un país podría venir de un esfuerzo común y compartido, pero no empobreciendo a la ciudadanía y agrediendo permanentemente los derechos de las y los trabajadores en beneficio del capital.

En Euskal Herria es hora de conformar mayorías políticas y sociales para hacer frente al inmovilismo, a la involución democrática, a la destrucción de los derechos sociales y laborales. Mayorías para echar por tierra las políticas pactadas entre Rajoy y Rubalcaba.

Los sectores políticos, sociales y sindicales comprometidos con este nuevo tiempo debemos hacer frente a la estrategia de bloqueo a la que el estado nos quiere condenar. Para ello, es necesario activar iniciativas y acuerdos que hagan avanzar el proceso con el amparo y el protagonismo de la sociedad. Aiete y las recomendaciones de los expertos y agentes comprometidos en el proceso de resolución han planteado un camino que es preciso abonar y alimentar. Ese es el reto y el compromiso que adquirimos.

Frente a ello, nos encontramos con una contestación única y compartida por PP y PSOE a los sólidos compromisos adquiridos desde Euskal Herria. Ambos han apostado por dar una nueva vuelta de tuerca a la vulneración de derechos, por sostener su violenta estrategia en las cárceles y ahondar en la criminalización con la activación de macrojuicios en la Audiencia Nacional.

Euskal Herria Bildutik gure esku dagoen guztia egingo dugu prozesua indartzeko, eta datozen hilabeteotan ahalaeginak eta ekimenak beste eragileekin konpartitzeko asmoa iragarri nahi dugu. Herri honen etorkizuna ez dugu Euskal Herria ukatzen gaituztenen eskuetan utziko.

Herri honen etorkizuna burujabetzan datza, askatasuna du izena. Burujabetza eta askatasuna izan nahi duguna erabakitzeko, gizarte eredu berri bat eraikitzeko, justizia soziala bermatzeko, aberastasuna banatzeko eta politika berriak garatzeko.

Eta bide horretan, erasoen aurrean, eskubide sozial, laboral, zibil eta politiko guztiak babesteko eta bermatzeko herri harresiak eraiki behar dira. Hori da gure bidea, hori gure eskaintza, eta gure eskua luzatu nahi diegu bide hori gurekin batera jorratu nahi duten guztiei, esfortzuak batzeko, indarrak metatzeko, herria eraikitzeko. Gizartetik eta gizartearentzat.

Sasi guztien gainetik, Euskal Herria martxan!
Gora Euskal Herria askatuta! Gora Aste Nagusia!
Gora Marijaia!

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash4/1009039_707434065940579_274670329_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/893218_707434255940560_1898777041_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/1119868_707434402607212_1773206838_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/904041_707434549273864_860930484_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1172749_707434569273862_1681471701_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/978060_707434825940503_1633254155_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc1/1116146_707434875940498_760385682_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc1/812556_707435042607148_896522825_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1172694_707435259273793_575617545_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/1167593_707435475940438_1552457255_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash4/963868_707435639273755_1828545153_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/1146189_707435785940407_1385611418_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc1/904016_707435875940398_609625607_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/798273_707436182607034_949379241_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/894746_707436185940367_1155078457_o.jpg

Abuztuaren 23an Urquijori Euskal Herria bakean uzteko esango diogu, gure etorkizuna askatasunez eta demokraziaz eraikitzeko aukera izan dezagun

Zenbatezinak dira herri honek historian zehar eremu desberdinetatik sufritutako erasoak, eta Euskal Herrian aro berrian bizi garen arren, oraindik ere ez dira erasoak gelditu. Hala ere, gure gaurko asmoa ez da eraso horiek guztiak zerrendatzea.

Estatu espainiarrak basakeriaz erasotzen du langileria. Krisi ekonomikoari aurre egiteko aitzakiaz baliatuta, PPren gobernuak langile-klasearen lorpenekin bukatzeko murrizketak inposatzen ari ditu, langileak direla krisiaren ondorioen zama guztia bere gain daramatenak. Baldarki kudeatutako krisi ekonomiko honek Bizkaian egoera oso larriak sortzen ari ditu.

Patronalaren eta gobernu zentralaren erasoek 100 mila langabe baino gehiago batu dituzte Bizkaian, Hego Euskal Herriaren langabetuen ia erdia. Eta zerrenda luzatuz doa, luzatuz doan bezalaxe ixten doazen enpresen zerrenda foru instituzioaren eraginkortasun ezaren ondorioz: Incoesa, Formica, Troquenor, Virtisú, Ikets eta La Naval adibide batzuk baino ez dira, azken urte honetan itxi diren edo oso egoera latzean dauden dozenaka enpresen artean. Milaka familia aurkitzen dira egoera larrian.

Bestaldetik, herri honek eskaintza demokratikorik ez izateak, bidea errazten dio Estatu espainarrari, bere esku dituen baliabide guztiekin, Euskal Herrian martxan dagoen prozesuaren huts egitea kausatzeko. Zein bestela izango litzateke epaiketak mantentzeko arrazoia? Indarrak elkartu behar ditugu: herritarrak, eragile sozialak eta politikariak elkartu behar gara epaiketa politikoei aurre egiteko. Datorren udazkenetik aurrera, dozenaka bizkaitar epaituak izango dira auzi politikoak direla eta. Eta bien bitartean, euskal preso politikoenganako elkartasuna kriminalizatzen jarraitzen dute.

Eredu honek porrot egin du, baina estatu espainiarrak setatu egin da eta benetako trantsizio demokratikoa egitea baztertu du. PPren gobernuak eskubideen urraketan eta indarkerian oinarritutako inboluzioa aukeratu du, Euskal Herriaren gatazkaren konponbidean emandako aurrera pauso garrantzitsuei eta lortutako konpromisoei aurre egiteko.

Halaber, demokrazia falta horrek ahalmena ematen dio Gobernuaren ordezkari Carlos Urkijori nahi duena inposatzeko, Euskal Herriak bere alderdiari ematen dion babes estuaren ondorioz, botoen bidez egitea ezinezkoa zaiolako. Eta horrela, euskal lurraldeetan egunero gobernadorearen irudia gogorarazteko aukera du ere. Ezin gaituzte konbentzitu, eta horregatik inposaketa erabiltzen dute, nahiz eta, Bilboren kasuan bezala, bakarrik geratu diren. Atzo bertan jakin izan genuen, Gasteizko epaile batek Pablo Gorostiaga Laudioko jaietako txupinero izateko izendapenaren debekua mantentzea erabaki duela. Ez da pregoirik irakurriko. Baina Carlos Urkijok sekula lortuko ez duena, Gorostiagak bere bizitza osoan egindako lanarekin eta esfortsuarekin lortutako laudiotarren errespetua izango da.

Uda honetan zehar, jai eredu desberdin baten kontrako eraso sistematikoa bizitzen ari gara. Bidegabekeriazko aitzakien bitartez, jai eredu herrikoia eta parte-hartzailea erasotzen ari dira, gobernu ordezkariak Bilboko txupineraren kontra aurkeztutako helegitearen bitartez argi utzi digutena. Jai eredu herrikoi hori, auto-antolaketarenganako errespetuarekin batera, helburutzat dugun gizartearen isla da ere; parte-hartzailea eta bere erabakien jabe den gizartea. Gauzak horrela, jai eredu herrikoia, parte-hartzailea eta parekidea defendatuko duen gizartearen inplikazioa beharrezkoa da ere, beti ere, emakumeen kontrako jazarpen sexistarik gabekoa.

Baina, eraso hauek ezingo dute Euskal Herria paralizatu, ez eta prozesu politikoa gelditu. Bizirik eta pozik dagoen herria garelako, etorkizun hobeago batera abiatuko dena, bere izatearen alde guzti-guztiekin batera. Justizian, demokrazian eta askatasunean oinarritutako Euskal Herria eraiki nahi dugunok, oztopoen gainetik, erabakia hartu eta bidea markatu dugu: Euskal Herriko eragileen eta herritarren arteko hitzarmen zabalak behar dira gatazkaren konponbidea eta erabakitzeko eskubidea lortu nahi baditugu.

EHBildun beharrezkoa ikusten dugu festa eta aldarrikapena bateratzea. Gobernu delegatuaren figura desagertu behar da herri borondatearen kontrako edozein motatako inposaketarekin bukatzeko. Hurrengo abuztuaren 23an “Sasi guztien gainetik, Euskal Herria martxan” lelopeko manifestazioa egingo dugu Bilbon eta bertan, aukera izango dugu Urkijori argi esateko “Euskal Herria bakean utzi behar duela, gure etorkizuna askatasunez eta demokraziaz eraikitzeko aukera izan dezagun”. Horregatik, euskal gizarte osoari parte hartzera dei egin nahi diogu, inboluzio agenda ezarri dutenei martxan dagoen herria garela argi uzteko, eta oztopoen gainetik, gure patuaren jabe ere garela ozen esateko.

Asier Vega: “Biktima guztiak, biktimak dira eta ezin dira sufritutako indarkeriaren arabera neurtu”

Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegak, Alderdi Popularrak Bizkaiko Batzar Nagusietan aurkeztutako Terrorismoaren biktimen aitortza eta erreparaziorako arauz besteko proposamenari erantzuten dio: “Biktima guztiak, biktimak dira eta ezin dira sufritutako bortizkeriaren arabera neurtu. Biktimak dira indarkeria edo eskubideen urraketa sufritu dutelako”.

X