Zainketarako zerbitzuak kontratatzeko laguntzak galarazi dizkie Aldundiak menpekotasuna dutenen gehiengoari

*Audioa entzuteko azpian

Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoa (LPPE) arautzen duen dekretuaren moldaketaren inguruko balorazioa egin du EH Bilduk eta “galdutako aukera” gisa ezaugarritu du. Koalizioko batzarkide Amaia Agirresarobek salatu du dekretu berriak prestazio hori jasotzeko eskubiderik gabe uzten dituela 65 urtetik gorako pertsonak, alegia, menpekotasun egoeran dauden pertsonen gehiengoa.

Agirresarobek zehaztu duenez, koalizioak “prestazioaren ikuspuntua” konpartitzen du Aldundiarekin, menpekotasuna duten pertsonei bizimodu independentea errazteko laguntza gisa definitu baita. Aldiz, EH Bilduk 65 urtetik gorakoei ere zabaldu beharreko prestazioa dela defendatzen du. “Ez dugu arrazoi bat bera ere entzun 65 urtetik gorako pertsonek zainketa profesionala kontratatu ahal izateko prestaziotik kanpo gelditzea justifikatzen duenik”.

Agirresarobek gogorarazi nahi izan du Menpekotasun Legeak posible egiten duela LPPEa 65 urtetik gorako pertsonei ere zabaltzea eta Aldundia ohartarazi du proposatzen duen araudia legez kontrakoa izatearen aukeraz. “Gogora ekarri behareran gaude Kataluiniako Auzitegi Gorenak sententzia bat eman zuela antzeko kasu batengatik eta Generalitatea behartu zuela 65 urtetik gorakoen eskubidea errespetatzera, pertsona horiek bere adinarengatik diskriminatuak izan ez zitezen”.

EH Bilduk legediaren irakurketa zabala defendatu du. Koalizioak Gipuzkoako Aldundian hartutako neurrien bidez prestazioaren onuradun posibleen kopurua 12.500 pertsonara zabaldu zuen. “Bizkaian, askoz ere biztanleria handiagoarekin, Aldundiak prestazioa 8 pertsonei eskaintzea ezarri du helburu gisa” salatu du Agirresarobek. “2014rako EAJk 100.000 euroko aurrekontua proposatu du. EH Bilduk, berriz, 14,4 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du Gipuzkoan datorren urterako”.

EH Bilduko batzarkideak gaineratu duenez, “zaintzaren arloan enplegua sortzeko aukera galdu dugu”, zaintza profesionala kontratatzeko pizgarrien bitartez, “baita zaintzaren eredu tradizionalari alternatiba bat eskaintzeko aukera ere, ia beti emakumeen gain geratzen den lana izaten baita”.

Pisu tutelatuak

Aldundiak eskaintzen dituen pisu tutelatuetan ez dira dagozkien hitzarmenak betearazten ari, EH Bilduk gaur salatu duenez. Koalizioak pisu tutelatuetako langileen kexak jaso ditu, pisu horietan hezitzaile eta monitoreen ratio nahiz profilak ez direla betetzen ziurtatu dute langileen salaketek. EH Bilduk Gizarte Ekintzako diputatu Pilar Ardanzari eskatu dio aldez aurretik abisatu gabeko bisitak egin ditzala Aldundiak pisu horietara, eta konprobatu dezala zerbitzuaren kalitatea eta ezarritako lan baldintzak betetzen ari diren ala ez. “Arrisku ebaluazioaren ikuspegitik ematen diren egoeretako asko ez dira inola ere jasangarriak” adierazi du Irune Soto koalizioko bozeramaileak.

Etxerik gabekoak

Bestalde, Bizkaian etxerik gabeko pertsonen kopuruak izan duen gorakadaz ohartarazi du Sotok eta Bilbon dagoeneko berrehundik gora direla azpimarratu du. Azken datuen arabera, 5 pertsona hil dira kalean azken lau hilabeteetan, eta negua eta hotza ate joka ditugula kontuan hartuta, berehalako neurriak hartzeko eskatu dio EH Bilduk Aldundiari. Sotok gaineratu du pobreziaren eta bazterketaren kontrako prebentzio politikak ez garatzeaz gain, Bizkaiko Aldundiak ez dituela asistentzia politikak ere garatu eta EHUrekin batera 2007an landutako txostenak luzatu zizkion gomendioak ez dituela oraindik bete.

Erriberako Azokaren izaera soziala eta herritarra gal daitekeela ohartarazi du EH Bilduk

Gaur goizean burutu izan da Erriberako Azokako espazio libreen esleipenari jarraitzeko aholku-batzordea. Ana Etxarte zinegotziak salatu du aukeratuak izan diren eskaintzek agerian uzten dutela Udalak azokarekiko duen apustua: turismoa ardatza duten talde inbertitzaile handiei zuzendutakoa, hain zuzen. “Eta horrek Erriberako Azokaren izaera soziala eta herritarrarekin amaituko duela”, ohartarazi du zinegotziak.

Diru publikoaren 18 milioi euro inbertitu ostean, herritarren beharrak asetzeko Erriberako Merkatuak orain arte izan duen izaera galtzeko bidean jarri dutela, turismoari begirako aisialdi gune berri bat eraikitzeko, salatu du Etxartek.

Aukeratutako eskaintzek bat egiten dutela IKEI aholkularitzak, Udalaren eskaerari jarraituz, gune horretarako orain dela hilabete batzuk kaleratutako ideiekin, azpimarratu du zinegotzi ezkertiarrak. “IKEIk kaleratutako txostenean oinarritu da Udala pliegoa egiteko, eta horrek alde batera utzi ditu enplegua sortzen duten ekimen ekonomiko ertain edota txikiak”.

Tokiko eta denboraldiko produktuak sustatuko duen tokiko azoka suspertzeko aukera galdu dela aipatu du Etxartek. “Hau gutxi balitz, pertsonei zuzendutako ekonomia zein kontsumo arduratsua, justu eta ekologikoa suspertuko duen ekonomia solidarioan oinarritutako ekimenak sustatzeko aukera galdu da ere”.

Etxartek esleipen prozesua parte-hartzerik gabe egin dela salatu du. Zinegotziak azpimarratu du Udalak muzin egin diola EHNE Bizkaiak, REASek eta kontsumitzaile elkarte desberdinek uztailean egindako proposamenari. Aipatutakoek, Udalak Erriberako Azokan bultzatu nahi duen eredu elitista salatzeaz gain, irizpide etiko, ekologiko, demokratiko eta solidarioen oinarritutako merkatu soziala eskatu zuten uztailean.

Etxartek salaketan sakondu du eta “muntaiatzat” hartu du eskaintzak aukeratzeko Udalak martxan jarritako “parte-hartze” prozesua. “Auzo elkarteak eta merkatariek parte hartu duten Aholku batzordea Udalak aurrez hartutako erabakien berri emateko bilgune bat besterik ez da izan”, salatu du zinegotziak. “Ez da inolako aukerarik egon partaideok ekarpenak egiteko”, gaineratu du zinegotziak. Bukatzeko, Etxartek adierazi du argigarria izan dela esleipenaren emaitzak prentsaren bidez ezagutu direla, aholku-batzordea izan baino egun bat lehenago, hain zuen.

EHBildu

Matute: “Son organismos no elegidos por las urnas, como el Banco Central, los que diseñan la política europea”

Alternatiba, Aralar, EA eta Sortuko bina ordezkarik agerraldia egin dute gaur koalizioko lau indarrak Europako datorren urteko bozetan ere batera aurkeztuko direla iragartzeko. Oskar Matute eta Maite Ubiriak hartu dute hitza. Hona hemen Alternatibako bozeramaileak esandakoa, Europako erakundeak eraldatu beharraren inguruan.

Las próximas elecciones europeas se celebrarán en una grave situación social y económica. La crisis ha servido de pretexto para adelgazar el llamado sistema de bienestar hasta el punto de hacerlo casi desaparecer. Así, los derechos y las conquistas sociales logrados a lo largo de décadas de lucha de los y las trabajadoras, corren peligro en una Unión Europea donde la crisis creada por el capitalismo financiero, provoca un rechazo cada vez mayor a un proyecto que la ciudadanía percibe cada vez más como una amenaza que como una garantía para la consecución de sus derechos más elementales.

Desde EHBildu, consideramos que las instituciones europeas actúan a las órdenes del mercado cuando cargan el peso de la deuda en los hombros de la ciudadanía. Vemos como incluso cuando Bruselas aprueba directivas para promover la igualdad o unas condiciones de trabajo dignas, la Troika impide su aplicación. Por ello, debemos alterar las mayorías políticas para impulsar una Unión a la medida de las mujeres y los hombres que la conforman, una Europa de los pueblos que anule el monopolio conseguido por la Comisión Europea y la Troika.

Era berean, krisialdiak agerian utzi du finantza sistema kontrolatu beharra dagoela. Gardentasuna behar dugu, Europako Banku Zentralak eta herri desberdinetako banku sistemek erakutsi dituzten jokabideak ikusita. Hala, egoera ekonomikoa gainditu eta ekonomia solidarioa garatzeko bidean, guztiz beharrezkoa da guretzat zorra berrikustea.

También en Europa, debemos reivindicar una transformación del modelo económico y una revolución social. Y como parte de ese proceso situamos pilares elementales como la revisión de la deuda, el control sobre los sistemas bancarios, las políticas de protección del medioambiente o la soberanía energética y alimentaria en oposición a la PAC.

Esta situación ha evidenciado el déficit democrático de la Unión Europea, ha demostrado que entre la ciudadanía y los centros de decisión existe un abismo. Son organismos no elegidos por las urnas, como el Consejo Europeo o el Banco Central, los que diseñan la política europea, mientras que el poder del Parlamento Europeo es áun muy limitado.

Benetako erabakiak hartzen dituzten erakundeak ez dira bozetan herritarrek bozkatzen dituztenak, Europako Batzordea edota Banku Zentrala kasu; horregatik, Europak prozesu irekia, parte-hartzailea eta demokratikoa jarri behar du abian. Europa alternatiboa eraiki behar dugu, bere gabezia demokratikoak gainditzeko. Eta bide horretan herritarrek izan behar dute protagonismoa.

Debemos construir una Europa alternativa, de la mano de la ciudadanía. Y para ello deben facilitarse los mecanismos para la participación directa en la toma de decisiones, a través de consultas o referéndums, porque la Unión Europea necesita de una transformación democrática.

Y también la necesita de cara al exterior, para lo que reclamamos una política exterior independiente y no alineada, una apuesta por la solidaridad internacional y las relaciones comerciales justas que permitan el desarrollo económico y social de los países productores, además de la no participación en aventuras militares disfrazadas de intervenciones humanitarias.

Hala, guztiz beharrezkoa deritzogu NATO desegiteari, eta Batasuneko estatuek hirugarren herrialdeetan gauzatzen dituzten gerra ekintzak bukatzeari. Horrez gain, enpresa transnazionalen jokabidea aztertuko duen Europako auzitegia sortzea ezinbestekotzat jotzen dugu.

Maite Ubiriak eta Rebeka Uberak agerraldian esandakoa, kokapen politkoa eginda:

2014ko maiatzaren 22tik 25era Europako Parlamenturako hauteskundeak egingo dira eta hitzordu horri begira EH Bilduk bere gogoeta eta eskaintza plazaratu nahi du gaurko agerraldian.

Lehenik eta behin, askapen sozial eta nazionalaren bidetik igaro nahi duen ezker eraldatzailearen ikuspuntutik europar eraikuntzaren prozesua guztiz estrategikoa dela adierazi nahi dugu. Zentzu horretan, Euskal Herria Bilduren baitan argi daukagu askapen nazionalaren aldeko borroka askapen sozialaren borrokaren eskutik joan behar duela.

Consideramos que desde los parametros de una opción de izquierda, soberanista y transformadora que pretende recorrer el camino de la liberación nacional y social, el proceso de construcción de Europa tiene carácter estratégico.

Es preciso impulsar un proceso real de construcción y transformación en Europa. Un proceso abierto, participativo y democrático. Un proceso que haga frente al deficit democrático de la actual Union Europea construyendo una Europa alternativa en la que la ciudadanía sea sujeto de esa transformación.

Europar hauteskundeak oso testuinguru berezian gertatuko dira. Arlo politikoari dagokionez, bi dira Euskal Herria Bildutik azpimarratu nahi ditugun aldagaiak: gatazkaren konponbideari dagokiona eta Autodeterminazio eskubidearen aldarrikapena.

Gatazkaren konponbidea eta Bakea

Azken 50 urtetan pizturik izan den gatazka armatuak utzitako ondorio mingarriak gaindituz, euskal demokrazia eraikitzeko garaia dela adierazi nahi dugu Europako Parlamentuan. Estatuek euskal gizartean sortu duen esperantza higatzera jokatzen duten honetan, gure herriak bakea eta demokrazia behar dituela ozenki aldarrikatzera goaz Europara.

Gatazkaren konponbidearen alde indarra egiteko eta Bruselak duen inplikazio maila bizkortzeko aukerak hobesteko premiazkoa izango da Europako Parlamentuan ordezkaritza izatea.

Contar con una interlocución oficial con la Unión Europea y con representantes de los estados de la Unión puede ser una gran aportación para con el desarrollo del proceso de resolución ya que Bruselas es punto de encuentro en las relaciones internacionales y, por lo tanto, ámbito importante para la construcción de la paz.

Autodeterminazio eskubidea

Aldagai honi dagokionez, Europar Batasunaren baitan zentralitatea hartuko du estaturik gabeko nazioek duten erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaidak.

Eskoziak, Catalunyak, Flandriak eta beste hainbat herrik eginen duten bezala, Euskal Herriak bere etorkizuna libreki erabakitzeko eskubidea duela adierazi behar dugu Europan eta munduan.

Euskal Herriaren eta Europar Batasunaren arteko harreman zuzena eta bitarterik gabekoa izatea aldarrikatzen dugu. Egun eremu administratibo ezberdinetan dauden euskal erakundeek lotura egin behar dute Europako parlamentuarekin, bi norabideko harremana garatuz.

El derecho de las naciones sin estado a decidir su futuro va a estar en primera línea de debate en Europa. Al igual que Escocia, Catalunya o Flandes, Euskal Herria debe plantear y defender su derecho a decicir. Igualmente, nuestro país debe tener voz propia y participación activa en el proceso de constituyente que hay que abrir en Europa desde mecanismos que hagan posible la incorporación de las naciones sin estado que existen en su seno.

EHBildu

#Aktibatu Bideoa

Ez dut geldirik egon nahi, ez naiz geldirik egon behar eta ezin naiz geldirik egon. Konpromisoa agertzen duen pertsona aktibo, erantzule eta solidarioa naizelako; baina batez ere pertsona librea naizen heinean, nire ideien arabera jarduten dut; mugimenduan dauden ideiak, ideia biziak, horiek aldatzeko beldurrik gabe. Nire ideiek naizen hori eraikitzen dutelako, pertsona osoa sentiarazten naute; beraiekin beti izango naiz ni neu, eta ez dut inoiz pentsamendu librea jarduten utziko.

Hainbeste errepresio eta injustiziaren aurrean mobilizatu behar gara, aktibatu behar gara, iraultza norberak hasten duelako, baina batez ere, horixe delako ni naizena eta izango naizena. Ideiak, mugimenduan dauden ideiak, nire burua eraikitzen dutenak; ideia horiek beste batzuekin batera, ez dute inoiz amore emango mundu hobeago bat asmatzen. Aktiba zaitez! Aktibatu!
 
www.aktibatu.net

Gipuzkoa: murrizketa sozialik gabeko lurraldea

Gipuzkoako Gobernuaren 2014ko aurrekontuen proiektuak Gizarte Politika izango du ardatz eta ez du murrizketa sozialik aplikatuko. Are gehiago, gastu soziala handituko da Gipuzkoan Espainiako Gobernutik eta Eusko Jaurlaritzatik datozen murrizketak estaltzeko, eta Gizarte Politikako Departamentura 9 milioi euro gehiago bideratuko dira datorren urtean. Horrela, aurrekontu orokorraren %48,76 suposatuko du Aldundiak gastu eta inbertsio sozialera bideratuko duena.

Larraitz Ugarte foru bozeramaileak aurreratu ditu gaur datu hauek, eta jakinarazi du ostegunean Diputatuen Kontseilu berezia deituko dela aurrekontuen proiektua onartzeko. Egun horretan bertan, Batzar Nagusietan aurkeztu dute Martin Garitano diputatu nagusiak eta Helena Franco Ogasuneko diputatuak 2014rako foru Gobernuak prestatutako aurrekontu proiektua.

Foru bozeramaileak emandako datu orokorrei dagokienez, Gipuzkoako hurrengo urteko aurrekontua 4.171 milioi eurokoa izango da, hau da, %4,63ko hazkundea izango du aurtengoarekin alderatuz. Horietatik, 758,64 milioi euro izango ditu Diputazioak gestio propiorako, 2013an baino %3 gehiago.

758,64 euro hauetatik, ia erdia, Gizarte Politikara bideratuko dira. Honek suposatzen du Departamentu honek iaz baino 9 milioi euro gehiago izango dituela. “Beraz, Gipuzkoan ez da murrizketa sozialik egongo. Behar gehien dauden momentuetan, estaldura soziala handitu behar dela uste dugulako, eta beste Gobernu batzuk ez bezala, murrizketa sozialak egitea konponbidea ez dela uste dugulako”, adierazi du Ugartek.

“Are gehiago, beste Administrazioek egiten dituzten murrizketak estalduko ditugu gipuzkoarrak ez kaltetzeko. Madrildik eta Eusko Jaurlaritzatik datozen murrizketei aurre egingo diegu herritarrak babesteko, euren eskubide sozialak mantentzeko”, azpimarratu du. Honen harira, Mendekotasun legeko diru-laguntzak eta zerbitzuak ordaintzeko aurrekontua handituko dela aipatu du, izan ere, “nahiz eta Madrildik 30 milioi euro kendu dizkiguten finantziaziorako”. Diputatuaren hitzetan, “Mendekotasuna duten 23.000 pertsona atenditzen ditu Aldundiak Gipuzkoan, eta ez ditugu alde batera utziko”.

Diputazioak 2014ean Eusko Jaurlaritzatik Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari egindako murrizketak ere estalduko ditu eta, horretarako, handitu egingo du berriro pobreziari aurre egiteko martxan jarritako neurri eta prestazio ekonomikoen partida.

Espainiako lan erreformari aurre egin zaio Gizarte Zerbitzu publikoetan eta Diputazioak konpromiso honi eutsi egingo dio, langileen eskubideak babestuz. Horregatik, zerbitzuetan dauden langileen lan hitzarmen kolektiboetan hartutako hobekuntzak aurrekontuarekin babesteko konpromisoa hartu du.

EHBildu Gipuzkoa

EH Bilduk Igeldoko herritarrak galdeketan parte hartzera deitzen ditu, desanexioaren aldeko nahiz kontrakoak izan

Donostian eginiko agerraldi batean, EHBilduren izenean Igeldoko kontsultan parte hartzera deitu dute koalizioaren Gipuzkoako kide Ayem Oskozek eta Ainhoa Beolak. Honako adierazpena irakurri dute:

Gure ustez azaroaren 10eko kontsulta oso positiboa da herritar guztiontzat. Herritarrei galdetzeko beldurra gainditu behar dugu ordezkari politikook, bai Igeldoko gaiarekin, baita beste hamaika gairekin ere. Hare gehiago, administrazio publikoetatik sustatu egin behar dugu hiritarren iritzia jasotzea eta horretan lagundu.

EH Bildun uste dugu, herri partaidetza oinarri duen kultura politiko berria errotu behar dugula gure instituzioetan. Bide horretan, urrats bat gehiago bezala ikusten dugu Igeldoko kontsulta. Herri partaidetza zuzena, gure instituzioetako funtzionamenduan normaltasunez txertatu behar dugun osagaia da.

Igeldoren kasuan, aspaldiko eskakizun bati bide emateko tresna eraginkorra dela iruditzen zaigu. Igeldoarrek urteak daramatzate beraien erabakiak hartzeko gaitasuna aldarrikatzen, beraien ahotsa entzuna izan dadin behin eta berriro eskatuz… Bada, Igeldoko herritarren eskakizunari bizkar ematea, ez da arazo honi konponbide emateko aukera posible bat. Elkarbizitzaren oinarria, galdetu edota emango den erantzunarekin bat egin ala egin ez, herritarrei hitza hartzeko aukeran oinarritzen da, eta Euskal Herria Bildutik hautu horren alde egiten dugu.

Lehenik eta behin, Igeldon azaroaren 10ean burutuko den herri galdeketaren harira, PSE, PNV eta PP alderdiek azken asteotan mantendu duten jarrera kritikatu nahi dugu. Gure ustez, herri galdeketa oztopatzeko zilegi ez diren bideak erabiltzen ari baitira. Eta hau esateko badugu oinarririk, izan ere

o   Herritar oroko bere etorkizunari buruz hartzeko duen erabaki gaitasuna ukatu nahi dute.

o   Ez dira egia esaten ari. Datu ekonomikoak manipulatuz lehenik, eta bozkatzerako orduan erabiliko den prozedura zalantzan jarriz ondoren. Ez da egia bi aldiz bozkatu daitekeenik. Kontsultaren aldeko plataformako kide batek ondo adierazi bezala, gogora ekarri behar baitugu barra kodeen bidez identifikatuko dela bozkatzaileari egokitzen zaion bozkarako aukera bakoitza.

Bestalde, PP eta Urkijo inkisidoreak, kontsulta debekatzearekin egin dute mehatxu. Berresten dugu jardun demokratikoaren oinarria dela norberaren egunerokoari egokitzen zaionaz erabaki ahal izatea, lau urteroko hautes prozesuetatik haratago.

Gezurra eta inposizioa arma politikotzat erabiltzen ari dira behin eta berriro, eta hori, ez da gai honek eskatzen digun ardura mailari erantzuteko modua.

Gaurko agerraldi honen bidez, Igeldoko herritarrak animatu nahi ditugu, Igeldo udalerri izatearen alde nahiz kontra egon,  azaroaren 10eko galdeketan gogotsu parte har dezaten. Ondo informatu daitezela, hausnartu dezatela, eztabaida dezatela eta azaroaren 10ean beraien iritzia libreki adierazi dezatela.

Eta Donostiatik kontsultaren aurka azaldu direnei, enplazamendu bikoitza egin nahi diegu:

o   Batetik, igo daitezela Igeldora, hitz egin dezatela bizilagunekin, antola ditzatela hitzaldiak eta konbentzitu dezatela jendea beraien argudioekin.

o   Eta bestetik, argitu dezatela gaurtik, azaroaren 10eko emaitza dena delakoa izanda ere, Igeldoko herritarren borondatea errespetatuko duten ala ez.

o   EH Bildun argi dugu, emaitza edozein izanik ere, erabat errespetatuko dugula.

Karraspioko proiektu ilegala astakeria politikoa da eta norbaitek erantzun beharko du gertatutakoaren aurrean

EH Bilduk ziurtatu du Bizkaiko Foru Aldundiak erantzukizun zuzena duela Karraspion bultzatu duen hirigintza proiektuan. EAEko Auzitegi Nagusiak legez kanpokotzat jo duen proiektuarekin “garbi gelditu da ez duela bere ardura bete”. Horregatik, EH Bilduk Aldundiari erantzukizunak eskatuko dizkiola iragarri du.

Irune Soto bozeramailearen hitzetan, “Aldundiaren jarrera ulertzeko bi aukera daude bakarrik. Ilegalitate bat bultzatzen ari zela jakitun zen eta hortaz delitu baten erantzule litzateke edo bestela, elementu guztiak eskura izanda ere guztiz arduragabe jokatu du interes orokorren kontra. Aukera edozein dela ere, astakeria politiko honen aurrean norbaitek erantzun beharko du”.

Koalizioko kideek salatu dute Foru Aldundia enpresa eraikitzaile baten interes pribatuen alde aritu dela, interes orokorraren kaltetan, “nahiz eta proiektua ilegala zela erakusten zuten ebidentzien jakitun zen”. Asier Vega batzarkideak azpimarratu du Aldundiak “gogo bizia” erakutsi duela proiektua bultzatzerakoan. Aldundiak proiektua ahalik eta azkarren gauzatzeko asmoa erakutsi duela eta 2012ko aurrekontuetan diru partida gorde zuela gogorarazi du Vegak. “Zer dela eta halako grina legez kontrakoa den proiektua bultzatzeko? Zein interes ditu Aldundiak?” gaineratu du batzarkideak.

EH Bilduk ardura bereziki larria egotzi dio Foru Aldundiko Ingurumen sailari. Izan ere, Karraspioko inguru hori “ekosistemen hobekuntzarako eremu” gisa zehaztuta dagoen arren, Sotoren arabera, “Ingurumen sailak eremu hori babestu beharrean ingurua suntsitzen duen proiektua garatzeko baimena erraztu du”.

Eneritz Fernandez Mendexako zinegotziak gaineratu du EAJk, Aldundiak eta Mendexako Udalak azalpenak zor dizkietela herritarrei. “Haiengatik balitz, gure herriko eremu babestu hori suntsituta legoke, negozio pribatu baten mesedetan”.

Fernandezek ziurtatu du EAJ “behar faltsu bat” sortzen saiatu dela hondartza ondoko parkingarekin, “etxebizitzak eraikitzeak gutxi batzuentzako ekarriko zuten negozioa oharkabean burutu ahal izateko”.

EH Bilduk eskerrak eman nahi izan dizkie SOS Karraspio plataforman parte hartu duten herritarrei, “proiektu ilegal batek aurrera egitea galarazi dutelako”.

Espainiako Gobernuak 430 udalerri desagertarazi nahi dituela salatu dugu Gobernu Delegaritzetan

Hego Euskal Herriko hainbat alkatek Espainiako Gobernuak “Udalen aurkako Legearekin” egin nahi duena salatu dute gaurkoan. Iruñean eta Gasteizen Espainiako Gobernuaren ordezkari diren Carmen Alba eta Carlos Urquijori bitun bana eman zaie. Gutun hori artikulu honetan atxikituta duzuena da.

Download this file (gutuna-eae-eu.pdf)Urquijori gutuna Urquijori emandako gutuna 45 kB
Download this file (gutuna-nafarroa-eu.pdf)Carmen Albari gutuna Carmen Albari emandako gutuna 46 kB

 

Iruñea Gasteiz

Aktibatu

Ez dut geldirik egon nahi, ez naiz geldirik egon behar eta ezin naiz geldirik egon. Konpromisoa agertzen duen pertsona aktibo, erantzule eta solidarioa naizelako; baina batez ere pertsona librea naizen heinean, nire ideien arabera jarduten dut; mugimenduan dauden ideiak, ideia biziak, horiek aldatzeko beldurrik gabe. Nire ideiek naizen hori eraikitzen dutelako, pertsona osoa sentiarazten naute; beraiekin beti izango naiz ni neu, eta ez dut inoiz pentsamendu librea jarduten utziko. 

Duela hamar urte Jose Saramagok baieztapen bikain hau egin zuen: “Badira bi superpotentzia: Bata Estatu Batuak, eta bestea zu”. Estatu Batuek Iraken aurka zuzendutako erasoaren testuinguruan egin zuen, baina edozein garaietan erabili daitekeen ideia bat eskaini zigun. Buruan sartu behar dugu erasoen aurrean ezin dugula etsi. Zapaltzen gaituzten dominazio sistemen aurkako borrokan aurrera egin ordez, etsipenean erortzeko arriskua dugu, eskumak aipatzen duen gehiengo isil horren parte bihurtzeko arriskua, etxean gelditzen den jendearena, hain zuzen. Horregatik, gure erronka nagusienetako bat, pertsonei murrizketa, jazarpen eta menpekotasun moduan heltzen zaizkien erasoak ez onartzeko beharrizana  helaraztea da. Menperatzen gaituztenen aurrean; gure identitatea, gure etorkizuna eta eredu alternatibo bat erabaki eta eraikitzeko eskubidea ukatzen digutenen aurrean aktibatzeko momentua da.   

Gaur inoiz baino gehiago gure burua antolatu behar dugu. Justua ez den sistema honi aurre egiteko modu asko daude; auzoetako elkarteetan parte hartuz, mugimendu sozialetan, edota erakunde sindikal eta politikoetan. Bakoitza bere errealitate eta aukeretatik. Baina azken finean, garrantzitsuena zu zara. Ez zu edo ni, aurrez aurre jartzen gaituen “edo” horrekin, kapitalismoaren oinarrizko araua dena; baizik eta asmatzera goazen gehitze partikularekin, egitasmo eta mugimendu alternatiboek osatutako gune zabal bat eraikitzera eramango gaituena, erresistentzia sozialen harresi bat.

Hainbeste errepresio eta injustiziaren aurrean mobilizatu behar gara, aktibatu behar gara, iraultza norberak hasten duelako, baina batez ere, horixe delako ni naizena eta izango naizena. Ideiak, mugimenduan dauden ideiak, nire burua eraikitzen dutenak; ideia horiek beste batzuekin batera, ez dute inoiz amore emango mundu hobeago bat asmatzen. Aktiba zaitez! Aktibatu!

AKTIBATU

http://alternatiba.net/old-files/SuperpotentziaRGBweb.jpg

EH Bilduk Deustuko Kanalaren irekiera lanetan Bizkaiko Eraikuntza eta Herri Lanen sektorearen hitzarmena betearaztea exijitu dio Udalari

EH Bilduren Udal Taldeak proposamen bat aurkeztu du udalari Deustuko Kanalaren irekiera eta Zorrotzaurreko irlaren sarbide-zubiaren lanetan Bizkaiko Eraikuntza eta Herri Lanen sektorearen hitzarmena betearaztea exijituz.

Ana Etxarte zinegotziak bere ardura adierazi du hurrengo asteetan esleituko diren Deustuko Kanalaren irekiera eta Zorrotzaurreko irlaren sarbide-zubiaren eraikuntza lanetan San Mames Barrian eraikuntzaren lanetan gertatutakoa errepikatu daitekeela iritzita. Bertan, azpikontratek ez zuten Bizkaiko Sektorearen Lan Hitzarmena aplikatzen eta langileak ia esklabotza-baldintzetan zeuden, 12 orduko lanaldiaekin eta astelehenetik iganderarteko lan asteekin.

Zinegotziak onartezintzat jo du egoera eta “Erakunde publikoek bultzatutako obrek lan segurtasunean eta kalitatean eredu izan behar direla”, adierazi du. Hori dela eta “ezin daiteke onartu diru publikoarekin ordaindutako lanetako langileek lan-baldintza prekario hauetan lan egitea, lanaldi luzeekin eta onartezinak diren soldatak jasotzen”.

Abuztuan, San Mames Barriako langileen lan-baldintzak publiko egin zirenean, EH Bilduk Andoni Aldekoa Alkatearen bulegoko Zuzendari Ordezkariaren premiazko agerraldia eskatu zuen. “Oraindik agerraldi hori deitzea itxaroten gaude. Egun, udalak egoera hauen aurrean izango duen jarrerari buruz ez zaigu inongo azalpenik eman”, salatu du.

Etxartek salatu du Deustuko Kanalaren irekiera eta Zorrotzaurreko irlaren sarbide zubiaren lanetan “ ezin dela gauza bera gertatu” eta EAJri leporatu dio lan honen esleipen baldintza-agirian, esleitutako enpresek, kontratek eta azpikontratek Bizkaiko Eraikuntza eta Herri Lanen sektorearen lan-hitzarmena betetzera derrigotzen dituzten klausulak ezartzeko aukera galtzea. Gipuzkoako Batzar Nagusiek halan onartu zuten eta bertan hitzarmena betezen ez baldin bada esleitutako kontratuaren %10 suposatuko luketen isunak jar daitezke.

Hala ere, zinegotziak uste du oraindik garaiz gaudela langileen lan-baldintzak bermatzeko. Helburu honekin EH Bilduk proposamen bat aurkeztu du Udalak Deustuko Kanala irekitzeko lanek esleitua izango den enpresari, zein bere kontrata eta azpikontratei, Bizkaiko Eraikuntza eta Herri-Lanen sektorearen lan-hitzarmena betetzea exijitzeko eskatuz.

Halaber, Etxartek berifikazio eta ebaluaketarako komisio tekniko bat eratzea proposatu du ordezkaritza sindikalarekin hitzarmena betetzen dela ziurtatzeko. “Udalak langileen lan-baldintza duinak eta seguruak bermatzeko bere eskura dagoen guztia egin behar du”, adierazi du.

http://alternatiba.net/old-files/Ana Etxarte.jpg

X