Albizu: “Dirurik ez dagoela diote baina dirutza ari dira gastatzen azpiegitura batean, AHTan hain zuzen”

Mugikortasunaren inguruan EH Bilduren ardatzak azaldu dituzte Jon Albizu Alternatibako kide eta Foru hauteskundeetan Donostialdeko EH Bilduren zerrendaburuak eta Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide Azpiegituren arloko foru diputatuak. Biek nabarmendu dute RENFE mugi txartelaren barruan sartzea dela ondorengo urteetarako erronka nagusia, eta horrekin batera, azken lau urteotan foru aldundiak izan duen ildoari eustea, garraio publikoa bultzatu eta hobetzearekin batera, bidegorrien sarea zabaltzea alegia.

Larraitz Ugartek foru diputatuak lau urteotan mugikortasun egoki eta iraunkortasunaren alde burutu diren aurrerapenak azaldu ditu. Jakina da errepide bidezko garraioaren nagusitasuna arazo bihurtu dela eta horregatik beste mugikortasun eredu bat bultzatu duela EH Bilduk batez ere garraio publikoan oinarritua. Horren hobekuntza esanguratsuenak, Mugi txartel bakarraren sorrera, autobus zerbitzuetan eman den hobekuntza nabarmenak parte hartze prozesu zabal baten ondoren gainera eta bidegorriak egiteko inbertsioak.

Jon Albizu hautagaiak, aldiz, RENFEren tren zerbitzua egunero 25.000 gipuzkoarrek erabiltzen dutela nabarmendu du eta beste zenbait hobekuntzan artean, RENFE txartel bakarrean integratzeko eskatu. Adostasun oso zabala dago Gipuzkoan garraio publiko osoa txartel bakarrean integratzeko RENFEko arduradunen kasuan izan ezik. “RENFEk ez du integratu nahi izan. Beraz, egunero tren horiek erabiltzen dituztn 25.000 gipuzkoarrek ez dute Mugiren aukera eta beherapenez baliatzeko aukerarik, eta ezin dituzte transbordoak egin beste garraio publikoetara. Oraingoz soilik biletea Mugiarekin ordaintzeko aukera ematen digute”

2015-05-14-mugi

Albizuk salatu du Gipuzkoako ADIFek trenbidean 30 geltoki kudeatzen dituela eta horietako asko segurtasun eta erosotasun egoera kaxkarrean daudela. “Gipuzkoako udal eta erakunde askok bat egin dugu behin baino gehiagotan egoera hori salatzeko eta PPk berak ere aitortu du egoera horri buelta eman behar zaiola”. Hala ere Madrileko Gobernuarentzat “Gipuzkoa ez gara lehentasuna” salatu du Albizuk. Segitzen dugu ADIFeko geltokiak eta lineak berritu gabe, Eusko trenbidesarea eta ADIFean lotuko dituen aldagailurik gabe, RENFE zerbitzuak txartel bakarrean benetan integratu gabe. “Dirurik ez dagoela diote baina bien bitartean dirutza ari dira gastatzen Gipuzkoako erakunde eta udal ugarik arbuiatu duten azpiegitura batean, AHTan hain zuzen. Bitxia da gero, aho batez Gipuzkoako indar politiko guztiek, PPk berak barne, begi onez ikusten ditugun berrikuntzak egiteko ez dago dirurik. Halako adostasunik ez duen eta udal ordezkari askok arbuiatu duten AHT egiteko bai, ordea”.

Gogor salatu du Jon Albizuk Madril eta Gasteizko Gobernuen jarrera hori, “Egunerokoan erabiltzen den garraio publikoa hobetu eta sustatu beharrean, gutxi batzuen interesei mesede egiten dien azpiegitura handiak bultzatzen ditu Madridek Lakuaren babesarekin. Denon zerbitzurako hobekuntza txikiak egiteko dirurik ez eta eraikitzaile handientzako negozio eta obra faraonikoetarako badago”.

Egunerokoan eta gure ohiko beharrei erantzungo dien garraio publiko eroso eta eraginkor bat bultzatzeko eskatzen dute EH Bilduko ordezkariek, herritarrei toki batetik bestera joateko zerbitzu on bat emateko, herri eta eskualde harteko harremanak sustatzeko eta gaur egun autoz egiten diren bidaiak murrizteko.

Konkretuki hiru eragozpen aipatu ditu Jon Albizuk, batetik, RENFEren hainbat tres eta geltokien irisgarritasun falta, “geltoki batzuk ez dira irisgarriak, eta trenek izugarrizko arazoak ematen dituzte”, FEVE eta RENFE lotzeko aldagailuaren aspaldiko eskaera, “ardura ez da soilik Raxoiren gobernuarena, PSOEko Zapatero eta Patxi Lopezen gobernuek bat egin zutenean ere ez zuen ezertxo ere egin, ezta EAJk eta PPk ere Lakua edo Madriletik, nahiz eta alderdi hauek guztiek behin eta berriz aldarrikatu azpiegitura hau” eta, azkenik, RENFE txartel bakarrean integratzea.

EHBildu Gipuzkoa

Alba Fatuarte: “Auzoetako elkarteetara bideraturikoa baino lau aldiz diru gehiago xahutzen dute PNV-PP-PSEko zinegotziek pribilegioetan”

Gaur goizean Plaza Biribilean egindako ekimearen bidez, PNV-PP-PSEko zinegotzien pribilegioak salatu ditugu. Bilbotar guztion diruarekin ordaintzen dituzte opera eta zezenketetarako sarrerak, besteak beste. Pribilegio horiek salatu ditu Alba Fatuarte Alternatibako kide eta EHBildu Bilboko zerrendakideak hedabideen aurrean.

  • Bilboko Udalak 115.000 euro gastatzen du zinegotziei zezenketarako eta operarako eta Musika-musica festibalerako sarreretan. Hau da, auzoetako elkarteak diruz laguntzeko gastua baina lau aldiz gehiago.
  • Horrelako pribilejioak mantentzeko diru publikoa erabiltzea lekuz kanpo dagoela uste dugu eta hiritarrontzako iraingarria dela deritzogu. Horrelako jarrerek, ordezkari instituzionalen zeregina zein den ulertzeko eredu bati erantzuten diote; eta dirudienez, klasismoari lotutako eredu honekin PNV, PP zein PSOE guztiz identifikatuta sentitzen dira.
  • Ezin da inolaz ere justifikatu urtean 115.000 euro xahutzea, aipatutako hiru alderdi politiko hauen zinegotziei zezenketetarako eta operarako sarrerak oparitzen, Bilboko 38 auzoetan antolatzen diren jaietarako aurrekontua 34.000 eurokoa denean.
  • EH Bilduk 2012an mozioa aurkeztu zuen sarreren erosketarekin amaitzeko, baina PNV, PP eta PSOEk proposamena aurrera ateratzea eragotzi zuten.
  • Hau ez da izan kasu bakarra non EH Bilduk mota honetako pribilejiak mantentzearen kontra agertu den: Duela 4 urte Udalera heldu bezain laster, EHBilduko zinegotziek uko egin zioten Udaleko beste zinegotziek zein euren senideek zuten osasun aseguru pribatuari; eta besteei euren ereduan jarraitzea eskatuz.
  • Azken eredua oso gertukoa da. Dakizuenez, Udaleko zinegotzi bakoitzak bina sarrera jaso du Athletic-en Kopako finalerako. Oraingoan ere, EH Bilduko lau zinegotziek uko egin zioten pribilejio honi eta Atlhetici eskatu zioten 8 sarrera hoiek bazkideen artean zozketatzea.
  • EH Bildutik eskatzen dugu mota honetako pribilejioak mantentzeko zuzentzen den neurrigabeko gastu honekin amaitzea. Izan ere, zezenketarako edo operarako abnoak jasotzea ez du zerikusirik ordezkaritza instituzionalarekin, klase politikoaren zati baten jokaera klasista batekin baizik. Zentzu honetan beste pausu bat eman nahi dugu, eta horregatik proposatzen dugu Udalak doan jasotzen dituen sarrera guztiak, esaterako, BBKLive edota Cirque du Soleil bezalako ikuskizunetarako, Udaleko webgunean publikoki zozketatzea, bertan izena ematen duten Bilbotarren artean.
  • Hau ez da izan kasu bakarra non EH Bilduk mota honetako pribilejiak mantentzearen kontra agertu den: Duela 4 urte Udalera heldu bezain laster, EHBilduko zinegotziek uko egin zioten Udaleko beste zinegotziek zein euren senideek zuten osasun aseguru pribatuari; eta besteei euren ereduan jarraitzea eskatuz.
  • Azken eredua oso gertukoa da. Dakizuenez, Udaleko zinegotzi bakoitzak bina sarrera jaso du Athletic-en Kopako finalerako. Oraingoan ere, EH Bilduko lau zinegotziek uko egin zioten pribilejio honi eta Atlhetici eskatu zioten 8 sarrera hoiek bazkideen artean zozketatzea.
  • EH Bildutik eskatzen dugu mota honetako pribilejioak mantentzeko zuzentzen den neurrigabeko gastu honekin amaitzea. Izan ere, zezenketarako edo operarako abnoak jasotzea ez du zerikusirik ordezkaritza instituzionalarekin, klase politikoaren zati baten jokaera klasista batekin baizik. Zentzu honetan beste pausu bat eman nahi dugu, eta horregatik proposatzen dugu Udalak doan jasotzen dituen sarrera guztiak, esaterako, BBKLive edota Cirque du Soleil bezalako ikuskizunetarako, Udaleko webgunean publikoki zozketatzea, bertan izena ematen duten Bilbotarren artean.

20150505_105255

20150505_111808

EHBildu Bilbo

Iritsi berriei tresnak eskaini edozeinen eskubide eta betebeharrak eskuratzeko

Jagovad Buchra, Mohammed Fares, Ossama Elhjjami, Alba Fatuarte -Alternatibako kidea- eta Joseba Martinek aurkeztu dute, gaur goizean, Bilbo kulturen arteko bizikidetzari toki egingo dion hiri bihurtzeko helburu duen ekinbidea. 

Bilbotarren ia heren bat Euskal Herritik kanpo dator. Datu honek erakusten digu hiri hau osatzen dugun pertsonen arteko aniztasuna aberatsa dela, oso. EH Bilduren ikuspegitik, Bilbo hiri abegitsua izan behar da. Ildo horretan, Kultura Aniztasunaren Bulegoa sortzea proposatzen dugu, pertsona guztien eskubide sozial, zibil eta politikoak bermatzeko eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako eta elkarbizitzaren eta aniztasunaren aldeko politikak garatzeko.

Beste jaruera ildo batzuen artean, Kultura Aniztasunaren Bulegoak, ONGI ETORRI ZERBITZUA abian jarriko luke. Zerbitzu horrek gure hiriko edozein pertsonak dituen eskubideak eta betebeharrak eskuratzeko tresnak eskainiko dizkie iritsi berriei, haien jatorria edozein dela ere.

  • Hala, zerbitzu horretatik herritar berri horien harrera eta informazio beharrei erantzungo zaie. Batetik, hirian dauden eta iritsi berriek erabil ditzaketen baliabide komunitario guztiei buruzko informazioa emango du (hiriari buruzko informazio orokorra, non erroldatu, osasun zerbitzuen kokapena, baliabide ludiko eta kulturalak…).
  • Herritar berrientzako harrera protokoloa egingo du, eragile sozial guztiak eta instituzioak inplikatuz.
  • Oinarrizko gizarte zerbitzuekin koordinatuko da, herritar berriei osasungintzarako, hezkuntzarako eta gizarte zerbitzuetarako sarbidea errazteko.
  • Berdintasun Sailarekin batera, emakume migratzaileen behar espezifikoei erantzuteko programak garatuko ditu: gizarte baliabideei buruzko informazioa, prestakuntza ikastaroak, laguntza komunitarioa eta eraso matxisten kontrako babesa, besteak beste.
  • Euskara Sailarekin batera, doako ikaskuntza programak abian jarriko dira euskara ikasi nahi duten helduentzat. Batez ere, euskarazko ereduan ikasten ari diren seme-alabei lagundu nahi dieten gurasoentzat.

Azkenik aipatzea, Kultura Aniztasunaren Bulegoa eta Ongi Etorri Zerbitzua proposatzen dugula, besteak beste, 2012ko otsailean Bilboko Udalak egindako murrizketa sorta baten ondorioz, Inmigrazioko Udal Zerbitzua itxi egin zelako. Hain zuzen ere EH Bilduk salatu egin zuen murrizketa hau.

EHBildu Bilbo

OngiEtorriKartelaTxikia

Etxean adinekoak zaintzen dituzten pertsonei laguntza indartzea proposatu du Gipuzkoak

Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatu du etxean bizi diren eta mendekotasuna duten pertsonak laguntzea zainketa duinak eta kalitatezkoak jasotzen dizutela bermatzeko eta zainketa lanak egiten dituzten senideen ongizatea bermatzeko. Ikuskapen hau egiteko, foru erakundeak segimendu eta ebaluazio tresna bat garatu eta Udalen esku jarri du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eman du ezagutzera Mendekotasuna duten pertsona eta beren zaintzaileei buruzko Ikerketa, Donostiako San Telmo museoan izandako mintegian. Bertan, Gipuzkoako gizarte zerbitzuetako 120 aditu baino gehiagok hartu dute parte, hauen artean, foru eta udal teknikari eta gizarte langileak. Gizarte Politikako diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodríguezek azaldu duenez, esperientzia pilotu gisa, 10 hilabetez, Irun eta Arrasateko udaletan laguntza zerbitzu bat jarri da martxan eta mendekotasuna duten pertsonekin bizi eta inguruan zaintzeko laguntza ekonomikoa jasotzen duten 320 familiaren egoera aztertu da.

Rodríguezek azaldu duenez, egun Gipuzkoan 9.200 pertsonak jasotzen dute zainketarako laguntza hau: “Administrazio publikoek adinekoek behar dituzten zainketak jasotzen dituztela ziurtatu behar dugu eta zainketa hauek beharrezko baldintza higieniko-sanitario, elikadura nahikoa, tratu duin, dagozkien etxeko laguntza tekniko, harreman sozialak kaltetu gabe eta abarrean egiten direla. Gainera, kontuan izan behar dugu zaintzea lan gogorra dela, urtetan luzatu daitekeela eta eragin handia izan dezakeela emozio, osasun, harreman eta bizi sozialean”.

Irun eta Arrasateko 320 pertsonekin egindako ikerketaren arabera, aztertutako kasuen erdian familiaren egoera hobetu egingo litzateke eskatu ez dituzten gizarte zerbitzu publiko zenbaitekin, esaterako, teleasistenzia, laguntza teknikoak, Etxez Etxeko Arreta Zerbitzua, laguntza ekonomikoak, zaintzaileentzako atsedenaldi egonaldiak, laguntza psikologikoa…

Diputatuak azpimarratu duenez, “ematen den arretak nahikoa intentsitate duen, kalitatea egokia den eta zaintzaileek beren rola baldintza onetan egiten duten baloratu ahal izan da gizarte langileek egindako elkarrizketa, etxeetarako bisita eta egoeraren azterketari esker -Udalen lankidetza eta Matia Institutuaren laguntza teknikoarekin-. Horrela, familiei aholkuak eman eta familiak zerbitzu berrietara bideratu ahal izan dira, beren bizi kalitatea hobetzeko. Gainera, garrantzitsua da esatea gizarte langileek erakutsi duten poztasun altua eta baita etxeetan ekimen honek izan duen harrera ona. Horregatik uste dugu beharrezkoa dela Gipuzkoan adinekoak zaintzen dituzten familientzat laguntza zerbitzu bat abian jartzea”.

Gizarte Politikako diputatu Ander Rodríguezen hitzaldia

Politika soziala

Urumeako kanpalekuaren hiru laurden desegin dira eta gizarteratze prozesua 2016an bukatzea espero da

Gizarte Politikako diputatu eta Alternatibaren kide Ander Rodríguezek Gipuzkoako Batzar Nagusietako agerraldian bere babesa ekaini dio Hernani eta Astigarragan egiten ari diren gizarteratze prozesuari, Arartekoak “eredugarritzat” jo duena. Proiektu hau garatzeko lankidetzan ari dira Hernani eta Astigarragako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, bai eta Romi Bidean elkartea ere.

Urumeako asentamenduan egiten ari den erakunde arteko gizarteratze proiektua aurreikusi baino azkarrago doa eta, momentu honetan, txabolen hiru laurden desegin dira. Hasiera batean Astigarraga eta Hernanin bizi ziren 91 familietatik 23 geratzen dira egun. Kanpalekua 2016rako hutsik egotea espero da, familiak pixkanaka tokialdatu eta hauen txabolak botatzea ahalbidetuko duen eta 2012an hasitako gizarteratze prozesua burututa.

Foru arduradunak azaldu duenez, 2012an programa honetan lanean hasi ziren 150 pertsonetatik (hauetako 42 adin txikikoak), momentu honetan 60 geratzen dira (15 adin txikiko). Gizarteratze lana ikuspegi integraletik lantzen da. Lantzen diren alderdien artea hauek daude: juridiko administratiboa (erregulazio prozesuak eta dagozkien gizarte eskubideen tramitazioa), higieniko-sanitarioa (osasun zentroetara sarbideak, medikuen errebisioak, adin txikikoen txertoak), heziketa (haurren eskolatzea), formazio-lanekoa (Lanbiden izena ematea, formazio ikastaroak, helduen alfabetatze taldeak),  etxebizitzen sarbidea (pisu normalizatuak bilatzea, Etxebiden izena ematea), familia ekonomia (aurrezteko ohitura) edo gizarte partaidetza (emakume talde bat sortzea, haurrentzako eskolaz kanpoko jarduerak, udal jardueretan parte hartzea…).

Lorpen garrantzitsuen adibide gisa, Rodríguezek azpimarratu du haurren %100 eskolatuta egotea, nagusien %100 enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea, %97 erregularizatuta egotea eta %93k osasun estaldura osoa edukitzea. Beraz, diputatuaren hitzetan, “heziketa proiektuaren alor eta helburuetan lortutako emaitzek asentamenduetan bizi diren familiekin egiten ari garen prozesuaren balorazio positiboa egitera garamatza”.   

Hala ere, familiek etxebizitza normalizatua lortzeko duten zailtasunen berri eman du, izan ere, zailtasun handia dute partikular eta higiezin agentziek atzerritarrei alokatzeari uko egiten diotelako, bereziki herritar errumaniar ijitoak izaki. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Departamentuari esleipen berezi eskaera egin zaio hiru familia konkreturentzat, asentamenduan bizitzen jarraitzen baitute alderdi guztietan ateratzeko prest egon arren eta inguru normalizatuan gizarteratzeko prozesuarekin jarraitzeko prest egon arren. Oraindik ez zaio eskaera horri erantzun ofizialik eman.

Egungo 23 familietatik 1 bazterketa egoera oso larrian dago; 7 egoera larrian; 8 tarteko egoera batean eta zazpik arazo arina dute eta kanpalekua uzteko traba nagusia etxebizitza bat lortzeko zailtasuna da: “Oztopoak izan arren, proiektua oinarrizko urratsak ematen ari da pertsona guztien integrazio osoa lortzeko. Aurreikuspenen arabera, aurten 17 familia etxebizitza batera pasatzeko moduan egongo dira eta beste seik hurrengo urtean egin ahal izango dute. Horrela, kanpalekua guztiz desegingo da gizarteratze prozesu arduratsu, integral eta pixkanakakoaren bidez, hiritar guztien eskubideak bermatuz”.

Diputazioak azaldu duenez, pertsona hauek zortzi urte daramatzate gune inundagarrian bizitzen eta larrialdi egoeran artatu egiten dira: “Gipuzkoan, eta Euskal Herrian orokorrean, etxebizitza asko eragin ohi dituzte uholdeek eta protokolo bera betetzen da kasu honetan ere, alegia, bizilagunak toki seguruetara eramaten dira euriteak izan bitartean. Urumearen asentamendua udal larrialdi planetan dago eta Gizarte Larrialdietarako Foru Zerbitzuaren babesa du behar diren interbentzioetarako. Kanpalekua hirutan hustu behar izan da: behin 2014ko urtarrilean eta bitan 2015eko otsailean. Uholdeetan zehar, bizilagun guztiak egokitutako tokietara eraman dira (Astigarragako kiroldegia eta Hernaniko Ongizateko instalazioak).  

gipuzkoaberri.eus-en irakurri

X