Alternatibaren elkartasuna jaso du herri Kurduak Bilbon Kurdistango Kongresu Nazionaleko ordezkariekin eginiko bileran

Ordezkaritza kurdubatek elkarrizketa izan du Alternatibako ordezkariekin batera, herri kurduaren egungo egoera eta Abdullah Ocalanenadierazpen berriak irekiko dizkion aukerak azaltzeko. 

BDPko (Demokraziaren eta Bakearen aldeko alderdi Kurdua) ordezkariak Alternatibako Koordinakunde Nazionaleko kideekin elkarrizketatu dira, Bilbon egindako Newroz ospakizunaren harira – estaturik gabeko herri handienaren festa nazionala –. Bertan, herri kurduak bizi duen giza eskubideen urraketa sistematikoaren berri izateko aukera izan dute; lau estaturen artean (Turkia, Iran, Irak eta Siria) banatuta dagoen herria eta estatu propioa eraikitzeko aitorpenik gabe bizi dena.

Akif Rizgar Wan, KNK-ko (Kurdistango Kongresu Nazionala) ordezkaria Ingalaterran, Turkian preso duten Abdulah Ocalanen buruzagi kurdu ezagunarenhitzak gogoratu ditu, aurtengo Newroz ospakizunarekin batera, eta PKKri (Kurdistango Langileen Alderdia) 1984tik estatu turkiarraren kontrako borroka armatua lagatzeko eskatu dio.

Ordezkaritza kurduaren arabera, Ocalanen hitzen ostean, eta praktikan borroka armatuaren etena ekar dezakeena, gobernu turkoak nolabaiteko pausoa eman behar du bake prozesua aurrera egin dezan. Rizgar Wanen arabera, Ocalanek asmo handiko bide orria jarraituko du demokrazia eta bakea zabaltzeko, ez bakarrik herri kurduan, baizik eta gatazkari lotutako herrialde guztietan ere, azken batean, Asia Txikia osoan. Bere hitzetan: “Parte-hartze demokrazia eredu berri batean oinarritzen da, herri klaseen jabekuntzan eraikia, bereziki emakumeen jabekuntzan, eta batez ere, giza eskubideen eta autodeterminazio eskubidearen errespetuan oinarrituz”.

Alternatibaren ordezkaritzak, herri kurduaren aldarrikapenarekin eta borrokarekin aspaldi konprometituta, eta Euskal Herrian bizi izan diren hainbat egoerekin antzekotasun handia ikusten duen heinean, Abdullah Ocalanen bake eta itxaropen hitzak ospatu ditu, eta horregatik, herri kurduaren burujabetza prozesua bultzatu nahi izan du.

Hau guztia dela eta, Alternatibak konpromisoa hartu du herri kurduaren ordezkaritzarekin kontaktuan mantentzeko eta prozesuaren jarraipena egiteko, beharrezkoa den guztietan lankidetza eskainiz. Bukatzeko, ideia eta esperientzia elkar trukaketarako harremana jarriko dute martxan, herri kurduaren zein Euskal Herriko gatazka politikoaren konponbidean laguntzeko.

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/72392_624639257553394_309693477_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-snc7/482217_624639164220070_1613607081_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-snc7/1791_624639420886711_633033086_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/181001_624639437553376_2093397379_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/541086_624639347553385_984467583_n.jpg

Alternatibak “faxismotik hurbila” iritzi dio Parot doktrinaren aurkako protestak debekatzeari eta “bakea oztopatzen” duela salatu du

Alternatibako bozeramaile nazional Oskar Matutek Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzaren erabakia deitoratu du, gaur goizean ezagutzera eman denez Herrira kolektiboak hilaren 16an eta 20an Tafallan eta Iruñean deitutako elkarretaratzeak debekatu egin baitituzte, giza eskubideei errespetua aldarrikatu eta Estrasburgoko auzitegiak iaz erabakitakoa betetzea exijitzeko helburua zuten arren; honek Espainiako Erresuman aplikatzen duten 197/2006 doktrinaren aurka egin zuen: “Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpen baten arabera pertsona guztien eskubide guztiak kalean aldarrikatzea debekatzea faxismotik hurbil dago eta Euskal Herrian bakea eta normalizazio politikoa ezartzea oztopatu besterik ez du egiten”.

Alderdi ezkertiarretik kezka azaldu dute Carmen Alba Gobernuaren ordezkariarena bezalako jarrerekin manifestatzeko eskubidea urratzen ari direlako, manifestazioek Ines del Rioren izena erabiliko dutela aitzakia bezala jarrita, “erabat logikoa” denean, kontuan izanik Estrasburgok iaz hartutako erabakiaren arabera Parot doktrinak Tafallako presoaren giza eskubideak bortxatzen zituela.

Matutek gogorarazi duenez, pertsona guztien giza eskubide zein eskubide zibil eta politiko guztien defentsaren aitortzatik, “argi dago presoen eskubideak behin eta berriro urratzen ari direla dena ETA dela ziurtatzen duen irakurketarekin eta zigor bikoitzak ezarrita, presoei zein beren senitartekoei”. Ildo beretik, EHU-UPVko bi irakasleren kontra gaur abiatutako prozesuaren atzean dauden interesak salatu nahi izan ditu, izan ere, “AVT bezalako erakunde batek egiten baitu zigor eskaera, bakegintzaren aurka dagoena”. Presoei tutoretza lanak egin izanagatik auzipetu dituzte eta, beren lana besterik egin ez dutela sinetsita, Alternatibaren elkartasuna helarazi nahi izan die euskal legebiltzarkideak.

Alterkaria: Alternatibaren aldizkaria / Revista de Alternatiba

Hemen dago “Alterkaria”, Alternatibaren aldizkari berriaren lehenengo alea. Alternatiban egindako iritziak, jardunaldiak, berriak… jaso eta neurri berdinean borroka guztiak jorratzeko helburuarekin jaio dena. Lehenengo ale honek ondorengo gaiak jasotzen ditu besteak beste: Bizkaiko aurrekontuak; AHTa; Ekuadorreko hauteskundeak; Iruzur fiskala eta legala; “Bortxatuak izateko jaioak” iritzi artikulua; Terrorismo finantzarioa; Egunkaria libre!; ETAren adierazpena; Kataluniako Parlamentua; Murrizketen aurkako protesta sozialek; Errausketaren jardunaldiak; Oskar Matuteri elkarrizketa…Etzazue galdu!

 

Aquí está “Alterkaria”, el primer ejemplar de la nueva revista de Alternatiba. Una revista que recoge los diferentes artículos de opinión, jornadas, noticias… de Alternatiba y que nace para cubrir todas las luchas por igual. Este primer ejemplar cubre los siguientes temas: Presupuestos de Bizkaia; El TAV; Elecciones en Ecuador; Fraude fiscal y fraude legal; Artículo de opinión “Nacidas para ser violadas”; Terrorismo financiero; Egunkaria Libre!; Parlamento de Catalunya; Protestas sociales contra los recortes; Jornadas contra la incineración; Entrevista a Oskar Matute… ¡No os la perdáis!

Emakume Langileen Eguneko fartsak

Alternatibako Mahai Feministak aurtengo martxoaren 8an ere emakumeon borroka aldarrikatzen dugu. Horregatik, egun honetan egiten diren diskurtso antifeministekin eta patriarkalekin astoratuta gaudela esan nahi dugu. Hasieran diogun bezala “Zoritxarrez, bideo hau egiazko gertaeretan oinarrituta dago”. Gora emakumoen borroka!

EHBilduk Chavezen jardun historikoa aintzat hartu eta iraultza bolivartarraren bidean lanean segitzeko eskatu die Venezuelako herritarrei

EH Bilduk Legebiltzarrak adierazpen instituzionala onartzea proposatu du, Hugo Chavez presidentearen heriotza dela-eta bere dolumina helaraz diezaion Venezuelako herriari, Chavez “duintasun politikoaren, zintzotasunaren eta espiritu demokratikoaren eredu” izan baita. Proposamena atzera bota dute gainontzeko taldeek.

EH Bilduk proposatutako testuak Chavezen jarduna aintzat hartzen du, “bere politikak eskubide eta askatasun berdintasuna eraman baitzuen Venezuelara, eta aberastasuna modu bidezkoago batean banatzea” ere ahalbidetu zuelako. Halaber, “interes ekonomikoen ondorioz mendeetan zehar espoliatutako herri bati duintasuna itzuli zion”. Labur esanda, “desberdintasun sozial, ekonomiko eta politiko handiak pairatzen zituen herri bat sozialismoan oinarritutako berdintasun egoera berri batean kokatu zuen” Chavezek.

Venezuelako presidenteak “berpizte demokratikoa sendotu zuen eskualde hartan” eta, berari esker, “Hego Amerika benetako alternatiba bakar gisa agertzen da gaur egun, herriak eta pertsonak esklabizatu egiten dituen kapitalismoaren aurrean”. EH Bilduk, beraz, Venezualako herriari deitu dio “iraultza bolivartarraren bidean lanean jarraitzera”.

X