Gure babes eta elkartasun osoa Joan Comari

Gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi dizkiogu atxiloturiko Joan Coma Capgirem Vic-eko zinegotziari; era berean, Espainiako estatuak politika judizializatzeko hartutako erabakia salatzen du. Atxiloketa hau adierazpen askatasunaren eta prozesu independentistaren aurkako eraso berria da.

Espainiako estatuak Katalunian ireki den prozesu demokratikoaren aurrean adierazi duen ezintasuna eta borondate zein alternatiba falta kriminalizazioarekin, errepresioarekin eta judizializazioarekin ordezkatzen ditu. Eztabaida politikoaren eta proiektu politikoen kontra ari da Katalunian ere Espainiako estatua. Demokrazia beraren aurka ari da Madrilgo Gobernua, bere izaera antidemokratikoa agerian utziz.

2016. urtean sedizioa ultzatzea delitutzat jotzea ere irrigarria litzateke, Joan Coma atxiloturik ez balego.

EH Bildu

http://alternatiba.net/old-files/Joan coma elkartasuna.png

Gdeim Izik-etik Luxemburgera, Sahara Hurra!

Europako Batasuneko Justiza Gorteak erabaki du EB eta Marokoren arteko erakunde eta liberalizaziorako, merkataritzarako eta arrantzarako akordioek ez dutela eraginik Mendebaldeko Saharan. Uste dugi albiste oso garrantzitsua dela hori eta, zentzu horretan, Fronte Polisarioa eta Saharako herria zoriondu nahi dugu.

Esan bezala, oso albiste ona da Saharako herriarentzat, Marokoren okupazioaren aurrean egiten ari diren autodeterminazio eskubidearen eta independentziaren aldeko borroka indartu egiten duelak.

Era berean, hurrengo abenduaren 26an Saharako 24 presoren epaiketa errepikatuko da, Gdeim Izik “Askatasunaren kanpalekua”-ren auziagatik. Berriro epaituak izango diren pertsona horiek espetxe zigor eskaerak dituzte eta, horietako batzuk, bizi arteko espetxe zigor eskaera ere bai. Gainera, 2010. urtean torturak jasan zituztela salatu zuten. Eta horren atzean arrazoi bat eta bakarra dago: Saharako herritarren giza eskubideak babestearen aldeko militante politikoak izatea. Gogoratu beharra daukagu Hassana Aalia kidearen kasua. Rabateko Auzitegi Militarrak bizi arteko espetxe zigorra ezarri zion kasu honengatik eta, urteetako borrokaren ondoren, asilorako eskubidea eman zion Espainiako estatuak.

Espetxeratuta dauden pertsonek, haien defentsak eta Giza Eskubideen defentsaren alde aritzen diren eragileak beldur dira eta Tribunalak berriro zigortuko dituztela uste du. Izan ere, aurreko epaiketan hainbat irregulartasun izan zirela adierazi zuten hara bertaratu ziren nazioarteko begiraleek.

Horregatik, gure elkartasunik beroena helarazi nahi diegu Sahararen autodeterminazio eskubidea eta independentzia aldarrikatzeagatik espetxeratuta dauden preso politikoei. Era berean, Maroko herri okupatzailearen -eta hura babesten aritzen den Espainiako estatuaren- jarrera salatu nahi dugu, etengabe eta sistematikoki Saharako herriaren giza eskubideak urratzen dituelako.

Horregatik guztiagatik, ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuek eta Saharako herriari elkartasuna adierazteko euskal eragileek deituta egingo den mobilizazioan izango gara. Abenduaren 26an izango da mobilizazio hori, 11:30ean, Bilbon Marokokok daukan kontsulatuaren aurrean (Rekalde Zumarkalea, 27).

EH Bildu

Kurdistango herriarekin elkartasuna, larunbatean Bilbon manifestazio nazionala

Turkian eta Ipar Kurdistanen azken egun hauetan gertatzen ari direnekin oso kezkatuta gaude: Ankaran gertatutako atentatu odoltsuarekin eta HDP alderdiko ehunetik gorako kideen atxiloketa indiskriminatuekin.

Lehenik eta behin, elkartasuna adierazten dio EH Bilduk Ankaran hildako guztien familiartekoei eta bat egiten du beraien doluarekin. Halaber, gertaera bortitz horren aurrean bat egiten dugu HDPk eginiko irakurketarekin eta gaitzespenarekin. Bigarrenik, salatu egiten dugu Turkiako gobernuak ekainetik hona areagotu duen jite errepresiboa eta, zehazki, igandean gertatutako HDPko ehunetik gorako kideen atxiloketa indiskriminatuak. Elkartasuna ere atxilotutakoen familiari eta lagunarteari. Giza eskubideek eta libertate demokratikoek hutsaren hurrengo balioa dute gaur egun Turkian.

Eskatu egiten diogu nazioarteko komunitateari, eta bereziki Europako Batasunari, Turkiako egoera eta gatazka modu demokratikoak bideratzen ahalegina egin dezan egoera okerragora egin aurretik.

Azken hilabeteotan gertatutako errepresioa eta giza eskubideen urraketak salatzeko eta herri kurduari elkartasuna adierazteko dei egiten diegu euskal herritarrei joan daitezela datorren abenduaren 17an, larunbatarekin, Kurdistanen aldeko eta giza-eskubideekiko errespetua aldarrikatzeko Bilbon egingo den manifestaziora. Plaza Eliptikoan ekingo diogu manifestazioari 12:30ean ‘Faxismoaren aurrean, Gora Kurdistan’ lelopean.

EH Bildu

Ezinezkoari aurre egin eta irabazi, agur eta ohore komandante

Euskal Herriko ezker soberanistaren koalizioak bere elkartasuna eta doluminak helarazi nahi dizkio Kubako herriari eta Fidel Castroren familiari. Munduko historia hurbilean pertsonaia esanguratsua da Fidel Castro, eta mundo mailan urte askoan gogoratua izango da.

Mundu hobea eraiki nahi dugunontzat erreferentzia saihestazina izan da eta da Fidel Castro. Eredua da desberdintasunen aurka lan egiten duten guztientzat. Gure doluminik sentikorrena helarazi nahi diogu Euskal Herritik Kubako herriari eta Fidelen heriotzagatik penatuta dauden guztiei.

X