Urreak Urkulluri: “Zure mandatupean historian eman diren murrizketa handienak egin dira garapenerako lankidetzan”

EH Bilduren galdera bati erantzun baten ondotik, EAEko lehendakariak onartu du Gasteizko Legebiltzarrean Garapen Lankidetzarako Euskal Legea bete gabe jarraitzen duela. Urkulluk, gainera, ez du 2013 urtean zegoen egoerara itzultzeko asmorik adierazi. Gogoratu beharra dago urte horretan sekulako murrizketa pairatu zutela arlo honetako laguntzek.

Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide Diana Urreak bat egin du Euskadiko GGKEn Koordinakundearekin, eta “legegintzaldia erabateko porrota” izan dela esan dio. “Zure mandatupean historian eman diren murrizketa handienak egin dira garapen lankidetzarako alorrean”. “Gainera, gobernuak berak egindako plana ere bete gabe utzi duzue, eta gauza bera gertatu da ganbera honek onartutako mandatuekin. Goitik beherako iruzurra izan da”, leporatu dio Urreak Urkulluri.

Legebiltzarkideak zintzotasuna eta autokritika eskatu dio lehendakariari, eta arlo honetan jarraitzen duen politikaren norabidea aldatzea. “Lotsagarria da 2012 urteko mailara ere ez iriztea bideratzen den dirua, alegia, %0,52ra, legeak jasotzen duenean kopuru hori %0,7ra igo behar dela”.

EH Bildu

El lehendakari ha reconocido hoy en el pleno del Parlamento de Gasteiz, ante una pregunta de EH Bildu, el incumplimiento reiterado de la Ley Vasca de Cooperación. Urkullu tampoco ha mostrado intención alguna de retornar a la situación anterior al 2013, año que las ayudas a la cooperación recibieron un brutal recorte. – See more at: http://ehbildu.eus/es/instituciones/parlamento-vasco/9336-fracaso-absoluto-del-gobierno-vasco-en-materia-de-cooperacion#sthash.YMXnas9v.dpuf

Saharako auziari irtenbidea emateko ordua da, herriari etorkizuna erabakitzeko hitza emanez

Otsailaren 27an Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zenetik 40 urte beteko dira. Errepublikaren urteurrena medio, Alternatibatik eta EH Bildutik Saharako herriarekiko eta bere askatasunaren aldeko borrokarekiko gure elkartasuna berriztu nahi dugu.

Elkartasuna bultzatzerekin batera, Saharako auzia konpontzeko ordua da. NBEk hartu zuen Saharan erreferenduma egiteko konpromisoa bete behar da, saharauiarrek haien etorkizuna erabakitzeko eskubidea dute eta eskubide hori gauzatzeko unea da.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak 40 urte betetzen dituen honetan gogoratu behar da munduko 80 bat herrialdek eta Afrikako Batasunak berak, besteak beste, RASD delakoa aitortu dutela geroztik. Ez ordea, Saharako kolonizazioan eta kolonizazio osteko okupazioan ardura zehatzak dituzte Espainiako eta Frantziako gobernuek.

http://ehbildu.eus/images/2016/Sahara40urte.jpg

Horregatik, Espainiar estatuan Gobernu berria osatzeko lanetan diren alderdiek konpromiso argi eta zehatza hartu behar dute. 2015-2016an Espainia Segurtasun Kontseiluko kide gisa jardungo du. Beraz, Espainiako gobernuak, 1975an eginiko akatsa zuzenduz, Saharako auziari irtenbidea emateko ardura du. Espainiako gobernuari RASD aitortzea dagokio, Saharako ordezkaritza legitimoa delako. Horren aldeko urrats bat izango litzateke, hala nola, Palestinarekin egin zuen bezala, Espainiak Saharako gobernuko ordezkaritzari estatus diplomatikoa ematea.

Bestalde, Nazio Batuek lurralde okupatuetan duten misioak (MINURSO), erakunde horren edozein misioak dituen funtzioak bete behar ditu, besteak beste giza eskubideen begiraletza.

EH Bildu

Urrea: “Ezin dugu onartu Parlamentuak Israel bezalako erregimen genozida bat ordezkatzen duten pertsonei harrerak egitea”

Joan den astean Marokoko kontsularen bisitaren ondorioz egin bezala, oraingoan ere EH Bilduk protesta irmoa adierazi du, oraingoan Legebiltzarreko presidenteak Israelgo enbaxadoreari egin dion harrera dela eta. Parlamentura iritsi denean, enbaxadoreak kalean bildutako jendea ez ezik, EH Bilduko hainbat legebiltzarkide ere zain zituen atean, Palestinaren aldeko kartelak eta banderak eskuan, gobernu sionistaren politika salatzeko eta palestinarren aldeko mezua helarazteko.

Diana Urreak Alternatibako kide eta legebiltzarkideak azaldu duenez, “protesta egin dugu ezin dugulako onartu Legebiltzarrak Israel bezalako erregimen genozida bat ordezkatzen duten pertsonei horrelako harrerak egitea”. Izan ere, “ezin dugu ahaztu, eta ez dugu ahaztu nahi, Israelek palestinarren giza eskubideak etengabe urratzen dituela. Horregatik, nazioarteko erakundeen erresoluzioak eman dizkiogu enbaxadoreari, Palestinak pairatzen duen eraso etengabea salatzeko eta palestinarren askatasuna exijitzeko”. Horren ostean, legebiltzarkideek bat egin dute kalean Euskal Herria-Palestina Sareak deitutako elkarretaratzean.

EHBildu

Joan den astean Marokoko kontsularen bisitaren ondorioz egin bezala, gaur ere EH Bilduk protesta irmoa adierazi du, oraingoan Legebiltzarreko presidenteak Israelgo enbaxadoreari egin dion harrera dela eta. Parlamentura iritsi denean, enbaxadoreak kalean bildutako jendea ez ezik, EH Bilduko hainbat legebiltzarkide ere zain zituen atean, Palestinaren aldeko kartelak eta banderak eskuan, gobernu sionistaren politika salatzeko eta palestinarren aldeko mezua helarazteko. – See more at: http://ehbildu.eus/eu/instituzioak/gasteizko-legebiltzarra/8851-eh-bilduk-palestinaren-aldeko-aldarria-helarazi-dio-israelgo-enbaxadoreari-legebiltzarrean#sthash.af3qRIeP.dpuf

Sahararen aldeko adierazpen instituzionalak eman dizkiogu Marokoko kontsulari

Gasteizko Legebiltzarrean harrera egin dio ganberako presidenteak Marokoko kontsulari. Hala, EH Bilduk bisita aprobetxatu du ganberak herri horren autodeterminazio eskubidearen alde duen iritzia bereganatzeko. Kontsula agertu denean, koalizioko kideek Saharako ikurrekin eta erreferendumaren aldeko leloekin agertu dira, nazioarteko legalitateak babesten dituen aldarrikapenekin, alegia. Diana Urrea Alternatibako kide eta koalizioko legebiltzarkideak, Sahararen alde Gasteizko legebiltzarrak aho batez egindako adierazpen eta ekimen sorta eman dizkio kontsulari.

Urreak salatu egin du Saharako herriarekin elkartasuna lantzeko taldearteko lan talde jakina dagoen erakunde honetan harrera ofiziala egitea Marokoko gobernuaren goi ordezkari bati. Horrez gain, bisita ezagututa ere taldearteko gainontzeko kideek ekimenik hartu ez izana salatu du. “Guretzako, Saharako herria jazarri eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea zein bakean bizitzeko eskubideari uko egiten dion gobernuko ordezkariak ez dira ongi etorriak ganbera honetan. Gainera, uste dugu kontsulak euskal jendartearen eta erakunde politiko gehienen iritzia ezagutu behar duela. Horregatik egin dugu ekimena eta horregatik atera gara gero Legebiltzarreko atean egin den protesta kontzentraziora”

EHBildu

Diana Urrea: “Euskal gizarteak, lehen eta orain, sahararren borrokari erakutsi dion atxekimendua txalogarria da”

Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduren Kongresurako Bizkaiko hautagaiak “euskal gizarteak, lehen eta orain, sahararren borrokari erakutsi dion atxekimendua txalotu du”.

Urreak, Fronte POLISARIOa bere XIV.garren kongresua egiten ari den Dakhlako errefuxiatu eremutik “euskal gizartearen jarrera” nabarmendu eta Mendebaldeko Sahararen aldeko Legebiltzarreko lan taldearen ekimena nabarmendu ditu.  

Hala ere, legebiltzarkide subiranistak herri sahararraren autodeterminazio borrokarekiko elkartasuna areagotzera deitu ditu euskal erakundeak.

Era berean, Urreak Espainiako gobernuak joan den urriko uholdeek errefuxiatu eremuetan sortutako larrialdi egoeraren aurrean erakutsitako jarrera salatu du.

X