Aktibatzea nahikoa ez delako… ANTOLATU!

http://alternatiba.net/old-files/Diptikoa 2 RGB.jpg
http://alternatiba.net/old-files/Antolatu A3 EUSKARA RGB.jpg
http://alternatiba.net/old-files/Diptikoa 2 RGB.jpg
http://alternatiba.net/old-files/Antolatu A3 EUSKARA RGB.jpg
Diotenez, nazioarteko krimen antolatuaren arduradun nagusienetako batzuk, martxoaren 3an Bilbon batzartuko dira, elkar elikatu eta beren jardun deliktiboarekin jarraitzeko asmoz. Hauek dira buruzagi bilatuenetako batzuk; ahalik eta zabalkunde zein laguntza handiena eskatzen dugu:
Christine Lagarde. Nazioarteko Diru Funtseko Zuzendaria.
Leporatzen zaiona: demokraziatik kanpo dagoen erakunde bat zuzentzea, herrien burujabetza murriztea eta bere ondasunak banku handiei ematea. Hirurogei urtetan, nazioarteko mafia honek munduko diktadurarik ustel eta odoltsuenetako batzuk babestu ditu, beti ere Estatu Batuen kanpo politikarekin bat eginda. Gaur egun, Troikan parte hartuz, Europako hegoaldeko herrialdeen baliabide publikoen ustiaketan dihardu.
Jeroen Dijsselbloem. Euro-taldearen presidentea.
Leporatzen zaiona: banku pribatuekin batera pentsio publikoen aurkako erasoa planifikatzea. Baita Greziako herriari bere diru publikoa esku pribatuetan jartzeko xantaia egitea ere.
Olli Rehn. Ekonomia eta Moneta Gaietarako Komisario europarra.
Leporatzen zaiona: Rajoyren gobernuaren murrizketa politikak sustatzea. Baita, irabazi pribatuak handitzeko asmoz, soldatak %10ean murriztea proposatzea.
Karel de Gucht. Merkataritzako Komisario europarra.
Leporatzen zaiona: lobby eta multinazionalen esanetara jardutea. Gainera, Estatu Batuen eta Europako Batasunaren artean hitzarmen bat negoziatu du, enpresari handiek eta bankariek euren espoliazioa jarduteko lege erraztasun handiagoak izateko. Besteak beste, 900.000 euro lapurtu dizkio Begikako herriari iruzur fiskalaren bitartez.
Joaquin Almunia. Konpetentzia Komisarioa eta PSOEko idazkari nagusi ohia.
Leporatzen zaiona: EBko herrietako industria politikei eta langileen eskubideen babesari trabak jartzea.
Werner Hoyer. Inbertsioen Europako Bankuko Presidentea.
Leporatzen zaiona: herrien zorpetzea eta bere ingurumena suntsitzea dakarren edozein lan finantzatzea; besteak beste, Abiadura Handiko Trena, Zubietako erraustegia edota Supersur errepidea.
Francisco Gonzalez. BBVAko Presidentea.
Leporatzen zaiona: krisi garaietan etekinak laukoiztu dituzten banku espainiarren elitea handitzea. Pentsio publikoen desegitea sustatu eta pentsio pribatuen negozioa ere elikatu du. Urtean 5,16 milioi irabazten ditu eta 80 milioiko pentsio pribatu bat jasoko du.
Pablo Isla. Inditex enpresako presidentea.
Leporatzen zaiona: Bangladeshen gertatutako 200 langileen sarraskia. Bere etekin pertsonalak 20 milioikoak dira urtean, bere Marokoko langileek astero 65 ordu lan egiteagatik hilean 178 euro jasotzen dituzten bitartean.
Jose Llado. Tecnicas Reunidas enpresaren jabea.
Leporatzen zaiona: Ibex 35eko enpresa gehienek egiten dute bezala, bere dirua paradisu fiskaletan mantentzea.
Jorge Sendagorta. SENER-eko presidentea.
Leporatzen zaiona: armak egin eta saltzeko, diru-laguntza publikoetan hainbat milioi kobratzea.
Ignacio Sanchez-Galan. Iberdrolako presidentea.
Leporatzen zaiona: energia nuklearrari esker bere burua aberastea eta Garoñako zentrala defendatzea. Gobernu espainiarraren erreforma elektrikoak idaztea leporatzen zaio. Hauei esker, 10 milioi euroko etekinak lortzen ditu egunean.
Cesar Alierta. Telefonicako presidentea.
Leporatzen zaiona: bere langileen %20a kaleratzea, bere etekinak egunean 10 milioi eurokoak direnean.
Mariano Rajoy, Luis de Guindos, Iñigo Urkullu eta Iñaki Azkuna. Agintariak.
Leporatzen zaiena: nazioarteko krimen antolatuaren alde egiteko legea usteltzea, diru publikoa enpresa handiei eta banku pribatuei ematea, eta euren kideentzako enpresa zein banku horietan urrezko erretiroak negoziatzea.
Juan Carlos Alfonso Victor Maria de Borbon y Borbon-Dos Sicilias. Erregea eta Francisco Franco diktadorearen ardurapekoa.
Leporatzen zaiona: Estatu espainiarraren erakunde militarraren burua izatea, herrien burujabetza ukatzea eta mundu osoko diktadore odoltsuen lagun-mina izatea. Bere aisialdian elefanteak erailtzen ditu eta gabon diskurtsoak ematen ditu.
Pertsona hauek atxilotzeko eta behingoz herritarren justiziaren eskuetan uzteko lagungarria izan daitekeen edozein informazio jakinaraztea eskertuko dizuegu.
2009an, Funes-FMLN tandemak, herriaren babesarekin, El Salvador-eko lehen aldaketa gobernua irabazi zuen. Gobernuan egon diren azken bost urte hauek – inolaz ere ez, zailtasunik gabekoak – herrian aplikatutako politika sozial berriek nabarmenduak izan dira.
Gobernutik bultzatu diren programa desberdinek positiboki eragin dute azken 20 urteetan eskuindar gobernuek baztertuta izan dituzten herritarrengan. Aldaketa Gobernuak aplikatutako programak, hezkuntzan, osasunean, nekazaritzan, genero berdintasunean eta ahaztu gabe, memoria historikoan oinarrituak izan dira.
2014. urte honen hasieran dugun eszenatoki politikoa guztiz desberdina da.
Otsailaren 2an hauteskunde presidentzialak ospatuko dira eta FMLN Salvador Sanchez Cerén hautagaiarekin aurkeztuko da; egun presidenteordea denarekin. Presidenteorde izateko hautagaia ere, beste figura erreferentzial bat izango da; Oscar Ortiz.
El Salvador une erabakigarrian aurkitzen da, eta hauteskunde hauek bai herriarentzat bai Frentearentzat garrantzi handikoak dira. Eskuina zatituta, FMLNk lehen itzulian hauteskundeak irabazteko aukerak ditu, Aldaketa Gobernuaren jarraipena bermatuz. Frentearen garaipena, beraz, funtsezkoa da lehen bost urte hauetan garatu diren programa sozial arrakastatsuei jarraipena eman eta eraldaketa politiketan sakontzen joan ahal izateko. Beste lehentasun batzuen tartean, Frenteak herriaren bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko, memoria historikoaren inguruan – gudak utzitako zauriak behingoz isteko- lana egiteko, El Salvador ALBAn sartzeko aurrerapausoak emateko – zeinetan dagoeneko hainbat alkatetzak loturak badituzten ALBA-petrolio bezalako programekin- edota “Buen Vivir” logikaren baitako politikak aplikatzeko helburuak finkatzen ditu.
Euskal Herritik, ezin dugu aipatu gabe utzi, gure herrian bizitzen ari garen aro politiko berriari El Salvadorretik FMLNk egin dion ekarpen garrantzitsua. Zentzu honetan, Euskal Herriko sektore politiko eta sozialek gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diogu FMLNri. El Salvador eta Euskal Herriaren arteko elkarrekiko elkartasunak urte asko ditu. Gure memorian daude Pakito Arriaranen, Ignacio Ellacuria Aitaren, Begoña Garcia ren, Marta Gonzalezen izenak.
Izen hauek, ertamerikako txoko txiki horretan, herrien arteko adiskidetasun eta elkartasun konpromisoa indartzen egon ziren beste hainbat eta hainbat izenen ondoan idazten dira.
Nahiz eta gaur adierazi nahi dugun babes hau ikuspegi elektoralistara mugatzen ez den arren, jakitun gara Frente Farabundo Marti-ren baitako gobernua izateak El Salvadorrentzat berebiziko garrantzia duela. Baita elkartasun internazionalistan sakontzen joateko ere.
Guzti horregatik, eragile, herri mugimendu, alderdi politiko eta gobernuz kanpoko erakunde desberdinek gure babesa eskaintzen diogu FMLNri:
Dei egiten diegu Salvadortarrei eta internazioanlista guztiei, urtarrilaren 26an, Altsasun, El Salvadorri, FMLNri eta presidente izateko hautagaia izango den Salvador Sanchez Ceri gure babesa eta elkartasuna adierazteko egingo den topaketan parte hartzera.
Euskal Herrian, 2014ko urtarrilaren 14an
Ez dut geldirik egon nahi, ez naiz geldirik egon behar eta ezin naiz geldirik egon. Konpromisoa agertzen duen pertsona aktibo, erantzule eta solidarioa naizelako; baina batez ere pertsona librea naizen heinean, nire ideien arabera jarduten dut; mugimenduan dauden ideiak, ideia biziak, horiek aldatzeko beldurrik gabe. Nire ideiek naizen hori eraikitzen dutelako, pertsona osoa sentiarazten naute; beraiekin beti izango naiz ni neu, eta ez dut inoiz pentsamendu librea jarduten utziko.
Duela hamar urte Jose Saramagok baieztapen bikain hau egin zuen: “Badira bi superpotentzia: Bata Estatu Batuak, eta bestea zu”. Estatu Batuek Iraken aurka zuzendutako erasoaren testuinguruan egin zuen, baina edozein garaietan erabili daitekeen ideia bat eskaini zigun. Buruan sartu behar dugu erasoen aurrean ezin dugula etsi. Zapaltzen gaituzten dominazio sistemen aurkako borrokan aurrera egin ordez, etsipenean erortzeko arriskua dugu, eskumak aipatzen duen gehiengo isil horren parte bihurtzeko arriskua, etxean gelditzen den jendearena, hain zuzen. Horregatik, gure erronka nagusienetako bat, pertsonei murrizketa, jazarpen eta menpekotasun moduan heltzen zaizkien erasoak ez onartzeko beharrizana helaraztea da. Menperatzen gaituztenen aurrean; gure identitatea, gure etorkizuna eta eredu alternatibo bat erabaki eta eraikitzeko eskubidea ukatzen digutenen aurrean aktibatzeko momentua da.
Gaur inoiz baino gehiago gure burua antolatu behar dugu. Justua ez den sistema honi aurre egiteko modu asko daude; auzoetako elkarteetan parte hartuz, mugimendu sozialetan, edota erakunde sindikal eta politikoetan. Bakoitza bere errealitate eta aukeretatik. Baina azken finean, garrantzitsuena zu zara. Ez zu edo ni, aurrez aurre jartzen gaituen “edo” horrekin, kapitalismoaren oinarrizko araua dena; baizik eta asmatzera goazen gehitze partikularekin, egitasmo eta mugimendu alternatiboek osatutako gune zabal bat eraikitzera eramango gaituena, erresistentzia sozialen harresi bat.
Hainbeste errepresio eta injustiziaren aurrean mobilizatu behar gara, aktibatu behar gara, iraultza norberak hasten duelako, baina batez ere, horixe delako ni naizena eta izango naizena. Ideiak, mugimenduan dauden ideiak, nire burua eraikitzen dutenak; ideia horiek beste batzuekin batera, ez dute inoiz amore emango mundu hobeago bat asmatzen. Aktiba zaitez! Aktibatu!
Jaiak herriarenak eta herriarentzat behar dute izan; errespetuan, parekidetasunean eta parte hartzeko eskubidean oinarritutakoak. Alternatibatik beharrezkoa ikusten dugu festa eta aldarrikapena bateratzea eta horregatik, aurtengo jaietan pegatinen bidez jai eredu hau zabaldu eta defendatu dugu Euskal Herriko kaleetan. Eta horretan arituko gara lanean jaiak, benetan, herrikoiak, parte-hartzaileak eta parekideak izan arte.
Alternatiba | Ezkerra eraldatzearen erronka