Noren babeserako arkitektura? (Maria Del Rio)

Tarteka, oso erabiliak ez diren hitzak modan jartzen dira; horietako bat «bolardo» da. Batik bat, 2017ko Rambletako erasoaren ostean izan genuen eraso terroristen aurrean babesteko oztopo horien berri, eta egun, bereziki jendetsuak diren jaietan eta ospakizunetan oraindik ere deigarriak egiten zaizkigu. Ezaguna egin da ere Bilboko Portuko harresi handia, kasu honetan, oztopo horren helburua polizoiak ekiditea omen da. Espazio publikoaren sekurizazioa gero eta argiagoa da, askotan bolardoak edota harresiak bezain nabarmena ez bada ere.

More…

Klimaz haragoko krisia (María del Río)

Etengabeko hazkundea. Gure gizarte esponentzialaren paradigma honek ekonomiaren hazkunde egonkorra behar du; baina sumatzen hasiak gara ate joka dugun krisiaren arrazoiak ez direla uneko portaera desegokien ondorioa, baizik eta eredu osoaren emaitza. Etekina pertsonen aurretik jartzen duen eredua da gurea, planetaren baliabideak harrapakatzen dituena, askatasunarekin eta giza eskubideekin batera. Hala eta guztiz ere, eredu honek ez du bere dinamika maltzurrarekin jarraitzeko etekin nahikorik lortzen.

More…

Ni ere Jaizkibelekin (Maria del Rio)

Uda osoan, euskal hiriburu guztietako jaien harira, erakunde publiko nagusien iragarkiak eta kanpainak behin eta berriro ikusi ditugu: indarkeria matxistaren kontra, emakumeen kontrako erasoen aurka, edo jaien esparruetan gertatzen den gehiegikeria ororen desagerpenaren alde mezuak helarazten. Uda, alabaina, ez da bukatu, ezta jaiak ere. Igandean, irailak 8, Hondarribiak bere festa nagusia ospatuko du. Bertan, azken bi hamarkadetan bezala, ehunka emakumek eraso matxista larriak pairatuko dituzte, eta ez da ilunetan edota isilpean gertatuko; herriko kale nagusietan gertatuko da, aurrean ordezkari instituzionalak daudela. More…

Jaiak geureak dira (Maria del Rio)

Pixkanaka-pixkanaka herriko jaiak bukatzen doaz. Gehienetan, balorazio positiboak egin izan dira, bai udalen partetik, baita herri mugimenduetatik ere. Tamalez, ohikoa bilakatu da sexu erasoak salatu behar izatea. Erasorik gabeko jai-guneak eraikitzeko lana aitortzeko modukoa izan arren, gure segurtasuna eta askatasuna ez dugu oraindik bermatuta. Badira erantzun-protokoloak, gero eta mobilizazio jendetsuagoak, elkar-zaintza eta autodefentsa kontzeptuak gero eta ezagunagoak zaizkigu, eta erasotzaileak ongietorriak ez direla aspertu arte aldarrikatu dugu. Halere, gure herriko jaiak errespetuan eta parekidetasunean gozatzeko arazoak izaten jarraitzen dugu: gure jai-guneak ez dira eremu guztiz askeak.

More…

Hiri biziak (Maria del Rio)

Gero eta turista gehiago ikusi ahal ditugu gure kaleetan, udan zehar bati baino gehiagori lagundu diot tranbiarako txartela erosten, edo Alde Zaharrera nola joan esan egin diot. Pixkanaka-pixkanaka ohitzen hasiak gara, baina oraindik bilbotarrok harritzen gara agertzen hasten direnean. Gureak sortzen duen interesa atsegina bazaigu ere, turismo eredu gero eta jasangaitzagoa suertatzen zaigula esango nuke. Egia da Donostian tarteka bizi duten “inbasiotik” oraindik urrun gaudela, baina hala ere, ondorioak nabaritzen hasiak gara. Galdu dut kontua Bilboko erdialdean zenbat hotel zabaldu berri dituzten… eta zenbat zabalduko dituzte laster? Zer gertatzen ari da pisu turistikoekin?

More…

Usteak erdiak ustel (Maria del Rio)

Gure opor-bidaian etenaldi txiki bat egin genuen Madrilen. Aukera ezin hobea izan zen erakustaldi interesgarriez gozatu eta kontzertu on bat entzuteko. Halere, dena ez zen horren atsegina izan. Garraio publikoa, metroa zein trena, hartu genuen bakoitzean polizia bidaiariak identifikatzen ikusi genuen; kasu guztietan identifikazio etnikotzat jo zitezkeenak, eta ez ziren gutxieneko errespetuarekin egin. Behaketarako tarte txikia izan zen, arinegia ondorioak ateratzeko; baina gorputzean ezinegona eragiteaz gain, estereotipoen inguruan hausnartzera eraman ninduen.

More…

Ikuskizun arriskutsua (Maria del Rio)

Aitortzen dut: ez naiz telesail-zale amorratua, ez ditut jarraitzen modako estreinaldiak eta oso gutxitan gertatu zait atal bat bestearen atzetik ikusten arratsalde osoa ematea. Halere, udako oporrak heldu zaizkit eta denbora libre gehiago dudala baliatuz, zaletzeko telesailen bila hasia naiz. Hainbaten artean, deigarriak egin zaizkit nolabait gai berdina jorratzen duten bi dokumental: “El caso Alcàsser” eta “La muerte vende”. Lehena ezagunagoa egingo zaigu, gehienok jasan baikenuen garaiko komunikabideen ikuskizun lotsagarria. Bigarrena, aldiz, Wallace Souza telebista aurkezle arrakastatsuaren kasura hurbiltzen gaitu. Izenburu iradokitzailea duen telesail honek aurkezle brasildarraren historian sakontzen du, entzuleak irabazteko asmoz hilketak agintzea leporatu zioten.

More…

X