Hiri biziak (Maria del Rio)

Gero eta turista gehiago ikusi ahal ditugu gure kaleetan, udan zehar bati baino gehiagori lagundu diot tranbiarako txartela erosten, edo Alde Zaharrera nola joan esan egin diot. Pixkanaka-pixkanaka ohitzen hasiak gara, baina oraindik bilbotarrok harritzen gara agertzen hasten direnean. Gureak sortzen duen interesa atsegina bazaigu ere, turismo eredu gero eta jasangaitzagoa suertatzen zaigula esango nuke. Egia da Donostian tarteka bizi duten “inbasiotik” oraindik urrun gaudela, baina hala ere, ondorioak nabaritzen hasiak gara. Galdu dut kontua Bilboko erdialdean zenbat hotel zabaldu berri dituzten… eta zenbat zabalduko dituzte laster? Zer gertatzen ari da pisu turistikoekin?

Gehiago irakurri…

Usteak erdiak ustel (Maria del Rio)

Gure opor-bidaian etenaldi txiki bat egin genuen Madrilen. Aukera ezin hobea izan zen erakustaldi interesgarriez gozatu eta kontzertu on bat entzuteko. Halere, dena ez zen horren atsegina izan. Garraio publikoa, metroa zein trena, hartu genuen bakoitzean polizia bidaiariak identifikatzen ikusi genuen; kasu guztietan identifikazio etnikotzat jo zitezkeenak, eta ez ziren gutxieneko errespetuarekin egin. Behaketarako tarte txikia izan zen, arinegia ondorioak ateratzeko; baina gorputzean ezinegona eragiteaz gain, estereotipoen inguruan hausnartzera eraman ninduen.

Gehiago irakurri…

Ikuskizun arriskutsua (Maria del Rio)

Aitortzen dut: ez naiz telesail-zale amorratua, ez ditut jarraitzen modako estreinaldiak eta oso gutxitan gertatu zait atal bat bestearen atzetik ikusten arratsalde osoa ematea. Halere, udako oporrak heldu zaizkit eta denbora libre gehiago dudala baliatuz, zaletzeko telesailen bila hasia naiz. Hainbaten artean, deigarriak egin zaizkit nolabait gai berdina jorratzen duten bi dokumental: “El caso Alcàsser” eta “La muerte vende”. Lehena ezagunagoa egingo zaigu, gehienok jasan baikenuen garaiko komunikabideen ikuskizun lotsagarria. Bigarrena, aldiz, Wallace Souza telebista aurkezle arrakastatsuaren kasura hurbiltzen gaitu. Izenburu iradokitzailea duen telesail honek aurkezle brasildarraren historian sakontzen du, entzuleak irabazteko asmoz hilketak agintzea leporatu zioten.

Gehiago irakurri…

Grisa baino, berdea nahiago (Maria del Rio)

Abuztuan palmondoak gogoan baditugu, ohikoa izango da hondartzen irudi exotikoak burura etortzea. Bilboko erdigunean egotekotan, aldiz, Abando auzoan, ohartuko gara zuhaitz tropikal horiek oso bestelako esanahia izan dezaketela. Egunotan, balkoietan bi palmondo irudikatzen dituzten banderatxoak ageri dira, auzotarrek ehun urtetik gorako bi ale salbatu nahi dituztelako. Ez daude bakarrik, borroka horrekin bat egiten dute, esaterako, Cervantes eskola publikoaren Gurasoen Elkarteak, auzo elkarteak, kultura elkarteak, eskola publikoaren aldeko elkarteak eta Ekologistak Martxan-ek. Palmondoena ez da, alabaina, guzti honen oinarrian dagoen arazo bakarra.

Gehiago irakurri…

Begirada hurbila (Maria del Rio)

Uztaila une aproposa izan ohi da oporrak hartzeko eta, nola ez, bidaiatzeko. Une egokia da, beraz, leku ezezagun batera hurbiltzeko, patxadaz ibiltzeko eta argazkiak ateratzeko. Gainera, janari desberdina dastatzeko aukera izaten dugu, eta ohitura ezberdinekin gozatzeko abagunea ere bai. Gure herri edo hirian bertan gauza bera egitera bultzatzen gaituzten artikuluak gero eta ohikoagoak dira. Turistak izatera animatzen gaituzte, auzo berriak ezagutuz eta egunero igarotzen garen tokiei arreta handiagoa jarriz. Horrela, gure ikuspegia aldatu eta lehengo aldiz ikusten dugun sentsazioa izango ei dugu.

Gehiago irakurri…

Hutsalaren balioa (Maria del Rio)

Asteon bukatu egin dira unibertsitateko ez-ohiko azterketak; beraz, oraingoan bai, ikasle guztiak oporretan daude, udako planak hasteko irrikan. Seguru asko, igaro berri den ikasturte honetan bizipen ugari izan dituzte, onak eta ez hain onak. Unibertsitateari berari ere, gauza bera gertatu zaio, berri ugari sorrarazi dituela bukatzen ari den zikloan, baina guztiak ez dira ospatzeko modukoak.

Gehiago irakurri…

Justizia feministaren bila (Maria del Rio)

Zer da justizia feminista? eta are garrantzitsuagoa dena, nondik has gaitezke hori eraikitzen? Galdera hauek gero eta ohikoagoak dira mugimendu feministan. Horren adierazlea da ekaina hasieran eginiko “Justizia Feminista Eztabaidagai” jardunaldia, Foro Sozial Iraunkorreko Genero Lantaldeak eta Justizia Feminista Mintegiak antolatua. Arrakastatsua izan zen, parte hartzearen aldetik, baita edukietan ere; kontzeptua potoloa eta zenbaitetan arrotza dela sentitu arren, duen garrantzia aitortzen hasi zaio.

Gehiago irakurri…

X