Zaintza kaleetara!

Maria del Rio – Alternatiba

Aurreko zutabea “bizitzak erdigunera!” izendatu genuen. Izan ere, greba feministaren lelo horrek bizitzaren sostengurako ezinbestekoak diren lanen aitortza egin zuen. Gaurkoak, aldiz, zaintza duinen aldeko borroka jarri nahi du mahai gainean. Aitortu beharra baitago Euskal Herrian azken urteetan egin diren lan aldarrikapen eta greba esanguratsuenak zaintza sektoreetan izan direla: Bizkaiko egoitzetako langileak, etxez etxeko beharginena, eta egun bizi-bizi dagoen Gipuzkoako nagusien egoitzetako zein eguneko zentroetako langileen mobilizazioak.

More…

Bizitzak erdigunera!

Zutabe hau argitaratu orduko, greban egongo naiz; Euskal Herriko Mugimendu Feministak Emakumeen Nazioarteko egunean deitutako lanuztearekin bat egingo baitut. Hortaz, gaurkoan ez naiz lantokira joango, zaintzeari utziko diot, amantala balkoian eskegiko dut, ez dut kontsumituko, eta besoko morea zein txapa jarrita mobilizazioetan parte hartuko dut. Gaurko greban parte hartzeko bideak anitzak dira, emakumeok anitzak garelako, eta greba feminista bizitzako esparru guztietan kokatzen delako. Greba egiteko arrazoiak ere askotarikoak dira, baina aurtengo ardatza bizitzak erdigunean kokatzea da, horrek zaintzaren berrantolaketa soziala eskatzen duela.

More…

Prekaritatearen isla politikoa (Maria del Rio)

Lehenengo hauteskunde-kanpaina udaberriko oporretan izango da bete-betean -arabarrek San Prudentzio berezia ospatuko dute-, eta hilabete eskasera hautestontziekin bigarren hitzordua izango dugu. Hortaz, pentsa dezakegu jada hasia den kanpainaurreak luze joko duela. Eztabaida politikoak, ordea, askotan ez ditu alderdien programak ardatz; ohikoa izaten da, esaterako, hausnartzea zein izango den parte-hartze maila, eta zer nolako eragina izango duen azken emaitzetan. Aurtengo egoera bitxiaren ondorioz, gogoeta horrek askorako emango duelakoan nago.

More…

Itzalpeko errealitatea (Maria del Rio)

Urtero bezala, etxeko langileen elkarteak (ATH-ELE) sektoreko lan baldintzei buruzko inkesten datuak ezagutarazi ditu. 2018an elkartearen aholkularitza zerbitzua erabili zuten etxeko langileei esker lortu dituzte datuak. Ondorioak aintzat hartzekoak dira, ez soilik 500 langilek baino gehiagok emandakoak direlako, eguneratuak eta fidagarriak diren bakarrak direlako ere. Izan ere, hein handi batean itzalpeko errealitatea da hau.  Egia da etxeko langileen kontratazioa  gure artean nahiko zabalduta dagoela, ez da inondik inora klase aberatsenek soilik erabilitako zerbitzua. Hala ere, ekonomia sektore honen egoeraren inguruan dagoen informazioa oso urria da. Eusko Legebiltzarrak eskaria egin arren, aurten ere Eusko Jaurlaritzaren ikerketaren zain gaude.

More…

Izena duenak izana du (Maria del Rio)

Ia hilabete bat igaro da zutabe honi “Gezurra ari du” izenburua jarri genionetik eta, azken egunetan, bereziki Andaluziako aldaketa politikoaren harira, gezurra goitik behera dabilela esango nuke. Entzundakoen artean, indarkeriak generorik ez duela izan da errepikatuenetarikoa. Ondorioz, besteak beste, Genero Indarkeriaren aurka Osoko Babesa emateko Lege Organikoa indargabetzea proposatu du Voxek. Gaindituta zirudien eztabaida zabaldu da, berriz ere, eta, berarekin batera, terminologiaren borroka hasi.

More…

X