Alternatibak baikor hartu du Otegiren askatasuna eta gogora ekarri du bere lana, zigortu zutena, bakerako oinarri izan dela
Ezkerreko alderdiarentzat, Otegi kalean egotearekin batera “aukera berria zabaltzen da, pertsona guztien eskubide guztiak berrezarriko diren errealitatea eraikitzeko, inork galdu edo oztopatu beharko ez lukeen aukera”. Horregatik, Fatuartek Otegiri ongietorria emateko datozen egunetarako antolatutako ekitaldietan parte hartzeko deia egin du, “konponbide demokratikoen garaian, bera bezalako jendea, iraganean bakearen aldeko apustua egin zuena, egun zein etorkizunerako ere beharrezkoak direlako”.
Alternatibak hitzaldia antolatu du Bilbon Ahoztar Zelaietarekin: Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria
Martxoaren 2an, asteazkena, Alternatibak hitzaldia antolatu du Bilbon Ahoztar Zelaieta kazetari eta idazlearekin, bere ikerlan berriaren inguruan "Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria", euskal kutxen pribatizazio prozesuan sakondu egiten duena, interes politiko eta ekonomikoak tartean zirela. Hitzaldia irekia izango da, Alternatibaren Bilboko egoitzan 19:30etatik aurrera.
Abertzaletasuna eta aberriez, EH Bildu eta Podemos
EH Bilduren eta Podemosen artean elkar ulertu beharra dutela uste dut, maila desberdinetan akordioetara heltzeko gai izan behar dira, erakundeetan eta maila politikoan batez ere, erregimenarekin hausteko prozesu eragilea martxan jartzeko helburuarekin. Akordio zabalak, eduki demokratikodunak, feministak, ekologistak, nazionalak eta sozialak, elkar ulertzearen oinarria izango direnak.
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5266/sobre-patriotismos-y-patrias-eh-bildu-y-podemos
Saharako auziari irtenbidea emateko ordua da, herriari etorkizuna erabakitzeko hitza emanez
Espainiar estatuan Gobernu berria osatzeko lanetan diren alderdiek konpromiso argi eta zehatza hartu behar dute. 2015-2016an Espainia Segurtasun Kontseiluko kide gisa jardungo du. Beraz, Espainiako gobernuak, 1975an eginiko akatsa zuzenduz, Saharako auziari irtenbidea emateko ardura du. Espainiako gobernuari RASD aitortzea dagokio, Saharako ordezkaritza legitimoa delako. Horren aldeko urrats bat izango litzateke, hala nola, Palestinarekin egin zuen bezala, Espainiak Saharako gobernuko ordezkaritzari estatus diplomatikoa ematea.
Matute: Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea nahi dugu, eta pentsio sistema publikoa eta propioa
Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko legebiltzarkide Oskar Matuteren hitzartzea ETB2 telebistako En Jake eztabaida saion, non pentsioak eta Segurantza Sozialari buruzko EHBilduren proposamenak plazaratu dituen. Gutxieneko pentsioak 1.080 eurotan ezartzea eta EAErako pentsio sistema publikoa eta propioa martxan jartzea, besteak beste.
Fatuarte: Ez al zaizue inporta Iberdrolaren jarduera mafiosoak Bilboren izena zikintzea?
Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduren Bilboko zinegotzi Alba Fatuarteren hitzartzearen bideoa urtarrileko udalbatzan Iberdrolaren inguruan, PNV eta PSEren gobernuari leproatuta multinazionalaren irudia zuritzeko lanetan beti ibiltzea.
Mehatxatutako bizitzak
Hala, ezkerretik, Euskal Herriko ezkerraren zati adierazgarri batetik, jarrera irmoa eraikitzeko gai izan beharra dugu. Jarrera erabat demokratikoa eta iraultzailea, urte eta hamarkadetako borrokaren ondorioz gureganatu ditugun eskubideak eta duintasunarekin bukatu nahi dutenei aurre egiteko. Christine Lagarde NDFaren zuzendariak esandakoa gogoratuta, gure bizitzarekin ere bukatu nahi dute. (artikulua gazteleraz baino ez dago)
http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5251/vidas-amenazadas