Alternatibak Maiatzaren Leheneko mobilizazioetan parte hartzera deitzen du
Maiatzaren lehenaren bezperan, Alternatibatik egun honetarako Euskal Herriko eragile sindikalek deitutako mobilizazioekin, zein pertsonen duintasunaren eta herri-klaseen eskubideen kontrako erasoei aurre egiten dieten bestelako borrokekin bat egitera deitu nahi ditugu herritarrak.
http://alternatiba.net/idazlanak/5399/1ero-de-mayo-maiatzaren-lehena-euskal-herrian
Oskar Matute: Alderdien arteko koalizioa baino askoz gehiago izango den EH Bildu batean sinesten dut
Info 7 irratian eginiko elkarrizketan, besteak beste, Arnaldo Otegik Europan zehar eginiko biraren inguruan galdetu diote Oskar Matuteri. Horrez gain, EH Bilduren eta ezkerreko subiranismoaren etorkizuneko erronkak izan ditu hizpide. Honen harira esan du Aternatibako bozeramaileak alderdien koalizioa baino gehiago izango den EH Bildun sinesten duela.
Plegu elektrikoetan egin beharreko aldaketak mahai gaineratu ditugu Iberdrola eta Endesak duten blindajea apurtzeko
Alternibatiko kide eta koalizioko zinegotzi Aitor Miguelek azaldu du egun arteko baldintzek enpresa hauen negozioa babestu eta, aldi berean, kooperatiba energetikoentzat saihestu ezinezko oztopoa izan direla. “Udalbatzak behin baino gehiagotan adierazi du egoera hau konpontzeko nahia, hala ere beti jartzen ziren aitzakia juridiko eta teknikoan aipatu izan dira; EH Bilduk gaur egoera hori gainditzera dator”.
Fatuarte: Egun gazte batek duen soldataren bikoitza beharko luke etxebizitza baten alokairua ordaintzeko
Bilbo egoera horren adibide argia da. Gaur egun ia 8.000 gazte langabezian daude eta lan egiten dutenen artean prekarietatea da nagusi. Egoera horretan, eta kontuan izanda etxebizitzara bideratu beharreko soldataren zatia gehienez %30eko izatea gomendatzen dela, gazte batek egun duen soldataren bikoitza beharko luke etxebizitza libre bat alokatu ahal izateko. Izan ere, etxebizitza alokairuaren batezbesteko prezioa 925 eurokoa da.
Evolek Otegiri eginiko elkarrizketaz
Jordi Evole entzuteko beldurra izan zuen, ez zuen entzun nahi. Espainiako estatuko herritarrentzat Arnaldo Otegik ordezkatzen omen duenaren ikuspegia erakustera mugatzea nahiago izan zuen, ikuspegi subjektiboa, objektibotasunerako inolako asmorik gabe. Itzalen inguruan galdetzea nahiago nahi izan zuen, argiaz hitz egitea merezi zuen gizon bat aurrean izan arren.
http://alternatiba.net/es/idazlanak/5416/arnaldo-otegi-en-%E2%80%9Csalvados%E2%80%9D
Oskoz: Aniztasun funtzionala duten pertsonal, %10 izanik, dagokoienaren azpitik daude ordezkatuak politikan
Oskozek dio "gizartea aldatzen ari dela, urritasunen bat duten pertsonok gero eta gehiago parte hartzen dugu eta, pixkanaka, eremu publikora ateratzen ari gara". Bide honetan, garrantzitsua deritzo kolektibo hau "ospitale eremutik" ateratzea, "ni ez bainago gaixorik". Hala, egokitzat jo du guztion parte hartze parekidea bultzatzea. Horri esker, "ikusi ahal izango da pertsona hauek guztiz gai direlako era guztietako lanak egiteko".