2015eko Ekaina

AHTren aurkako manifestazioan parte hartzera deitzen dugu, inondik inora ez doan trena gelditzeko

Datorren larunbatean, hilak 13, Donostian egingo den manifestazioan parte hartzera deitzen dugu Alternatiba zein EHBildutik, Abiadura Handiko Trena, inondik inora joango ez dena, eraikitzeko proiektua bertan behera uzteko aldarria lau haizeetara zabaltzeko. Zentzugabekeria da Madrilekin zein Parisekin loturarik izango ez duena makro azpiegitura egitea, eta argi dago enpresa eraikitzaleei bakarrik egingo diela mesede. Proiektua gelditzeko eta horren inguruko eztabaida soziala abiatzeko eskatuko dugu asteburuan.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4662/ahtren-aurkako-manifestazioan-parte-hartzera-deitzen-dugu-inondik-inora-ez-doan-trena

PNV eta 78ko trantsizioko erregimena

PNV desberdina da. Dena irentsi du, zentralidadean mugitzeko konpromisoaren ildotik: Trantsizioaren egituran bere lekua bilatzeko. "Dena ondo lotua" lemadun adostasunaren baitan jokatu du. Adostasun hori frankismoaren krimenei zabaldu zen (nazioartean legearen kontrakoa izan arren).; Moncloako itunak ere adostu zituzten (Ajuriagerrak sinatutakoak); "konstituzioaren gurasoen" taldetik baztertu zutela, abstentzioaren alde egin zuen Konstituzioaren erreferendumean gerora honekiko morroitza onartu zuen arren. (artikulua gazteleraz idatzita dago)

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4660/el-pnv-y-el-r%C3%A9gimen-de-la-transici%C3%B3n-del-78

Hitzaldia: Kolonbia; Buenaventura, harrapakina lehiakortasunerako

Hitzaldian aurkeztuko duten txostenak Buenaventurako herritarrek, Kolonbian, pairatzen dituzten giza eskubideen urraketa larriak salatzen ditu, azpiegitura handien eraikuntza dela medio. Danilo Ruedak eta Maria Nievesek beren lekukotza azaltzen aritu berri dira Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordean. Bilbon izango dira ekainaren 16an, Hika Ateneon, egoeraren berri emateko. Alternatibak hitzaldia antolatzen lagundu du.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4657/charla-colombia-buenaventura-el-despojo-para-la-competitividad

Kolonbiako Bakearen aldeko Foroan parte hartu dugu asteburu honetan Montevideon

Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkidea Kolonbiako Bakearen aldeko II. Foroan parte hartu du asteburu honetan Montevideon (Uruguai), EH Bilduren ordezkari gisa. Foroan, besteak beste, Jose Mujica Uruguaiko presidente-ohiak ere parte hartzen du, Kolonbiako bake prozesua bultzatzeko helburuarekin, FARC-Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileen eta Bogotako Gobernuaren arteko elkarrizketek bakea ekar dezaten. 

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4652/kolonbiako-bakearen-aldeko-foroan-parte-hartu-dugu-asteburu-honetan-montevideon

TTIP itunak herrien burujabetza galtzea dakar, lehentasuna ematen zaielako transnazionalen interesei

Horrek, azaldu dute, sekulako ondorio larriak izango ditu egunerokotasunean, TTIPk oinarrizko eskubideak urratuko dituelako, hala nola, lan eta osasun eskubideak, sozialak, ingurumen arlokoak eta abar. Beraz, akordio horrekin Ongizate Estatuak atzera egingo du eta bizi baldintzek okerrera egingo dute, ondorioztatu dute EH Bilduko legebiltzarkideek, eta horren haritik kontsultaren beharra azpimarratu dute, “herritarrek esan behar dutelako TTIPk euren bizi baldintzak hobetzea ekarriko duen edo, aldiz, hipotekatuko dituen”.

http://alternatiba.net/idazlanak/4654/ttip-itunak-herrien-burujabetza-galtzea-dakar-lehentasuna-ematen-zaielako-transnazion

Olano jauna: errauskailua, inposaketa ala herri kontsulta?

Gipuzkoako atez-atearen aurkako alderdirik nagusiena izan dena, PNVk, agintea makila jada eskuen duela mehatxua bota du: errauskailua eraikiko dugu! Hots, Bilduren aurka erabilitako trikimailu guztiak, inposizioarenak barne, jada ez du zentzurik. AHTrekin egin duten bezala, arre eta so, atzera bueltarik ez duen errauskailua eraikiko du. Eta, esan bezla, hor dago diferentzi nabarmena, atez atekoak huts eginda, bazuen bueltarik. Errauskailua behin eraikita, ez!

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4648/olano-jauna-errauskailua-inposaketa-ala-herri-kontsulta

2015eko Ekaina

Alternatibak aldaketaren eragile gisa aurkezten diren alderdiei dei egin die herrikoenaren moduko epai bidegabeak sala ditzatela

Ezkerrak ezin du zalantzarik izan bidegabekeriaren aurrean, ezin du beste aldera begiratu greba batean parte hartu izanagatik gazteak preso eraman nahi dituztenean; ez hemen ezta Madrilen ere. Horregatik, gauzak benetan aldatu nahi dituztenek elkartasun harresiak altxatzen dituzte, Gasteizen zein Vallekasen duintasun berarekin eraikitakoak. Lazgarria da azken hamarkadetan Euskal Herria estatuaren errepresioaren laborategi bilakatu izana, baina itxaropentsua da, aldi berean, hilabeteko eta 400 kilometro eskaseko tartean herritarrek modu berean erantzun izana gazte bat babesteko.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4688/alternatibak-aldaketaren-eragile-gisa-aurkezten-diren-alderdiei-dei-egin-die-herrikoe

Alternatibarekin konektatu dezakezu jada Google+-en bitartez

Orain, gurekin  Facebook edo Twitterren bidez konektatzeaz gain, Google + orri berriaren bitartez egin dezakezu ere bai. Gmail posta elektronikoa badaukazu, Alternatibaren berriak, deialdiak, bideoak eta gure webgunean argitaratzen ditugun edukiak ikusi eta partekatu ditzakezu. Hemen sartu eta “Seguir” botoian klikatu besterik ez duzu egin behar.

http://alternatiba.net/idazlanak/4696/alternatibarekin-konektatu-dezakezu-jada-google-en-bitartez

Aitzol herrira orain

Ekainaren 27an esango dugu: gaur gatoz giza-gatea egitea, gatibu duten Aitzol Herrira Orain gure esku dagoela aldarrikatzera, kaixo Aitzol kantatzera: haurrak eta gazteak, helduak eta aiton-amonak denok batera herri zoriontsuago eraikitzen. Musikarekin, dantzarekin eta muinean muinean gure gogoarekin. Esan didate 500 pertsona aski direla giza-katea egiteko. Esan didate gure herriak, Errenteria-Orereta bihotz beroagokoa dela, duen gogoak 1.000/2.000…herritar bilduko dituela.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4682/aitzol-herrira-orain

Alternatibak Alfonen atxiloketa salatu eta elkartasuna adierazi du goraka doan eta Euskal Herrikoarekin gero eta antzekoagoa den errepresioaren aurrean

Alternatibatik salatu egin nahi dugu Alfonso Fernandez Alfonen atxiloketa, bart Madrilen gertatutakoa. Era berean, gure elkartasuna adierazi nahi diogu justiziaren manipulazioa eta gero eta errepresioa handiagoa jasaten ari diren guztiei, Euskal Herrian aspaldi bizi dugunarekin gero eta antzekotasun handiagoak baititu. Gazte honek lau urteko kartzela zigorra egin beharko du 2012ko azaroaren 14an eginiko greban parte hartu izanagatik, poliziaren lekukotasunean bakarrik oinarritutako salaketa izanik. Greba honek 180 lagun atxilotu, dozenaka zauritu eta salaketa ugari utzi zituen.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4686/alternatibak-alfonen-atxiloketa-salatu-eta-elkartasuna-adierazi-du-goraka-doan-eta-eu

Gainontzeko eragile politikoei interes partikularrak alboratuz interes kolektiboa den bakearen eraikuntza lehenesteko deia

Horrelako argazkia posible litzateke Hego Euskal Herrian, horrelako borondate askirik balego. Hori da EH Bilduk gainontzeko eragile politikoei luzatzen dien deia: interes partikularrak alboratu interes kolektiboa den bakearen eraikuntza lehenesteko, konponbidearen aldeko jarrera aktiboa hartuz eta bereziki, oztopoak jartzeari utziz. Hala, gizartearen gehiengo zabal batek aspaldi espero duena marraztea lortuko dugu, pertsona guztien eskubide guztiak errespetatuak izango diren etorkizuna eraikitzea.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4667/gainontzeko-eragile-politikoei-interes-partikularrak-alboratuz-interes-kolektiboa-den

EAJ, PSE eta PPk ez dute TTIParen harira EH Bilduk proposatutako balizko galdeketarik nahi

EH Bilduren iritziz, TTIPa “erazo zuzena da Europako herrietan ditugun langileen eskubideen, eskubide sozialen eta ingurumena babesteko eskubideen aurka”. Gainera, “estatuen subiranotasun printzipioaren aurkako esku hartze zuzena da”. “Esaterako, nahiz eta legebiltzar honek frackinga debekatzeko erabakia hartu, erabaki hori balio gabe geratu daiteke TTIParen erruz, 2013an Canadan Nafta akordioarekin gertatu den moduan”, gaineratu du.

http://alternatiba.net/idazlanak/4664/eaj-pse-eta-ppk-ez-dute-ttiparen-harira-eh-bilduk-proposatutako-balizko-galdeketarik-

2015eko Ekaina

EH Bilduk E28ko manifestazioekin bat egitera deitu du pertsona librez osatutako Euskal Herria askea aldarrikatzeko

Igande honetan, ekainak 28, mundu osoko kaleetan, Euskal Herrikoak ere bai, kolorez eta aldarrikapenez jantziko dira LGBT kolektiboaren hamarkadatako borroka nabarmentzeko. EH Bildutik, pertsona librez osatutako herri askea eraiki nahi duen koalizioa izanik, igande honetan Euskal Herriko herri eta hiri desberdinetan antolatutako mobilizazioekin bat egitera deitzen dugu.
 

http://alternatiba.net/idazlanak/4715/eh-bilduk-sexu-askatasunaren-aldeko-nazioarteko-eguneko-manifestazioekin-bat-egitera-

Gipuzkoako egoitzetako langileek Politika Sozialeko taldeko kideen lana eskertu dute

Gipuzkoan emango den gobernu aldaketa dela eta, Diputazioko Politika Sozialeko departamentuko lantaldeak gutuna idatzi die departamenduko langileei 4 urte hauetan elkarrekin bizitako etapagatik eskerrak emanez. Aldi berean, lurralde honetako zahar egoitza eta eguneko zentroko langileek, emakumeak gehienak, pankarta batekin eskertu egin dute Ander Rodriguez diputatuak eta bere taldeak urte hauetan eginiko lana. Horietako asko Alternatibako kideak direla.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4711/gipuzkoako-egoitzetako-langileek-politika-sozialeko-taldeko-kideen-lana-eskertu-dute

Matute: Erabakitzeko eskubidearen eta burujabetzaren bidez, bizitza duina bermatzeko tresnarik eraginkorrena dugu

Greziari buruz hitz egiten, Matutek azpimarratu du Greziak eta Syrizak agerian utzi dutela "faltsua dela hegoaldeko herrientzat austeritate edo austerizidioaren bidez jendearen bizi baldintzak okertzea aukera bakarar dela. Bestelako aukerark badira, zor bidegabea, zilegitasunik gabekoa eta arbuiagarria ordaintzea ez dakarrena". (elkarrizketa gazteleraz dago egina)

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4697/oskar-matute-trav%C3%A9s-del-derecho-decidir-y-la-soberan%C3%ADa-encontramos-la-manera-m%C3%A1s-efic

Urrea: Zaintza partekatua lege berri honek ez ditu sustatuko ez gizon-emakumeen erantzunkidetasuna, ez berdintasuna

“Gurasoak banantzean zaintza partekatua legez lehenetsi ordez, banan-banako konponbideak bilatu behar dira, betiere haurren interes gorena babesteko”, dio Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legeitzarkideak. “Lege honek ez ditu sustatuko ez gizon-emakumeen erantzunkidetasuna, ez berdintasuna”, ohartarazi du.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4708/diana-urrea-zaintza-partekatua-lege-berri-honek-ez-ditu-sustatuko-ez-gizon-emakumeen-

Alternatibak euskal ezkerraren ezinbesteko ordezkari baten galera deitoratu du

Perikori agur esaten diogu, baina ordezkatu zuena gurekin izango da beti, duintasuna ez baita desagertzen pertsona duinak hiltzen direnean; bizirik dirau, biderkatua, bere lekukoari helduko dioten guztien bihotzean. Gure dolumina bere senide eta hurbilekoei, baita harekin politikan zein sindikalgintzan militatu zutenei. Agur eta ohore Periko.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4704/alternatibak-euskal-ezkerraren-ezinbesteko-ordezkari-baten-galera-deitoratu-du

Matute: Monarkia zaharkitua dago, garestia da, ez du ezertarako balio eta demokrazioarekin baterazina da

"FelipeVI, bere aurrekoek bezala, gure herriaren eskubideen ukazioaren abidentzia da". Bilduren ordezkariaren arabera, erregearen papera "pertsonen arteko berdintasunaren aurka doa". Benetako haustura demokratikoa emateko, "monarkiarekin eta honen pribilegioekin amaitu beharra" dago. (artikulua gazteleraz dago idatzita)

http://alternatiba.net/es/idazlanak/4694/matute-la-monarqu%C3%ADa-es-obsoleta-costosa-in%C3%BAtil-e-incompatible-con-ning%C3%BAn-modelo-de-de

Gure asmoa frente zabal bat eratzeko urratsak egitea da, Bizkaiko jendearekin mugimendu eta erreferente politiko bat sortzea

Joan den igandeko hauteskundeetan Bizkaian izandako emaitzak aztertzeko agerraldia egin zuten atzo Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegak, Maribi Ugarteburu koalizioko legebiltzarkidearekin batera.

EH Bilduk Bizkaian lortutako emaitzak aztertu ondoren, gure posizioa mapa politikoan zein den, hau da, bigarren indarra garela baino askoz haratago ulertu dugu bozka eman digutenen eta eman ez digutenen mezua, eta kontuan hartuko dugu. Bizkaiko etorkizunera begira badugu zer esanik eta zer egiterik eta ardura hori gure gain hartzen dugu.

Bi parametrotan eman dizkigute erantzuna bizkaitarrek hauteskunde hauetan. Batetik, ulertzen dugu, horrela adierazten delako botoetan, Bizkaiko aldaketa politiko eta soziala egitearen alde herritarren kopurua zabalduz doala. Gaurko Bizkaiko hauteskunde mapa ikusita, hori da bizkaitarrek nahi dutena, politika ausartak eta berriak inplantatu behar dira gero eta gehiago Bizkaiko errealitatea aldatzen joateko. Ordua da aldaketa politiko eta sozialaren aldeko ezkerreko esparrua artikulatzeko eta indartzeko. Horretan murgilduko gara etorkizunean.

Bestetik, erabakitzeko eskubidearen onartu eta defenditzen duten indarrak nagusitu dira udal eta foru hauteskunde hauetan, erabakitzeko eskubidearen aldeko hautua egiten dituzten alderdiek ordezkaritza handiagoa lortu dugu.

Honekin batera, eta hauteskundeetan EH Bilduk Euskal Herri osoan lortutako emaitzak kontuan izanik, Bizkaiaren garrantzia aintzat hartuko du EH Bilduk eta Bizkaiko hiriguneetan ere politika alternatibak gauzatu eta alternatiba politiko bezala proiektatzearen erronka hartzen dugu gure gain.

Bizkaitik Bizkaira, hemendik aurrera markatzen dugun erronkei dagokienez, eta egunotan gainontzeko herrialde zein nazional mailako gure bozeramaileek esan bezala, Bizkaian ere herrientzako aldaketarako prozesuak herritarrekin egin behar dira, eta hori izango da guretzako ardatz eta iparra eta hala egingo dugu.

Herrietan eta eskualdeetan herritarrek sustatu eta sortutako proiektuak eta erronkak bultzatuko ditugu. Zerbait agerian baldin badago, behetik gora sortzearen ezinbestekotasuna da. Horretarako, bai gure Bizkaiko taldea, EH Bilduk herrialdean zehar dituen auzo, herri eta eskualde ezberdinetako giza baliabideak herrigintzaren zerbitzura kokatuko ditugu. Bideari herritarrekin ekingo diogu, aldaketa politiko eta sozialerako gehiengoak lortzeari begira.

Horretarako, une honetatik gonbitea luzatzen dugu fronte zabal bat eraikitzeko. Gure asmoa frente zabal bat eratzeko urratsak ematea da, gaur arte EH Bilduk izan duen koalizio izaera gainditu eta Bizkaiko jendearekin mugimendu eta erreferente politiko bat sortzeko.

EH Bildu alternatibarako zabaldu den esparruan kokatzen da eta esparru horretan ere aukera berriak zabaldu dira aldaketa politiko eta soziala bultzatzeko eta indartzeko. Eskaintza politikoa jendartearen nahietara eta beharretara moldatu behar da, eta ez aldrebez. Beti ere norabidea eta helburuak argi izango ditugularik.

EHBildu Bizkaia

Naiz

Beste erabaki oker bat Kutxabanken, honako hau ere ilunkerian eta inori kontuak eskatu gabe hartua

Garcia Lurueña Kutxabankeko kontseilari ordezkari izendatu izana berehala gogor kritikatu dute bankuko sindikatu gehienek; hau da, ondoen ezagutzen dutenek, erakundeko langileek, ezbaian jartzen dute pertsona honek daukan kudeaketa gaitasuna.

Bestalde, harrigarria da Kutxabank Cabieces-Fernandez auzian erabat murgilduta dagoenean, Kotrolerako eta Barne Auditoriarako Zuzendariaren Albokoa eta Presidentzia Kabineteko Zuzendaria aukeratu izana kontseilari ordezkari kargurako.

Horrez gain, EHBildutik salatu behar dugu azken bi izendapenetan, Villalabeitiarena eta Garcia Lurueñarena, izan den ilunkeria eta gardentasun eza. Euskal Kutxak desagertu eta horiek banku fundazioak bihurtu ondoren, kontrol publiko eta soziala ezerezean geratu da. Ez dago jakiterik nola egiten diren izendapenak, nork proposatzen dituen, zeintzuk izan diren kontuan izan diren ezaugarriak eta jarri diren helburuak. Instituzioetako ordezkariak, bezeroak, langileak eta gizarte erakundeak zeuden batzar batean ematen ziren kontuak lehen, baina orain izendapenak akziodunen batzar batean egiten dira; baina batzar horietan hiru pertsonek bakarrik parte hartzen dute eta ez daukate inori azalpenak emateko obligaziorik.

Gainera, komunikabideek jasotako filtrazio baten bidez jakin ahal izan genuen Gregoria Villalabeitiaren urteko soldata 800.000 eurokoa izango dela. Baina orain badakigu ez duela lan hori egingo, horretarako izendatu baitute kontseilari ordezkaria. Komenigarria izango litzateke Kutxabankek euskal gizarteari jakinaraziko balio, eta oraingo honetan filtrazio gabe, zenbateko soldata izango duen kontseilari ordezkari berriak.

Biderik aurkitzen ez duen itsasontzia bezala jokatzen ari da aspaldian Kutxabank. Egun baten akzioak saldu nahi ditu, eta hurrengoan ez; orain presidente bat dauka, bihar beste bat izan daiteke, eta hurrengoan kontseilari ordezkari berria dauka. Baina argi dagoena da oraindik ere ez dakigula zer egin nahi duten bere arduradun politikoek (EAJ, PSE eta PP) herri honetako finantza erakunde garrantzitsuenarekin. Erabaki asko hartzen dituzte, egiaz zein erabaki hartu nahi duten ez dakitelako.

EHBIldutik, ordea, oso argi daukagu. Krisi ekonomiko eta sozial gogorra bizitzen ari gara. Hemengo instituzioek hemengo herritarren aurrezkiekin sortutako banku baten funtzioa izan behar da bizi dugun egoera gordinetik ateratzeko laguntza eskaintzea. Horretarako, bi norabidetan egin behar da lan: egoerarik zailenean dauden bezeroen eta familien ondoan egon eta, beraz, etxegabetzeak eta IRPH klausula bidegabearen erabilera geratu; eta bestetik, ekonomia errealaren eta tokiko inbertsioak bultzatu kooperatibei eta enpresa txikiei finantzazioa eskainiz. Horrenbestez, Kutxabanken etorkizunari buruz eta euskal ekonomia zein gizartearen beharra asetzeko bete behar duen funtzioari buruz eztabaida irekitzeko deia egiten deia egiten diegu finantza erakundeko arduradunei zein gizarte osoari.

EHBildu

X