Alba Fatuarte: “Auzoetako elkarteetara bideraturikoa baino lau aldiz diru gehiago xahutzen dute PNV-PP-PSEko zinegotziek pribilegioetan”

Gaur goizean Plaza Biribilean egindako ekimearen bidez, PNV-PP-PSEko zinegotzien pribilegioak salatu ditugu. Bilbotar guztion diruarekin ordaintzen dituzte opera eta zezenketetarako sarrerak, besteak beste. Pribilegio horiek salatu ditu Alba Fatuarte Alternatibako kide eta EHBildu Bilboko zerrendakideak hedabideen aurrean.

  • Bilboko Udalak 115.000 euro gastatzen du zinegotziei zezenketarako eta operarako eta Musika-musica festibalerako sarreretan. Hau da, auzoetako elkarteak diruz laguntzeko gastua baina lau aldiz gehiago.
  • Horrelako pribilejioak mantentzeko diru publikoa erabiltzea lekuz kanpo dagoela uste dugu eta hiritarrontzako iraingarria dela deritzogu. Horrelako jarrerek, ordezkari instituzionalen zeregina zein den ulertzeko eredu bati erantzuten diote; eta dirudienez, klasismoari lotutako eredu honekin PNV, PP zein PSOE guztiz identifikatuta sentitzen dira.
  • Ezin da inolaz ere justifikatu urtean 115.000 euro xahutzea, aipatutako hiru alderdi politiko hauen zinegotziei zezenketetarako eta operarako sarrerak oparitzen, Bilboko 38 auzoetan antolatzen diren jaietarako aurrekontua 34.000 eurokoa denean.
  • EH Bilduk 2012an mozioa aurkeztu zuen sarreren erosketarekin amaitzeko, baina PNV, PP eta PSOEk proposamena aurrera ateratzea eragotzi zuten.
  • Hau ez da izan kasu bakarra non EH Bilduk mota honetako pribilejiak mantentzearen kontra agertu den: Duela 4 urte Udalera heldu bezain laster, EHBilduko zinegotziek uko egin zioten Udaleko beste zinegotziek zein euren senideek zuten osasun aseguru pribatuari; eta besteei euren ereduan jarraitzea eskatuz.
  • Azken eredua oso gertukoa da. Dakizuenez, Udaleko zinegotzi bakoitzak bina sarrera jaso du Athletic-en Kopako finalerako. Oraingoan ere, EH Bilduko lau zinegotziek uko egin zioten pribilejio honi eta Atlhetici eskatu zioten 8 sarrera hoiek bazkideen artean zozketatzea.
  • EH Bildutik eskatzen dugu mota honetako pribilejioak mantentzeko zuzentzen den neurrigabeko gastu honekin amaitzea. Izan ere, zezenketarako edo operarako abnoak jasotzea ez du zerikusirik ordezkaritza instituzionalarekin, klase politikoaren zati baten jokaera klasista batekin baizik. Zentzu honetan beste pausu bat eman nahi dugu, eta horregatik proposatzen dugu Udalak doan jasotzen dituen sarrera guztiak, esaterako, BBKLive edota Cirque du Soleil bezalako ikuskizunetarako, Udaleko webgunean publikoki zozketatzea, bertan izena ematen duten Bilbotarren artean.
  • Hau ez da izan kasu bakarra non EH Bilduk mota honetako pribilejiak mantentzearen kontra agertu den: Duela 4 urte Udalera heldu bezain laster, EHBilduko zinegotziek uko egin zioten Udaleko beste zinegotziek zein euren senideek zuten osasun aseguru pribatuari; eta besteei euren ereduan jarraitzea eskatuz.
  • Azken eredua oso gertukoa da. Dakizuenez, Udaleko zinegotzi bakoitzak bina sarrera jaso du Athletic-en Kopako finalerako. Oraingoan ere, EH Bilduko lau zinegotziek uko egin zioten pribilejio honi eta Atlhetici eskatu zioten 8 sarrera hoiek bazkideen artean zozketatzea.
  • EH Bildutik eskatzen dugu mota honetako pribilejioak mantentzeko zuzentzen den neurrigabeko gastu honekin amaitzea. Izan ere, zezenketarako edo operarako abnoak jasotzea ez du zerikusirik ordezkaritza instituzionalarekin, klase politikoaren zati baten jokaera klasista batekin baizik. Zentzu honetan beste pausu bat eman nahi dugu, eta horregatik proposatzen dugu Udalak doan jasotzen dituen sarrera guztiak, esaterako, BBKLive edota Cirque du Soleil bezalako ikuskizunetarako, Udaleko webgunean publikoki zozketatzea, bertan izena ematen duten Bilbotarren artean.

20150505_105255

20150505_111808

EHBildu Bilbo

Matute “Europan ‘Euskal Y’-ren kostuen eta onuren azterketa egitea eskatuko dugu gure Castelloko aireportua ez bihurtzeko”

Alternatibako bozeramaile eta EHBilduren legebiltzarkide Oskar Matutek, koalizioko kide Dani Maezturekin batera, AHTren proiektua berehala gelditzea eskatu du eta bide batez, Europako Parlamentuan euskal Y-aren inguruan ikerketa sakona egiteko eskaera egingo dutela aurkeztu du.

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela esan ohi da. Eta horixe gertatu zen Legebiltzarrean, joan den ostegunean. Zenbaitetan herri ezberdin baterako proiektuak defenditzen dituztela antzezten duten horiek, berriro ere bat egin zuten mugagabeko garapen eredua babesteko. Enegarren aldiz bat egin zuten, abiadura handiko ‘Euskal Y’-a eraikitzen jarraitu ahal izateko.

Datu hutsek berez hitz egiten duten arren, ekonomikoki zein sozialki errentagarria ez dela izango badakiten arren, beren jarrera defendatzeko datu sendorik ez dutenez, falazia eta deskalifikazioa erabili zuten, defendatu ezin dena defendatzeko. EH Bildutik datuak eskatu genituen beste behin: konexio denborak, bidaiari eta merkantzia kopuruak, bidaia-txartelen salneurriak eta mantenu kostuak, besteak beste. Baina, beste behin, ez genuen erantzunik jaso.

Isiltasun hori susmagarria da oso. Lehenengo eta behin, Eusko Jaurlaritzaren inbertsioen %68 hartzen dituen obra kostuen eta onuren arteko azterketa zorrotzetan ez dela oinarritzen adierazte duelako. Hau da, 3.000 milioi euro baino gehiago gastatuak daudenean eta beste horrenbeste gastatzea aurreikusita dagoenean, dirutza hori gastatzea arrazoitzen duen ikerketa edo azterketa bat bera ere ez dago. Eraikuntza fasean eraikuntza enpresetan aritzen direnei errentagarritasun ekonomikoa etorriko zaiela dioten ikerketak baino ez daude.  Ikastetxe edo ospitale bat eraikitzean, bere errentagarritasun sozialaren %98 bere eraikuntza fasean gertatzen dela esatea bezalakoxea da hori.

Baina, horrez gain, arrazoi gabeko gain-kostuez, modu artifizialean puztutako diru-partidez edo adjudikazio irregularrez hiru alderdi horiek gordetzen duten isiltasunak agerian uzten du Espainiako estatuan gertatzen den bezala, EAEn ere EAJk gastu publikoa onura pribatuekin lotzeko irizpidea duela azpiegituren alorrean. Eta hori gertatzen den bitartean, PPk eta PSEk ez dute gobernua kontrolatzeko lanik egiten, nahiz eta agerikoa izan diru publikoa xahutzen ari direla; azken baten, Espainian hain hedatua dagoen porlanaren kulturaren konplizeak ere badira.

EH Bildu ez da ezer egin gabe geratuko errealitate horren aurrean. Euskal gizartearentzat obra honek suposatzen duena salatzen jarraituko dugu. AHTren kilometro bakar bat egitea kostatzen denarekin, kontziliazio laguntza guztiei erantzun ahal izango zitzaien; AHTren eraikuntza lanetan dauden gain-kostuekin bakarrik osasun eta hezkuntza arloko langileen ordezkapenak ordaindu ahal izango ziren. Horregatik eskatu genuen joan den ostegunean obrak kautelaz gelditzea, obrak suposatzen dituen kostuen eta onuren arteko azterketa independentea esku artean izan arte. Era horretara jakin ahal izango dugu euskal gizarteak inoiz egin duen sakrifizio ekonomiko handienaren onura sozialak zeintzuk izango diren. Behin azterketa horren ondorioak ezagututa, erabakiak hartu behar direla uste dugu.

Baina berriro ere ezezko borobila izan zen jaso genuen erantzuna. Ezezkoa eman ziguten datu edo argumentu bat bera ere mahai gainean jarri gabe. Enpresa pribatuentzat dirua, gaur eguneko eta etorkizuneko ekonomia hipotekatzearen truke. Horregatik, gastu publikoa zentzuz egiteko aldarrikatzen dugu, AHT egiteko lanak irteerarik gabeko kale kantoia ez bihurtzea. Bizi dugun egoera ekonomiko eta soziala aintzat hartuko duen kostuen eta onuren arteko azterketa bat izan arte obrak gelditzearen alde egiten dugu, ‘Euskal Y’ gure Castelloko aireportua ez izateko. Eta behin azterketa horren ondorioak esku artean izanda, ezaugarri horietako obra batek suposatzen duen xahuketa ekonomikoa eta defizit soziala murrizteko erabaki zentzuzkoenak hartu ahal izateko.

Horregatik guztiarengatik, Europako Parlamentuari eskatuko diogu Eusko Jaurlaritzari eskatzea ‘Euskal Y’-ren kostuen eta onuren arteko azterketa zorrotza egitea; eta azterketa hori egiteko, neurri horretako azpiegiturentzat Europako Batzordeak daukan gida oinarri bezala erabiltzea. Azterketa hori egin ezean, era honetako azterketetan aritzen diren eragile sozialekin eta adituekin batzordea eratzea bultzatuko du EH Bilduk, tamaina honetako obrak euskal gizarteari suposatzen dion errentagarritasun edo defizit soziala zein den ezagutu ahal izateko.

2015eko Maiatza

Matute: Prekarietatea eta esplotazioa bultzatzen dituen ereduaren aurrean, bestelako oinarrien gainean eraikitako eredua proposatzen dugu

Aldarrikatzen ditugunak ez dira pribilegioak, eskubideak eta duintasuna berreskuratzeaz hitz egiten ari gara. Pobrezia, gosea, prekarietatea eta esplotazioa bultzatzen dituen ereduaren aurrean, bestelako oinarrien gainean eraikitako eredua da proposatzen duguna. Justizia soziala, eskubidedun eta kalitatezko enplegua, eta dauden beharrei erantzungo dieten zerbitzu sozialak dira gure ereduaren oinarriak. Horren alde egingo dugu aurrera gure lan esparru guztietan, parlamentuetan eta mobilizazioetan.

http://alternatiba.net/idazlanak/4531/matute-prekarietatea-eta-esplotazioa-bultzatzen-dituen-ereduaren-aurrean-bestelako-oi

Gabriel Aresti berpiztu, eta euskalduntasun urbanoa garatzeko garaia dela aldarrikatu dugu Bilbon

Hitzetatik ekintzetara igarotzeko ordua da, euskarari dagokion espazioa eta estatusa emango dioten politika ausartak behar ditu Bilbok. Eta bide horretan urrats sendo eta atzeraezinak egiteko, EH Bilduk proposaturiko bide orriak jasotzen dituen proposamenak aurkeztu dituzte Alba Fatuarte, EHBilduko zerrendakide eta Alternatiko kideak, eta Xabier Landabide hautagaiak, 40 urteren ondoren berpizturiko Gabriel Arestiren laguntzaz.

http://alternatiba.net/idazlanak/4535/gabriel-aresti-berpiztu-eta-euskalduntasun-urbanoa-garatzeko-garaia-dela-aldarrikatu-

Bakerako bidean, sakabanaketarekin amaitu

Presoen eskubideak errespetatuak izatera hurbiltzeko, beharrezkoa izango da elkarrizketan eta lanean jarraitzea beren egoeraren hobetzean lagunduko duten akordio zehatzak lortu ahal izateko; eta zintzoki, uste dut gehiengoaren nahia dela pausu horiek ematea, edo gutxienez geldirik mantentzearen edo atzera bueltatzearen borondatea ez dela nagusitzen. Beharrezkoa den bakarra gizarte zibiletik aldaketa hauek sustatzen jarraitzea da, alderdiak beren hatsa sentitu eta ibilian jarraitzera behartuz.

http://alternatiba.net/idazlanak/4536/bakerako-bidean-sakabanaketarekin-amaitu

Ander Rodriguez: Lanbide ez da lana aurkitzeko tresna eraginkorra

Alternatibako kide eta Gipuzkoako Gizarte Politika Diputatu Ander Rodriguezek gogora ekarri nahi izan du Gipuzkoak EAEko langabezia tasa txikiena eduki arren -%12,1- adindu eta kualifikaziorik gabeko langabeen zifra hazi egin dela herrialdean. "Langabetuen artean, hirutik batek 50 urte baino gehiago ditu, 15.380 pertsona, alegia", azaldu du Rodriguezek.

http://alternatiba.net/idazlanak/4538/ander-rodriguez-lanbide-ez-da-lana-aurkitzeko-tresna-eraginkorra

Urrea: Europa ha dejado de lado la defensa de los derechos humanos en nombre de la seguridad

Mediterraneoan ehunka pertsona itota hiltzea berdin zaiela, antza, alderdi guztiei, batek ere ez baitu inolako interesik azaldu proposamen horrekiko. "Gure proposamena jaso ondoren, erantzun ere ez dute egin", deitoratu du Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkideak. "Talde horientzat bizitza guztiek ez omen dute balio berbera, duela gutxi Alpeetan hegazkin bat erori zenean oso era ezberdinean jokatu zutelako".

http://alternatiba.net/idazlanak/4523/urrea-ezinbestekoa-da-europak-heriotza-horiekiko-duen-erantzukizuna-agerian-jartzea-e

2015eko Maiatza

NAKBA: Euskal Herria Palestinarekin

Herri palestinarrarentzat Nakba ez da oroitzapena soilik, injustiziaren egunerokotasunaren isla da. Izan ere, sei hamarkada pasa diren arren lau milio palestinar baino gehiago dira lehenik Israelek okupatua izan zen eta ondoren kolonizatua izan zen Palestina horretara itzultzeko duten eskubidea aldarrikatzen dutenak. Palestinaren eskubide nazionalak, nazioarteko tratatu nahiz ebazpenetan jasota daudenak, egunero dira bortxatuak, eta oinarrizkoenak diren giza eskubideak sistematikoki zapaltzen zaizkie palestinarrei.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4584/nakba-euskal-herria-palestinarekin

Alba Fatuarte: Auzoetako elkarteetara bideraturikoa baino lau aldiz diru gehiago xahutzen dute PNV-PP-PSEko zinegotziek pribilegioetan

Plaza Biribilean egindako ekimearen bidez, PNV-PP-PSEko zinegotzien pribilegioak salatu ditugu. Bilbotar guztion diruarekin ordaintzen dituzte opera eta zezenketetarako sarrerak, besteak beste. Pribilegio horiek salatu ditu Alba Fatuarte Alternatibako kide eta EHBildu Bilboko zerrendakideak hedabideen aurrean.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4552/alba-fatuarte-auzoetako-elkarteetara-bideraturikoa-baino-lau-aldiz-diru-gehiago-xahut

Ander Rodriguez: Ongizatea desegiten eta pribatizatzen ari diren honetan, zerbitzu publiko eta unibertsalak bermatzea ezinbestekoa da

Badakigu zein eredu nahi duen Troikak, hau da, PP, PNV eta PSEren aliantza, lobby pribatuen konplizitatearekin. Inposatu nahi diguten politika neoliberalak ondorio larriak ekarri ditu jada, eta, tamalez, okerrera egingo dute, zerbitzu publikoen eta lan baldintzen kalterako. Eskuinaren azken helburua zerbitzu publikoak suntsitzea eta esku pribatuetan jartzea da, beti ere krisia aitzakiatzat hartuta.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4582/ander-rodriguez-ongizatea-desegiten-eta-pribatizatzen-ari-diren-honetan-zerbitzu-publ

Alternatibak zazpi gazteren kontrako kondena salatu eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera gaitzetsi du

Alternatibako  Bake eta Bizikidetza Mahaiko bozeramaile Xabier Sotok  Auzitegi Nazionalak  jakinarazitako zazpi gazteren kontrako zigorra salatu du. Gogorarazi duenez, gazteen kontrako akusazioa “inkomunikaziopean egindako aitorpenetan besterik ez da oinarritzen”. Hala, Espainiako justiziaren “izaera politikoa berriz ere agerian” gelditu da, iazko ekainean egoera berean zeuden 40 gazte aske utzi izanaren jurisprudentzian atzera egin baitute.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4559/alternatibak-zazpi-gazteren-kontrako-kondena-salatu-eta-eusko-jaurlaritzaren-jarrera-

Mireia Arginzoniz: Erabakitzeko eskubidea da gure bizitzen gainean guztiaz erabakitzeko eskubidea izatea

Eta nik parte hartzearen ideia lotu nahi dut erabakitze eskubidearekin. Erabakitze eskubidea defendatzea ez da soilik independentzia bai ala ez erabakitzea. Erabakitzeko eskubidea da guk, herritarrok, pertsonok, gure gorputzen gain erabaki ahal izatea, gure elikaduraz, gure zaintza ereduaz, gure hezkuntza motaz, gure ekonomiaz … azken finean gure bizitzen gainean guztiaz erabakitzeko eskubidea izatea.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4575/mireia-arginzoniz-erabakitzeko-eskubidea-da-gure-bizitzen-gainean-guztiaz-erabakitzek

Grezia, zorra eta Syrizaren gobernuaren inguruan Hibai Arbidek eginiko hitzaldiko bideoak

Grezia, zorra eta Syrizaren kudeaketa hizpide apirilean izan genuen Atenasen bizi den Hibai Arbide kazetari eta abokatua. Bilboko Hika Ateneo txiki gelditu zitzaigun Arbide entzuteko. Hona hemen hitzaldiko bideoak, azalpen nagusia zein eztabaida/galdera txandan eginikoa.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4556/charla-de-hibai-arbide-sobre-grecia-la-deuda-y-el-gobierno-de-syriza

Matute: Europan ‘Euskal Y’-ren kostuen eta onuren azterketa egitea eskatuko dugu gure Castelloko aireportua ez bihurtzeko

Isiltasun hori susmagarria da oso. Lehenengo eta behin, Eusko Jaurlaritzaren inbertsioen %68 hartzen dituen obra kostuen eta onuren arteko azterketa zorrotzetan ez dela oinarritzen adierazte duelako. Hau da, 3.000 milioi euro baino gehiago gastatuak daudenean eta beste horrenbeste gastatzea aurreikusita dagoenean, dirutza hori gastatzea arrazoitzen duen ikerketa edo azterketa bat bera ere ez dago. Eraikuntza fasean eraikuntza enpresetan aritzen direnei errentagarritasun ekonomikoa etorriko zaiela dioten ikerketak baino ez daude.  Ikastetxe edo ospitale bat eraikitzean, bere errentagarritasun sozialaren %98 bere eraikuntza fasean gertatzen dela esatea bezalakoxea da hori.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4548/matute-europan-%E2%80%98euskal-y%E2%80%99-ren-kostuen-eta-onuren-azteketa-egitea-eskatuko-dugu-gure-c

2015eko Maiatza

Oskar Matutek hauteskundeen emaitzak aztertu ditu Javier Vizcainoren irratsaioan elkarrizketatua

Alternatibako bozeramaile eta Euskal Herria Bilduko legebiltzarkide Oskar Matutek joan den igandeko hauteskundeen emaitzak aztertu ditu Javier Vizcainok Gabon EH irratsaioan elkarrizketatuta. (elkarrizketa gazteleraz baino ez dago)

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4625/oskar-matute-valora-los-resultados-electorales-entrevistado-en-gabon-eh-de-javier-viz

Euskal Bidea 5 koloretan

Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkide Oskar Matuteren hitzaldia Ermuan, Euskal Bidea proposamenaten inguruan. Paul Yarza eta gure kide Mireia Arginzoniz, herriko koalizioaren zinegotziak biak, izan zituen harekin. Matutek antolatzaileek proposatutako joko baten bidez azaldu zuen Euskal Bidea, kolorezko matazak abiapuntu. (bideoa gazteleraz baino ez dago)

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4620/euskal-bidea-en-5-colores

Beste erabaki oker bat Kutxabanken, honako hau ere ilunkerian eta inori kontuak eskatu gabe hartua

Garcia Lurueña Kutxabankeko kontseilari ordezkari izendatu izana berehala gogor kritikatu dute bankuko sindikatu gehienek; hau da, ondoen ezagutzen dutenek, erakundeko langileek, ezbaian jartzen dute pertsona honek daukan kudeaketa gaitasuna.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/4622/beste-erabaki-oker-bat-kutxabanken-honako-hau-ere-ilunkerian-eta-inori-kontuak-eskatu

BIDEOAK: Euskal Bidea proposamena hizpide Mario Zubiaga eta Jon Bernat Zubirirekin

EHBilduk aurkeztutako "Euskal Bidea" erabakitzeko eskubidearen aldeko proposamena aztertzeko tailerra egin genuen Alternatibaren Bilboko egoitzan, Jon Bernat Zubiri eta Mario Zubiaga irakasleekin. Hemen ikusgai bi hizlarien partehartzeen bideoak.

http://alternatiba.net/idazlanak/4606/bideoak-euskal-bidea-proposamena-hizpide-mario-zubiaga-eta-jon-bernat-zubirirekin

Alternatibak atxilotutakoen askatasuna eskatu eta Erkorekaren dimisioa exijitu du, indarkeria poliziala babesteagatik

Alternatibako Bake eta Bizikidetza Mahaiko bozeramaile Xabier Sotok, hiru gazte babesteko desobedientzia baketsuaren bidez Gasteizen egindako ekitaldi masiboan parte hartu zuenak, atxilotutako zazpi gazteen askatasuna eskatu du eta, aldi berean, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen “berehalako dimisioa edo kargugabetzea” eskatu du, “legez kanpoko atxiloketak bideratu zituelako eta Ertzaintzak atzo erakutsitako gehiegikeriak babestu izanagatik”.

http://alternatiba.net/idazlanak/4595/alternatibak-atxilotutakoen-askatasuna-eskatu-eta-erkorekaren-dimisioa-exijitu-du-ind

Emakumearen Etxea sortzea sustatuko dugu, Bilboko emakumeen parte hartze sozial eta politikoa indartzeko

Emakumeok bigarren mailako herritar gisa tratatzen gaituzte. Eta ez kasualitatez, baizik indar politiko askoren konpromiso falta eta ondo neurturiko erabakien ondorioz. Aldiz, EH Bildun garbi dugu botere harreman eta era askotariko zapalkuntza oinarri duen eredu sozial, politiko eta ekonomiko horri buelta ematen segitu behar dugula, kalean zein instituzioan borroka eginez. Emakumeok dagokigun espazioa irabaz dezagun eta dagozkion eskubideak eskuratu ditzagun.

http://alternatiba.net/idazlanak/4586/emakumearen-etxea-sortzea-sustatuko-dugu-bilboko-emakumeen-parte-hartze-sozial-eta-po

AGENDA Amasa-Villabonan: Kolonbia bake bidean, Diana Urrea eta Arantxi Padilla

Amasa-Villabonako Elkartasun astearen baitan, "Kolonbia, bake bidean" hitzaldia antolatu dute ekainaren 2an. Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkide Diana Urrea, Arantxi Padilla kazetariarekin batera, izango dira hizlariak.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/4612/kolonbia-bake-bidean-diana-urrea-y-arantxi-padilla-amasa-villabona

X