Asier Vega: “Ezin da gizartearen aurrean justifikatu PNV, PSE eta PPren fundazioek diru laguntzak automatikoki jasotzea”

Bizkaiko Foru Aldundiak EAJ, PSE eta PPri lotutako fundazioei diru laguntza izendunik ez emateko eskatu du EH Bilduk. Koalizioak fundazio eta elkarte guztientzako “aukera berdintasuna” bermatze aldera aurkeztu du proposamena Bizkaiko Batzar Nagusietan.

Asier Vega Alternatibako kide eta koalizioaren bozeramaileak adierazi duenez, Sabino Arana, Ramon Rubial eta Popular Estudios Vascos fundazioek diru laguntza zuzenak jasotzea “pribilegioa” da, elkarte gehienek diru laguntza deialdietara aurkeztu behar dute eta. EH Bilduren ekimenaren aurka agertu dira EAJ, PSE eta PP.

Sabino Arana eta Ramon Rubial fundazioek 560.000 euro jaso dituzte diru laguntza izendunetan, 2007 urteaz geroztik. Popular Estudios Vascosen kasuan, kopurua 375.000 eurokoa izan da.

Diru laguntza izendunak hainbat elkartek jaso ohi dituzte urtero Foru Aldundiaren partetik. Laguntzen deialdietara aurkeztu gabe diru publikoa jasotzeko arrazoia izaten da elkarte jakin interes orokorrekoa den jarduera garatzea eta jarduera hori beste inork ezin betetzea.

Asier Vegaren esanetan, alderdi politikoei lotutako fundazioen kasuan ez dago diru laguntza izendunak emateko justifikaziorik. “Alderdiei lotutako fundazioak diru laguntzen deialdietara aurkeztu daitezke. Horretarako aukera dute, beste elkarte batzuk ez bezala. Are gehiago, Sabino Arana fundazioa Kultura saileko diru laguntzen deialdietan izena eman du aurreko urteetan eta diru publikoa jaso du bide horretatik”.

EAJri lotutako fundazioak deialdi bidez jaso ditu laguntzak, “urteko jarduera” kontzeptupean. Eta kontzeptu berberarengatik jaso du diru publikoa laguntza izendunen bidez ere. Azken lau urteetan, 210.000 euro jaso ditu laguntza izendunetan eta 174.000 euro laguntza deialdietara aurkeztuta. Vegak “gehiegizko finantziazioa” salatu du fundazio horiekiko. “Ezin da gizartearen aurrean justifikatu fundazio hauek dirua automatikoki jasotzea. Are gehiago, gainontzeko elkarteek diru laguntzak jasoko dituzten ala ez jakin gabe haien jarduera baldintzatuta ikusten dutenean”.

EH Bilduk salatu egin du gainontzeko alderdien jarrera, EAJ, PSE eta PPri lotutako fundazioen “pribilegioak” ezabatzearen kontra agertu direlako.

Etxarte: “Udalari eskatzen diogu emakumeen jabetzea sustatuko duten berdintasun politika eraldatzaileak martxan jartzeko”

Eraso sexisten gorakadaren aurrean, Alternatibako kide eta Bilboko EH Bilduren zinegotzi Ana Etxartek EAJri exijitu dio jabetzea bultzatzeko zein emakumeak zaurgarritasunari aurre egiteko baliabideez hornitzeko, bereziki emakume gazteak.

Martxoaren 8aren harira eta azken egunotan izandako eraso sexistak direla eta, EH Bilduren udal taldeak Udalari eskatu dio berdintasunaren alde bere diskurtsoarekin koherentea izatea eta benetan konpromisoa har dezala bortizkeria matxistaren kontrako borrokan.

Emakumeek indarkeria matxista pairatzen jarraitzen dutela salatu ondoren, Ana Etxarte zinegotzia erabat kezkatuta agertu da horri aurre egiteko Udala erakusten ari den iniziatiba eza dela eta.

Etxartek azpimarratu du Bilbon indarkeria sexista gutxitu beharrean handituz doala. Datuak argiak dira: 2014an izandako askatasun sexualen kontrako delituek %5,4 gora egin dute Bilbon. “Eta hori datu ofizialak baino ez dira, errealitatea askoz larriagoa izango da, guztiok baitakigu salatzen diren erasoak benetan gertatzen direnen parte bat baino ez direla”.

EH Bilduko zinegotziak gogoratu du 2015a eraso sexista berri batekin hasi dela, aurreko egunean 20 urteko gazteak pairatutakoa, hain zuzen. “Adierazgarria da oso aipatutako erasoa, Martxoak 8, emakumeon nazioarteko Eguna ospatzen dugun astean bertan gertatu izana”.

“Beste behin ere, Udalari eskatzen diogu emakumeen jabetzea sustatuko duten berdintasun politika eraldatzaileak martxan jartzeko. Gai honekiko Udalak eman ohi dituen erantzun sinple eta partzialak ez dira baliogarriak indarkeria sexistari aurre egiteko, emakumeen jabetzean oinarrituriko bestelako erantzun integralak jarri behar dira martxan”, azpimarratu du Etxartek.

Indarkeria sexistari aurre egiteko iniziatibak zein baliabide nahikoak eskatu ditu EH Bilduren zinegotziak. “Honetaz gain, beharrezkotzat jo du portaera sexisten aurkako prebentzioa gazteekin lantzea eta eguneroko eraso sexista txikien kontrako jarrera tinkoa erakustea”.

EH Bilduk Berdintasun Sailari eskatu dio intentzio oneko adierazpenetatik baino haratago joatea eta, erakunde feministekin batera, indarkeria sexistari aurre egiteko kanpaina bat abian jartzea, jabetzetik abiatuta.

“Indarkeria sexistaren aurkako kanpainak iraunkorrak izan behar dira. Ezin dira soilik Aste Nagusian izan, are gutxiago beldurrean oinarritutakoak. Unea da Udalak beldurrean oinarrituriko diskurtso paternalista eta biktimista alde batera uzteko. Iaz ateratako esku-orriak ezin dira berriro horrela argitaratu. Erasoak saihesteko estrategiak jabekuntzan oinarritu behar dira eta sexualitate aktiborako eskubidea aitortu behar dute”, adierazi du Etxartek.

Bukatzeko EH Bilduk bat egin du biharko Emakumeen Bizkaiko Koordinakundeak arratsaldeko 7etarako Arriaga Plazan azken erasoa salatzeko deitutako kontzentrazioarekin eta deia luzatu dio jendarteari bertan parte hartzeko.

EH Bildu Bilbo

Asier Vega Gernikako arbolaren landatzean “Ez dago egun eta toki hoberik frankismoak gizateriaren aurka egindako krimenak epaitzea eskatzeko”

Gernikako arbolak sinbolizatzen dituen bizkaitar zein euskal herritarron askatasun eta eskubideak ez dira behar bezala islatu arbolaren landaketa ekitaldian EH Bilduren iritziz. Bizkaiko Batzar Nagusiek izaera instituzional hutsa eman diote ekitaldiari eta beste behin ere, herritarrak ez dira kontuan hartu.

EH Bilduk bere aldetik, Gernikako bonbardaketako sarraskia gogoan, Euskal Herriaren aurkako eraso faxista krudelari aurre eginez, Euskal Herriaren askatasun eta eskubideen alde bizitza eman zutenen memoria aldarrikatu nahi izan du arbola berriaren landaketan. Hori dela eta, frankismoaren biktima izandako herritarrak gonbidatu ditu arbolaren ekitaldira. Haien artean izan dira Argiñe Arregi, Candido Arregi Jagi-Jagi taldeko fundatzaileetako izan zenaren alaba eta Julen Kaltzada, Doroteo Calzadaren semea, EAJko zinegotzia zena Busturin eta 1937an fusilatua izan zena. Calzadaren kasua ikertzen aritu da Maria Servini de Cubria epailea, frankismoaren krimenen kontra Argentinan abian den kereilaren baitan.

Hain justu, frankismoaren krimenen kontrako kereilari babesa adierazi diote gaur Bizkaiko Batzar Nagusiek, EAJ, PSE eta EH Bilduren aldeko bozekin. PPk kontra bozkatu du. Koalizioak eztabaidarako aurkeztu duen ekimenak, gobernu espainiarrari dei egiten dio halaber, Servini de Cubria epaileak aurkeztu dituen estradizio eskaerak onartzera, gizateriaren kontrako erantzuleak epaituak izan daitezen eta Bizkaian oraindik mantentzen diren sinbolo frankistak erretiratzeko eskatzen du.

Asier Vega EH Bilduko batzarkideak adierazi duenez, “ez dago egun eta toki hoberik frankismoak gizateriaren aurka egindako krimenak epaitzea eskatzeko”. Vegak gogorarazi du Gasteizen Espainiako poliziak bost langile tiroz hil zituela 39 urte beteko direla bihar. Horrez gain, Gernikako arbola berria landatuko den egunean, frankismoko arduradunen zigorgabetasunaren amaiera eskatzearen egokitasuna azpimarratu du.

Vegak nabarmendu du trantsizio garaian adostu zen Amnistia Legea dela frankismoaren erregimenak gizateriaren kontra burutu zituen krimenak epaitzeko oztoporik nagusiena. “Nazio Batuen Erakundeak berak dio lege hori indargabetu beharra dagoela. Argentinan eta Txilen legea aldatu zuten diktadura garaiko krimenak epaitu egin ahal izateko. Egin dezala gauza bera estatu espainiarrak ere”.

Era berean, Vegak gogorarazi duenez, NBEk frankismo garaian desagerrarazi ziren hamarnaka milaka pertsonen kasuak ezin direla preskribaezinak direla azpimarratzen du, pertsonen desagerraraztea delitu jarraitua baita, haren agerpenera arte irauten duena, eta beraz, jazarri beharrekoa.

ehbildu.eus webgunean irakurri.

2015ko Martxoa

Etxarte: Eskatzen dugu emakumeen jabetzea sustatuko duten berdintasun politika eraldatzaileak martxan jartzeko

“Beste behin ere, eskatzen dugu emakumeen jabetzea sustatuko duten berdintasun politika eraldatzaileak martxan jartzeko. Gai honekiko Udalak eman ohi dituen erantzun sinple eta partzialak ez dira baliogarriak indarkeria sexistari aurre egiteko, emakumeen jabetzean oinarrituriko bestelako erantzun integralak jarri behar dira martxan”, azpimarratu du Etxartek.

http://alternatiba.net/idazlanak/4411/etxarte-udalari-eskatzen-diogu-emakumeen-jabetzea-sustatuko-duten-berdintasun-politik

Euskal Y-koaren gardentasuna eta errentagarritasuna

Gizartearen gehiengoak bezala, %70a inguruk, nik ere zalantzak eta ezjakintasuna ditut nagusi AHTren proiektuaren inguruan. Hitza bakarrean: gardentasuna falta da. Estatuko gobernuek, autonomikoek zein foru gobernuek bezala, gardentasunerako arauak onartzen dituzten garaian, proiektu honek, garrantzitsuena aurrekontuari begira, ez du ez gardentasunik, ezta zehastasunik ere, ondorengoetan gutxienez. (artikulua gazteleraz idatzita dago)

http://alternatiba.net/es/idazlanak/4402/la-transparencia-y-rentabilidad-de-la-%E2%80%98y%E2%80%99

Emakumeok hitza eta erabakia, EHBilduren aldizkari monografikoa

Martxoaren 8a dator eta, data honi begira, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala monografiko bihurtu dugu, "Emakumeok: Hitza eta erabakia" izenburupean, besteak beste, Yolanda Jubetori ekonomia feministaren inguruan eginiko elkarrizketa eta  Irantzu Varelaren artikulua mikro matxismoen inguruan. Ohi bezala, aldizkaria PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko aukera dago. Zure posta elektronikoan zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.

http://alternatiba.net/idazlanak/4416/emakumeok-hitza-eta-erabakia-ehbilduren-aldizkari-monografikoa

Ander Rodríguez: Gipuzkoan zaintza lanetan dauden emakumeen lan baldintza eta soldata duinak bermatzea apustu estrategiakoa dugu

Alternatibako kide eta Gipuzkoako Gizarte Politikako diputatu Ander Rodríguezek, Mendekotasunaren Arretarako zuzendari Txelo Pérezekin emandako prentsaurrekoan, bere kezka azaldu du adinekoen egoitzetako lan hitzarmen berria sinatzeko dauden elkarrizketen egoeraren aurrean. Adegi eta Lares patronalek eta langileen ordezkaritzak joan den azaroaren 7an hasiera eman zioten Gipuzkoako adinekoen egoitzetako lan hitzarmenaren negoziazio mahaiaren bilerei, eta oraindik ez dute emaitzarik eman.

http://alternatiba.net/idazlanak/4424/ander-rodr%C3%ADguez-%E2%80%9Cforu-aldundiak-entitate-kudeatzaileen-aurrean-konpromisoa-hartzen-du

Asier Vega Gernikan: Ez dago egun eta toki hoberik frankismoak gizateriaren aurka egindako krimenak epaitzea eskatzeko

Vegak nabarmendu du trantsizio garaian adostu zen Amnistia Legea dela frankismoaren erregimenak gizateriaren kontra burutu zituen krimenak epaitzeko oztoporik nagusiena. “Nazio Batuen Erakundeak berak dio lege hori indargabetu beharra dagoela. Argentinan eta Txilen legea aldatu zuten diktadura garaiko krimenak epaitu egin ahal izateko. Egin dezala gauza bera estatu espainiarrak ere”.

http://alternatiba.net/idazlanak/4408/asier-vega-gernikako-arbolaren-landatzean-%E2%80%9Cez-dago-egun-eta-toki-hoberik-frankismoak-

Ayem Oskozen partehartzearen bideoa Kolonbiako bake prozesuaren inguruko topaketaren harira

Alternatibaren Koordinakunde Nazionaleko kide Ayem Oskoz aurkezle eta moderatzaile gisa aritu zen mugimendu sozialei zuzendutako Kolonbiako bake prozesurako antolatutako topaketan. Oskozek argi azpimarratu zuen benetako bakea, justizia eta duintasun sozialari lotuta dagoena dela. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/4375/ayem-oskoz-la-paz-no-solo-es-ausencia-de-violencia-sin-justicia-y-dignidad-la-paz-nun

2015ko Martxoa

Matute: Baliabide publiko gehiago bermatu eta gehien dutenek gehiago ordaintzera behartuko dituen erreforma fiskala behar dugu

Enplegua sortu nahi badugu eta bizitza duinak bermatu nahi baditugu, aurretik ekonomia eraldatu behar dugu. Saldu nahi diguten susperraldi honek ez du enplegurik sortuko. Ez du milaka eta milaka langabetuen egoerarekin bukatuko. Horregatik, ekonomiaren gaineko kontrola berreskuratu behar da; pertsonak, haien eskubideak eta haien beharrak politika publiko, ekonomiko eta fiskalen erdigunean jarriz.

http://alternatiba.net/idazlanak/4442/matute-baliabide-publiko-gehiago-bermatu-eta-gehien-dutenek-gehiago-ordaintzera-behar

Berdintasunerako lehen foru araua: bideak, adostasun eta desadostasun politikoak

EHBilduren Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkariek, tartean Alternatibako kide Begoña Vesga, idatzitako iritzi artikulua Berdintasunerako lehen foru arauaren inguruan: "Berdintasunaren helburua lortzeko tresna juridikoa da, eta arau jakin batzuk ezartzen ditu foru administrazioaren esparruan; baliabide espezifikoak konprometitzen ditu, horiek betetzeko xedearekin; eta betetze maila ebaluatzeko mekanismoak zehazten ditu".

http://alternatiba.net/idazlanak/4437/berdintasunerako-lehen-foru-araua-bideak-adostasun-eta-desadostasun-politikoak

EH Bildu ez dago kalean

Hauteskundeetatik bi hilabetera, iritziz, kritikaz, eszeptizismoz, triunfalismoz eta etsipenez jositako inkestak maiz ageri dira. Irakurri izan ditudan aipamen mordoaren artean, gehien harritu nauen kritika honakoa izan da: "EH Bildu ez dago kalean". Hau ez zaigu berri. Azkenaldian nahikotxo entzun izan dut eta oraindik ere zur eta lur uzten nau. Nire buruari galdera berdina egiten diot beti.. EH Bildu kalean ez dagoela diotenean zertaz ari dira benetan?

http://alternatiba.net/es/idazlanak/4446/eh-bildu-no-est%C3%A1-en-la-calle

Garai erabakigarriak

Aurreko garaietan indartsuagoak ginen kalean instituzioetan baino. Horregatik saiatzen nintzen orduan azpimarratzen borroka soziala, indartsua izanik ere, eremu politiko instituzionalean islatu beharra zegoela. (…) Gaur egun, balantza beste aldera makurtzen da. Europa osoan mobilizazioen beherakada ematen ari da, baina, paradoxikoki, estatu gobernuak kudeatzeko posibilitatea duten ezkerreko aukerak sortzen ari dira.

http://alternatiba.net/idazlanak/4359/garai-erabakigarriak

Oskar Matute: Baliabide publikoak xahutzen eta lapurtzen dituzten horiek geldiarazteko garaia da. Ereduari buelta emateko garaia da

Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko kide Oskar Matuteren agerraldia Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta bultzatzen duten erakundeek deitutako manifestazioetara deitzeko. Matutek justizia sozialean oinarriturako Euskal Herria eraiki nahi badugu, gure politika ekonomiko eta sozial propioak erabakitzeko garaia dela azpimarratu du.

http://alternatiba.net/idazlanak/4434/oskar-matute-baliabide-publikoak-xahutzen-eta-lapurtzen-dituzten-horiek-geldiarazteko

Joxe Iriarte Bikila-ri elkarrizketa 11TBn: Nik ez dut onartzen abertzaletasuna ez bada internazionalista

Gurean Gaur elkarrizketa saioan Joxe Iriarte "Bikila" ekintzaile eta politikaria izan dugu. Gorripidea taldetik Alternatiban sartzea erabaki berritan, horri buruz galdegin diogu. Era berean, ezkerraren egoeraren inguruko hausnarketa egin dugu. Abertzaletasuna, internazionalismoa, Podemos… askotariko gaiak landu ditugu berarekin.

http://alternatiba.net/idazlanak/4449/joxe-iriarte-bikilari-elkarrizketa-11tbn-%E2%80%9Cnik-ez-dut-onartzen-abertzaletasuna-ez-bada

Asier Vega Artigas zabortegiaren inguruan: Bizkaiko Aldundiak ez du gardentasunez jokatu, ezta arduraz ere

Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegak erantzunkizunak eskatu dizkio Ingurumenako Diputatu Iosu Madariagari, Artigaseko medialdea bi hilabete luzez tratatu gabeko hondakinez estalita egon denean, berak inolako azalpenik eman gabe. 

http://alternatiba.net/idazlanak/4439/asier-vega-artigas-zabortegiaren-inguruan-%E2%80%9Cbizkaiko-aldundiak-ez-du-gardentasunez-jok

X