2016ko Urria

Matute: Aldaketa eman daiteke bakarrik PP-PSOE-Ciudadanos inolako indarrik ez duten lekuetan, Euskal Herria eta Katalunian

Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko diputatu Oskar Matuteren hitzartea Madrilgo kongresuan, joan den larunbatean, Mariano Rajoy presidente izendatzeko eztabaida saioan. Matutek salatu egin zuen, besteak beste, PSOEk 137 urteko historia saldu egin duela ezer aldatu ez dadila.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5918/matute-el-cambio-solo-es-posible-donde-pp-psoe-cs-van-hacia-la-irrelevancia-euskal-he

Hizkuntza Eskolaren eskaera handitzeko konpromisorik ez Bilboko Udalean

Datuak aztertzen baditugu, ikusten da hau hizkuntzeta guztietan ere gertatzen dela. Gainera, euskararen kasuan, kontuan izan behar dugu Bilbon euskaltegien sare zabal bat dagoela, nahiz eta oraindik auzo batzuetan, Otxarkoagan esaterako, bilbotarrek euskara ikasteko aukerarik ez duten. Edonola ere, eta Hizkuntza Eskola Ofizialera itzulita, agerikoa da, bai euskaraz eta bai beste hizkuntzatan ere, eskaintza ez dela nahikoa.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/5914/hizkuntza-eskolaren-eskaera-handitzeko-konpromisorik-ez-bilboko-udalean

Alternatibak bat egiten du STEILAS eta ELA sindikatuek LOMCEren aurka deitutako mobilizaio egunarekin

Alternatibak bat egin zuen pasa den urriaren 26rako STEILAS eta ELA sindikatuek, hezkuntza alorreko hainbat eragileren babesarekin, Hegoaldean deitutako mobilizazio egunarekin, Euskal Herriarentzat hezkuntza sistema propioa aldarrikatu eta LOMCE zein honen izenean aplikatutako Heziberri eta errebalidak ezartzearen aurka.

http://alternatiba.net/idazlanak/5898/alternatibak-bat-egiten-du-steilas-eta-ela-sindikatuek-lomceren-aurka-deitutako-mobil

Euskal herritarren burujabetzaren aurkako erasoak PPren gobernu guztietan eman da

Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko diputatu Oskar Matuteren hitzartzea ETB2n Klaudio Landak gidatutako QMEC programan, zeinetan Mariano Rajoy gobernuburu izendatzeko eztabaida  saioaren inguruan aritu den.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5906/oskar-matute-el-ataque-la-soberan%C3%ADa-del-pueblo-vasco-es-una-constante-en-los-gobierno

Azken sententziek foru langileengan izango duten eragina zehaztu dezan eskatu diogu Arabako Foru Aldundiari

Bestalde, EH Bildu Arabak datorren Enplegu Publikoaren Eskaintzan ere eragina izango duela gogoratu du. Izan ere, bitarteko kontratua dutenek eta kargua utzi behar dutenek ere kalte-ordaina kobratzeko eskubidea dute. “Sententzia hauek guztiek EH Bilduk salatu dituen enplegu publikoaren prekarizazioa eta erakunde publikoen praktika txarrekin bat gin dute”, esan du Alternatibako kide eta EH Bilduko batzarkideak, Luis Salgadok.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/5900/azken-sententziek-foru-langileengan-izango-duten-eragina-zehaztu-dezan-eskatu-diogu-a

Argi ilunak

Hauteskunde mailan oraingoz nagusitasuna ez lortzeak ez gaitu urduri jarri behar. Pazientzi inpazientea izan behar du gurea, errealista borrokatzeko orduan eta aldi berean egoerarekiko egoskorra. Behar dugun jauzi kualitatiboa gizartean, aldaketatik etorriko da, “EAJren herrialde miresgarriaren ipuinetatik” jendeak siniskeri uzten duenean. Baina hori ez da lortuko EAJren atean deika ibiliz.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/5903/argi-ilunak

2016ko Iraila

Arabako larrialdiak, ez egokiak, ez nahikoak

Darpon Osasun sailburuak berriki esan du komunikabideetan Arabako anbulantzien larrialdi zerbitzuak nahikoak direla eta kritikatu egin du adingabeko baten heriotza erabili izana. Alternatibatik, irmo salatzen dugu Darponen jokabidea, gezurretan aritu eta tranpak egiteagatik larrialde zerbitzuak dituen gabeziak estali nahian. Herritarrei oso gai serio batean iruzur egiteari larria deritzogu eta, horregatik, erabilitako trukoak azaleraztea erabaki dugu lerro hauetan.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5754/emergencias-de-araba-ni-adecuadas-ni-suficientes

Marokok Mendebaldeko Saharan egin dituen azken eraso militarren aurrean Espainiako gobernuaren isiltasuna kritikatu dugu

Joan den abuztuaren 11an indar militar marokoarrek Mendebaldeko Sahararen hego mendebaldeko La Güera herria inbaditu zuten. EH Bilduko diputatuaren arabera, “1991tik izan den gertakari larriena da hau”. Matutek gogor kritikatu du Espainiako gobernuaren “isiltasuna”. Izan ere, duela 40 urte Marokok, Fronte Polisarioak eta Nazio Batuen Erakundeak sinaturiko akordio militarrak urratu ditu Rabateko gobernuak.

http://alternatiba.net/idazlanak/5739/marokok-mendebaldeko-saharan-egin-dituen-azken-eraso-militarren-aurrean-espainiako-go

Matute: Beti izan naiz autodeterminazioa babesten duten ezkerreko sektoreetako kide

Izquierda Unidak Ibarretxe Plana Espainiako kongresuan tramitera onartzearen kontra ere bozkatu zuenean, jabetzen hasi nintzen gai honen inguruan kontrajarriak diren bi logika identitario daudela, euskalduna eta espainiarra. Soberan dago esatea haietako lehenengoaren parte ikuste dudala nire burua, eta ez ikuspegi baztertzaile edo dogmatiko batetik. Bigarrena, berriz, inposatutako marko gisa bizitzen dut, nire herriaren beharretatik at dagoela.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5736/matute-yo-siempre-he-pertenecido-sectores-de-la-izquierda-que-defienden-la-autodeterm

Antuan, beti gogoan

Joan den irailaren 26an Antonio Campon Andrada, Antuan, Alternatibako Bilboko asanbladako militantea hil zitzaigun. Industria garaian langile borrokaren ikur bilakatu zen Euskaldunan aritu zen lanean. Eraldatze industrialaren ondorioz eman ziren borroka handien aurretik ere, Antuan EMK Euskadiko Mugimendu Komunistatik oso hurbil egon zen, Peseto, Pelos eta bestelako kideekin Arangoitiko taldea osatzen zuen.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/5752/antuan-beti-gogoan

Egia mingarri egiten zaienean

Errealiteatea oso kezkagarria delako: Emakunderen arabera, EAEko gizon eta emakueen arteko soldata tartea, urtero 7.000€koa da, lanaldi partzialeko lanaren %85,3 emakumeek egina da, benetako pobrezian erortzeko arriskuan dauden personen artean %82 emakumeak dira, etab. Zerrenda gordin eta gogor bezain amaigabea da.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5730/cuando-les-duele-o%C3%ADr-la-verdad

Matute: Rajoyk bere benetako proiektua agertu du berriz, 78ko erregimena sostengatu eta finkatzea

Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduren Madrilgo kongresuko diputatu Oskar Matuteren bideoa, Mariano Rajoyren Inbestidura saioaren inguruko hausnarketa (gazteleraz) egiten, presidente gaiaren diskurtsoa ere kritikatuz.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5723/matute-rajoy-ha-vuelto-demostrar-su-verdadero-proyecto-sostener-y-apuntalar-el-r%C3%A9gime

EH Bilduren gobernu programa 2016-2020 legegintzaldirako

Euskal Herria Bilduren gobernu programa irailaren 25eko hauteskundeetarako eta 2016-2020 legegintzaldirako. Haren laburpena irakurri daiteke, baita deskargatu ere, edo atalez atal aztertu. Zabaldu ahalik eta gehiagorengana.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/5772/eh-bilduren-gobernu-programa-2016-2020-legegintzaldirako

2016ko Iraila #EginHerri

Hauteskunde eztabaida SER irratian

Irailaren 15ean, osteguna, Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko diputatu Oskar Matutek SER irratiak antolatutako hautezkunde eztabaidan parte hartu zuen. Sarrera honetan eztabaida beraren inguruan eginiko laburpena eta eztabaida beraren audioa eskaintzen dugu. Azkenik, Matuteren hitzartzeak bakarrik entzuteko aukera ere dago.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5790/debate-electoral-en-la-ser-con-oskar-matute

Diana Urrea: Murrizketarik gabeko herria eraikitzeko baldintzak ematen dira

Alternatibako kide eta EH Bilduko legebiltzarkide eta I25eko bozetarako Bizkaiko zerrendakide Diana Urrearen hitzartzea Bilboko Errekalde auzoan hauteskunde kanpainaren harira eginiko mitinean.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5789/diana-urrea-se-dan-las-condiciones-para-poder-declarar-este-pa%C3%ADs-libre-de-recortes-so

Jon Albizu: Donostian mugikortasuna hobetzeko proposamenak

Alternatibako kide eta Gipuzkoako Euskal Herria Bilduren batzarkide, Jon Albizu, Donostiako mugikortasuna hobetzeko proposamenaren inguruan kanpainan egindako solasaldian.

http://alternatiba.net/idazlanak/5798/jon-albizu-donostian-mugikortasuna-hobetzeko-proposamenak-hitzaldian

Irailaren 25ean ere egin dezagun herri

Euskal Herriak behar dituen bermeak ez zaizkigu Madriletik etorriko, eta ezta Madrilekin adostuko ere, azken urteotako esperientziak erakusten digun bezala. Adostasunak hemen lortu behar ditugu, gure etorkizuna beste batzuen eskuetan utzi gabe. Hemen bai dago aukera akordio zabal eta eraginkorrak erdiesteko, eta EH Bildu prest dago horretarako.

http://alternatiba.net/idazlanak/5787/irailaren-25ean-ere-egin-dezagun-herri

Herri partekatua eta feminista

Mugimendu feminista da indarkeriarik gabe bizitzearen aldeko borrokaren aitzindaria, indarkeria fisiko, psikologiko, erreal zein sinbolikorik gabe bizitzearen aldekoa; feminismoa da emakumeak eta beren gorputzak objektu bihurtzearen kontrako tresnak eraikitzen dituena; emakumeek historian izan duten eta egun duten papera aldarrikatzen duena; erreferenteak bilatzeko orduan dauden hutsune ugariak betetzen dituena; kiroletan, museoetan, testu liburuetan, irratsaioetan edo telebistan.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5763/un-pa%C3%ADs-compartido-y-feminista

Ez da titanioa distira duen oro

Pizkunde ekonomikoaren eta enplegu sorreraren ikur nagusi gisa saldu ziguten museoa, kapitalismo basatian murgilduta dago gaur egun, prekarietatea nonahi zabaltzen duela. Kultura eta modernitatearen Bilbo, Aldi Baterako Lan Enpresen hiria da, miseriazko soldatena eta enplegua desegitearena; hiri bat non kalera duintasuna eske ateratzera ausartuz gero, zuzenean langabeziara bidaliko zaituzten.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5765/no-es-titanio-todo-lo-que-reluce

Matute: Argi geratu da paradisu fiskalak ez direla arazo Munduko Bankuarentzat

Oskar Matutek PPren hipokresia ere salatu du. Bere esanetan, “birsorkuntza demokratikoaren alde ari dela esan eta esan ari den bitartean inongo lotsarik gabe ate birakarien politika sustatzen du paradisu fiskaletan enpresak izanik zergak saihestu dituen ministro ohi bat Munduko Bankuko zuzendari nagusiaren kargurako proposatuz”.

http://alternatiba.net/idazlanak/5777/matute-%E2%80%9Cargi-geratu-da-paradisu-fiskalak-ez-direla-arazo-munduko-bankuarentzat%E2%80%9D

2016ko Iraila #HemenEtaOrain

Oskar Matute: Biziraupen kontua da Euskal Herriaren burujabetza

Greba orokorrak ikusi ditugu, zapalkuntza kaleetan; begiak ateratzen dituzten eta erail ere egiten duten gomazko pilotak, Iñigo Cabacasen familiari esan diezaiotela. Murrizketak ere ikusi ditugu, osasungintzan eta hezkuntzan beti, guztiona den eremuetan beti. Banka erreskatatu egin dute, gure diruarekin, ondorio lazgarri batzuekin, izan ere, horri ezker aberatsek badakite dirua arriskurik gabe jokatu dezaketela, irabaziak lortuz gero haientzat direlako eta, aldiz, galerak izanez gero guretzat direlako.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5805/oskar-matute-la-soberan%C3%ADa-del-pueblo-vasco-es-una-cuesti%C3%B3n-de-supervivencia

Aitor Miguel: Desajabetzea ez da penagarria, giza hondamendia baizik eta, batez ere, porrot politiko bat

Zentzugabekeria honetan, alkate eta lehendakariek ezin dute erantzun prozedura burokratikoak tartean ezinezkoa izan dela beste ezer egitea. Ez da penagarria, baizik eta giza hondamena eta, batez ere, porrot politikoa: ezin bermatu etxebizitza bat 10.000 etxe huts daudenean. Porrot politikoa da, halaber, alkate batek txirotasuna kriminalizatzea erantzukizunak onartu beharrean.  Arazoa ez baita Anastasiak ez ordaintzea. Arazoa da herri honetan Anastasia bezalako jendea txirotasunera kondenatuta dagoela eta, ondorioz, ezin dutela ordaindu.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5811/aitor-miguel-un-desahucio-no-es-una-pena-es-un-drama-humano-pero-sobre-todo-un-fracas

Irantzu Varela: Eraiki behar ditugun erakundeetan ez da feminismoarengatik borrokatu beharko, benetan sinestu egingo delako

Alternatibako kide eta militante feminista Irantzu Varelak EH Bilduk Laudion antolatutako kanpaina ekitaldi feministan hartu du parte. Politika feministak eta emakume feministak jarduera politikoaren lehen lerroan jartzearen garrantziaz hitz egin du besteak beste. #EginHerriFeminista

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5804/irantzu-varela-necesitamos-organizaciones-donde-no-haya-que-pelearse-el-feminismo-sin

Ez da koherentea Mariano Rajoyk Kolonbiako Bake Akordioa ospatzera joatea

Koalizio subiranistak Espainiako Gobernuko presidenteari zuzendutako gutun bat erregistratu du Diputatuen Kongresuan. Gutunean, Oskar Matute Alternatibako kide eta EH Bilduko diputatuak, Marian Beitialarrangoitiaren batera, irailaren 26an Kolonbiako Bake Akordioa sinatzeko ekitaldira ez joateko eskatzen diote Mariano Rajoyri. EH Bilduren ustez, Mariano Rajoyren gobernuak Euskal Herriko prozesu politikoaren nahiz Saharako gatazkaren aurrean daukan jarrera “ez da koherentea Kolonbiako Bake Akordioa ospatzearekin”.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/5806/matute-ez-da-koherentea-mariano-rajoyk-kolonbiako-bake-akordioa-ospatzera-joatea

Zein da atzerritarren parte-hartze politikoa? elkarrizketa Diana Urreari Info7n

Atzerritik etorririko euskal herritarren partehartze politikoaz eta boto eskubideaz solasaldia Alternatibako kide eta EH Bilduko Bizkaiko zerrendakide Diana Urrearekin. Gero eta nabariagoak dira atzerritik etorririko herritaren bozka  bilatzen duten hauteskunde kanpaina adierazpen eta estrategiak. Baina ezer gutxi dakigu atzerritik etorritako euskal herritarren boto eskubidearen inguruan. Entzun Info7n.

http://alternatiba.net/idazlanak/5801/zein-da-atzerritarren-parte-hartze-politikoa-elkarrizketa-diana-urreari-info7n

I25eko hauteskundeen inguruko eztabaida Euskadi Irratian: Gizarte gaiak, Ander Rodriguezekin

Alternatiba eta EH Bilduko kide Ander Rodriguez, PSEko Eneko Andueza, PPko Laura Garro eta Elkarrekin Posemoseko Lander Martinez Euskadi Irratiko hauteskunde eztabaidan. Irailaren 25eko hauteskundeen inguruan egindako  eztabaidan, gizarte gaiei buruzko proposamenak aztergai izan dituzte.

http://alternatiba.net/idazlanak/5800/i25eko-hauteskundeen-inguruko-eztabaida-euskadi-irratian-gizarte-gaiak-ander-rodrigue

Orain hasiko da nire guardia

Bitartean, Espainiako Erresuman, presidentea zein izango denaren ikuskizunak aurrera darrai, Borboidarraren Eskua zein izango den alegia. Rajoy Lannister-ek ez du bere besaulkia laga nahi, eta Pedro Tyrell-ek ez du erabaki nora jo. Iglesias, herensugeen aita, gertaeren zain dago bere lokartzetik suspertzeko, baina zaila dauka Desembarco-n ezer egiteko. Txarrena Ribera Bolton da, kapitalismoaren jaun handien morroia.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5769/ahora-empieza-mi-guardia

2016ko Abuztua

Alternatibak Kolonbiako herritarrak zoriondu ditu Habanan lortutako akordio historikoarengatik

Habanan Kolonbiako presidente Juan Manuel Santosek eta FARC-EPk lortutako bake akordioaren aurrean, Alternatibak Kolonbiako herritarrak zoriondu nahi ditu, lau urteko negoziazio gogorrek etekina izan baitute. Bi aldeen arteko konpromisoari esker, azkenean garatu egin dituzte negoziazioaren hasieran ezarritako bost puntuak: Nekazal erreforma, parte-hartze politikoa, bi aldeen su eten zein armagabetzea, drogen kontrola eta biktimak.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/5714/alternatibak-kolonbiako-herritarrak-zoriondu-ditu-habanan-lortutako-akordio-historiko

Aitor Miguel: Europak bazuen elkartasuna eta justiziaren alde egiteko aukera, baina mugak ixtea erabaki du

Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko Gasteizko zinegotzi Aitor Migueli SER irratian eginiko elkarrizketa, Greziarako Euskal Herriko karabana solidarioan parte hartu ondoren eta Zaporeak proiektuaren baitan lanean ari zela, bere lekukotzaren berri emateko.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5700/aitor-miguel-europa-ten%C3%ADa-dos-opciones-pod%C3%ADa-haber-tomado-el-camino-de-la-solidaridad

Oskar Matute: Ez dugu B planik Otegiri hautagaia izatea eragotziz gero

Vozpopuli agerkari digitalean Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko Madrilgo diputatu Oskar Matuteri eginiko elkarrizketa, besteak beste Arnaldo Otegiren hautagaitzaren edota Espainiako hauteskundeak hirugarrenez errepikatzeko aukeraz.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5701/oskar-matute-no-tenemos-plan-b-para-el-caso-de-que-otegi-sea-inhabilitado

Jainkoa eta erantzukizun sozial korporatiboa

Erantzukizun sozial korporatiboa titulu luzeagoa dauka edukiak baino, eta hutsaren parekoa da gehienetan, baina batez ere definizio hipokrita bat baino ez da, kontzeptu berean uztartu nahi dituelako ardura eta izaera korporatiboa. Ez dut ezagutzen koporazio bakarra inoiz erantzukizuna agertu duenik, ez bada hamarkada batzuetan atzera eginda eta Bayer bezalako enpresa bati begiratuta. Baina hauek III. Reich-arekin izandako harremanarengatik bere aurpegia zuritu eta salmentak handitzeko baino ez zuen egin.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5699/dios-y-la-responsabilidad-social-corporativa

Herritarrek bere lehendakaria, nahi dutena, aukeratzeko eskubidea duten ez edo ez eztabaidatzen ari gara

Herritarren beraien lehendakaria nor izatea nahi duten erabakitzeko eskubidearen aurka doan erabakia dela adierazi dute Oihane Zabaleta eta Oskar Matute Alternatibako kide eta koalizioko diputatuak. Ezbaian dagoena ez da Arnaldo Otegi bai edo ez, ez da EH Bildu bai edo ez, ezbaian dagoena demokrazia bera dela agertu dute. “Herritarrek bere lehendakaria, nahi dutena, aukeratzeko eskubidea duten ez edo ez eztabaidatzen ari gara”.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/5717/matute-%E2%80%9Cherritarrek-bere-lehendakaria-nahi-dutena-aukeratzeko-eskubidea-duten-ez-edo-

Fatuarte: Aburtok azaldu beharko du zergatik nahiago zuen zezen plazan egon, herritarrak erasoen kontra kalean ziren bitartean

Bilboko Konpartsak eta herritarrak zoriondu nahi ditugu emandako erantzun azkarragatik. Batez ere Bilboko mugimendu feminista. Lehen egunetik gai izan dira erasoen aurrean autodefentsa feministaren garrantzia erakusteko, emakume brigadak, manifestazioak eta ostiral gauean jaietan ordu beteko geldialdia antolatzeko. Izan ere, jaietan, urte guztian gertatzen den bezala, gizartean instalatutako matxismoa ageri da. Emakumeen kontrako erasoen bitartez bere aurpegi latzena erakusten digun indarkeria, alegia.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/5726/fatuarte-aburtok-azaldu-beharko-du-zergatik-nahiago-zuen-zezen-plazan-egon-herritarra

X