2014ko Martxoa
Alternatibak Mungian izandako terrorismo matxistaren biktima berria salatu du eta emakumeen kontra indarkeriaren aurka egitera deitu du
Erakunde publikoen harira, hain zuzen ere, parekidetasunaren aldeko benetako legeak eskatu ditu, propagandatik haratago. Izan ere, “kontraesana” iritzi dio Eudel bezalako erakunde batetik hilketa honen inguruan berdintasunaren alde lan egitera deitu izanari, bere lehendakariorde Jose Antonio Santanok, bitartean, “alkate den herrian, Irunen, urtero emakumeen kontrako bazterkeria publikoki sustatzen duela”, alardea gogorarazita.
Ehun emakume inguruk sortu dute Gipuzkoako Berdintasuneko lehen Foru Kontseilua
Gipuzkoako 41 elkartetako ehun emakumetik gora izan dira Gunea Gipuzkoako Berdintasunerako lehen Foru Kontseilua sortzeko prozesuan parte hartu dutenak. Emakumeen parte-hartze soziopolitikorako eta Diputazioarekin elkarrizketa zuzena izateko sortu da Gunea. Orain arte, babes instituzionalik izan ez duen mugimendu feministaren aldarrikapen historikoa da.
Sakabanaketarekin amaitzea eta salbuespen politikei amaiera jartzea, beharrezkoa eta oinarrizkoa da
Urrats, ekarpen eta konpromiso zehatzen gainean eraikitzen eta bultzatzen ari den prozesu baten aurrean, beti ere Euskal Herriko gizartearen gehiengo zabal batek sentitzen eta aldarrikatzen duenari erantzuten, PP eta PSOE elkarlanean ari dira ukazio eta eskubideen bortxaketaren estrategian, helburu argi batekin: eszenatoki berria zapuztea. EH Bildutik azpimarratu nahi dugu bi alderdi hauek hartu duten ardura larria, sufrimendua, mina eta eskubideen bortxaketa mantentzea erabaki baitute.
Europako Parlamenturako bozetarako Hautagaitzaren Manifestua “Herriek erabaki”
Indar zabala osatu dugu, klase herritarren ahotsa Europara eramateko helburua izango duena, botere finantzarien menpe dauden erakundeetara. Bi ardatz nagusi ditu: beren etorkizuna eraikitzea eraiki nahi duten herrien defentsa eta herritarrei bizkarra ematen dien Europako Batasunari errotiko kritika egitea, Troikaren inposaketak salatuz.
Arabaz ari garela
Legealdiaren bi urte eta erdi bete direnean, hanka sartzeko beldurrik gabe, arabarrok sufritu izan dugun legealdi kaltegarriena dela esan dezakegu. Azken hamarkadetan, zerbitzu sozialek ez dituzte horren murrizketa bortitz, xenofobo eta baztertzaileak jasan, eta ez da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen inguruan egun bizi dugun bezalako gatazka sakona eman. (Artikulua gazteleraz dago)
http://alternatiba.net/es/idazlanak/3402/prop%C3%B3sito-de-araba
Emancipatiba bideoak: Feminismoa, Irantzu Varelarekin (Faktoria Lila)
Pasa den otsailean hasiera eman genion Alternatibaren formakuntza eskola politikoari, Emancipatiba izena jaso duena. Eskolaren lehenengo multzoa FEMINISMOAN sakontzen du eta bertan, Faktoria Lilako Irantzu Varela izan dugu formatzaile gisa. Lehenengo jardunaldiari "Feminismoa teoria politiko eta mugimendu sozial gisa" mintzagaiarekin eman genion hasiera eta bigarrena "Feminismoak bizi-esperientzia gisa" ideian sakondu zuen. Bertara gerturatzeko aukera izan ez zenuten guztiontzat,hemen uzten dizkizuegu bi jardunaldien bideoak. (Gazteleraz izan ziren bideoek jasotako saioak).
Eusko Jaurlaritzak AHTren gainean erantzun nahi ez dituen 20 galderak erregistratu ditugu
"Errealitateak, benetako datuak, informazio guztia, agerian geratuko da arinago edo beranduago. Jendarteari zor dioten errespetuarengatik, edo argudioekin erantzuten dute, datuak eta aurreikuspen errealak emanez, edo dimisioa eman beharko lukete, ezin daitekeelako EAEko obrarik handiena egin hainbeste informazio zokoratuz", salatu du Matutek.
Diana Urrea “Onartezina da EiTB bezalako hedabide batean inolako sexismo zein bazterkeria zantzurik onartzea”
Emakume eta gizonen arteko berdintasun errealaren bidean aurrerapausoak eman nahi dituen jendarte batean, ulergaitza da nola hedabideak, jendartearentzako erreferente diren heinean, eredu sexistaren eskemapean aritzen diren, heteropatriarkatuaren ereduan eta familia-eredu tradizionalean oinarritutako jokamolde eta rolak definituz eta indartuz. Horren harira, onartezina da EiTB bezalako hedabide batean inolako sexismo zein bazterkeria zantzurik onartzea.