2012ko Abuztua

Alternatibak elkartasuna adierazi dio SAT sindikatuari eta bere militanteen aurkako jazarpenari uzteko exijitu dio Madrilgo gobernuari

lternatibatik SATeko militanteen atxiloketak gelditzeko exijitu du, “aberatsenak babesten dituen gobernu baten menpekotasunari bakarrik erantzuten diotelako, herritar xumeen egoera larria arintzeko ezer egiten ez duen bitartean”. Alderdi ezkertiarreko ordezkariak, halaber, Mercadona bezalako elikadura sektoreko supermerkatu kateek zaborrera botatzen duten elikagai kopuru handiaz ohartarazi du, gero eta pertsona gehiago pobrezian bizi direnean.

http://alternatiba.net/idazlanak/1845/alternatibak-elkartasuna-adierazi-dio-sat-sindikatuari-eta-bere-militanteen-aurkako-j

Elikadura subiranotasuna eta NPB (Bideoa)

Antonio Basagoitik eta beste hainbatek asteotan botatako astakerien ostean, EhBilduk Elikadura Subiranotasunaren aldeko lan taldea martxan jarri izanaren harira; argigarria izan daiteke elikadura subiranotasuntaz ari garenean zertaz ari garen argitzea. Bide honek horretarako aukera bikaina ematen du oso modu errazean (gazteleraz baino ez dago).

http://alternatiba.net/idazlanak/1846/soberan%C3%AD-alimentaria-y-las-pac-elikadura-subiranotasuna-eta-npb

Alternatibak kopagoaren bidegabekeria salatu du eta Lakuari eskubide sozialak propagandatik haratago babesteko galdegin dio

Alternatibatik bidegabea deritzote herritarren gehiengoari botikak ordainarazi eta gizarteko sektorerik ahulenetako bati osasun estaldura kentzeari. Gainera, ezkerreko bozeramaileak azpimarratu duenez, “ustez, 33 milioi euro aurrezteko besterik ez du balio, Espainiako Aurrekontu Orokorrek aurten AHTeko lanetarako aurreikusitakoaren hamarren bat beraz”. Kopuru horri, halaber, “sistema berria ezarri eta kudeatzeak dakarren gastua kendu beharko zaio”. Gogorarazi du, bestetik, EAE, Nafarroarekin batera, Espainiako Erresuman industria farmazeutikoarekiko zor gutxien duen erkidego autonomoa dela.

http://alternatiba.net/idazlanak/1840/alternatibak-kopagoaren-bidegabekeria-salatu-du-eta-lakuari-eskubide-sozialak-propaga

Ez dugu sakrifiziorik onartzen

Espainiako Erresumako Presidente Mariano Raxoik lepora zuzendutako labankada eman die herritarrei, murrizketa, BEZaren igoera eta kotizazio sozialen beherakada – langileen soldataren zati bat jaitsita- deitu arren. Erasoa justifikatzeko, Aznarren ondorengoak “sakrifizioa onartu eta zerbaiti uko egiteko” unea heldu dela ziurtatu zuen, bestela, “sakrifizioak alboratu eta guztiari uko egin” beharko litzaiokeelako. Banka ahalguztiduna odol eske ari da, eta ez du inongo aingerurik bidaliko Abrahamen eskua geldiarazteko. Herria da bere kateak eskatu beharko dituena, sakrifizioak orain onartzeak guztiari uko egitea ekarriko baitu.

http://alternatiba.net/idazlanak/1838/ez-dugu-sakrifiziorik-onartzen

PPk, EAJk eta PSEk Kutxabank lehenbailehen pribatizatu nahi dutela salatu du EH Bilduk

PNVk PPrekin bat eginik, aurrezki kutxak banketxe pribatu bihurtzeko asmoa salatu behar dugu eta gizarte ekintzaren edo kapital publikoaren inolako arrastorik ez uztea. Euskal kutxak fundazio bihurtzeak bere sorrerako helburua alboratzea suposatuko du, gizarte ekintzaren desagerpena ekarriko du eta pribatizazioaren bideari ateak irekiko dizkio. Horretarako egin dute ituna PPk eta EAJk administrazio kontseiluan botere osoa eskuratzeko, beren eredu eta apustua Kutxabank-en etorkizuna esku pribatuetan uztea delako, eta horretan PSEk babesa adierazi die.

http://alternatiba.net/idazlanak/1837/ppk-eajk-eta-psek-kutxabank-lehenbailehen-pribatizatu-nahi-dutela-salatu-du-eh-bilduk

2012ko Uztaila

Alternatibak espero du Giza Eskubideen Auzitegiaren epaiak espetxe politika aldaraztea

Jorge Fernandez Diaz ministroak iragarritako errekurtsoaren kontra, Alternatibatik “salbuespen zein mendeku legeen arabera kartzelan jarraitzen duten preso guztien askatasuna” eskatu dute. Era berean, Espainiako Erresumako Gobernuak Ines del Rio espetxetik ateratzeko asmorik ez duela ikusita, Matutek ohartarazi dio Raxoiri “herritarren gehiengoak eskertuko liokeela jarrera intsumisoa Bruselarekin hartzeko Estrasburgorekiko hartu beharrean”, Madriletik inolako eztabaidarik gabe onartu dituzten irizpide ekonomikoak aipatuz.

http://alternatiba.net/idazlanak/1810/alternatibak-espero-du-giza-eskubideen-auzitegiaren-epaiak-espetxe-politika-aldarazte

PNVk eta PPk Kutxabank esku pribatuetan uzteko egin zuten akordioa

Ezin dugu onartu Kutxabank-en pribatizazioa, ez eta etengabe bere hedatze espekulatiboa izatea helburu. Herritarren zerbitzura egongo den eta planifikazio sozial eta ekonomikoa izango duen banka publikoa behar dugu, eta hori da gure aldarrikapena. Sistema finantzario publiko, garden eta demokratikoa behar dugu, gure herriko ehun industrial eta sozialaren beharretara egokituko dena. Horrela bada, krisi sistemikoa gainditzen lagunduko gaituen sistema finantzario publikoa defendatzen dugu.

http://alternatiba.net/idazlanak/1807/pnvk-eta-ppk-kutxabank-esku-pribatuetan-uzteko-egin-zuten-akordioa

Alternatibak positibotzat jo du ETAk aitortu izana herritarrak direla protagonistak gatazka konpontzeko bidean

Matutek nabarmendu eta “aurrerapausotzat” jo du ETAk berak aitortu izana “herritarrak bizi dugun gatazka politikoa konpontzeko giltza direla, prozesu honetako motor eta protagonista izan behar direla, edozein motatako tutelak desagerrarazita”. Edonola ere, kezka azaldu “arriskutsua” delako “Alderdi Popularrak eta Alderdi Sozialistak, eta Frantziako zein Espainiako Erresumako Gobernuek haien botere esparruetatik inolako urratsik ez egitea”.

http://alternatiba.net/idazlanak/1806/alternatibak-positibotzat-jo-du-etak-aitortu-izana-herritarrak-direla-protagonistak-g

Irakaspen mexikarrak ezkerrarentzat

Ezkerrak joan den igandean Mexikon eginiko hauteskundeak aztertu behar ditu, hiru arrazoi direla medio: PRIren garaipena eta, ondorioz, presidentza berreskuratzea oraingoan Peña Nieto buru izanda; Lopez Obradorren eta PRDren porrot berria eskuinaren aurrean alternatiba gisa aurkezteko helburuan; antolatutako gizarte zibilaren esku-hartzea kanpaina osoan, oposizioaren proposamen berrien benetako eragile gisa.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/1801/lecciones-mexicanas-para-la-izquierda

Euskal herritarrek saltokiak jai egunetan irekitzeko beharrik zein gogorik ez dutela erantzun dio Alternatibak gobernu zentralari

Bilbo izanik turismoaren aitzakiapean neurri neoliberal hauek pairatuko dituen estatuko 14 hirietako bat, nabarmendu egin du “gero eta gehiago direla auzoetan egoerari aurre egin ezinik, krisiari batetik baina baita berdintzerik ez duten konkurrentziari, negozio txikiek porrot egiten dute eta gure auzoak basamortuetan eraldatzen ari dira”. Hala, alderdi ezkertiarreko bozeramaileak salatu du Alderdi Popularraren egitasmoak sektorearen erabateko liberalizazioa dakarrela, “denda kate handien eta saltoki erraldoien neurrira egin dutelako, inondik inora herritarrengan pentsatuz eta, are gutxiago, merkataritza txikiaren mesederako”. Horrexegatik, euskal erakunde guztiei dei egin die, “eskura eta eskumenetan dituzten aukera guztiak balia ditzaten neurri hauek saiheste aldera”.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/1799/patakon-aurrera-concentraci%C3%B3n-kontzentrazioa-bilbo

Laura Mintegi, eh Bilduren lehendakarigaia

EUSKAL HERRIA BILDU koalizioak bere lehendakarigaia aurkeztu nahi du gaur Euskal Autonomi Elkartean burutuko diren hurrengo hauteskundeetarako, eta arduraz eta ilusioaz nereganatzen dut erantzukizun hori. ARDURA aipatu dut, Euskal Herria Bilduren inguruan pertsona askoren proiektu politikoa eraikitzen ari delako, eta proiektu hau ez da biltzen bakarrik une puntual baterako. Proiektu hau Euskal Herri osoko ezkertiarren eta soberanisten proiektua da, iparrean bizi edo hegoan bizi, mendebaldean edo ekialdean.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/1796/la-candidata-lehendakari-de-eh-bildu-laura-mintegi-eh-bilduren-lehendakarigaia

Alternatibak erakundeetako ordezkariei eta herritarrei dei egin die alarde mistoa babes dezaten Irungo kaleetan

Alternatibako Mahai Feministako bozeramaile Amaia Agirresarobek instituzio guztiei eta Irungo herritarrei dei egin die gaur, alarde mistoa osatzen duten konpainiak babesteko kalera atera daitezela bihar, “benetan publikoa den alarde bakarra, parte-hartzailea eta bazterketarik gabekoa sostengatzeko”. Babes honek bilatu behar duena, alarde mistotik aldarrikatzen dutenez, “etorkizunean alarde bakarra egotea da, parekidea eta parte hartu nahi duten pertsona guztiei zabalik”.

http://alternatiba.net/idazlanak/1790/alternatibak-erakundeetako-ordezkariei-eta-herritarrei-dei-egin-die-bihar-alarde-mist

2012ko Uztaila

EH Bilduk bat egin du I26ko greba deialdiarekin eta murrizketen aurka bihar Bilbo betetzeko deia egin du

Neurri horiek bata bestearen atzetik salatu ditugu, eta bide beretik jarraituko dugu erasoek darraiten bitartean. Onartutako neurri guztien helburua baita finantza merkatuen eta sistema kapitalistaren erreskatea gauzatzea. Horiek dira beraiek krisia deitzen duten horren sorburua, herritarrok argi dugulako horrek beste izen bat daukala: estafa. Madrilgo gobernuak, Alemaniako instituzioek eta batez ere bankak agindutakoaren aurrean makurtuta, eta Gasteizko gobernuaren erantzun epela tarteko, salbuespen egoera batean kokatu gaitu. Egoera horrek, baina, badu ondorio baikor bat: herritarrak ez dira eskuak gurutzatuta geratuko tamaina honetako zapalketaren aurrean.

http://alternatiba.net/idazlanak/1830/eh-bilduk-bat-egiten-du-i26ko-greba-deialdiarekin-eta-murrizketen-aurka-bihar-bilboko

Soldata mugak eta PFEZa

Ezmorala da, eta gaixotutako gizarte batean besterik ezin da ulertu, batez besteko soldata baino ehun aldiz gehiago irabazten duten pertsonak egotea eta, gainera, haien helburu bakarra are gehiago irabaztea izatea. Hortik dator kapitalismo basatiak sortutako soldata alde eskandalagarriak arautzeko beharra. Muga ez da zuzeneko debekua izaten, errenta altuek beren irabazien parte bat mozorrotzeko gaitusun handia baitute. Aldiz, lan errenten gainean tipo oso altuak ezartzean datza irtenbidea, %90ekoa edo gehiago, irabazi tarte jakin batetik gorako errentei.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/1833/los-topes-salariales-y-el-irpf

Iberdrola edo erruduna nola saritu

Multinazional guztiek bezala, irabaziak beste ezerren gainetik lehenesteko estrategiaren baitan, Iberdrolak ez du inolako eragozpenik beste herrialde batzuetako baliabideak ustiatzeko, bere diskurtso berdea zeharo ahaztuta eta bereziki Latinoamerikan aztarna beltza utzita: giza eskubideen alde nazioartean jasotzen diren eskubide sozial, politiko eta ekologikoak ezabatuta. Hala, eta herrialde jakin batzuek enpresa transnazionalekiko dituzten legedi eskuzabalak baliatuta, erabat ohikoak dituzte kaleratzeak, sindikatutako langileekiko mehatxuak, prezioen zein ordainketen gaineko iruzurra, lur desjabetze zein jende kanporatzeak haien proiektu energetikoen ondorioz, eta abarrekoak.

http://alternatiba.net/idazlanak/1827/iberdrola-edo-erruduna-nola-saritu

Emakumeak, etengabeko krisian

Bereziki adierazgarria da ugalketa eta zaintza lanekiko mespretxua eta ikusezin bihurtzeko joera, ia bere osotasunean emakumeek garatutako lanak. Ez dezagun gure burua engainatu, ekonomia ospetsua – erreala zein finantzaria- izebergaren punta da, ugalketa lanean oinarritzen dena eta desagertzekotan sistema osoa ondoraraziko lukeena. Argi eta garbi esan behar dugu, emakumeok bizitza eta planeta daramagu gure sorbalden gainean, merkatua eta ekonomia ofiziala existitzen badira ugalketa lanari esker besterik ez da; noski, lan ordaindu gabea edo prekarioa.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/1822/mujeres-permanentemente-en-crisis

Alternatibak salatu du murrizketak herritarren aurkako merkatuen estatu kolpe bortitza direla

Alternatiba osatzen dugunontzat, modu bakarra dago Mariano Raxoik eta Espainiako erregeak gaur presidituko duten ministroen kontseiluan gertatuko dena: Estatu kolpea. Merkatuek zuzendutako estatu kolpea, klase herritarren duintasunarekin amaitu nahi duena, botere politikoaren birzentralizazioa  bilatzen duena eta urte luzez ongizate estatu gisa saldu diguten iruzurraren errotik desegitera datorrena.

http://alternatiba.net/idazlanak/1818/alternatibak-salatu-du-murrizketak-herritarren-aurkako-merkatuen-estatu-kolpe-bortitz

EH Bilduk proposatzen du hipoteka ordaindu ezin dutenei finantza erakundeek luzamendua ezartzea

Ondoriorik lazgarrienetarikoak etxe desjabetzea pairatu duten pertsonak dira. Krisialdiaren hasieratik 9.000 lagun baino gehiagori kendu egin zaio etxebizitza Hego Euskal Herrian. Horren berri ematen diguten datuak nahiko argigarriak dira. Aurtengo lehen hiru hilabeteetan bakarrik, 968 etxe desjabetu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera. Nafarroan, berriz, Hipotekek Kaltetutakoen Plataformak 370 desjabetzeaz hitz egin izan du iazko datuak aipatuz.

http://alternatiba.net/idazlanak/1816/eh-bilduk-proposatzen-du-hipoteka-ordaindu-ezin-dutenei-finantza-erakundeek-luzamendu

2012ko Ekaina

Ingurumenarekiko konpromisoak

Ingurumena ere gizakion krisiaren biktima da, finantza sistemak baino lehenago pairatu behar izan zituen sistemaren ankerkeriak. Gizateriaren berekoitasunak munduko makina bat baso ustiatu ditu eta orain baso horiek arnasestuka dabiltza, jatorri fosileko energi iturrien agorpenaz eztabaidatzen den unean, oraindik ere alderdi eta sektore batzuk horren apustu egiten dute, nahiz eta itxura aldetik apaindu duten modernitatearen izenean (fracking-a dugu horren eredu), gure bizimoduaren erritmo aldaketaren planteamendua oraindik errotik aztertu gabe, zaborren kudeaketaren aurrean hausnarketa eta eztabaida kaleratu da zorionez..

http://alternatiba.net/idazlanak/1730/ingurumenarekiko-konpromisoak

Subjektu politiko berri bat agenda politikoa iraultzeko

Hego Euskal Herriko agenda politikoa «iraultzea» helburu duen «subjektu politiko berri bat» osatzeko konpromisoa hartu dute ezker abertzaleak, Aralarrek, EAk eta Alternatibak. Orain arte, Bildu eta Amaiurren bitartez, ezkerreko indar subiranista eta independentistek egindako elkarlanari segida emango diote, beraz, lau indar politiko horiek. «Luzera begirako akordioa» egin dute ezker abertzaleak, EAk, Alternatibak eta Aralarrek; akordioaren hamalau orrialdeetan markatutako puntuetan «elkarrekin eta lehentasunez» lan egingo dutela diote, baina alderdi bakoitzak bere helburuei eta nortasunari eutsiko die.

http://alternatiba.net/idazlanak/1732/subjektu-politiko-berri-bat-agenda-politikoa-iraultzeko

Alternatibak AHTren kontra Hernanin eratuko duten giza katearekin bat egitera deitu du

Ekologia Mahaiarentzat “zentzugabekeria” da AHTa bezalako proiektuei eustea “erakunde batzuetatik eskubide sozialak urratzen dituztenean, orain arte ukiezinak ziruditen hezkuntza eta osasungintzan murrizketak egiten dituztenean, milaka eta milaka gizon eta, batez ere, emakume, pobreziara kondenatzen dituztenean”. Guzti horregatik, Vegak Hernanira joateko deia berretsi du, elkarretaratzeak “trena geldiarazteko beste indar har dezan”.

http://alternatiba.net/idazlanak/1724/alternatibak-ahtren-kontra-larunbat-honetan-hernanin-eratuko-duten-giza-katearekin-ba

Alternatibak Europako erakundeen xantaia salatu du murrizketa gehiago exijitzen dituztelako

Alternatibak Europako erakundeetatik proposatutako xantaia salatu du, “malgutasunaren ordainean sistema eta logika jasangaitzak iraunarazi nahi dituztelako”. Matutek ohartarazi duenez, “merkatuen diktadurak esklabutzara zigortu nahi gaitu, bere interesak gure bizitzaren gainetik lehenetsita”. Horren aurrean, ezkerrak argi esan behar die herritarrei “egoera honi aurre egiteko beste modu bat badagoela, enplegu duina, zerbitzu publikoak eta gizarte babesean oinarritutakoa. Izan ere, bizitzaren sostengarritasuna gure kezka guztien erdigunean jartzea dugu modu bakarra bazterkeria, pobrezia eta miseria gainditzeko”.

http://alternatiba.net/idazlanak/1719/alternatibak-europako-erakundeen-xantaia-salatu-du-beharrizan-handiagoak-dituzten-sek

Arma ez da hiltzailea

Oraintxe bertan Araban 20 Kaleratze Espediente baino gehiago daude mahai gainean, 25.000 langabe baino gehiago, gure bizilagunak, gure kideak, eta ez dirudi politika hauen jarraipena errazteak, Raxoiren azken erreformak suntsipen handiko armekin gauzatutako eraso neoliberal bortitz honen zehar kalteak murriztuko dituenik.

http://alternatiba.net/idazlanak/1714/arma-ez-da-hiltzailea

Eredu sozial eta ekonomikoa iraultzeko asmoz proposamen zehatza aurkeztu dugu

Neurri horiek beste eredu sozial bat eraikitzea ahalbidetuko dute, eredu bidezkoago bat, gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna bermatuko duena, ingurumena zainduko duena eta parte-hartzea sustatuko duena. Azken finean, inposatu nahi diguten neoliberalismo basatia gaindituko duen eredua.

http://alternatiba.net/idazlanak/1710/eredu-sozial-eta-ekonomikoa-iraultzeko-asmoz-proposamen-zehatza-aurkeztu-dugu

Bideo-laburpena: Alternatibak lotuz, politikan parte hartzeko beste era bat

Asteotan, Alternatibak hainbat hitzaldi antolatu izan ditu, bere egituraren berri eman eta politikan parte hartzeko beste era bateko apustuaz mintzatzeko. Bideo honek Beasainen (Gipuzkoan) egindako hitzaldiaren laburpena eskaintzen du, lurralde hartako antolaketa arduradun Xabi Soto eta Oskar Matute Alternatibako bozeramailea aritu ziren hizlari.

http://alternatiba.net/idazlanak/1737/alternatibak-lotuz-otra-manera-de-participar-en-pol%C3%ADtica-hitzaldiaren-bideo-laburpena

2012ko Ekaina

Hitzaldi irekia ekainaren 13an Donostian: Gizarte zibila bakea eta normalizazio politikoruntz

Alternatibak hitzaldi irekia antolatu du datorren asteazkenean, ekainak 13, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 19:00etatik aurrera, bakegintzaz eta normalizazio politikoaren inguruan. Paul Rios (Lokarri) eta Sabino Ormazabal (Argituz) arituko dira hizlari “Gizarte zibila bakearen eta normalizazio politikoaren bidean” izeneko ekitaldian. Garai politiko berria eraikitzeko bidean iragan urtean emandako pausoen ostean, Alternatibak, oraindik ere, funtsezkoa deritzo aurretik ditugun oztopoak gainditu eta gatazka gainditzeko ahaleginak bilduko dituen agendan lan egiteari herritarren protagonismoa nagusi izango duen prozesuan. Horren harira dator hitzaldi hau antolatzea.

http://alternatiba.net/DonostiaHitzaldiaRiosOrmazabal

Greziaren duintasuna bestelako Europarako

Ekainaren 17an hauteskunde orokorrak izango dira Grezian. Prozesua bereziki garrantzitsua izango da Europarentzat, baina baita Europako ezker osoarentzat ere. Izan ere, finantzen merkatuaren eztandaz geroztik, mugimendu sozialen eta alderdi politikoen erresistentziaren zein erantzun sendoez gain, honakoa aukera ezin hobea izango da Merkelen estrategia ultraliberalari, NDFari eta haiek sortutako proiektu europarrari zuzenean aurre egiteko. Ezkertiar guztiok itxaropenez ikusten dugu Grezia, eta bereziki hauteskundeak irabaz ditzakeen Syriza ezkerreko koalizioa, batez ere EBren xantaiaren aurka agertu delako.

http://alternatiba.net/idazlanak/1745/greziaren-duintasuna-bestelako-europarako

Euskal Herriak behar duen ezkertiar eta subiranisten indar metaketa

Beste behin ere, hemen elkartutako lau alderdiok, Euskal Herriak behar duen ezkertiar eta subiranisten indar metaketari erantzutera goaz. Garai zailak ditugu aurrean, baina porrotera eraman gaituztenen diskurtso bakarrari aurre egin behar diogu, finantza botereen mesedetara daudenei. Alternatibak, Aralarrek, Eusko Alkartasunak eta ezker abertzaleak herritarren gehiengo zabal baten babesa izan duen koalizioa berretsiko dute hurrengo hauteskundeei begira, lauron arteko elkarlanari jarraipena emateko.

http://alternatiba.net/idazlanak/1741/amaia-agirresarobe-bada-garaia-eredu-ekonomiko-eta-sozial-berrirako-bidean-urratsak-e

Alternatibaren Asanblada nazionalak aho batez erabaki du hurrengo bozetara koalizioan joatea

Alternatibaren Asanblada nazionalak bilera egin du Gasteizen, eta aho batez erabaki du Euskal Herriko ezkertiar eta subiranisten indar metaketari jarraipena ematea, hurrengo hauteskundeetara Aralar, Eusko Alkartasuna eta ezker abertzalearekin batera koalizioa osatuta aurkeztuz. Gure herriak behar duen subjektu ezkertiar eraginkorra indartzeko tresnarik egokiena dela uste dugu, aurreko koalizioekin, Bildu eta Amaiur, egiaztatu dugunez. Horrexegatik, Alternatibak gogoz eta ausardiaz hartuko du parte bihar Donostian lehenengo aldiz plazaratuko dugun alderdi metaketan.

http://alternatiba.net/idazlanak/1740/alternatibaren-asanblada-nazionalak-aho-batez-erabaki-du-hurrengo-bozetara-aralar-ea-

EPPKren adierazpena herritarrek ospatu baina gobernuek ukatzen duten garai politiko berria berrestera dator

Alternatibatik azpimarratu dutenez, borroka armatuaren amaieraren egiaztapenak “apurtu egiten du ETAren asmoen gaineko informazio faltsu eta interesatu oro, hainbat erakunde eta elkartetatik behin eta berriz tematu arren; egunotan kasu, presoei indarkeriatik aldendu eta biktimen mina aitortzeko exijitu dietenean, haien adierazpenak horixe bera egiten duela apropos ahaztuta”. Matutek berretsi duenez, “bakearen eta konponbide demokratikoen garaia da orain zabaltzen ari dena, Euskal Herriak duela urte asko espero zuena, eta alderdikeriengatik zein hauteskundeetan pentsatzen ari direnen kapritxoengatik atzeratu ezin daitekeena”.

http://alternatiba.net/idazlanak/1729/alternatibak-dio-eppkren-adierazpena-herritarrek-ospatu-baina-gobernuek-ukatzen-duten

Voices of transition, dokumental parte-hartzailearen trailerra

Voices of transition (Trantsizioaren ahotsak) Nils Aguilarrek zuzendatuko dokumentala da, ekoizpenaren ondorengo fasean dagoena. "Trantsizio agroekologikoa" da jorratzen duena. Nola antolatuko gara aldaketa klimatikoak eta petrolioaren krisiak dakartzaten erronkei gure hiri eta larreetatik aurre egiteko? Dokumentala amaitzeko laguntzarik eman nahi? Helbide honetan, www.milpafilms.org , DVDaren aurre erosketa edota produktore bilakatzeko jairraibideak eskaintzen dira.

http://alternatiba.net/idazlanak/1746/trailer-del-documental-voces-de-la-transici%C3%B3n-agroecol%C3%B3gica-voices-transition-dokumen

X