Claudia Venceslao «Funtsezkoa da Arabak Mendekotasuna eta Desgaitasun Baloratzeko Foru Zerbitzu integrala, arina eta eraginkorra izatea»

Arabako EH Bildu batzarkide-taldeak mozio bat erregistratu du gaur, Foru Aldundiari eskatzeko konponbidea eman diezaiela mendekotasuna eta desgaitasuna baloratzeko zerbitzuan hitzordua eta irizpena lortzeko epeei.

Claudia Venceslao EH Bilduren Arabako prokuradoreak argi utzi du zerbitzu horren garrantzia, eta nabarmendu du balorazio horiek «atea irekitzen dietela hainbat prestazio ekonomikori, hala nola, familia giroan zaintzeko (FGZPE) edo laguntza pertsonalerako (LPPE) prestazio ekonomikoei, etxean zaintzak ematen laguntzen dutenak. 6 urtetik beherakoentzako Arreta Goiztiarra, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua edo zentro okupazional bateko plaza bezalako zerbitzu garrantzitsuak dira, beste hainbat baliabidez gain».

Venceslaoren arabera, «baliabide eta laguntza horiek guztiak funtsezkoak dira pertsoak modu autonomoan eta independentean bizi ahal izateko eta zaintza egokiak izan ditzaten; horregatik, funtsezkoa da Arabak Mendekotasuna eta Desgaitasun Baloratzeko Foru Zerbitzu integrala, arina eta eraginkorra izatea, eta, horretarako, ezinbestean, erantzuteko epeak murriztu behar dira».

Balorazio horietarako eskaeren kopuruak nabarmen egin du gora urtetik urtera. Adibidez, 2022an, 3.220 desgaitasun-balorazio eta 5.818 mendekotasun-balorazio egin ziren, «baina uste dugu kopuru horiek hori ez direla justifikazioa edo aitzakia epe horiek onargarriak iruditu ahal izateko, EH Bildun, behintzat, onartezinak iruditzen zaizkigu», prokuradorearen arabera.

Aurkeztutako mozioan, EH Bildu Arabak Foru Aldundiari eskatu dio Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Orientazio eta Balorazio Zerbitzuko plantilla lehenbailehen handitzeko, zerbitzua optimizatzeko eta izapideak egiteko epeak laburtzeko. Zerbitzuaren kokapenak ere kezkatzen du EH Bildu, eta, horregatik, zerbitzu horiek GOFEren bulego nagusien barruan kokatzearen egokitasuna baloratuko duen azterketa eskatu dute. Azkenik, Arabako EH Bilduk eskatu du hobekuntza horiek isla izan dezatela 2024ko Foru Aurrekontuen hurrengo proiektuan.

«Espero dugu mozio honek harrera ona izatea, egoera onartezina baita, eta erantzuteko denbora laburtu, instalazioak egokitu eta zerbitzu hori hobetu ahal izatea, artatutako pertsonen eta haien familien eta, jakina, profesionalen eskubideak bermatzeko», amaitu du Claudia Venceslaok.

Irakurri EH Bildun.

More…

Venceslao «Bizitzari eusteko giltzarri diren profesionalak EAJ-k eta PSE-k prekarizatu eta kaleratzen dituzten berdinak dira»

Gure Alternatibako kide eta EH Bilduren batzarkide, Claudia Venceslaok eta Rocio Vitero zinegotziak ‘San Prudentzio Bizirik!’ ekimena aurkeztu dute, CIAM San Prudentzio kalitatezko zaintza publikoetarako gune bihurtzeko eta zentroko profesionalentzat enplegu duina bermatzen duen proposamena. Ekimena bera Gasteizko  Udalean eta Arabako Batzar Nagusietan erregistratuko du More…

X