Bizkaiko hondakinen gaineko kontrol falta oso larria da, azalpenak eskatuko dizkiogu Foru Aldundiari

Gaur jakin dugu Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinen kudeaketarako araudia urratzen aritu dela azken bi asteotan. Artigaseko zabortegira aldez aurretik tratatu gabeko zaborrak eraman dira, inguruko basoetan jaso diren irudi tamalgarriek frogatzen dutenez. HAU OSO GERTAKARI LARRIA DA. Bizkaian indarrean dagoen sistema eta araudia urratzen ditu bete betean, baita Europak ezartzen dituen arauak ere. Bizkaiko Foru Aldundia da urraketa horren erantzule zuzen eta bakarra.

Nola da posible Artigas inguruko mendiak zaborrez pilatzen utzi izana? Hamabost egun pasa dira, inguruetako basoak plastikoz josita daude eta Aldundiak denbora guzti honetan ez du inolako azalpenik eman, ez du informaziorik eskaini eta ez du inolako neurririk hartu. Jokabide arduragabe eta axolagabea guztiz.

Esan beharrean gaude gainera, ez dela Aldundiak hondakinen kudeaketan arduragabe jokatzen duen lehenengo aldia. Ez dira hilabete asko pasa hondakinen tratamendurako gunean bertan, Q sukarrak langileen osasuna arriskuan jarri eta azpiegitura itxi behar izan zenetik. Orduan ere Aldundiaren kontrol eta segurtasun neurrien gabeziak eragin zituen arazoak. Frogatu zenez, Artigaseko plantak ez zuen hondakinen tratamendurako segurtasun protokolorik.

Bizkaiko Aldundiaren isiltasun eta ilunkeria honen ordez, bizkaitarrok informazioa eta azalpenak behar ditugu. Ezin dugu inolaz ere onartu gure hondakinak kontrolik gabe zabortegira botatzen jarraitzea eta segurtasun falta eta axolagabekeriarengatik gure basoak zaborrez betetzea. Horregatik, EH Bilduk Iosu Madariaga ingurumen diputatuaren batzorderatze eskari urgentea eskatu du gaur, Aldundiak gertakari onartezin hauen nondik norakoak argitu ditzan.

Gertakariok argi eta garbi adierazten dute Bizkaian hondakinen kudeaketan behar dugun aldaketa sakona. Ingurugiroarekiko errespetuzkoa izango den eredua, birziklapen maila altuagoak lortuko dituen eredua eta Europar Batasunak eskatzen duen bezala, zabortegiak istea ahalbidetuko duena. Egungo ereduarekin ezinezkoa izango da helburu horiek lortzea. Guztiz egingarria da, ordea, norabidez aldatzen badugu.

EHBilduren trantsizio energetikorako proposamena

EH Bilduren trantsizio energetikorako proposamena aurkeztu nahi dugu, miseriara kondenatzen gaituen egungo eredu agortutik, herritarrak motore izango dituen eredu berrira, pertsonen eskubideak errespetatu eta inguruarekin errespetuan eraikiko dena. Ezin dugu gehiago itxaron.

Konpromisoa jaitsi
On-line irakurri

Euren aberastasuna handitzeko, energiaren espekulazioa eta merkantilizazioa sustatzen duten Iberdrola edo Endesa bezalako multinazional elektriko handiekin apurtuko duen eredua sustatu nahi du EHBilduk. Kontsumoaren murrizketa oinarri, energia berriztagarrien aldeko apustua egingo duena, proiektu herritarren bultzadaz, energiaren gaineko kontrola herritarron eskuetara bueltatzeko. PNV, UPN, PP et UPyDk euren interesetan oligopolioaren bulegoetan sinatzen dituzten akordioen aurrean, erabakiak jendartearen esku uzteko apustua egiten dugu.

Por eso adquirimos 8 compromisos claros, compromisos que suponen el pistoletazo de salida hacia esa transición que necesita de todos y todas las ciudadanas de este país, de las familias que este invierno volverán a tener que decidir si encender la calefacción o pagar su hipoteca. De las personas que viven con miedo a que Garoña destroce sus vidas.

Egunero herri eta hirietan Frackingari EZ esateko kaleak okupatzen ditugun milaka eta milaka herritarron bultzada behar du eredu berriak, eta baita egungo ereduak kolapsora garamatzala sinetsita dauden pertsona guztiak behar ditu.

Esperamos que el camino al que hoy se suma EH Bildu, siga recabando más y más apoyo, para dar más y más pasos que nos lleven hacia la soberanía energética. Estos son nuestros compromisos:

Gaur EH Bildu batzen den bideak, geroz eta babes gehiago izatea espero dugu, geroz eta pauso gehiago eman ditzagun energia burujabetzara eramango gaituen eredua eraikitzeko. Hona hemen gure konpromisoak:

1. Compromiso en favor de la eficiencia energética:

Eficiencia energética entendida como la medida más sostenible dentro de la obligación de tener que reducir nuestro consumo energético y no como una excusa para un mayor consumo.
De esta manera los municipios gobernados por EH Bildu, realizaran auditorias energéticas, como paso previo a planes de eficiencia energéticos basados en la reducción del consumo energético total de ese municipio.

2. Energia burujabetzaren aldeko konpromisoa:

Energia elektrikoaren oligopoliotik kanpo dauden hornitzaileekin kontratatzea lehenetsiko dugu. Jatorri berriztagarria eta energia burujabetzaren aldeko eredua bultzatzen duten hornitzaileekin kontratatzeko.

3. Compromiso de cara al comercio y la hostelería local

Se desarrollaran en estos sectores planes energéticos en favor de la reducción del consumo, la eficiencia y las energías renovables.

4. Energia berriztagarrien aldeko konpromisoa

EH Bilduren udalerrietan erabiltzen den energia elektrikoa (argiztapena, eraikin publikoak…), iturri berriztagarrietatik eratorria izateko neurri zehatzak martxan jarriko dira.

5. Compromiso en favor de proyectos que tienen como objetivo el desarrollo de un nuevo modelo energético

EH Bildu tendrá como agentes prioritarios los proyectos de producción local y renovable. La propia energía generada por estos será gestionada en colaboración con los mencionados proyectos populares.

6. Tokiko Garapenaren aldeko konpromisoa

Energia dependentzia murriztu asmoz, eremu lokalean energia ekoizpenerako proiektuak martxan jartzeko aukerak aztertuko ditugu, proiektu herritarrekin elkarlanean.

7. Compromiso en favor de la concienciación

En colaboración con proyectos populares, EH Bildu llevará a cabo un trabajo de concienciación y formación en favor del modelo energético soberano en los municipios que gobierne. Anunciará las medidas concretas que puede tomar la ciudadanía para impulsar todo ello: medidas eventuales para mejorar la eficiencia energética, consejos para el ahorro de energía, proveedores que utilizan únicamente energías renovables, dando a conocer sus servicios…

8. Akordio eta elkarlanerako konpromisoa

Trantsizio energetikoa oinarri berrien arabera burutzea herritarren zein indar politiko eta sozial guztien ardura da. Horregatik, EH Bilduren helburua trantsizio hau abiarazteko neurri praktikoak ahalik eta herri gehienetan burutzea izanik, gobernuan zein oposizioan gauden herrietan konpromiso hauek gainontzeko indar politiko zein sozialekin batera burutzea izango du helburu. Emango diren pausoak babes eta bultzada zabalenarekin eman daitezen, akordio eta elkarlanerako jarrera zintzoa mantenduko da.


Este es nuestro firme compromiso. Pero somos conscientes de que la transformación a la que aspiramos solo sera posible si podemos, aquí y ahora, tomar nuestras propias decisiones, sin depender de nada ni de nadie. Debemos decidir que modelo necesita Euskal Herria y como quiere transitar hacia el. Por eso, este compromiso permanece abierto a las aportaciones de todos los movimientos y agentes sociales que compartan esta necesidad.

Bukatzeko herritarrak animatu nahi ditugu, energia eredu berriaren alde konpromisoak hartu eta neurriak har ditzaten, gutako bakoitzak pauso txiki bat ematen dugun bakoitzean, gure neurrira eraikitako eredu energetiko berria eraikitzen hari garelako. Denon konpromisoa da, denon eskuetan dagoelako.

Burujabetza energetikorako, denon artean, Hemen Erabaki!

EHBildu

Vega: “Frackingak ondorio atzeraezinak ditu osasunean eta ingurugiroan beste herrialde batzuetako esperientziek adierazten dutenez”

Bizkaia fracking gabeko lurralde izendatzeko proposamena aurkeztu du gaur EH Bilduk Batzar Nagusien osoko bilkuran Asier Vega koalizioko batzarkide eta Alternatibako kidearen eskutik.

Bizkaia fracking gabeko lurralde izendatzeko proposamena aurkeztu du gaur EH Bilduk Batzar Nagusien osoko bilkuran. Asier Vega koalizioko batzarkideak defendatu duenez, gas ez arruntaren ustiapenerako egun dauden teknikek “ondorio larri eta atzeraezinak” sortzen dituzte osasunean eta ingurugiroan, “beste herrialde batzuetako esperientziek adierazten duten moduan”. Lur-azpiko zein lur-azaleko uren kutsadura, uraren gehiegizko ustiaketa, airearen kutsadura, negutegi-efektua sorrarazten duten gasen isurketa handia, eragin negatiboa biodibertsitatean, lur-eremuen okupazio altuegia  edo aktibitate sismikoa areagotzeko arriskua aipatu ditu Vegak. Gainera, frackinga egungo eredu energetikoa aldatzeko eta energia berriztagarrien garapenerako oztopo dela azpimarratu du Vegak.

EAJ eta PP Bizkaia fracking gabeko lurralde izendatzearen kontra agertu dira eta PSE abstenitu egin da. Vegak hiru alderdien diskurtsoak kontraesankorrak direla adierazi du. Bai, EAJ, PSEk nahiz PPk frackinga debekatzeari buruzko jarrera aldatu dute herrialdearen arabera. Hain zuzen, gaur EH Bilduk aurkeztu duen proposamena Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartu zena da baina Bizkaian ez du babesik jaso. Vegaren ustez, hiru alderdiek frackingari ateak ireki nahi dizkiotela ezkutatzeko erabiltzen dituzte diskurtso nahasiak. “Frackingari bai edo ez esateko garaia da. Esplorazioa baimentzea frackingari bidea irekitzea da. EH Bildun argi daukagu: frackingaren kontra gaude dituen arriskuengatik”.

Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak datorren urteko aurrekontuetarako prospekzioetarako 22 milioi euroko partida gorde izana salatu du Vegak. “Hori bai, 2017 urterako, behin hauteskundeak pasata. Ez al dago behar inportanteagorik 22 milioi euro horien inbertsiorako?”

Gizartean frackingaren kontra dagoen jarrera geroz eta zabalagoa aipatu du Vegak. “Herri Ekimen Legegile bat abian jarri da frakinga debekatzeko asmoarekin eta herritarren artean jasotako 103.589 sinaduretatik, ia %40, Bizkaian jaso dira”. Era berean, hainbat udalek frackinaren kontrako ekimenak onartu dituztela ekarri du gogora EH Bilduk. Baita, EAJ edo PSEk gobernatzen dituzten herrietan ere. Ermua, Bermeo, Mungia, Zalla, Karrantza, Etxebarri eta Barakaldo, besteak beste.

Lurrazpiko gasaren ustiapenerako zein aukera dauden aztertzearen alde agertu dira gainontzeko hiru alderdiak eta ustiapenari buruzko eztabaida desberdindu dute. Vegaren hitzetan ordea, “ustiapenaz lasai eztabaidatzen ari garen bitartean, Eusko Jaurlaritzak diru partida gorde du, froga sismikoak egiten ari dira hainbat herritan, energia enpresek haien planekin aurrera jarraitzen dute. Beraz, babestu gaitezen lehenik frackingarengandik eta eztabaidatuko dugu ondoren” gaineratu du.

EHBildu Bizkaia

Bizkaiko konpostatze esperientzia arrakastatsuak eredu gisa hartzeko eskatu dio EHBilduk Aldundiari

Bizkaiko Aldundiak biltzen duen materia organikoaren %99 baino gehiago Zabalgarbin erre edo zabortegietara botatzen da. EH Bilduren ustez, Bizkaiko birziklatze datuak hobetzeko gakoa hondakin organikoaren kudeaketa hobetzean datza. Atxikita bidaltzen dizkizuegu prentsa oharra eta agerraldiko argazkia. Agerralgia egin dute Xabier Zaldua Berrizko zinegotziak, Mila Mondragon Mallabiko alkateak, Asier Vega Alternatibako kide eta EHBilduko batzarkidea eta Maria Asun Gaztelu Larrabetzuko alkatea.

Hondakinen birziklatze datuek agerian uzten dute Europak ezartzen dituen helburuak bete nahi baditugu oraindik hobekuntza nabarmenak behar ditugula Bizkaian. Zalantzarik gabe, hondakin organikoen bilketa zein konpostaje tasa hobetzea da erronkari aurre egiteko gakoa. Izan ere, etxeko hondakinen %40 inguru da hondakin organikoa, baita sailkatu gabe jasotzen den hondakinen zatirik handiena ere.

Iazko datuei erreparatuta, Foru Aldundiak berak aitortu zuenez, Bizkaian hondakin organikoen %0,58a konpostatu zen soilik. Beraz, hondakin organikoen %99 baino gehiago errefusarekin batera nahastuta, Zabalgarbin erre da edo zabortegietara bideratu da. Artigaseko konpostegian, berriz, 3500 tona jaso ziren iaz, zabortegiak jaso dezakeenaren bosten batera ez zen iritsi. Kopuru horretatik, 400 tona jaso ziren soilik 5. edukiontziaren bidez.

Era berean, azpimarratu behar dugu Bizkaiko Uri Hondakinen Kudeaketarako Plan Integralak ezartzen duen helburua oso apala den arren (2016an hondakin organikoen %4 biltzeko helburua zehazten du), helburu horretatik oso urrun gaudela oraindik. Zentzu horretan, oso interesgarriak iruditzen zaizkigu Bizkaiko hainbat herritan abian diren zenbait esperientzia.

Hori dela eta, EH Bildutik proposamena aurkeztu diogu Bizkaiko foru Aldundiari eta Batzar Nagusietako datorren osoko bilkuran eztabaidatuko da. Ondorengo lau puntuak jasotzen ditu gure eskariak:

1.- Sukaldatutako organikoa konpostatze katera gehitzea. Egun sukaldatutako organikoa kate horretatik baztertzen da, kalitatezko konposta eragozten duela argudiatuta baina frogatuta dago sukaldatutako organikoarekin ere kalitatezko konposta egin daitekeela. Euskal Herriko hainbat tokitan eta Europako herrialdeetan ere hala egiten da.

2.- Bizkaiko herrietan organikoaren bilketa handitzeko eta konpostatzeko garatu daitezkeen esperientzia pilotu berriak lagundu eta bultzatu daitezela. Bizkaian abian dauden hainbat esperientziak izugarrizko emaitzak lortu dituzte, 5. edukiontziak lortu duena baino maila askoz handiagoan. Gainera, herrietan bertan kudeatzen eta berrerabiltzen den konposta sortzen dute.

3.- 5. edukiontzia herri handietara gehiago zabaltzeko eta erabilera sustatzeko baliabideak indartzea. Herri handietan ez du erabilera handirik. Adibide argiena Bilbo bera da, Bizkaian hondakin gehien eragiten duen tokia.

4.- Landa inguruetan zein familiabakarreko auzuneetan autokonpostatzea sustatzeko eta bultzatzeko baliabide gehiago eskaintzea. Landaguneetan hondakin organikoaren autokudeaketa bultzatzea da irtenbidea, urteetan era naturalean egin izan den bezala. Bide horretan, ezinbestekoa da laguntza gehiago eskaintzea besteak beste autokonpostagailuen erosketarako eta erabilpenerako. 

Hondakin organikoaren kudeaketa arrakastatsuaren adibide bezala, Mallabia, Berriz eta Larrabetzuko esperientziak ekarri ditugu gaurkoan, ikusarazteko, praktikan badaudela bestelako bide eraginkorragoak hondakin organikoaren kudeaketarako eta horiek indartu, sustatu eta laguntzea dela bidea.

 

MALLABIA

Mallabian autokonposta egiteko aukera erraztu zaie baserriei eta lursailen bat duten etxebizitzei. Guztira, 104 etxebizitzek parte hartzen dute.  Horrez gain, herrigunean lau gune prestatu dira auzo-konposta egiteko eta beste 101 etxebizitzek parte hartzen dute era horretan. Osotara herritarren %48a da batean edo bestean parte hartzen dutenak eta konpostatzen den guztia herrian bertan berrerabiltzen da. Arrakasta ikusita, konpost guneak handitzeko eta berriak egiteko asmoa dugu Udaletik.

Bestalde, konposta egiten duten erabiltzaileei %15eko hobaria eskaintzen diegu zabor tasetan. Horrez gain, hondakin guztiak gaika sailkatzeko asmoz ekarpen guneak jarri dira edukiontzi ezberdinekin herriko lau auzotan, errefusakoa barne. Ekarpen gune horiek beste auzo batzuertara zabaltzeko asmoa du baita ere Udalak.

Gogoratu behar dugu Mallabia Debabarrenako mankomunitatean dagoela eta zailtasunak ditugula gisa honetako proiektu hauen finantzaziorako.

 

LARRABETZU

Larrabetzuko proiektua Gurpide baserritar eta kontsumitzaileen elkarteak bultzatu du eta proiektu honen bidez, baserritarrek eta Larrabetzuko Udalak etxeetako hondakin organikoen kudeaketa adostu dugu.

Gurpide sortzeko, Austriako hainbat herritako esperientziak izan ditugu eredu. Herritarrek hondakinak bereizten dituzte, baserritarrek etxe atarietan biltzen dute hondakin organikoa eta ondoren konpostatu egiten dute haien lurrak ongarritzeko edo merkatuan saltzeko (gehienez jasotzen dutenaren %20 bideratu dezakete salmentara).

Udalak baserritarrari bilketa eta garraioa ordaintzen dizkio. Organiko gordina eta sukaldatukoa biltzen da astean hiru egunetan eta ondoren, konpostatzera eramaten da IK4 Azterlan taldearen segimendu teknikoarekin, konpostaren kalitatea bermatzeko.

2013ko urrian abiarazi genuen ekimena 30 etxetan eta elikagai denda batean. Gaur egun 105 etxe, elikagai denda bat eta taberna-jatetxe batek parte hartzen dute proiektuan eta 2015ko urtarrilerako 70 etxebizitza eta saltoki 2 gehituko dira. Urte beteko epean 26 tona organiko bildu dugu.

 

BERRIZ

Aurreko legealdian jarri zen Berreziklatu egitasmoa martxan. Ekimena Berriz Maite Dugulako herri mugimenduak abiatu zuen autokonpostari buruz antolatu zuen ikastaro arrakastatsu baten ondorioz. Hasiera batean, 65 familiek eta hiru merkatarik eman zuten izena baina gaur egun, 122 familiak eta sei merkatarik parte hartzen dute. Uneotan herritarren %10a dago sistema honen barruan.

Hondakin organikoa hiru egunez biltzen da astean, etxez etxekoaren edo 5. edukiontziaren bidez. Hilero 4.500 kilo organiko jasotzen dira herriko konpostaje plantan eta herrian bertan kudeatzen da kopuru osoa. Hasieran inbertsioak egin behar izan ziren baina inbertsioak egin ostean, gastuak murriztu egin dira.

Sukaldatutako materia organikoa ere jasotzen da eta Azterlan talde teknikoak egindako ikerketen arabera, kalitate oneko konposta da lortzen dena. Ekimen honen ondorioz, herrian gero eta hedatuago dago organikoa berrerabiltzearen aldeko kontzientzia.

 

POSIBLEA DA

Esperientzia guzti hauek frogatzen dute hondakin organikoen berrerabilera eta konpostatze maila hobetzea posible dela, baita emaitza arrakastatsuak lortzeraino ere. Bizkaian hainbat herri daude norabide horretan aurrerapauso interesgarriak eman dituztenak eta horregatik uste dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eredu gisa hartu behar dituela.

Alterkaria: Alternatibaren aldizkariaren 3. zenbakia

Alterkariaren 3. zenbakian, aurrekoetan bezala, askotariko gaiak jorratzen ditugu. Emancipatiba Alternatibaren formakuntza eskola ageri da azalean, aurrera begirako proiektua, militantziaren artean ezagutza partekatzeko besteak beste. Horrez gain, Europako hauteskundeen edota Gure Esku Dago ekimenaren giza katearen emaitzen balantzea egin dugu. Horrez gain, Feminismoa, Internazionalismoa, Ekologia eta bestelako borroken berriak edota iritzi artikuluak jasotzen ditugu.

Alterkaria Alternatibaren paperezko aldizkaria duzu, gure jardun politikoaren azken hilabeteetako lana laburbiltzen duena. Militante guztiek etxean jasotzen dute sei hilabetean behin, eta zale zein bestelakoek aski dute Alternatibaren egoitzaren batetik igarotzea ale bat lortzeko. Baina paperean ez ezik, sarean irakurtzeko aukera badago, online ikusi edo pdf formatuan deskargatzeko hain zuzen ere. Irakurri eta zabaldu.

 

http://alternatiba.net/old-files/Alterkaria3.pdf

Oskar Matute “Zaratamoko zubia porlanari gorespena eta kudeaketa kaskarrari monumentua da”

Azkeneko asteetan, informazio ezberdinak ezagutu ditugu. AHTren bideragarritasuna soilik ez, diru publikoaren erabileran gardentasuna zalantzan jartzen dutenak, dudarik gabe, Zaratamoko zubia da honen adibiderik garbiena. 

Ezagutu dugu 438 metroko biaduktoa eraiki dela eta ez dena erabiliko. 11 milioi euro gastatu dira erabiliko ez den zubian, hasierako kopurua baino 3 milioi euro gehiagoko gainkostuarekin. Larria, oso larria dudarik gabe. Eta egoera sinesgaitz honen aurrean, datu bat edo argibide bat ezagutzea gustatuko litzaiguke. Zaratamoko zubia eraikitzen zen bitartean Jaurlaritzak bazekien zeintzuk ziren Adifen asmoak? 

Pues yo deseo que no se entere por los periódicos de lo que va a pasar finalmente, como suele ser costumbre en el Estado español, lo de enterarse por los periódicos de lo que se hacía en 
los tiempos de la acción de gobierno de uno o de una. 
 
Porque lo que parece real es que el viaducto de Zaratamo, esos 438 metros que han costado 11 millones de euros, no van a servir para nada, porque ese viaducto conectaba la necesidad de perforar Malmasín, con un coste muy importante en millones de euros, para poder acceder a Bilbao, por lo que entendían lo que podía ser el acceso natural y que venía avalado o sostenido por el pelotazo inmobiliario que se iba a dar en la playa de vías que iba a dejar libre. 
 
Pero como todo eso se ha caído, porque el pelotazo inmobiliario o la burbuja inmobiliaria ha quebrado, porque Adif se está replanteando los proyectos, se decide hacer a finales del 2011, no del 2001, del 2011, se decide hacer un desvío que llaman provisional, pero que ya algunas fuentes señalan como definitivo, que ya trascurre por otro lado, que no tiene que dragar Malmasin en la forma en lo que tenía que hacer, sino que va aprovechar la red existente de Renfe. 
 
¿Qué significa eso? Pues que ha habido una obra, en concreto ésta, esto, esta oda al cemento, este monumento a la estulticia y a la mala gestión y a la mala praxis en el gasto del dinero público, que se va a mantener ahí de por vida. Y esto es triste, porque yo creo que esto no es sólo el ejemplo más palmario y más doloroso del sobrecoste y de la corruptela que acompaña a 
muchos de los sobrecostes en la obra pública en el Estado español y que no sabemos hasta qué punto pueda estar salpicando a Euskal Herria a través del Tren de Alta Velocidad. 
 
Es también el ejemplo más claro de lo que significa la ineficacia política, porque han plantado semejante mole de cemente inservible, destrozando parte de nuestro medio ambiente, para nada. 
 
Pero han permitido que se siguiera haciendo para que las empresas se siguieran enriqueciendo. Un presupuesto de 8 millones que se eleva a 11 – sobrecoste notable– para algo que no tenía sentido y se sabía desde hace dos años cuando se estaba construyendo, y sin embargo nadie ha dicho nada. 
 
Por eso le decía que prefiero que usted no tenga que enterarse de estas cosas por los periódicos, me gustaría que me dijera si lo conocía o no lo conocía. 
 
Si acaso que me diga que quizás en un futuro, dentro de unas décadas vaya a tener algún uso, porque eso por lo menos nos permitiría jugar con el tiempo, nos permitiría tener que esperar a saber si dentro de dos décadas usted tenía razón o la teníamos nosotros y nosotras. 
 
Pero no, me dice que todo va como tenía que ir. Yo, si me la acepta y si no pues no, me atrevería a hacerle una sugerencia: Hagan todo lo posible porque salgan a la luz todas las irregularidades que se están detectando en el Tren de Alta Velocidad, háganlo, porque probablemente, de algunas de ellas ustedes no tengan ninguna responsabilidad. 
 
Porque si no lo hacen ustedes, estarán colaborando de la ocultación a la ciudadanía de un despilfarro público mayúsculo, el mayor despilfarro público de dinero público, del de todos y todas, que se está destinando, en este caso, al Tren de Alta Velocidad. 
 
Y mientras esto está pasando, vemos, y lo hemos visto en el debate anterior, cómo nos tenemos que apretar el cinturón para poder cubrir las necesidades de nuestros ciudadanos y ciudadanas. 
Y mientras tanto, seguimos generando monumentos como éste. Igual acompañará a la central de Lemoiz…

Kanarietako petrolio-prospekzioei ez

Berriz ere, inperio espainiarraren izpiritu aseezina azalerazten da bere koloniarik urrunenean, Afrikako ipar-mendebaldean, berriz ere, XXI. mendeko oligarkiaren interesak defendatzeko. Oraingoan transnazional baten izena dauka, Repsol eta buruzagi jakin bat azaltzen zaigu Espainiaren kolaboratzaile: Josu Jon Imaz

Kanarietako uhartedia natur baliabide nahikoak eta soberan ditu energia berriztagarriak garatzeko, izan ere, urte osoan eguzkia, haizea eta itsasaldiak ditu. Eta horrekin aski dute energetikoki burujabeak izateko petroliorik gabe; martxan jarri nahi dutena, beraz, kanariarren kontra doa eta interes jakin batzuen alde.

Alternatiban, ekologia edozein dominazio sistemaren aurka egiteko balio duela defendatzen dugun heinean, Kanariar Irletako itsas ekosistemaren kontserbazioaren alde agertzen gara; elikadura subiranotasunerako aldarrikapenetik kanariar itsasoko arrantza erreserben zaintzaren alde egiten dugu eta demokrazia parte-hartzailearen alderdi bultzatzaile gisa, Kanariar Herriaren erabakitzeko eskubidea defendatzen dugu, erreferendum baten bitartez bere itsasoan petrolio-prospekzioa gauzatzea edo gelditzearen borondatea erabaki dezaten.

Guzti hau dela eta, gizarte mugimenduen deialdiarekin bat egiten dugu eta bide batez, kanariar gizarte osoari eta bat egin nahi duten pertsona guztiei dei egiten diegu, hurrengo ekainaren 7an, larunbata, 18:00etatik aurrera zortzi irletan batera egingo diren martxekin bat egin dezaten.  

Euskal Herritik jaso elkartasunezko besarkada internazionalistarik beroena.

Gasteiz, 2014ko ekainaren 5ean

Asier Vega “Garoña zaharra, ez beharrezkoa eta arriskutsua ez ezik, amortizatua eta ordezkatua dago”

Alternatibako kide eta Bizkaiko EHBilduren batzarkide Asier Vegaren partehartzea osoko bilkuran Garoñako zentral nuklearren irekiera berriaren harira.

Gaurko interbentzioa 2012ko Otsailaren 29ko osoko bilkuran Garoñaren inguruko eztabaida bukatu nuen esaldiarekin hasiko dut:

Garoñako zentral nuklearra zaharkitua ez ezik, arriskutsua, ez segurua, ez beharrezkoa da,  eta amortizatuta eta ordezkatua dago. Horregatik, EHBildutik zentralaren berehalako eta betirako itxiera agintzeko garaia dela adierazi nahi dugu.

Izan ere, 25 urte funtzionatzen egoteko diseinatu eta eraiki zen, baina 43 urte eman ditu martxan.

Baieztapen honekin oso argi uzten dogu zein den gure jarrera Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren inguruan. EHBildurentzat Garoñako zentral nuklearra aspaldi deuseztatu beharreko energi iturria da zaharkitua dagoelako, arriskutsua delako eta ez delako beharrezkoa.

Baina azkenaldian ugari izan dira Garoñako zentral nuklearra berriz irekitzeko asmoen inguruen izan ditugun berriak. Ugari bezain nahasiak izan dira gainera.

Garoñako zentrala berriz irekitzeko edo kontrara,  behin betiko zarratzeko erabakien atzetik arrazoi teknikoak eta interes ekonomikoak daudela entzun dugu, baita Garoña Alderdi Popularraren energia politikaren ikur bilakatu dela ere.

Arrazoiak arrazoi, Euskal Herriko gizarteak azken urteotan, behin eta berriz eta modu masiboan eskatu du Estatuko zentral nuklear zaharrenaren itxiera. Euskal Herriko zenbait Instituzioetatik ere, horien artean Batzar Nagusi hauek, azken hamarkadan sarri azaldu dira gai honen inguruan, zentralaren itxiera behin eta berriz eskatuz.

Hala ere, azken urteotan Madrilgo Gobernu ezberdinek zentralaren bizitza luzatzen tematu dira Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak igorritako txostenetan baliatuz eta ingurugiroa eta milioika pertsonen osasuna eta etorkizuna alde batera utziz.

Espainiako Gobernuak gai honi lotuta egindako azken mugimendua ere norabide berean doa. Izan ere, Madriletik  otsailaren 21ean araudia aldatzeko hartutako erabakiak,  Burgosko zentral nuklearra berrabiatzeko egin behar den bidea errazten du. Oro har, zentral nuklear guztien baldintzak samurtzen dituen araudi aldaketaz hari gara.

Aldaketa horren bitartez, besteak beste, Rajoyren gobernuak Endesa eta Iberdrolak eratzen duten Nuclenor enpresari ustiapen baimena berritzeko bidea erraztu dio, eta uztailaren 5era arteko epea eman dio Garoña berriro irekitzeko baimena eskatzeko.

Bien bitartean, Espainiako Gobernuko presidenteak zentrala berriro martxan jartzeko erabakia “teknikoa” dela dio eta itxaron beharra dagoela Nuclenorrek eskaria aurkeztu eta Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak txostenak idatzi arte.

Baina egia esan irizpide teknikoak kontutan hartzen baditugu zentralak behin betiko itxita beharko luke egon, 2009tik ez direlako segurtasuna hobetzeko lanik egin. 

Gainera Fukushiman gertatutako istripu larriak alarma guztiak piztu zituen eta Europatik segurtasun neurri berriak agindu zituzten. Neurri  hauek betetzeko, Nuclenorrek 130 milioi inguru inbertitu beharko ditu Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak derrigortuta, Garoñako zentrala berriz martxan jarri nahi baldin badu.

Horrez gain, garrantzi handiko beste gabezia batzuk ere baditu, besteak beste, ez du erabilitako erregai erradiaktiboa gordetzeko lekurik, erabilitako ura Ebro ibaira itzuli aurretik hozteko sistema berriak behar ditu eta erreaktorearen ontzia sakon aztertu beharko litzateke pitzadurarik ba ote duen ikusteko. Lan guzti hauengatik 20 milioi gehiago inbertitu beharko lituzke Nuclenorrek. Guztira 150 milioi euroko aurrekontuaz hitz egiten hari gara.

Gainera Garoñak jarduera eten zuenetik, 2012ko abendutik, ez da ekoizten zuen energia elektrikoaren beharrik izan. Estatu espainolaren sistema elektrikoan ekoizten den energiaren % 1,5 baino gutxiago zen Garoñak ekoizten zuena.

Beraz, nahiko argi geratzen da zentral nuklearra berriro zabaltzeko arrazoiak teknikoak ez ezik, ekonomikoak eta politikoak direla.

Horren adibide, azken 20 urteetan zentral nuklearraren segurtasunaz arduratu diren pertsonak ustekabean kanporatuak izatea Segurtasun Nuklearreko Kontseilutik eta Garoña errentagarri izateari utzi diola Nuclenorrek behin baino gehiagotan aipatzea.

Horregatik guztiagatik eskatzen diogu Espainiako Gobernuari, ez ditzala interes ekonomiko pribatuak interes orokorraren gainetik jarri. Jokatu dezala arduraz behingoz. Garoñako zentrala eraisteak ez diola Estatuari kosturik suposatuko, eta horrela izanda, onartezina dela Iberdrola eta Endesa enpresen interes partikularrak lehenestea, milaka pertsonen segurtasunaren eta ingurumenaren aurretik.

Baina Espainiako Gobernuaz aparte, Garoñako zentrala kudeatzen duten enpresei, Endesa eta Iberdrolari, ere eskatzen diogu ez dezatela zentrala berriz martxan jarri horrek suposatzen duen arriskuagatik. Zentral hau amortizatuta daukatela eta gainera bere bizi iraupena aspaldi agortu zela ere gogoratu nahi diegu. Baina batez ere, eskatu nahi diegu ez dezatela Madrilgo Gobernuarekin Garoña kromo trukaketarako erabili beraien interesen mesederako.

Termino de la misma forma que he empezado esta intervención. Recordando que la central nuclear de Garoña es peligrosa y obsoleta.

Ahora solo hace falta dar el último paso para zanjar de manera positiva una reivindicación de muchos años. Ya solo falta decretar el cierre irreversible de la Central Nuclear de Santa María de Garoña y comenzar con su definitivo desmantelamiento sin más demora.

Sabiendo lo obsoleta y peligrosa que es la central de Garoña, que ha sobrepasado con creces su vida útil, sabiendo que en estos momentos no es rentable ni tiene ningún tipo de interés desde el punto de vista energético, cuales son las razones por las que el PP está obcecado con la reapertura de Garoña?

Pues blanco y en botella…

1º la promesa electoral que hizo el PP diciendo que ellos no serían quienes cerraran la central. Algo que no os debería importar demasiado ya que son ustedes los campeones del mundo en incumplir promesas electorales.

2º porque en este caso, queda más que claro que ustedes están al servicio de las grandes empresas del oligopolio energético.

Están haciendo lo imposible para reabrir Garoña. Están haciendo lo imposible para facilitar a Iberdrola y Endesa a que no les cueste demasiado dinero ni esfuerzos reabrir la central.

FACTURA: Lo que encarece la factura de la luz, no son las energías renovables, son las subvenciones al carbón, la moratoria nuclear, el coste de la gestión de los residuos nucleares (2013), los coste extrapeninsular. Los costes de distribución y comercialización, las primas al régimen especial que recibe Zabalgarbi entre otros…

No es cierto que las energías renovables encarezcan la factura de la luz

DEMANDA: De la misma forma que no es cierto que Garoña  sea necesaria para el abastecimiento eléctrico. Lleva año y medio cerrada…

Desde hace varios años, el sistema eléctrico español es exportador, y vende a otros estados limítrofes la electricidad que le sobra, que es más del doble de lo que producía Garoña anualmente.

Hay mas oferta que demanda. Y en estos momentos de bajada de la demanda eléctrica, lo que les sobra a estas empresas es la producción renovable, por eso interpelamos a Iberdrola y Endesa.

PARO: Que los culpables de que los trabajadores de la central de Garoña se vayan al paro si se produce el cierre sean quienes exigen el cierre, me parece una afirmación tan cínica.

Y que pasa con los gobernantes que han abandonado durante décadas esta comarca castellana sin realizar una mínima inversión en industria. Sobre todo sabiendo que el cierre, tarde o temprano, tendrá que producirse.

Apelar cínicamente al derecho de los trabajadores para mantener Garoña, sin tener en cuenta todos los demás elementos; seguridad, la demanda energética y la viabilidad económica, me parece de un simple.

Asier Vega: “Espainiako Gobernutik jasotzen dituen diru laguntza berezirik gabe, Zabalgarbik 18 milioi euroko defizita izango luke”

Asier Vega Alternatibako kide eta Bizkaiko EHBilduko batzarkideak agerraldia egin du gaur goizean Zabalgarbiren inguruan. Errauskailuak hondakin toxikoak sortzen dituela salatu du eta azpiegituraren errendimendu energetiko baxuaren ondorioz, Europako legedia urratzeko arriskuaz ohartarazi du.

EH Bilduk Zabalgarbi errauskailuaren jardueraren inguruko hainbat alderdi argitzeko exijitu du Bizkaiko Batzar Nagusietan izan den Ingurumen batzordean. Koalizioak Iosu Madariaga Ingurumen diputatu eta Zabalgarbiko presidente denari eskatu dizkio azalpenak, Ekologistak Martxanek eta EHUko hainbat irakasle adituk errauskailuari buruz osatu duten txosten baten informazioaren harira.

Asier Vega EH Bilduko batzarkideak hiru ardatzen inguruko argibideak eskatu ditu: errauste prozesuan atmosferara isuritako gaiei buruzkoak, erraustearen ondorioz sortzen diren gai toxikoei buruzkoak eta eraginkortasun energetikoari eta bideragarritasun ekonomikoari buruzko azalpenak.

Isuriak

Atmosferara jaurtitako isuriei dagokienez, 2012an gai kutsakorren gehienezko isurketa mailak lau aldiz gainditu zirela onartu zuen Lakuak. Koalizioko ordezkariak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak errauskailuaren jarduera behin eteteko agindua eman zuen arren, gainontzeko hiru alditan ez zen halako neurririk hartu.

Horrez gain, Vegak gogorarazi du Ingurumen Baimen Bateratuaren arabera, “karbono monoxidoaren gehienezko isuriak ezin izango dira edozein kasutan gainditu eta Zabalgarbik bi alditan gainditu zuen karbono monoxidoaren isuri muga. Bi aldietan ez zen errauskailuaren jarduna eten”.

EH Bilduk gai toxikoen isuriak aipatu ditu. 2012an merkurio isuria 1,5 kg-ko kopurura iritsi zen eta datu horrekin kezkatuta, Vegak diputatuari galdetu dio ea urtean 150mg/m3-ko isuri jarraituaren muga gainditu den. Madariaga diputatuak ez du Vegaren galdera erantzun.

Bestalde, dioxina eta furano neurketen datuek islatzen dutenez, 2012an Zabalgarbiren hurbileko hainbat puntutan lau aldiz gainditu zen gida-balioa (23 femtogramo/m3). “Osasunerako kaltegarria al da dioxina eta furanoak airera isurtzea? Ados egongo gara dioxina eta furanoak gizakiaren jardueraren ondorioz sortzen diren gairik toxikoenak direla baieztatzen badut” gaineratu du Vegak.

EH Bilduk ziurtatu duenez, hainbat ikerketa zientifikok frogatzen dute hondakinen errausketak gai arriskutsuak sortzen dituela eta osasunerako kaltegarriak diren gai toxikoak askatzen dituela. Madrilgo Carlos III unibertsitateko ikerketa baten aipua egin du Vegak. Ikerketa horren arabera, errauskailuen edo gai toxikoen tratamendurako azpiegituren ondoan bizitzeak minbizi arriskua handitzen du bataz bestekotik gora.

Hondakinak

EH Bilduk adierazi du Zabalgarbik gai arriskutsu bihurtzen dituela hasiera batean arriskutsu ez direnak, errauste prozesuaren bidez.

2012 eta 2013 urteetako hainbat zepa laginek ez dute lixibatu frogan baldintza nahikorik bete, arriskutsu ez diren hondakinen isurtegietan uzteko. Analisiek adierazi dute kobre eta karbono organiko disolbatu maila altuegiak zituztela. Ondorioz, hondakin arriskutsuen trataera jaso behar dute. “Dirudienez, ordea, zepak Larrabetzu, Lemoa eta Zallako zabortegi arruntetara eraman dira”.

Vegak azalpenak eskatu dizkio Aldundiari kontrol gabeziarengatik eta zepen kudeaketak eragin ditzakeen osasun kalte eta kutsadurarengatik.

Energia eraginkortasuna

Ekologistak Martxanen txostenak aditzera eman du Zabalgarbi errauskailua ez litzatekeela energia balorizaziorako azpiegitura izendatu behar, hondakinen ezabaketarako azpiegitura baizik.Elkarteak R1 faktorean (energia eraginkortasuna neurtzeko indizean) oinarritzen du baieztapena.

Zabalgarbiren kalkuluen arabera, R1 faktorearen balioa 0,63koa izan zen 2012an. Hau da, energia balorizaziorako planta gisa izendatzeko gutxienekoa baino 0,3 puntu gehiago. Aldiz, Ekologistak Martxanen txostenak metodologia akatsak atzeman ditu eta egiazko balioa 0,59koa dela ziurtatu du. Hala balitz, Zabalgarbi hondakinen ezabaketarako planta izendatu beharko litzateke. Eusko Jaurlaritzak R1 faktorearen neurketa errebisatu du elkarte ekologistaren eskariz eta 0,61eko balioa eman dio Zabalgarbiren energia eraginkortasunari. Vegak emaitza horren azalpena eskatu du baina Madariagak ez du azalpenik eskaini.

“Zabalgarbik 0,60eko balioa baino gutxiago lortuko balu, ezingo lituzke tratatu gabeko hiri hondakinak erre eta hondakinen kudeaketarako hierarkian isurtegien lehentasun maila berbera izango luke” argitu du koalizioko batzarkideak. Aldaketa horrek Europako legedia urratzea ekarriko luke.

Azkenik, Vegak Zabalgarbiren bideragarritasun ekonomikoa izan du hizpide. “Espainiako Gobernutik jasotzen dituen diru laguntza berezirik gabe, Zabalgarbik 18 milioi euroko defizita izango luke”. Vegaren ustez, laguntza horiek ezabatzeko aukeraren aurrean, gasaren garestitzearen aurrean eta Europako legedian aurreikusten diren aldaketak kontuan hartuta, Zabalgarbiren bideragarritasun ekonomikoa kolokan dago.

EHBildu Bizkaia

Bizkaiak arazo bat du hondakinen kudeaketarekin

Gaur, Artigaseko zabortegira hurbildu dira EHBildu Bizkaiako ordezkariak, azken hilabeteetan hondakinen kudeaketaren harira Bizkaian sortu den zalapartaren inguruan iritzia ematera. Asier Vega Alterantibako kide eta Bizkaiko batzarkidea eta Maribi Ugarteburu aritu dira bozeramaile.

Aste honetan bertan entzun dugu Unai Rementeria, Bizkaiko Aldundiko eleduna, Bizkaiak hondakinen kudeaketaren ziklo osoa ondo itxita daukala esanez, eta lurraldeak, gai honekin, arazorik ez daukala baieztatuz.

EHBILDUk adierazi nahi du, Bizkaiko gizarteari ezin zaiola matxuratutako produkturik saldu, eta batez ere, geure buruari tranpak egiteak ez garamatzala inora.

Hondakinen kudeaketa oso gai serioa da. Lehen mailako erronka bat jendarte-eredu iraunkor baten alde egin behar dugunontzat. Ez dezagun ahaztu gainera, europar zuzentarauek, 2020an, birziklatu daitekeen guztia birziklatzera behartuko gaituztela.

Norabide horretan aurrera-urratsak ematea denon ardura da, bereziki instituzio publikoena. Gaur, Aldundiari arduraz jokatzeko eskatzera gatoz hona, eta gure kezka adieraztera Aldundiak berak azken aste eta hilabeteetan emandako hainbat informazioren inguruan:

Birziklapena

Otsailaren 21ean, Josu Madariaga ingurugiro diputatuak jakinarazi zuen Bizkaiak 2013an %50eko birziklapen-tasa erdietsi zuela. Aste honetan prentsan publikatutako Gorka Bueno EHUko irakaslearen analisiak argiki adierazten du Foru Aldundiak bere buruari tranpak egiten dizkiola datuak emateko orduan. Datu hau ez da zuzena, inondik inora. Europako Hondakinen Direktiba Esparruak datuak emateko agintzen duen metodologia jarraituz, eta gure buruari tranparik egin gabe, Bizkaiak hondakinen %36 baino ez du birziklatzen. Eta beraz, erdia birziklatzetik oso urrun dago Bizkaia gaur egun.

Zabalgarbi

Zabalgarbiri dagokionez, Ekologistak Martxan-ek otsailean kaleratutako ikerketak azpiegitura honen gaineko zalantza ugari jarri ditu mahai gainean. Bi aipatuko ditugu gaur hemen, lehena efizientzia energetikoari dagokiona, eta bigarrena, azpiegitura honen bideragarritasun ekonomikoari dagokiona.

Efizientzia energetikoa

Ekologistak Martxanen ikerketaren arabera Zabalgarbik ez du bere jarduera balorizazio energetikotzat jotzeko beharko lukeen gutxieneko efizientzia energetikorik. Berriro, efizientzia hau neurtzen duten faktoreak kalkulatzerako orduan akats metodologikoak aurkitu ditu ikerketa honek. Datu hau giltzarria da, horrela izanik, Zabalgarbik ez bailituzke Europak markatzen dituen zuzentarauak beteko.

Honi, gainera, gehitu behar zaio, 2013. urtean, Zabalgarbik, 132 egunetan ez zuela argindarrik saldu. Eta beraz,  denbora horretan erraustutakoa ezin da balioztatze energetikotzat jo. Beraz, erraustutakoaren %36 deuseztutzat jo behar da zuzenean.

Bideragarritasun ekonomikoa

Ekologistak Martxanen ikerketa berberak azpiegitura honen bideragarritasun ekonomikoa ere zalantzan jartzen du. Zabalgarbik diru-laguntza publiko pribilegiatuak jasotzen ditu, energia berriztagarriei dagozkien primak hain zuzen. 2012an 20M jaso zituen, nahiz eta Zabalgarbik produzitzen duen energiaren %15 soilik izan berriztagarria. Azpiegitura honen efizientzia energetikoa zalantzan dagoelarik, primarik gabe, Zabalgarbi defizitarioa izango litzateke nabarmen.

Ikerketa hau argitaratu eta egun batzuetara EHBILDUk Josu Madariaga ingurumen diputatuaren batzorderatzea eskatu zuen Bizkaiko Batzar Nagusietan, Zabalgarbiren gaineko azalpenak eman zitzan. Bi hilabeteren ondoren ez da batzorderatzerik gauzatu.

Zabortegiek ez dute itxiera datarik

Zabalgarbi zabortegietara zuzentzen den hondakin-sortzaile handia da. 2009-2012 denbora tartean, 208.000 tona hondakin atera ziren Zabalgarbitik, Zalla eta Igorreko zabortegietan bukatu zutenak. Denbora tarte berean 16.100 tona hondakin toxiko sortu zituen, Bistibieta (Lemoa) eta Larrabetzuko zabortegietara eraman zirenak.

Bizkaiak zabortegien lurraldea izaten jarraitzen du egun. Gaur hemen gauden honek, Artigasekoak 2019an du itxiera data, eta Jatakoak, gaur egun, ez du itxiera datarik.

Bizkaiak arazo bat du

Unai Rementeriak dioenaren kontra beraz, Bizkaiak arazo bat du hondakinen kudeaketarekin, eta ez nola nahikoa gainera. Egun martxan dagoen kudeaketa-ereduak ez du bahimenduko Bizkaian, 2020an, Europak markatzen dituen materialen birziklatze-tasak erdiestea.

Aldundiaren eredua den 5. edukiontziak ez du esperotako emaitzik ematen. Jauzi bat emateko ordua da. Eskualdez eskualde, herriz herri, bilketa selektiboa oinarri eta birziklapena helburu, aukerarik onenak aztertu eta martxan jartzeko garaia da. Ezin dugu denbora gehiago galdu. 

Erantzunkizunez jokatzeko ordua da, gardentasunez eta tranparik egin gabe. EHBILDUk horrela egingo du.

X