Ares jauna: errudunak gara
? “USTEZKO GIZA ESKUBIDEEN URRAKETAK IKERTU ETA ESETSI DAITEZELA EXIJITU IZAN DUGU BETI, TORTURA POLIZIALA BARNE”
DONOSTIAN, MAIATZAREN 26an – Gipuzkoa eta Bizkaiko Batzar Nagusietako Alternatibako ordezkariek bere buruak erruztatu dituzte gaur Rodolfo Aresek Alfonso Zenon abokatuaren kontra, Ondarruan atxilotutako gazteek torturak jasan dituztela salatzeagatik zabaldutako auzian.
Instrukzioko 3. Zenbakiko epaitegian aurkeztu duten idatziarekin, Jon Lasa, Ander Rodríguez eta Jonathan Martínezek Aresen jokaera gaitzetsi nahi izan dute eta Herrizaingo sailburuari leporatu diote tratu txarrak salatzen dituzten atxilotuen egoera argitzeko duen konpromiso falta. “Alternatibak atxilotuen eskubideak defenditzen ditu. Ustezko giza eskubideen urraketak ikertu eta esetsi daitezela exijitu izan dugu beti, tortura poliziala barne. Dirudienez, Aresek gure portaera delitua dela uste du, beraz, Alfonso Zenon abokatuaren kontra zabaldutako auzian gure izenak sartu ditzala eskatzen diogu”. Era berean, atxilotuei ezartzen zaien inkomunikazio aldia amaitzeko eskatu dute.
Batzarkideek gogarazi diote epaileari Gipuzkoa eta Bizkaiko Batzar Nagusietan printzipio hauek defendatzeko proposamenak egin dituztela. Adibidez, Egunkariaren kontrako auzian auzipetuek jasandako ustezko bortizkeri poliziala eraginkortasunez ikertzeko eskaera egin zuten.
Lasa, Rodríguez eta Martínezen aburuz, eskaera hau eta Alfonso Zenonek egindakoa parekoak dira, biak eskatzen baitute poliziaren kontra egindako salaketak argitu daitezela, eta bietan salatzaileak torturak jasan dituztela esaten dute.