Pasa den martxoaren 15ean Errenteria-Oreretako Mikelazulo kultur elkartean, Kataluniako prozesu eragile bikoitzaren inguruko gosari-eztabaida antolatu genuen: alde batetik, independentziarako bidearen nondik norakoak eta bestetik, ezkerra berrantolatzeko ahaleginaren hausnarketa. Ekintza hau, Alternatibatik Gorripidea-rekin batera antolatu genuen eta gonbidatu bezala,Gerardo Pisarello (Procés Constituent-eko kidea) eta Manel Márquez (CUP-eko miltantea etaKaos en la Red-eko zuzendaria) izan genituen.
Procés Constituent-eko kide eta zuzenbide konstituzionalean aditu Gerardo Pisarelloren parte-hartzea, Kataluniako prozesu eragile bikoitzaren ikuspuntu teknikoa ematen duena.
CUPeko militante eta Kaos en la Reden zuzendari Manel Marquezen parte-hartzea. Marquezek miltantziaren borrokaz eta lokaletik indarrak bateratzearen garrantziaz berba egiten du, sistema sozialista eraikitzeko eta mundu globalizatu eta kapitalista hau uzteko helburuarekin.
Alternatibatik, Frente Farabundo Martí para la Liberación Nacional frontearen hauteskunde garaipena txalotzen dugu, tarte txikiarekin bada ere, El Salvadorrek beharrezko dituen eraldaketa sozialen bidea zabaldu duelako.
Beste bost urtez, garaipen berri honek, eta FMLNren eskutik, Amerikako herrialde txiki honetan herri klaseek botere harreman berriak eraikitzea ahalbidetu du, gehiengoaren mesederako joera batekin, hau da, klase pobreen mesederako lanean. Azken batean, herrialdeak ezkerrera egin dezan. Legealdi berriarekin hasiko den gobernu honek, aberastasun politiken birbanaketari eta herritar guztientzako Ongizate Estatuari bultzada erabakigarria emango diola uste dugu, oraingoan, presidente gerrilla ohiaren buru historikoa bat izanik.
Gerrilla honek ardura eta kemena izatea ondo erakutsi zuen 1992. urtean, bakerako akordioak sinatu zituenean. Aldi berean, egiaztatu zuen eta egun oraindik egiten du, indarrak elkartzeko prozesuak bultzatzearen bitartez arduraz jokatzen badakiela. Eta jokabide honek, urtetan eta urtetan El Salvadorreko herritarrak menderatuak izan zituen eskuin ultrakontserbadore, neoliberal eta kolpista hau hautestontzietan garaitzera eraman du.
Bukatzeko “hauteskunde gardenak eta bidezkoak izan badira ere, eskuin honek oraindik galtzen ez dakiela” adierazi dute. Oposizioko alderdiak, ARENA, gobernu legitimoa ez onartzeko mehatxua egin ostean, “azken asteetan erakutsitako indarkeriazko jarrera utz dezala” eskatu diote.
Pasa den martxoaren 14-15ean “Inoiz Gehiago Ez!” plataformatik ‘Faxismoa: muturreko eskuinaren gorakada krisian dagoen Europan’ hitzaldiak antolatu genituen Bilbon eta Gasteizen, hurrenez hurren. Bi jardunaldietan David Karvala (Unitat contra el Feixisme i el Racismeko kidea), Bertran Cazorla (kazetari eta politologoa) eta Arkaitz Izaren (CUPeko erregidorea Tarragonan) parte-hartzeak entzuteko aukera izan genuen.
Gerturatzeko aukera izan ez zunenetzat, hemen Bilboko hitzaldien bideoak ikusteko esteka, eta hitzaldien ostean piztutako eztabaida interesgarriaren bideoaren esteka ere:
Alternatibaren Mahai Internazionalistako bozeramaile Diana Urreak Bilbon, Donostian eta Gasteizen joan den ostegunean egindako Venezuelaren aldeko elkarretaratzeekin bat egitera deitu du, hogei bat eragile sozial, sindikal eta politikoek (Alternatiba barne) azken asteotako Maduroren gobernuaren aurka egondako saiakera kolpistak salatzeko “Estatu kolpeari ez, Venezuela aurrera” lemapean antolatutakoak.
Urreak bere erakundearen elkartasuna adierazi dio Venezuelako presidente Nicolas Madurori eta iraultza bolivartarrari. Herri hartako “elite finantzariek sustatutako kanpaina kolpistaren” harira esan du, “nazioarteko hainbat eragilek lagundutakoa, herri hartako baliabideak ustiatzeko interesen handiagoa dutena bake soziala ezartzean baino”.
Venezuelako hiriburua “beren burua nazioarteko ordenaren zaindaritzat dutenek diseinatutako planaren biktima izaten ari da, hango oligarkiaren bitartez, presidentea kentzeko”. Hiriburuan manifestazio desberdinak izaten ari dira, ondorio larriekin; zaurituak, hildakoak eta bestelako kalteak izan dira, “nazioarteko muntaia egiten ari dira Venezuelako Gobernuaren aurka, eta horretarako irudi faltsuak erabiltzeko gai dira ere, Sirian eta Hondurasen ateratakoak, edota Unai Romano euskal herritarrarenak. Eta irudi horiek PSUVen gobernuaren ardura direla sinestarazi nahi izan digute”. Zentzu honetan, talde ezkertiarretik agerian utzi nahi izan dute interes eta helburu ekonomiko oso jakinak dituzten taldeen hedabideak direla Venezuelako Gobernuaren aurkako kanpainan ari direnak.
Beste behin, Alternatibatik haien babesa eman nahi izan diote PSUV eta Maduro presidenteari “munduko petrolio erreserbarik handiena duen herrialde baten baliabide naturalak ustiatzeko, estatu kolpea eman eta Latinoamerikako bihotza boteretik kendu nahi dutenen aurrean”. “Venezuelako herriak erakutsi digu nola sakontzen den sozialismoaren eraikuntzan eta eskumari aurre egiten dio. Eta han egongo gara Euskal Herritik gure babesa ematen”.
Emakume eta gizonen arteko berdintasun errealaren bidean aurrerapausoak eman nahi dituen jendarte batean, ulergaitza da nola hedabideak, jendartearentzako erreferente diren heinean, eredu sexistaren eskemapean aritzen diren, heteropatriarkatuaren ereduan eta familia-eredu tradizionalean oinarritutako jokamolde eta rolak definituz eta indartuz.
Los agentes socializadores, entre los que se encuentran los medios de comunicación, tienen una influencia más o menos directa, explícita o indirecta en la formación de la personalidad.
Zentzu honetan, masa hedabideei buruz hitz egin beharra dugu, ikus-entzuleri zabala eta heterogeneoari mezuak, idazkiak edo ikus-entzunezkoak zabaltzeko baliabide multzoa direnak. Masa hedabideen helburua informazioaren transmisio masiboa da.
Komunikabideak adierazpenerako baliabideak dira, talde bati mezu bat helarazten dion bitartekaria. Masa hedabide horiek transmititzen duten informazioa beti izango da partziala mezua zabaltzeko erabilitako ikuspuntuaren arabera, ezaugarri batzuei besteen gainetik ematen zaion garrantziaren arabera.
Ildo honetatik, masa hedabideek ezartzen dute zeintzuk diren gai garrantzitsuak eta zeintzuk ez, horrek eragina duela munduarengan eta honen biztanleengan izaten den ezagutzarekiko.
Hala eragiten dute balio, arau, jarrera eta iritzien sozializazioan; afektu, sentimendu eta emozioen hautematean; kontsumo eta aisialdi joeretan, eta desio, jokabide, behar eta abarren bideratze eta sorreran.
La publicidad se distingue de la propaganda ya que, aunque ambas se valen de los mismos medios y de las mismas técnicas para influir en el comportamiento de las personas, la publicidad persigue fines exclusivamente comerciales, mientras que la propaganda tiene fines ideológicos (políticos, sociales, religiosos, etc).
La publicidad crea unos valores en la sociedad, valores como: bienestar, felicidad, triunfo, diversión y emociones fuertes. Así, utilizando una iconografía (colores, situación en el plano, formas…) y de un determinado lenguaje, nos hace creer que al comprar un producto nos convertiremos en todo aquello que se anuncia: triunfaremos, tendremos una aventura, seremos personas más atractivas, nos divertiremos mucho, lograremos ser deseados y envidiados o deseadas y envidiadas.
Los valores asociados al producto, servicio o marca, están determinados por el tipo de público al que va dirigido el anuncio.
Los productos dirigidos a hombres presentan valores tradicionalmente asociados con la masculinidad (triunfo, emociones fuertes…), mientras que los anuncios dirigidos a mujeres suelen colocar a la figura femenina en el centro de la domesticidad: la familia, el hogar, el universo sentimental, a través de lo que se plasman mensajes dialecticos en torno al buen y al mal comportamiento. El rol asignado a las mujeres es el de madres e hijas dóciles, trabajadoras y abnegadas.
Por tanto, junto con los medios de comunicación, la publicidad juega un papel cada días más importante como instrumento capaz de estimular el consumo, pues su fin es incrementar la demanda de un determinado producto para obtener mayores beneficios, pero también actúa indirectamente como una vía de trasmisión de conceptos, valores y actitudes sociales que interesa perpetuar.
No podemos obviar mencionar en este sentido los estereotipos de sexo o género:
La TV juega un papel importantísimo en el establecimiento de estereotipos, especialmente de género (o sexo), ya que tiene el potencial de crear valores sociales y ejercer influencia en las personas, y puede ser un exponente de cambios. Dentro de los múltiples estereotipos que nos ofrece está el de la mujer ideal que, a través de los anuncios comerciales, muestra a una mujer feliz, espontanea, inteligente, respetable, socialmente aceptable, deseable e influyente. No contradicen lo que les dice, es complaciente, servicial, delgada, con el cuerpo perfecto y facciones clásicas, bella. Por consiguiente, esta imagen de la mujer ideal ha sido de gran impacto, ya que ha aumentado la insatisfacción de una gran mayoría de mujeres por su cuerpo.
Las mujeres más jóvenes aparecen como objeto sexual en el que se aplica todo lo mencionado anteriormente. Las mujeres adultas aparecen en los anuncios como ama de casa, madre, trabajadora, sabia (con respecto a los asuntos del hogar), paciente, bonita, etc. De esta forma los estereotipos que existen sobre las mujeres son trasmitidos día a día por la TV y se encargan de acentuar unos rasgos negativos que no representan lo que es el género femenino, excepto en la mente de los hombres que perpetúan como algo natural esos estereotipos. Ejemplo de esto son los comerciales de detergentes, comida y otros artículos de uso familiar los cuales presentan a las mujeres como las típicas amas de casa, débiles, indefensas, dependientes (de un hombre), delicadas y sensibles.
Por su parte, en los anuncios de bebidas alcohólicas y cigarrillo, por ejemplo, utilizan la imagen de la mujer bella, delgada, eternamente joven, seductora y tonta, la cual aparenta no tener capacidad de razonamiento por sí misma. Además, otra imagen muy utilizada es la de la mujer vana y consumidora, la cual compra por comprar y esto le brinda una satisfacción ilimitada. Esta imagen es muy utilizada por las empresas vendedoras de productos de belleza y a las personas propietarias de centros comerciales.
Esto es claramente perjudicial ya que las mujeres creen firmemente que estas imágenes reflejan los estándares de la sociedad respecto a lo que es o debe ser la mujer ideal. Lo peor de esta situación es que debido a la gran importancia que le dan a cumplir con las exigencias del molde perfecto ya establecido, su autoestima se ve en ocasiones seriamente afectada al comparar su verdadera imagen con la imagen idealizada proyectada por los comerciales y al darse cuenta de la gran diferencia existente. Para estas mujeres los medios de comunicación son la raíz de la inconformidad e inseguridad experimentadas en su vida.
Esta imagen dada de las mujeres por los medios de comunicación consigue fortalecer el machismo presentando a las mujeres como un adorno, o sea, las deja en una posición de permanente subordinación a lo que su hombre es o hace, además de presentarlas como personas débiles, dependientes e indefensas.
Las mujeres aparecen como personas pacíficas, cálidas, sumisas, dulces, frágiles, sensibles, pasivas; mientras que los hombres son fuertes, activos, rápidos, independientes, responsables, inteligentes y decididos.
Los estereotipos que presentan los anuncios sexistas utilizan el cuerpo de las mujeres como reclamo publicitario, como mero objeto sexual, de fácil acceso y disponibilidad, unido a la idea de sumisión y sometimiento, cuya forma más extrema es como víctima de la violencia.
Tal y como hemos visto, los anuncios intentan vender, además del producto que ofertan, estilos de vida, conductas… En este sentido, en una gran proporción, con la publicidad se trasmiten contenidos sociales que casi, inconscientemente, son incorporados y considerados como propios.
Generalmente, las imágenes del mundo publicitario más comunes reproducen de manera intrínseca el éxito, la competitividad, la dominación…. Valores que mantienen en sí mismos una estrecha relación con la violencia y que se consideran tradicional y privativamente masculinos, patriarcales.
Estos valores son relativizados, ayudando a fomentar en las personas consumidoras una conducta agresiva que se aprende de modo directo o indirecto, y que llega a banalizar la violencia, o más bien a introducirla de un modo atractivo en nuestras vidas.
Las características que definen una publicidad sexista podemos identificarlas fácilmente en anuncios que:
1. Promueven modelos que consolidan pautas tradicionalmente fijadas para cada uno de los géneros.
. Tal y como he comentado, anuncios que siguen perpetuando los roles tradicionalmente asignados a cada género, ajenos a los cambios sociales y a las nuevas realidades vividas por muchas mujeres.
2. Fijan unos estándares de belleza femenina considerados como sinónimo de éxito.
.Anuncios configurados desde una mirada masculina que anulan las posibilidades de éxito social para las mujeres al seguimiento de unos modelos de belleza.
3. Ejercen presión sobre el cuerpo femenino a través de determinados tipos de productos.
.Anuncios que limitan los objetivos vitales de las mujeres a la adecuación a unos determinados patrones estéticos. En estos anuncios, las mujeres aparecen descontextualizadas, parece que no hacen nada, sólo centran sus diálogos en el cuidado corporal.
4. Presentan el cuerpo de las mujeres como un espacio de imperfecciones que hay que corregir.
.Anuncios que presentan los cuerpos de las mujeres y sus cambios debidos a la edad como “problemas” que es preciso ocultar y/o corregir.
5. Sitúan a los personajes femeninos en una posición de inferioridad y dependencia.
.Anuncios que presentan a las mujeres como dependientes con respecto a los hombres, en un segundo plano, sin voluntad, pasivas y sumisas. Llama la atención el recurso a una imagen postrada, sometida de las modelos en los reportajes de moda.
6. Excluyen a las mujeres de las decisiones económicas de mayor relevancia.
.Anuncios que siguen perpetuando los roles tradicionalmente asignados a cada género y que, considerando que las mujeres no tienen autonomía económica, las sitúan en un segundo plano cuando se trata de tomar decisiones sobre compras de mayor cuantía económica.
7. Alejan a las mujeres de los espacios profesionales prestigiados socialmente y, por el contrario, les asigna los roles de limpieza, cuidados y alimentación familiar.
.Anuncios que siguen manteniendo el tradicional reparto de espacios, asignando a las mujeres el ámbito de lo privado, desprovisto de prestigio, y a los hombres el espacio de lo público, del saber y de la autoridad.
8. Niegan los deseos y voluntades de las mujeres y muestra, como “natural”, su adecuación a los deseos y voluntades de las demás personas.
.Anuncios que nos muestran a mujeres realizadas como personas en la medida en la que responden a lo que los demás piden de ella: los hijos e hijas, el marido, la madre… Si esta mujer desempeña también un empleo fuera del hogar, deberá atenderlo todo: lo que denominaríamos superwoman.
9. Representan al cuerpo femenino como objeto, esto es, como valor añadido a los atributos de un determinado producto; como su envoltorio, en definitiva.
.Anuncios que recurren al cuerpo femenino, o al fetichismo de determinadas partes del mismo: labios, pies o prendas de vestir femeninas, como reclamo para atraer la mirada y la atención del potencial cliente
10. Muestran a las mujeres como incapaces de controlar sus emociones y sus reacciones, “justificando” así las prácticas violentas que se ejercen sobre ellas.
.Anuncios que muestran a las mujeres movidas por caprichos, faltas de juicio en sus reacciones y comportamientos, histéricas, charlatanas… En el fondo, se está recurriendo a estereotipos conductuales muy habituales en la representación tradicional de las mujeres. En estos mensajes, las mujeres quedan ridiculizadas o han de ser vueltas a la cordura por el elemento masculino.
*Quizá no se oficialmente denominada publicidad sexista pero es publicidad patriarcal toda aquella que muestre una manera de entender la sexualidad o la pareja. En todos los anuncios se definen y refuerzan actitudes y roles basados en el modelo heteropatriarcal y de familia tradicional. No observamos anuncios de familias homosexuales, transgénero y transexuales, entre otras.
Desde EH Bildu consideramos nos encontramos un grave problema el hecho de que una televisión pública permita la difusión de anuncios que cosifican a las mujeres, es inadmisible que un medio de comunicación público como EiTB permita el menor atisbo de sexismo o de discriminación por motivos de identidad sexual, de ahí la propuesta que EH Bildu presenta para que se corrija esta grave situación en la menor brevedad posible, utilizando para ello las diversas herramientas de las que disponemos en Hego Euskal Herria que rechazan rotundamente la publicidad sexista, a la vez que establece los criterios necesarios para identificar anuncios de estas características. Entre dichas normas, se encuentran el I plan de igualdad de EiTB, los artículos 26 y 27 de la ley 4/2005 de 18 de Febrero de Igualdad de mujeres y hombres en la CAPV, que también están reflejados en la comisión Begira para la publicidad no sexista y la actuación en los medios de comunicación.
Aieteko Nazioarteko Adierazpenak eta borroka armatuari amaiera jartzeko ETAk hartutako erabakiak normalizazio politikoa lortzeko eta gatazka zein sortutako ondorioak gainditzeko prozesuari bidea zabaldu zioten. Ordutik hona, esparru ezberdinetatik bultzatu diren ekimen zein konpromisoei esker, eszenatoki berria egonkortu egin da, Euskal herrian bakea, normalizazioa eta demokrazia errealitatea bihurtzeko aukerak ahalbideratuz.
Atzo, gatazka urte luze hauetan erbestearen ondorio latzak ezagutu eta pairatu dituzten pertsonek ekimen esanguratsua aurkeztu zuten. EPPKak hartutako erabakiak babesteaz gain, bat egin zuten ekainan Errefuxiatuen Kolektiboak Miarritzen egindako adierazpenarekin eta iheslarien buelta errazteko lan egiteko prestasuna adierazi zuten. Inolako zalantzarik gabe, urrats eta ekarpen garrantzitsua izan da, gatazka luze eta gogorraren ondorioak gainditzeko bidea elikatzen duena.
Hilabete hauetan aldebakarretasunaren bidetik EPPKtik eta Errefuxiatuen Kolektibotik gauzatzen ari diren urratsek bi eremu horietan Euskal Herriko bake eta normalizazio prozesuarekiko dagoen borondate eta konpromisoa argi adierazten dute. Errealitate ukaezina!
Aste honetan bertan presoek bere unean iragarri zuten ekimenari ere hasiera eman diote, legeak adierazten duenaren arabera, espetxe zigorra Zaballan betetzeko eskaria eginez, eta gatazkan sortutako ondorio zein minetan inplikatuta egon direnen ardurak aztertzeko, egon behar den prozesu bermatu batean modu aktiboan parte hartzeko borondatea adieraziz.
Urrats hauek balore berezia dute, testuinguru honetan estatuek ez dutelako zabaldutako prozesuan bere ardura onartu nahi eta gatazkaren estrategia mantentzen dira, bake bideari oztopoak jartzen etengabe.
Urrats, ekarpen eta konpromiso zehatzen gainean eraikitzen eta bultzatzen ari den prozesu baten aurrean, beti ere Euskal Herriko gizartearen gehiengo zabal batek sentitzen eta aldarrikatzen duenari erantzuten, PP eta PSOE elkarlanean ari dira ukazio eta eskubideen bortxaketaren estrategian, helburu argi batekin: eszenatoki berria zapuztea. EH Bildutik azpimarratu nahi dugu bi alderdi hauek hartu duten ardura larria, sufrimendua, mina eta eskubideen bortxaketa mantentzea erabaki baitute.
Estatuaren inboluzioak, PPk eta PSOEk babesten duen blokeo eta mendekuaren estrategiak, isla argia du sakabanaketa eta espetxeetako salbuespen politika mantentzeko erabakian. Horrekin Madrilek argi eta garbi adierazten du ez duela inolako borondaterik gatazkaren konpontzeko eta ondorioak gainditzeko duen borondate eza.
Testuinguru honetan, sakabanaketarekin amaitzea, presoak Euskal Herrira ekartzea, salbuespen politikei amaiera jartzea, beharrezkoa eta oinarrizkoa da. Aitzakiarik gabe, baldintzarik gabe, kontra-prestaziorik gabe. Euskal gizartearen gehiengo zabal batek babesten eta eskatzen du aldarrikapena, eta lehen mailako helburua izan behar da eszenatoki berria egonkortzeko. Arrazoi bakarra dago hori gerta ez dadin: mendeku eta salbuespen politika bera, baldintza arbitrarioak ezartzea presoen euskalerriratzea oztopatzeko.
Bestalde, kezka handiz ikusten dugu PNV hartzen ari den bidea. Ez da onargarria PNVk, bere egunean sakabanaketa babestu zuela, orain politika horrekin amaitzeko baldintzak jarri nahi izatea, eta aurrerapausoak emateko prestasuna eta borondatea demostratu dutenen aurka jotzen duen bitartean Madrilgo estrategiari babesa ematen dio. Ez da zilegi onartzea eskubideen bortxaketa ahalbideratzea eta preso zein senideen mina iraunkortzen uztea. Bizi dugun egoeran PNVk aukera garbia egin behar du: euskal gizartearen gehiengoak eskatzen duen bidetik joatea, edo entzungorrarena egitea. Zoritxarrez, badirudi bigarren bidea aukeratu duela, eta estatuaren estrategiaren parte izatea erabaki du.
Gauzak horrela, Euskal Herriko instituzioek, Gasteiz eta Iruñako Gobernuek, gizarteak eskatzen duenari erantzun behar dute, bake eta normalizazio politikorako prozesuaren protagonista eta onuradun nagusia izan behar baita. Beraz aipatutako instituzioek, zein eragile politiko eta sozialek, gatazkaren konponbidea eta ondorioak gainditzeko prozesua bermatu eta bultzatu behar dute.
Amaitzeko, eta orain arte adierazi eta burutu dugun bezala, EH Bildutik norabide horretan esparru ezberdinetan elkarlana eta akordioak gauzatzeko gure konpromiso irmoa berretsi nahi diogu gizarteari, bakea, normalizazioa eta demokrazia Euskal Herrira ekartzeko gure esku dagoen guztia egiteko borondatea adieraziz.
Europako Hauteskundeetarako hautagaitza osatzeko Hitzarmen Politikoa sinatu dute EH Bildu eta BNGk. Hona hemen sinatutako dokumentua:
Honako agiri honen bidez, Euskal Herria Bildu koalizioak eta Bloque Nacionalista Galego alderdiak berariazko hautagaitza sustatzeko konpromisoa hartzen dugu 2014ko maiatzaren 25ean egitekoak diren Europako Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako. Hautagaitza horren osaketari dagozkion akordioak itxi bitartean, BNGk eta EHBilduk hitzematen dugu gure nazioetan, hau da, Galizian eta Euskal Herrian, hauteskunde-aliantza horren subjektu politiko nagusi gisa jokatuko dugula.
Bi taldeok espainiar Estatuko beste herri eta nazio batzuetan hautagaitza honetan parte hartzeko edo babesteko formulak ezartzeko prest agertzen gara, betiere hautagaitzaren oinarrian dauden ardatz politikoak indartzeko, hala nola, herrien erabakitze eskubidearen defentsa eta EBren ereduaren salaketa. Eredu hori demokraziaren aurkakoa da erabat, nazioei ahotsa ematen ez dielako, bere erabakiak herritarrek aukeratu ez dituzten organoetan hartzen dituelako eta bere estrategia politikoekin zilegitasuna ematen dielako Europako biztanleen lan eta gizarte eskubideak, bai eta zibilak eta politikoak ere, modu bortitzean murrizteari.
Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak iristen dira eredu ekonomiko kapitalista krisi sakon batean murgilduta dagoenean, oinarrizko zerbitzu publikoen murrizketek eta gizarte-eskubideen urraketak ezaugarritzen duten testuinguru batean; hori dela eta, Europako milioika herritarrek aurre egin behar diete langabeziari, kaleratzeei, prekarietateari, pobretzeari eta gizarte-bazterkeriari.
EH Bilduk eta BNGk bat egiten dugu eta hauteskunde hauetan gure parte-hartzea borrokarako agertoki bilakatu nahi dugu, Troikaren planei eta, oro har, Europar Batasunak hartutako bideari aurre egiteko. Izan ere, Europar Batasunak finantza-erakundeak erreskatatzera eta enpresa-korporazio handien interesak babestera jotzen du zalantza izpirik izan gabe, pertsonen eskubideak urratzen dituen bitartean.
Bi taldeok indarrean dagoen eredu horren aurkako konfrontazio argia sustatzeko konpromisoa adierazten dugu, gure jarduera politikoaren bidez eta herri mobilizazioari babes aktiboa emanez, eredu horrek eskubideen murrizketa orokorra dakarrelako, jendartearen sektorerik ahulenak zigortzen dituelako eta gazteen etorkizuna hipotekatzen duelako. Konfrontazio horrek, amore eman gabe, baldintzak sortu behar ditu Europan eredu berri baten zutabeak jartzeko. Eredu bat Europako herrien arteko elkarlanean oinarrituta, pertsonak jarduera politiko komunaren erdigunean ipiniko dituena eta euren funtsezko eskubideak bermatuko dituena.
Hortaz, besteak beste, nazioek euren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea espresuki aldarrikatzen dugu, bai eta eraberritze demokratikoari heldu beharra ere, herritarren beharrak lehen planoan jartzeko.
Zentzu horretan, ezinbestekotzat jotzen dugu berehalako neurriak hartzea –oinarrizko errenta europarra ezartzea, esaterako– eta, halaber, beharrezkotzat jotzen dugu herriak euren etorkizunaren gainean duten hipotekatik erreskatatzea. Gure herriei beren baliabideen gaineko kontrola eta beren gaitasun produktiboak, alegia, aberastasuna, enplegua eta gizarte-ongizatea sortzen dituztenak, babesteko eta garatzeko eskubidea aitortu behar zaie, kanpoko injerentziarik gabe.
Horrek esan nahi du zorra, publikoa zein pribatua, ikuskatu beharra dagoela eta zilegitasunik gabeko zorra ez dela ordaindu behar. Halaber, finantza-erakundeen gaineko kontrol sistema eraginkorrak ezarri behar dira, bai eta transnazionalen boterea mugatzeko mekanismo eraginkorrak ere.
Inboluzio sozial eta demokratiko kezkagarriak ezaugarritzen duen testuinguru honetan, EH Bilduk eta BNGk demokrazia parte-hartzailearen eta erabakiak modu zuzenean hartzearen aldeko apustu argia egiten dugu. Ziur gaude gure nazioen burujabetza irmo sustatzea biderik seguruena dela herri eta gizarte eredu ireki, justu eta berdintasunezkoagoa lortzeko.
Gure hautagaitzak babesa adierazi nahi die Eskozian egitekoa den erreferendumari eta Kataluniako kontsultari, eta gure nazioek ere, Euskal Herriak zein Galiziak, beren etorkizuna demokratikoki eta kanpoko injerentziarik gabe erabaki nahi dutela aldarrikatuko dugu Europako Legebiltzarrean ez ezik, Europako eta nazioarteko bestelako erakunde eta organoetan ere.
Eraberritze demokratiko sakon baten beharra aldarrikatzen dugulako, eredu sozialaren eta ekonomikoaren errotiko eraldaketa krisi sistemikoa konpontzeko modu bakarra den uste osoa dugulako, hautagaitza bat osatzeko konpromisoa hartzen dugu, herrien ahotsa eta Troikaren politikek gehien zigortu dituzten sektoreen aldarrikapenak Europako Legebiltzarrera eramateko.
Ana Oregi Ingurumen sailburuak otsailaren 18an egin zuen agerraldia Legebiltzarrean. Agerraldi hartan eman zuen informazio hutsala ikusi ostean, Oskar Matute legebiltzarkideak 20 galdera egin dizkio lehendakariari, otsailaren 18an erantzun gabe geratu ziren galderak argitzeko.
Abiadura Handiko Trenaz edo Euskal Y-az euskal jendarteak daukan informazioa urria da. Gainera, Jaurlaritzak ez du gardentasunik izan proiektuaren inguruan informazioa gizarteratzeko orduan. EH Bilduk hainbat aldiz salatu izan du azpiegitura erraldoi honen inguruko hainbat datu ezkutuan gorde nahi direla, are gehiago, testuinguru sozioekonomikoa aldatu den honetan. Hain zuzen ere, Jaurlaritzak informazio gizarteratzeko alperrik galdu zuen azken aukera otsailaren 18an izan zen. Egun horretan, EH Bilduk eskatuta, Jaurlaritzak agerraldia egin zuen Gasteizko Legebiltzarrean. Koalizioak lehendakariaren agerraldia eskatu bazuen ere, Ana Oregi Ingurumen sailburuari utzi zion ardura.
Galdera gehienei erantzunik eman ez izanagatik, EH Bilduk erabaki du idatziz egitea Urkulluri 20 galderak. “Jakin badakigu gai deserosoa dela Jaurlaritzarentzat, izan ere, badakite dirua xahutzen ari direla tren elitista eta inora ez doan tren horretan. Jendarteari ulertezina iruditzen zaio, egunetik egunera are eta ulertezinagoa, gobernuak AHTan dirua xahutzea. Gauzak horrela, ezin dezakete denbora gehiago egia ezkutuan gorde. Errealitateak, benetako datuak, informazio guztia, agerian geratuko da arinago edo beranduago. Jendarteari zor dioten errespetuarengatik, edo argudioekin erantzuten dute, datuak eta aurreikuspen errealak emanez, edo dimisioa eman beharko lukete, ezin daitekeelako EAEko obrarik handiena egin hainbeste informazio zokoratuz”, salatu du Matutek.
Horrela, lehendakariak arlo ezberdineko aspektuez erantzun beharko du: bukaera data estimatua, inguruan izatea espero den abiadura handiko konexioak, obraren bukaeran azken kostua zenbatekoa izatea espero den, gainkostuen kostua eta arrazoia, urteroko mantenimendu kostuak zeintzuk izango diren, garraio-txartelaren prezioa zein izango den, obretako lan baldintzak zeintzuk diren, etabar.
Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala plazaratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, martxoaren 8ari begirako irakurketa berezia. Zure posta elektronikoaren bidez zuzenean jasotzeko, egizu harpidetza.
Diana Urrea, Barkatxo Ruiz, Eva Balnco eta Ainhoa Beola – EHBildu
Martxoaren 8a, Emakumeon Eguna. Urteetako borrokak aldarrikatzeko, gogoratzeko eta ospatzeko aukera, baina, batez ere, emakumeon egoeraren inguruko hausnarketak partekatu eta balantzea egiteko unea.
Krisiaren itzalpean harro dabilzkigu kapitala eta patriarkatua, lotsarik gabe. Bitartean, emakumeok lortutako askatasun eta eskubideak galtzen ari gara, atzeraka goaz. Baina inboluzio une batean bagaude ere, gure esku dago borroka feminista indartu eta, haizea alde ez izan arren, egoera aldatzea.
Emakumeon egungo egoera hitz gutxitan laburbildu beharko bagenu, honela jasoko genuke: lan-merkatuan gero eta biluziago, zaintzaren motxilan gero eta harri gehiago, umetokian bandera espainola ezarrita —Estatuaren lurralde bihurtuta— eta gorputza indarkeria sexistak moretuta. Hori guztia, emakumeon eta familia-eredu heterosexualaren hautua egiten ez dutenen kontrako eraso ideologikoarekin lagunduta.
Lan-merkatuan gero eta biluziago gaude emakumeok. Botere ekonomikoaren mesedetan arautzen ari da lan-mundua, lanerako gorputza, burua eta eskuak besterik ez ditugunok babesik gabe utziz. Haurdun dauden emakumeak kaleratzeko aukera legeztatu da, lan-baldintzak okertzen ari dira orokorrean eta emakumeak nagusi diren hirugarren sektorean bereziki, eta sektore feminizatuetan behin-behinekotasuna, ziurgabetasuna eta prekarietatea dira nagusi. Horrekin batera, lan-merkatutik kanpo uzten ditugun etxeko lanak eta zaintza-lanak emakumeen bizkar erortzen jarraitzen dute. Ez hori bakarrik; erakunde publikoak, pertsonen zaintza luxua dela baloratuta, horretarako dauden zerbitzuak eta laguntzak murrizten ari dira eta, ordainetan, emakumeon zaintzaren motxila kargatzen.
Biluzik gabiltzan arren, gure gorputza ere ez digute guretzat utzi nahi. Gure gorputza gurea dela ukatu nahi digute. Gure umetokia Estatu-arazoa dela diote, baina gaude beraientzat arazoa, azken finean, emakumeak garela. Abortatzeko eskubidea ukatzeko Espainiako Gobernuak aurkeztu duen kontrarreformarekin —motibazio ideologiko ultrari erantzuten dio— duela 40 urte oihukatutako aldarriak berriz etorri zaizkigu umetokietatik eztarrietara.
Abortuaren kontrarreformarekin batera, emakumeon askatasunaren eta aniztasunaren kontrako eraso gehiago datoz, emakumea emazte-ama fin, otzan eta menpeko bihurtzeko. Patriarkatuaren zutabea den familia-eredu tradizionala edo heteropatriarkala indartzeko neurriak dira. Ugalketa lagundurako eskubidea bikote heterosexualentzat soilik, haurdun geratzen den emakume oro haurra izatera behartu, norberaren gorputza eta desioak ezagutu eta garatzeko hezkuntza afektibo-sexuala murriztu edo LOMCErekin guztiz ezabatu, elizgizon esanguratsuen ahotik sexu bereko pertsonen arteko harremanak gaixotasun gisa aurkeztu nahi dizkigute, eta indarkeria sexistaren dimentsioa ezkutatu, garrantzia kenduz, datuak makillatuz (indarkeria sexista gisa kontabilizatuko direlako soilik eraildako emakumeak eta 24 ordutik gora ospitaleratutakoak) eta batzuetan justifikatuz. Erakunde publikoek eta hedabideek horretan duten ardura ez da txikia.
Emakume eta gizon askeak buru eta gorputz-jabeak izateko heziketa zeinen garrantzitsua den dakitenez, LOMCErekin hezkidetzaren bidean egindako lana ezabatu nahi du Espainiako Gobernuak. Berdintasunaren eta hezkidetzaren alde egindako lana alde batera utzi eta erlijio katolikoa jarri nahi du erdigunean. Elizak eta Estatuak eskua emanda sartu nahi dute eskoletan, haurren gogoak kolonizatzeko.
Hedabideetan ere atzerakada garrantzitsua atzematen dugu, eta bereziki larria iruditzen zaigu bertako hedabide publikoetan gertatzen ari dena. Aktualitateko arazoen inguruko eztabaida eta tertuliatan emakumeon presentzia anekdotikoa da. Ez dugu ahotsik. Ikusezinak gara. Horrez gain, hedabideetako edukiek eta publizitateak estereotipo, rol eta balio sexistak elikatzen eta indartzen dituzte.
Egoeraren irakurketak alarma guztiak piztera garamatza. Feministok urteetan aldarrikatutako eta borrokatutako helmuga gero eta urrunago dago eta inboluzio lazgarria sufritzen ari gara. Emakumeok subjektu politiko gisa, eskubide osoko herritar gisa onartzetik gero eta urrunago gaude. Egungo krisia emakumeon askatasunen eta berdintasunaren krisia ere bada. Ez orain arte helburuok lortu genituelako, baina bai atzerapauso nabarmenak ematen ari garelako. Ez halabeharrez, ordea; botere politikoek eta ekonomikoek norabide horretan eraman nahi gaituztelako baizik. Emakumeok berriro ere sistema heteropatriarkalaren kaiolara lotu nahi gaituzte.
Egoeraren irakurketak, etsipenean erortzeko baino gehiago, egoeraz jabetu eta erantzuna pizteko balio izatea nahiko genuke. Betaurreko eta lupa moreak jantzi, elkarri eskua eman eta atzerapausoak identifikatu eta horiei aurre egiteko prestatu behar dugu. Eta gure bidea egin, guk nahi duguna izateko, euskaldunak, askeak, zernahi. Jos ditzagun emakumeon arteko sare sendoak, eta zabal dezagun gure sarea eta lana esparru guztietan, esparru sozioekonomikoan, kultur arloan, esparru politikoan, erakundeetan. Eta elika ditzagun aliantzak eragile sozial, politiko eta sindikalekin, Euskal Herri euskalduna eta feminista ezkerretik eraikitzeko.
Martxoaren 8an, EH Bilduk Euskal Herri feministaren helburua bere egin eta borroka feminista indartzeko konpromisoa adierazten du. Gure zeregina da, mugimendu feministarekin batera, borrokak berpiztea, lortutzat genituen eskubideak uste baino errazago gal ditzakegulako, eta gure zeregina da mugimendu feministak irekitzen duen bidea jarraitzea.
Emakume eta gizon askeen Euskal Herria helburu, bide horretan lan egingo dugu erakunde publikoetan, elkarteetan, komunikabideetan eta kalean. Jakitun gara jendartea eraldatzeak geure buruak ere eraldatzea esan nahi duela, eta jakitun gara barne-mailan gauza asko ditugula oraindik lantzeko. Kanpora begira egingo dugun lanaz gain, etxe barruan ere eraldaketa feministaren bidean lan egiteko konpromisoa hartzen dugu.