Usteak erdiak ustel (Maria del Rio)
Gure opor-bidaian etenaldi txiki bat egin genuen Madrilen. Aukera ezin hobea izan zen erakustaldi interesgarriez gozatu eta kontzertu on bat entzuteko. Halere, dena ez zen horren atsegina izan. Garraio publikoa, metroa zein trena, hartu genuen bakoitzean polizia bidaiariak identifikatzen ikusi genuen; kasu guztietan identifikazio etnikotzat jo zitezkeenak, eta ez ziren gutxieneko errespetuarekin egin. Behaketarako tarte txikia izan zen, arinegia ondorioak ateratzeko; baina gorputzean ezinegona eragiteaz gain, estereotipoen inguruan hausnartzera eraman ninduen.