Alternatibak sakabanaketaren kontra Bilboko kaleak betetzera deitu du

<--break->Alternatibako bozeramaile Asier Vegak bihar Bilboko kaleetan euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatuko dituen manifestazioarekin bat egitera deitu du; beste behin ere, “sakabanaketaren bitartez presoen eta haien familia kideen eskubide oinarrizkoenak urratzen dituzten” Estatu espainiarraren “mendeku” politikak salatuko dituena.

Zentzu horretan, Vegak “edozein motatako giza eskubideen urraketari muzin egiten dion pertsona ororen aldarrikapen basikoa” dela azpimarratu du. Hortaz, “eskakizun hau herritarrei dagokiola” nabarmendu nahi izan du ere, “eskubideen urraketa hori betikotzen eta Euskal Herriaren bake prozesuaren eta normalizazio politikoaren aurrera pausoak oztopatzen dituzten erabakiak politikoak diren arren”.

Bukatzeko, alderdi ezkertiarretik “Argi dugu. Now Euskal Herrira. Now Bilbora” lemapean17:30tan abiatukoa den martxarekin bat egitera dei egin dute, denon artean “herritarren borondateaz eginiko harresia eraiki ez ezik, gatazkaren konponbidearen, normalizazioaren eta eskubide guztiak berrezartzearen alde egiteko, eskubide zibil, sozial eta politikoa guztiak euskal herritar ororentzat bermatuz”. 

Oskar Matute “Aurrekontu hauek argi uzten dute Jaurlaritzaren eta EHBilduren gizarte ereduak desberdinak direla”

Alternatibaren ordezkari eta EHBilduren parlamentari Oskar Matuteren partehartzea osoko bilkuran EAEko 2014. urteko Aurrekontu Orokorren eztabaida eta ebazpenaren harira. Matutek PNVren aurrekontuen aurrean bere kezka plazaratu du, gizarteak bizi duen egoera larriari erantzun beharrean, murrizketetan oinarritutako aurrekontuak onartu dituelako EHBilduren proposamenari kasu egin gabe.

Energia-pobreziatik miseria moralera

Juan Maria Sanchez eta Asier Vega – Alternatibaren Ekologia Mahaia

Energia-kartelak, Iberdrola buru duelarik, Enplegu Erregulazioen sindikatuek eta ate birakarien politikari gutun-azal zaleek, gu guztiok inguruan pobrezia mota berri bat ikustea eta ezagutzea lortu dute; “energia-pobrezia” delakoa hain zuzen ere. Soldata eta pentsio baxuengatik, gauzak birritan ordaindu behar izateagatik eta energiaren prezio altuarengatik heldu gara egoera honetara, non herritar askok bizpahiru mantekin hotzaz babestu behar diren, janaria auzokoaren etxean berotu, edota zein botika erosi eta zein ez aukeratu behar izaten duten.  

Bada, oraingoan, protagonista berdinen eskutik, enpresarien “miseria morala” ezagutu behar izaten dugu, euren enpresek milaka milioi euroko mozkinak lortzen dituzten bitartean, milaka langile kaleratzen dituztenak, eta euren negozio eredua iraunarazteko asmoz, gobernuak erosten dituztenak. Politikariek ere jarrera hau erakusten dute, portzentaje txiki baten truke, beste alde batera begiratzen dutenak; energia-pobreziak sortzen dituen arazoei irtenbidea aurkitzeko limosna eta karitatea lehenesten dutenak, oinarrian dauden gaitzei aurre egin ordez.  Ahalik eta mozkin handiena lortu nahi dute, pertsonen eta ingurumenaren lepotik.  

Hazkundea da mantra berria. Geroz eta energia gehiago kontsumitzea, hazten jarraitzeko. Ez daukagun zein energia iturri erabilita?

Petrolioari dagokionez, inportaturikoa, urteak dira “peakoil” delakora heldu zela.

Gasa, inportaturikoa, beste batzuen mesederako politikoki ezegonkorrak diren herrietatik dator. Fracking-a, ingurumenaren suntsiketaren truke erabiltzen da. Mozkinak biltzen dituzte eta bertan bizitzeko egokia ez den herri bat uzten digute.

Zaborrak erretzea, gasa erabiliz airea kutsatzen jarraitzeko eta oso kutsagarriak diren sarra arriskutsuak sortzeko.

Nuklearra, Garoña, gure Fukushima. Nork gordeko ditu hondakin nuklearrak datozen mila urteotan? Urteak funtzionatu gabe egon arren, sistemak aurrera jarraitzeak, zentrala beharrezkoa ez dela erakusten du, argi eta garbi.  

Hauxe da PP, UPN eta PNV-k proposatzen diguten energiaren panorama. Aurrera begirako ihesaldia, kutsaduraz, jasangarritasun ezaz eta administrazio kontseiluetan betetzen diren besaulkiez osatua. Ez dago epe luzera begirako energia planik, energia berriztagarrien aldeko apustu argia egingo ez duenik. Baieztapen honekin ados daudela diote, nola ez; kontrakoa esatea ez baita herritarren gustukoa. Horregatik, PNV, UPN eta PP Fracking-aren gasarekin zeharo txoratuta daude. PNV-k Madrilen Iberdrolak agindutako Errege Dekretu baten alde bozkatu zuen, energia berriztagarriak eta autokontsumo elektrikoa suntsitzen dituena. Orain badakigu jeltzaleek herritarrak saldu dituztela, euskal industriari bidesari elektrikoetan beherapen bat egitearen truke. Euskadi gasaren alde dagoela lau haizetara zabaldu ostean, txoratuta daude ziklo konbinatuekin, Boroarekin eta Zabalgarbin zaborra gasarekin erretzearekin; eta herritarrentzat, zer? Kutsadura, energia-menpekotasuna, energia-pobrezia eta karitatea.  

Horregatik irmotasunez energia-eredu ezberdin baten alde egiten dugu, non guztiok energiarengarrantziaz jakitun izango garen; energia jasangarria, energia berriztagarrietan oinarritutakoa, ezinbestean kontsumitzen dugun energia kopurua murriztera eramango gaituena, aurreztean eta efizientzian oinarritua, deszentralizatua eta herritarren eskuetan egongo dena. 

Presoak Euskal Herriratzeko presio politikoa biderkatu behar dugu

Alternatibako bozeramaile eta EHBilduren parlamentari Oskar Matute eta bere koalizioko kide Maribi Ugartebururen partehartzea, hurrengo urtarrilaren 10eko euskal presoen herriratzearen aldeko mobilizaziora deitzeko.

Urgentea da presoen Euskal Herriratzea. Egungo egoeraren arduradun eta errudun nagusia Madrilgo gobernua da: presoekin giza eskubide urraketa nabarmena, sistematizatua eta, gainera, hauspo edo asmo politikoa daukana egiten ari da.

Madrilen asmoa presoen aurkako dinamikan soka tenkatzen jarraitzea da: bakearen etsaiek, PP buru dutela, bake prozesua kartzeletan korapilatu eta kolapsatu nahi dute, etengabean baldintza berriak asmatuz.

Madril ez da mugituko; guk mugiarazten behar dugu.Marraztutako egoera honen aurrean presio politikoan sakontzeko gai garela erakutsi behar dugu,  presoen Euskal Herriratzearen aldeko urrats berriak eta sakonak eginez.

Izan ere, bakeak eta soluziobideak presoen Euskal Herriratzea eskatzen du, hori da herri honen gehiengoaren aldarria eta gehiengo horren eskutik aurrera egiteko moduan asmatu behar dugu. Iritsi da horretarako ordua.

Norabide honetan kokatzen dugu euskal presoen kolektiboa hartzen ari den erabakiak, soluziobideetan aurrera egiteko funtsezkoak iruditzen zaizkigunak.

Eta Norabide honetan ere kokatzen dugu urtarrilaren 10eko mobilizazioa: Bakearen etsaiei urrats berriekin erantzun behar zaie, eta ziur gaude urtarrileko 10eko urrats historikoa izango dela.

Euskal Herria Bildu koalizioak erantzukizun osoz jokatuko du, orain arte bezala, sufrimendu oro desagerrarazi behar duelako herri honetatik, giza eskubideen urraketa ororekin amaitzea ezinbestekoa delako herri gisa aurrera egiteko. Koalizioak bere eskutan dagoen guztia egingo du hau honela izan dadin.

2015eko Urtarrila

Alternatibak dio gaurko atxiloketak estatuaren usteltze demokratikoaren adierazle direla

Alternatibatik fartsa politiko-polizial guztiekin bukatzea exijitu dute, "Espainiako Erresumaren usteltze demokratikoaren inguruan ke lainoak" altxatu ez ezik, "bakea oztopatzea eta pertsona ororen eskubide guztiak bermatuko dituen Euskal Herri burujabea eraikitzeko bideari trabak ipintzea" bilatzen dutelako bakarrik. 

http://alternatiba.net/idazlanak/4271/alternatibak-dio-gaurko-atxiloketak-estatuaren-usteltze-demokratikoaren-adierazle-dir

Energia-pobreziatik miseria moralera

Alternatibaren Ekologia Mahaiko kide Juan Sanchez eta Asier Vegaren iritzi artikulua pobrezia energetikoak ekarritako miseria moralaren inguruan: "Hazkundea da mantra berria. Geroz eta energia gehiago kontsumitzea, hazten jarraitzeko. (…) Bitartean, herritarrek kutsadura, energia-menpekotasuna, energia-pobrezia eta karitatea baino ez dute jasotzen"

http://alternatiba.net/idazlanak/4251/energia-pobreziatik-miseria-moralera

Asier Vegaren partehartzea -Eskozia, Katalunia, Euskal Herria: Irakatsiak ikasiak- saioan

Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegaren partehartzea pasa den abenduaren 26an, Alkartasuna Fundazioak antolatutako herrien burujabetzaren inguruko eztabaidan. Bertan izan ziren ere, koalizioko kide Pello Urizar, Rebeka Ubera, edota  Karmelo Landa.

http://alternatiba.net/idazlanak/4269/asier-vegaren-partehartzea-alkartasuna-fundazioak-antolatutako-%E2%80%98eskozia-katalunia-eus

Alternatiba sakabanaketaren kontrako manifestazioan

<--break- />Alternatibako bozeramaile Asier Vegak larunbatean Bilboko kaleetan euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatu zituen manifestazioarekin bat egitera deitu zuen; beste behin ere, “sakabanaketaren bitartez presoen eta haien familia kideen eskubide oinarrizkoenak urratzen dituzten” Estatu espainiarraren “mendeku” politikak salatu zituena. 

http://alternatiba.net/idazlanak/4263/alternatibak-sakabanaketaren-kontra-bilboko-kaleak-betetzera-deitu-du

Oskar Matute: Aurrekontu hauek argi uzten dute Jaurlaritzaren eta EHBilduren gizarte ereduak desberdinak direla

Alternatibaren ordezkari eta EHBilduren parlamentari Oskar Matuteren partehartzea osoko bilkuran EAEko 2014. urteko Aurrekontu Orokorren eztabaida eta ebazpenaren harira. Matutek PNVren aurrekontuen aurrean bere kezka plazaratu du, gizarteak bizi duen egoera larriari erantzun beharrean, murrizketetan oinarritutako aurrekontuak onartu dituelako EHBilduren proposamenari kasu egin gabe.

http://alternatiba.net/idazlanak/4256/oskar-matute-aurrekontu-hauek-argi-uzten-dute-jaurlaritzaren-eta-ehbilduren-gizarte-e

Euskobarometroa eta Carpaccioa

Alternatibako kide Luis Salgadoren azken iritzi artikulua Euskobarometroaren emaitzen inguruan: "Europako hauteskundeetarako Podemos-en programak, ez zuen alde handirik, adibidez, EHBilduk aurkeztutakoarekin. Halere, programa hori murrizten eta murrizten joan dira, alde batera utziz Oinarrizko Errenta, 60 urterekin erretiratzeko eskubidea edota zorraren kontu-ikuskapena bezalako gaiak. Baina hala eta guztiz ere, zundaketek irabazle aitortzen dute Podemos. Zergatik? Zaharra errausten duen aire berria delako, eta Neguko Jauregia balitz bezala, erregimen zaharreko alderdi-bitasunarekin bukatu nahi dutelako. Zer ezartzeko baina? Inork ez daki, eta jendeari bost". 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/4261/el-euskobarometro-y-el-carpaccio

X