2014ko Uztaila

Maite Ubiria EHBilduren ekitaldian Palestinarekin elkartasunean

Palestinarren aurkako sarraskia salatzeko ekitaldia egin dugu Bilbon. Yamyl Kasem OLPko kideak hartu du hitza eta, haren ostean, Maite Ubiria EHBilduko ordezkariak. Hasieran, olibondo adarrak utzi dituzte hainbat lagunek plaestinar ikurrinaren aurrean. Alternatibako lagun ugari izan dira ekitaldian, besteak beste, Ayem Oskoz eta Alba Fatuarte koordinakunde nazionaleko kideak, Asier Vega Bizkaiko bozeramailea, Guillermo García Sopelako zinegotzia eta Diana Urrea legebiltzarkidea.

http://alternatiba.net/idazlanak/3818/maite-ubiria-ehbilduren-ekitaldian-palestinarekin-elkartasunean

Palestinarren aurkako sarraskia salatzera deitzen dugu

Joan den apirilean Al-fatah eta Hamas erakundeek sustatutako batasun nazionaleko akordioak itxaropen handia piztu zuen Palestinan. Konpromiso horren beldur, Israelek erantzun militarra hobetsi du. Alta, palestinarren arteko batasun hori, mehatxu gisa ulertu beharrean, aukera eta norabide egokian emandako urrats gisa ulertu behar da. Palestinako herriaren ahots bateratuak edozein irtenbide errazten duelako.

http://alternatiba.net/idazlanak/3812/palestinarren-aurkako-sarraskia-salatuko-dugu-igandean

Alternatibak nazioartearen geldotasuna eta manipulazio informatiboa salatu du palestinarren aurkako genozidioaren inguruan

Alternatibatik gure babesa adierazi nahi diogu Palestinako herriari, bakean eta askatasunean bizitzeko eskubidea dutelako eta, horregatik, gaurkoan Israelek palestinar lurraldean egiten ari den genozidioa gaitzesten dugu. Era berean, 1948. urtetik palestinarrek egunero pairatzen duten okupazioa eta zapalkuntza salatu nahi dugu. Salatu nahi dugu, halaber, hainbat hedabideetan egunotan egiten ari dena, palestinarrek bere burua babesteko zilegitasun osoa dutenean, haien erantzuna Israelgo armadaren eraso antolatua, sistematikoa eta bortitzarekin parekatzen ari direlako.

http://alternatiba.net/idazlanak/3810/alternatibak-nazioartearen-geldotasuna-eta-manipulazio-informatiboa-salatu-du-palesti

Deitoragarria da EAJk bere kudeaketa ezin txarragoa ezkutatu nahi izatea presoen egoeraren inguruan gezurretan arituta

EAJk oraindik ez du argitu eskubide urraketa hauen eta beren ondorioen gainean non kokatzen den. Sakabanaketak istripuak eragiten dituela eta legearen arabera gaixotasun larriak dituztelako aske egon behar luketen presoak ziegan jarraitzen dutela, norekin dago EAJ? Euskal gizartearen gehiengoaren borondatearekin edo Madrilera begira? Momentuz bigarrena hautatzen duela dirudi.

http://alternatiba.net/idazlanak/3802/deitoragarria-da-eajk-bere-kudeaketa-ezin-txarragoa-ezkutatu-nahi-izatea-presoen-egoe

Filippo VI “trebatua” (II. atala, Jainkoak hautatua)

Felipe VI.arengan pentsatzen dudan oro, gaztaroko oroitzapen bi datozkit burura. Lehenengoa, 80ko hamarkadako iragarki bat, OHO ikasketak egin genituen guztiok gogoratuko duguna. Iragarkian, hainbat bikotek artizlezko arroparen inguruko galdera bera egiten zuten: "Zein leuna den, berria al da? Ez, Perlanekin garbitutakoa". (artikulua osorik gazteleraz baino ez dago).

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3784/filippo-vi-%E2%80%9Cel-preparao%E2%80%9D-parte-ii-se%C3%B1alado-por-dios

Matute: Antisistemak dira herritarrei etorkizuna lapurtzea defendatzen dutenak

Alternatibako bozeramaile Oskar Matuteren hitzak Gasteizko legebiltzarrean Ernai kriminalizatzeko saiakerak salatuz, maiatzaren batean izandako gertaerak direla medio. Gazte militantziaren gainean alarma sortu nahi izatea leporatu zien Matutel gainerako taldeei eta Gorka Maneiro UPyDko ordezkariari, faxismoaz ari zela, Bequer poetaren olerkia ekarri zion gogora "Poesia zer den galdetzen al didazu? Zu Zara poesia. Alda itzazu 'poesia' eta 'faxismo' hitzak eta baduzu erantzuna".

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3796/matute-los-antisistema-son-los-que-defienden-el-expolio-y-que-se-atraque-el-presente-

EHBilduren aldizkaria, 9. zenbakia: Euskal Herriak LOMCEri Ez!

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, 9. zenbakia oraingoan, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Euskal Herrian hezkuntza eredu propioaren aldeko eta LOMCEren kontrako mugimenduaren inguruan.

http://alternatiba.net/idazlanak/3774/ehbilduren-aldizkaria-9-zenbakia-euskal-herriak-lomceri-ez

2014ko Uztaila

Gipuzkoak ‘Kabia’ sortu du, udal egoitzen kudeaketa bere gain hartuko duen erakunde autonomoa

Gizarte Politikako diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodríguezek iragarri du gaur erakunde autonomo honen sorrera arautuko duen Foru Arauaren erakusketa publikoaren tramitea hasi dela: "Foru Gobernu honek gure zerbitzu publikoen kudeaketa publiko eta zuzena defendatzen du eta horretan sinisten dugu, bai eta gure konpetentzia diren ardurak Administrazioak guztiz bere gain hartzea ere".

http://alternatiba.net/idazlanak/3820/gipuzkoak-%E2%80%98kabia%E2%80%99-sortu-du-udal-egoitzen-kudeaketa-bere-gain-hartuko-duen-erakunde-au

Luis Salgado: Zaintza zereginak dagokien izenarekin ditu behar ditugu; lana

Alternatibako kide eta Arabako EHBilduren batzarkide Luis Salgadoren parte hartzea osoko bilkuran Mendekotasuna duten Pertsonentzako Prestazio Ekonomikoen (MPPE) inguruan; prestazio honen helburua, emakumeei oso lotuta duden zaintza lanei errekonozimendu ekonomikoa ematea da, bizitzaren sostengarritasunarako ezinbesteako dena: "Zaintza lanen zentralizazioari aurre egin behar diogu, baina horretarako aurretik, zaintza zereginak dagokien izenarekin ditu behar ditugu; lanbidea"

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3830/luis-salgado-debemos-reconocer-las-tareas-de-cuidados-por-lo-que-realmente-son-un-tra

Maroto, arrazista ezjakina edo asmo txarrekoa?

Maroto jauna, zoritxarrez, zure adierazpen arduragabeekin ohituta gaude dagoeneko, are okerrago, ildo beretik doazen politikak ezartzera ohituak gaituzu, Frantzian Le Pen bezalako muturreko eskuindarrek babestutako politiken parekoak direla. Mota honetako diskurtsoak, Maroto jauna, arrazakeria eta xenofobiaren txinparta piztu besterik ez dute egiten krisiak kolpatutako gizartean, etorkinak egoera horren errudun bilakatuta. 

http://alternatiba.net/idazlanak/3827/maroto-arrazista-ezjakina-edo-asmo-txarrekoa

Urkulluk eta Oregik irregulartasunak babesten dituzte AHTren eraikuntzan

Ana Oregi sailburuari gai honen inguruan azalpenak berehala emateko exijitzen diogu, azal dezala zergatik gobernuak legez kanpoko jarduera hauek onartzen dituen, enpresa hauek guztion kontura aberastea zergatik onartzen duen eta, gainera, zergatik bultzatzen dituen udalak legez kanpoko ekintza berdinak egitera. Eta ez zaizu balio, Oregi anderea, joan den astelehenean esandakoa, alegia, "hau obra publiko ugarietan gertatzen dela", hala bada, esku artean irregulartasun gehiago dituzuela esan nahi duelako.

http://alternatiba.net/idazlanak/3808/urkulluk-eta-oregik-irregulartasunak-babesten-dituzte-ahtren-eraikuntzan

Eraso sexisten aurrean, tolerantzia zero!

Indarkeria sexistak mila aurpegi, mila ahots, mila adierazteko forma eta esparru ditu; JAIETAN ERASO SEXISTA ASKO EMATEN DIRA. Hauen aurrean jaiak askatasunez bizitzearen aldeko aldarria luzatu nahi dugu. Jaietan eraso sexistarik ez!!! Honen aurrean denon ardura da erasotzaileak baztertzeko eta edozein erasoen aurrean erantzun sendo bat emateko. Ezin gara konplizeak izan.

http://alternatiba.net/idazlanak/3797/eraso-sexisten-aurrean-tolerantzia-zero

Gipuzkoa, negarrak (oso) aberatsen infernuan?

Baten batek erantzungo du krisialdiaren harira egoera larrian dauden enpresak eta enpresaburuak daudela, beste kolektibo batzuek okerrago pasa dutela eta pasatzen ari direla aitortu arren. Horexegatik, hain zuzen ere, dirudi publiko gehiago  eta benetako industria politikak beharrezkoak dira, banku publiko bat ere bai horretara bideratuta eta ez pribatizatzeari -horrekin molakorik ez aberatsek-. (Artikulua gazteleraz baino ez dago eskuragarri).

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3806/gipuzkoa-%C2%BFlloros-en-el-infierno-de-los-muy-ricos

PNVren publizitateak saltzen diguna; edo Petronor eta jasangarritasuna

Euskal Negozioaren alderdiak ez dauka eragozpenik bere ‘lagun minak’ aberasteko balio duten hormigoizko makro-azpiegiturekin (SuperSur, AHT…) gure ingurumena estaltzeko eta suntsitzeko; lotsarik ez dauka gure natura kutsatu dezakeen fracking bezalako teknikaren kontra tinkotasunez agertzen ez denean. Arazorik ez dauka ere, beste asko eta asko bezala Sabin Etxeko bulego batetik ateratako zuzendaria duen Petronor enpresak izandako isuriak kalterik gabekoak direla baieztatzeko. Arriskutsuak ez direla dioten bitartean, isilka-misilka, Osasun Sailetik hauts hodei ‘ez kaltegarri’ hauekin kontaktuan izandako elikagaiak garbitzeko aholkatzen dute.  

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3805/lo-que-nos-vende-la-publicidad-del-pnv-o-petronor-y-la-bizkaia-sostenible

Jenarete eta Cortadillo

Badirudi, pikaro izatea lanbide noble eta maltzurra dela, haien ordezkariek bizi dugun emankizun honetan eserleku hoberenak hartzen dituztela ikusten dugunean. Eserleku denak betetzen dituzte, Gobernutik Oposiziora, Santander Bankutik Gowexera. Eta gaztelako erreinuan finkatutako nazio desberdinen arteko alderik ez dago. Katalanen eta euskaldunen artean, De Miguel eta Pujolen artean, ITV eta AHTren artean ez dago desberdintasunik. Pikareska edonon dago; Llobregatik Nerbioira.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3804/jenarete-y-cortadillo

Gu guztiona eurena bilakatu zutenekoa

Asier Vega, Joseba Permach, Ainhoa Beola eta Unai Ziarreta

Banku-fundazio bihurtzeak orain arte, kontu-emateen bidez, kutxen nolabaiteko kontrola eraman duten batzar orokorrak desegitea dakar, baita hamarkadetan ezagutu ditugun administrazio kontseiluak ere. Kutxetako zuzendaritza ez dute bezeroek edota erakunde publikoek euren ordezkari gisa aukeratutako gizon-emakumeek egingo, euren burua soilik ordezkatuko duten pertsonek baizik. Ez diote inori euren erabakien berri eman behar, ez diote inori egiten dutenaren kontu eman behar; are gehiago, eurak izango dira euren buruak epaitu ez ezik, aukeratuko dituztenak.

Beraz, astelehenean, BBK eta Vital banku-fundazio bihurtuz gero, kutxen eta Kutxabanken kontrol publiko eta soziala galduko du herri honek.

Nola egin dezake aurrera bere aberastasunaren gainean erabakitzeko eskubidea ez duen herri batek? Nola egingo dugu aurrera egungo testuinguru kapitalistan herritarrok ez badugu geure aurrezkien gainean erabakitzeko eskubiderik?

Ezin esan liteke euskal kutxek hartu duten pribatizazioaren bideak harritu egin gaituenik. Bilduk 2011n eman zuen fusiorako oniritziaren biharamunean bertan EAJk hautsiak zituen bertan jasotako akordioak, PPren eskutik, Bilduren ahalmena murriztu, Espainiako Legea aldatu eta egun erabiltzen duten «derrigortzen gaituzte» mantra sortzeko.

Hasiera-hasieratik zuten argi zein zen euren helburua. EAJk, Urkullu, Ortuzar eta Egibar jaunak buru dituela, ez du herri honen burujabetzarako ezinbesteko diren tresnak eraikitzeko borondaterik; alta, guztiz kontrako bidearen hautua egin zuen eta finantza-sistemari dagokionez, bertako ezaugarriei muzin egin eta herriari, baita espainiarrari ere, hainbeste desgrazia ekarri dizkion finantza-sistema espainiarra hartu du oinarri eta erreferente. EAJk ez du «Euzkadi»-ko ekonomia ardatz izango duen finantza-tresnari eutsi eta indartzea helburu betiere herritarron ongizate eta garapen egokia bermatzeko, oligarkia jakin baten aseezintasunari jaten ematea baizik. Ez gaitezen engaina, oligarkia jakin hori izan da EAJren agintarien gainetik gailendu dena, oligarkia jakin hori izan da orain dela gutxi arteko oreka zail horiek hautsiz, Gipuzkoa edota Araba Buru Batzarraren gainetik, Bizkai eta Euzkadi Buru Batzarreko gizon guztiei gailendu zaiena.

Honaino iristeko egin behar izan duten bidea, ordea, luzea izan da. EAJ, PP eta PSEren arteko aliantza ezinbestekoa dute neoliberalismo sutsuenari aurre egiten dion herriaren interesak behin eta berriz zapalduz, kapital metaketaren alde egin ahal izateko. Azken salto hau ez zaie hain erraz aterako, ordea. Kutxak «despolitizatzearen» aitzakiapean egin zuten Madrilgo Legea EAJ eta PPk, baina patronatu berria osatzeko aukeratu dituzten pertsonak enpresa-gizon edo bankariak izan beharrean, hain zuzen ere, alderdietako pertsonak dira, hiru alderdietako gizon-emakumeak. Politikariak kentzearena aitzakia merkea zela pentsa genezake beraz… baina ez, eurek politikari jakin batzuk kendu nahi zituzten, gero eta gehiago izan gaitezkeen politikariak, oligarkiaren interesak barik, herriaren interesak defendatzen ditugun eta defendatuko ditugun politikariak, hain zuzen ere.

Eta eurak asko dira, eta demokrazia burges eta ordezkatzaileak eskaintzen dizkien gehiengoak osa ditzakete, oraingoz, baina gu gero eta gehiago gara, gero eta gehiago gara merkatuen diktadura deuseztatu eta pertsona ekonomiaren gainetik jarri nahi dugunak; gero eta gehiago gara, etorkizun duinaren eraikuntzan, doiketa estruktural kapitalistari aurre egin eta eraldaketa sozialaren bidea hautatu dugunak; gero eta gehiago gara neoliberalismoak ondo erakutsita, EAJren sasijakitunen hitz politen aurrean, pobreziara kondenatu nahi gaituztela ikusten dugunak. Herri bat eraiki edo deseraiki egin baitaiteke, eraldatu edo pobreziara kondenatu, ahaldundu edo espoliatu… eta hori guztia egiten lagundu edo oztopatu egin dezakegu.

Horregatik guztiagatik, EH Bilduko kideok, gure paperaren garrantziaz jakitun izanik, baina herriaren papera are garrantzitsuagoa dela azpimarratuz, bidegabekeria eta lapurreta handi honen aurrean, herriarekin gaude, kanpoan zein barruan, kalean zein batzarretan, bere etorkizunaren jabe izan nahi duen herriaren ahotsa ozen entzunaraziz.

ehbildu.net-en irakurri

Alternatibak alarde parekidea babestuko du Irunen eta erakundeei bazterketari zilegitasunik ez emateko exijitu die

Alternatibako bozeramaile Diana Urreak herritarrei dei egin die “Irunen zein Hondarribian, emakumeen bazterketarik gabeko jai herrikoi eta demokratikoen alde lanean aritu diren pertsona guztiei babesa adierazten jarrai dezatela”, alardeetan urtero gertatzen dena jakinda eta, Irungoa bihar ospatuko dela. Nabarmendu du, halaber, aurten alarde parekideak konpainia berri bat, Santiagokoa, izango duela, “horrek erakusten du, herritarren artean gero eta babes zabalagoa duela, beste behin ere, instituzioei aurrea hartuta gatazka konpontzeko bidean”.

Alternatibarentzat guztiz “onartezina da kargu publikoek plastiko beltzena bezalako jarrerak edota beren herriko jaietan askatasunez parte hartu nahi dutenak iraintzea eta bizkarra ematea babestea”. Leporatu diete halaber, balizko gehiengoetan ezkutatzea, izan ere, “oinarrizko eskubideak ez daudelako inongo gehiengoren menpe, errespetatu eta instituzioetatik bermatu beharra besterik ez dago”.

Joan den ostiralean, Gasteizko legebiltzarrean, eskatu zion Urreak Urkullu lehendakariari alderdikide duen Hondarribiko alkate Aitor Kerejetaren jarrera aldarazteko lan egin dezala, eta gauza bera eskatzen dio orain PSEri, “Irungo alkate sozialista Antonio Santanori exijitu diezaiotela alarde baztertzailea babesten ez jarraitzeko, gainera alarde parekideari harrera ere egiten ez dionean”. Are gehiago, kontraesana iritzi dio PSEko gazteriek alarde publikoaren lana saritu izana alderdi bereko alkate batek bere herriko biztanleen erdia baztertzen jarraitzen duen bitartean.

Urtero bezala, Alternatibako ordezkariak Irunen izango dira astelehenean Alarde parekidea “publikoa, parte-hartzailea eta bazterketarik gabekoa” bultzatu eta babesteko, alderdiko bozeramaileak esan duenez. Diana Urrearekin batera, Alternatibako ordezkari ugari bertaratuko dira, tartean Ander Rodriguez lurraldeko Politika Sozialeko diputatua eta Jon Lasa Koordinakunde Nazionaleko kidea. Han izango dira  berdintasuna eta bazterketarik gabeko jaiak  aldarrikatzen duten Irungo milaka gizon-emakumeekin.

X