Josu Estarrona Koordinakunde Nazionaleko kide eta EHBilduko senatariak eta Nayua Aduh Jatri idazkaritza teknikoko kideak gaur Gasteizen egindako agerraldian, maiatzaren 8an Iruñean hasi eta maiatzaren 20an Gasteizen amaituko den hitzaldi ziklo bat aurkeztu dute.
Nayua Aduh Jatrik adierazi duenez, “saharar herriak bizi duen egoera politiko, sozial eta humanitarioa herritarrei hurbiltzeko helburu nagusia da, bere borroka ikusaraziz eta bere kausarekiko nazioarteko elkartasuna indartuz”. Azpimarratzekoa da Nayua Aduh Jatri-ren arabera hitzaldi-zikloaren egitaraua betetzen duten pertsonen aniztasuna “ekintzaileek, saharar ordezkariek eta akademikoek parte hartuko dute, eta hainbat begirada eta tresna eskainiko dituzte hainbat hamarkadatan luzatutako eta oraindik konpondu gabeko gatazka hobeto ulertzeko. Okupazio, errepresio eta ahanztura mediatikoko testuinguru batean, inoiz baino beharrezkoagoa iruditzen zaigu hausnarketa kritikorako eta salaketarako guneak irekitzea, Mendebaldeko Sahararako justiziarako eta askatasunerako bideak ere bideratu ahal izateko “.
More…