2013ko Maiatza
Emakumeena da erantzuna, eta askatasuna
Emakumea ez da erantzulea; hau izan da Gallardonek Senatuan ugalketa eta sexu eskubideen legearen gaineko erreforma defendatzeko erabilitako argudioa. Hain zuzen ere Ministro jauna, hor dago koska eta hona hemen zure benetako asmoen biluztea: emakumeak obedientzian kokatzea, adingabe izatea leporatuz, haien gorputzen gaineko erabakiak hartzeko gai ez izatea baieztatuz, emakumeak zigortuak izatera edota haien osasunerako arrisku larriei aurre eginez, abortu klandestinoak egitera bultzatuz.
http://alternatiba.net/idazlanak/2550/emakumeena-da-erantzuna-eta-askatasuna
Bilbo, hiri santua
Bilboko Aste Santua Interes Kulturaleko Ondasun bihurtzearen alde PNVk hartutako erabakiaren ezaugarririk larriena, gure gizartearen izaera akonfesionalaren eta laikotasunaren aurka jotzea da. Gaur egun, erlijio katolikoaren arabera definitutako hamaika ekitaldi, jaiegun eta errealitate publiko daude. Erabaki honek, are gehiago indartuko du zilegi ez den logika hau, tradizio katolikoetatik eta hauen atxikimendutik gero eta aldenduagoa dagoen gizarteari so egiten ez diona. Bertan, erlijio aniztasuna oso zabala da, eta erlijio guzti horiek eremu pribatura mugatu behar izango lirateke.
http://alternatiba.net/idazlanak/2543/bilbo-hiri-santua
EH Bilduk Urkulluri exijitu dio zer nolako herri eredua nahi duen eta norekin eraikitzeko prest dagoen argitu dezala
Aurrekontuen negoziatzeko prozesuak, erabateko porrota izan dena, agerian utzi du PNVk gidatutako gobernu honen gaitasun eta borondate gabezia. Negoziazioa baino, Urkulluk taularatu duena antzezpena izan da, gobernuak berak eragin duen blokeoaren errua oposizioarena dela sinestarazi nahian. Norabiderik gabeko gobernua da hau, proposamenik gabekoa eta marketina besterik eskaintzen ez duena; asmo onak eta promesa antzuak.
Diana Urrea: Egunero, 1.100 emakume eta ume bortxatuak izaten dira Kongon
Alternatibako kide eta EHBilduko parlamentari Diana Urreak hitza hartu du Eusko Legebiltzarrean Kongoko Errepublika Demokratikoan egunero bortxatzen diren 1.100 emakume eta umeen eskubideen alde egiteko. Aldi berean, sistema kapitalistaren interes ekonomikoek eta sistema honen defendatzaile boteretsuek eragindako gatazka dela azpimarratu du. Egoera hau dela eta, Urreak sakonki deitoratu du talde parlamentarioen arteko adostasun falta, Euskal Herria bereizi beharko lukeen elkartasun internazionalistaren bidetik aldetzen gaituelako.
Bilduk diktadura frankistaren garaian zigortutako udal langileen birgaitze ofiziala eskatu du
Zigoitian aurkitutako hobi komunak agerian utzi du, beste behin ere, frankistek egindako sarraskiak. Bilbon ere errepresioa nagusitu zen eta jazarpena pairatu zuten kolektiboen artean Udal langileak egon ziren. Hori dela eta, diktadura frankistaren garaian zigortutako udal funtzionario eta langileen birgaitze ofiziala egiteko eskatuko dugu. Honetaz gain, errepresaliatutako udal langileak omentzeko ekitaldi ofizial bat egiteko aukera eta beharra proposatuko dugu.
Bizitzaren sostengarritasunaren inguruko hitzaldi-eztabaida
Alternatibaren Mahai Feministak antolatutako hitzaldi-eztabaida ‘bizitzaren sostengarritasuna’ hobeto ulertzen lagunduko gaituen gakoak, baloreak eta galderak planteatzeko helburuarekin. Eta aldi berean, eztabaidarako irizpide berriak bilatu, kontzeptu honen inguruan eraikitako eredu sozial eta ekonomiko batera gerturatzeko asmoz. Hizlariak, Alternatibaren Mahai Internazionalistako kide Gonzalo Fernandez Ortiz de Zarate, ‘bizitzaren sostengarritasuna’ bizitza eredu berri bat bezala definitzen du, non ekonomia gizartearen erdigunea izateari uzten dio, mundua benetan sostengatzen duen elementuaren inguruan eraikitzen hasteko: bizitza.
Alternatibak dio adierazpena Madril eta Parisen bakearen aldeko asmo gabeziaren adierazgarri dela
Alternatibako bozeramaile nazional Oskar Matutek Gara egunkariak gaur argitaratutako ETAren adierazpenaren edukia Paris eta Madrilgo gobernuek gatazkaren konponbidean urratsak egiteko asmo gabeziarekin lotu du, “kezkagarria da gatazkaren parte diren eragile nagusienetako batzuek inolako pausorik ez ematea”. Edozelan ere, edukiari dagokionez, erakundearen presoen kontrako mendeku politiken amaiera eskatzen duena, nabarmendu nahi izan du “behin betiko konponbidearen aldeko jarreran inolako aldaketarik ez dagoela, oraingo honetan aipatzen dituzten oztopo horien gainetik ere”.