2017ko Abendua

Alternatibak bere Gasteizko egoitzaren eta beste eragile sozialen aurkako eraso faxistak salatu ditu

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek salatu egin du bere alderdiak Gasteizko Los Herran kalean duen egoitzaren kontra bart gauean emandako eraso faxista. Kanpoaldeko kristalak apurtu dituzte eta ‘Victor Lainez, presente’ dioten pintadak egin dituzte bertan, Zaragozan hildako falangistaren izena. Horrez gain, Falange espainiarraren propagandadun pegatinak ere jarri dituzte, haien web orria jasotzen dutenak.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/7412/alternatibak-bere-gasteizko-egoitzaren-eta-beste-eragile-sozialen-aurkako-eraso-faxis

Alternatibak Hondarribiko alardearen eta Jaizkibel konpainiaren historia jasotzen duen komikia Gasteizen eta Oiartzunen aurkeztuko du

Abenduaren 19an eta 20an, Alternatibak “Jaizkibel konpainia” komikiaren aurkezpena egingo du Gasteizen eta Oiartzunen. Liburuak Hondarribiko alardearen historia jorratzen du, jatorrizko gertaera historikoetatik abiatuta, irailaren 8an urtero gogora ekartzen direnak, eta azken hamarkadetan herriko jaiak parekidetasunean bizitzeko hainbat emakume eta gizonek abiatutako borrokarekin amaituta.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/7417/alternatibak-hondarribiko-alardearen-eta-jaizkibel-konpainiaren-historia-jasotzen-due

Estarrona: «PNV-PSE-PP-tik harro daude Espainian baino hobeto gaudeako, baina nik ez dut gustuko klaseko txarrenarekin alderatzea»

Gure kide eta EH Bilduko legebiltzarkide Josu Estarronaren hitzartzeak VTV Gasteiz Television-en eztabaida politikoan, non beste alderdietako ordezkariekin batera Eusko Legebiltzarrean PNV, PSE eta PP adostutako aurrekontuak eta Gasteizko aurrekoa hizpide izan dituzten.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/7408/estarrona-%C2%ABpnv-pse-pp-se-jactan-de-que-estamos-mejor-que-en-el-estado-espa%C3%B1ol-pero-mi

Kataluniako herriaren borroka

Kataluniaren errepublika askea aldarrikatuko balitz, 78ko erregimena lehertu egingo litzateke, eta hori ez dute baimenduko ez eskumak, ezta PSOE ere ez, polizia eta ajertzitoa haien menpe duten bitartean. Baina sinetsita nago, Kataluniako herria eredugarria izan dela, mobilizazio indartsu bezain baketsuekin, beren askatasunaren defentsan.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/7405/la-lucha-del-pueblo-catal%C3%A1n

Fidel gogoan bere heriotzetik urtebetera

Urtebete igaro da Fidel Castro Ruz Betirako Komandantearen desagerpen fisikotik 2016ko azaroak 25ean. Denon ahotan egon zen berri tamalgarri hura. Gogoratuko gara nola segituan bete ziren Euskal Herriko kaleak Fidelen argazkiez, Bandera Kubatarrak ere azaldu ziren balkoietan eta omenaldi ugari egin ziren.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/7395/fidel-gogoan-bere-heriotzetik-urtebetera

Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/12/12

Gure Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrearen parte-hartzea ETB2ko 'En Jake' saioan pasa den 17/12/12an. Urreak Kataluniako hauteskundeak eta bestelako gaurkotasun gaiak izan ditu hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/7418/urrea-%C2%ABel-pse-es-el-partido-m%C3%A1s-chaquetero-que-hay-hace-cualquier-cosa-por-una-poltro

Fatuarte: «Gero eta gehiago gara argi ikusten dugunok bi abiadurako hezkuntza sistema egonkortzen ari dela»

Gero eta gehiago gara argi ikusten dugunok bi abiadurako hezkuntza sistema egonkortzen ari dela. Izan ere, krisiak, pobreziak, desberdintasun sozial, ekonomiko eta kulturalen ondorioz gizartean ireki den arrakala, hezkuntza sisteman ere gertatzen ari da; nahiz eta eskolak, berez, funtzio berdintzailea eta orekatzailea bete behar duen.

http://www.alternatiba.net/es/node/7388

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak Klaudio Landaren programaren tertulian 17/12/14

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/11/14ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok, besteak beste, Kataluniako hauteskundeak izan ditu hizpide.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7410/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-del-programa-de-klau

2017ko Abendua

2017: Beste urte bat sistemaren miserian murgilduta

EH Bilduk argi erakutsi eta plazaratzen du estatuko ustelkeria sistemikoa dela. Alegia, eredu ekonomiko eta garapenerako eredua administrazio publikoaren eta baliabide publikoen elkarbizitzan oinarrituta dagoela. Esleipen publikoetatik bizi diren enpresaburuak eta adjudikazio hauen ondorioz hozkadak jasotzen dituzten politikariak. Hau da, enpresaburuek agindu eta politikari mantso eta subenzionatuek eskua jarri. Noski, gizartearen interes orokorretik urrun, espainiako enpresa handienen interesei bideratuta. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7424/2017-un-a%C3%B1o-m%C3%A1s-transitando-las-miserias-del-sistema

Pertsona migratzaileen nazioarteko eguna: eskubide guztiak pertsona guztientzat

Pertsona migratzaileen nazioarteko eguna izendatu zuen abenduaren 18a NBEk 2000. urtean, migrazioak gizateariaren garapenari egindako ekarpena azpimarratzeko. Alternatiba zein EH Bildutik bat egiten dugu egun honekin, pertsona guztiek migratzeko eskubidea dutela eta norberaren sorterrian modu duin eta askean bizitzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/7420/pertsona-migratzaileen-nazioarteko-eguna-eskubide-guztiak-pertsona-guztientzat

Gure kide Diana Urrearen hitzartzeen laburpena 17/12/18eko ETB2ko En Jake saioko eztabaidan

Alternatibako kide Diana Urrearen hitzartzeen 17/12/18ko laburpena ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan. Urrea, Kataluniako A21eko hauteskundeetatik hiru bizi den egoera politikoaz aritu da. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7421/intervenciones-de-nuestra-compa%C3%B1era-diana-urrea-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-en-jake-de-et

Karla Berrojalbiz: «Errekaleor ahalduntzeko eta emantzipatzeko espazioa da maila guztietan, baina bereziki emakumeontzako»

Nik uste dut emakumeak ahaldunduko garela baita ere erresistentzian. Eta hor dugu erronka polit bat. Bizi izan ditugun hilabete hauetan engranajeak asko estutu behar izan ditugu. Eta datozen hilabeteetan buru belarri ibiliko gara eta horrek gure komunitateko elkarbizitzari arazo asko ekar lekioke. Hor dugu erronka. Botere harreman asko dago eta niri zaila egiten zait soilik genero ikuspegi batetik egitea analisia, horretan mila gauza sartzen direlako. 

http://alternatiba.net/idazlanak/7403/karla-berrojalbiz-%C2%ABerrekaleor-ahalduntzeko-eta-emantzipatzeko-espazioa-da-maila-guzti

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak Tele Bilbaoko La Kapital saioaren 17/12/21eko eztabaida politikoan

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/12/21eko laburpena Tele Bilbaoko La Kapital saioko eztabaida politikoan, Kataluniako A21eko hauteskundeen zenbaketa gauan zuzenean.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7428/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-la-kapital-de-telebi

Batek ez dezala estali bestea

Atzo eta gaur, gatazka beharrezkoa da gizartea aldaraztek norabide askatzaile batean. Gure belaunaldiak borrokaren gorrian ikasi zuen gure buruak antolatzen pertsonalki zein sozialki; bide batez, bestekiko solidario izaten. Aski zen lantegi bat borrokan hastea besteetan asanbladak antolatzeko nola lagundu aztertzeko. Gaurko belaunaldiak bere erara egin beharko du bidea, baina seguru borrokatu beharko duela aurre egiteko.

http://alternatiba.net/idazlanak/7426/batek-ez-dezala-estali-bestea

«Colapso» liburuaren aurkezpenak jakinmina sortu du

Tesi honetatik abiatzen da Carlos Taibo idazle libertarioaren azken lana. Kolapsoaren kontzeptua ikuspegi pedagogiko batetik aztertuz, berau sorrarazi duten kausak eta ekar ditzakeen ondorioetan jartzen da arreta. Horretaz gain, sistemaren erorketari aurre egiteko bi erantzun guztiz kontrajarri planteatzen dira: trantsizioaren aldeko mugimenduak eta ekofaxismoa. Fenomeno hau herritarren ikuspuntutik ere lantzen da.

http://alternatiba.net/idazlanak/7364/colapso-liburuaren-aurkezpenak-jakinmina-sortu-du

Kolonbia: lurralde eta hiri-borroka, berreraketa politikoaren alde

FARC berriak mugimendu politiko berria eraikitzeasmoz bere banderak altxatu ditu. Zentzu horretan, subiranotasunaren, emakumeen, ingumenaren, demokrazia osoaren eta internazionalismoaren alde errespetu nabarmenaz hasi da lanean. Klase perspektiba argi batetik, hiri handien periferietan eta udalerri txikiagoetan ere geroz eta nabarmenagoa den "Nekropolitika"ri aurre egin nahi diona. Garrantzi handiko borroka ideologiko eta arlo progresista eta ezkertiarren baterakuntzaren aldeko estrategiak etortzekoak dira, elkarrekin, mobilizazio sozial eta politikoaren bidez eta klase borrokan oinarrituta dagoena, "boterea eskuratu ahal izateko". 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7404/colombia-lucha-territorial-y-urbana-por-una-nueva-reconfiguraci%C3%B3n-pol%C3%ADtica

Diana Urrea «Emakumea eta etorkina izanda jarrera paternalista eta arrazista asko jasan izan ditut legebiltzarrean»

Gure kide eta EH Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrearen partehartzea 'Emakume Etorkin Afro Beltza III. jardunaldien' baitan pasa den azaroan. Urreak emakume eta etorkin gisa gizartean zein Eusko Legebiltzarrean parlamentari ibili zeneko bizipenaz aritu da. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7430/intervenci%C3%B3n-de-diana-urrea-en-la-iii-jornada-mujer-migrada-afro-negra-en-euskadi

Matute: «Lan erreforma honi esker lana izanda ere pobrezia iraunkorrean bizi zaitezke, are okerrago emakumea bazara»

Gure Alternatibako kide eta EH Bilduren diputatu, Oskar Matuteren partehartzea pasa den abenduaren 13an, PP eta PSOEren gobernuek azken urteetan egindako lan erreformak gogor kritikatuz. PPren azken erreformari helduz, Matutek azpimarratu du "gaur egun lana izanda ere, behin betirako pobrezian bizi zaitezkela" eta horregatik, balorean jarri du Lan Harremanetarako Euskal Markoa autonomiazko espazioa bezala. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7425/matute-%C2%ABcon-esta-reforma-laboral-se-puede-tener-empleo-y-estar-condenado-la-pobreza-p

2017ko Azaroa

Del Rio «Ezkerrak erabaki behar du, diktadura legitimatu edo demokraziaren alde egin»

Alternatibatik adi begiratzen diogu joan den urriaren 1eko galdeketaren ostean Katalunian gertatutakoari. Zalantzarik gabe, Kataluniako prozesua izan da 78ko erregimena kolokan jarri duen gertaera bakarra. Honen sustatzaileen erreakzioa eragin du eta azken 40 urteetan Euskal Herrian bakarrik ezagutu izan dugun errepresioari ateak ireki zaizkio.

http://alternatiba.net/es/node/7276

Duintasunaren pasealekua

Memoriaz beteriko pasealekua; lapurtutako gutunak, itxitako idazkiak, zentsuratutako errelatoak, kale eta plazetatik ateratakoak. Duintasunak eta memoriak bete ditzala guztiok partekatzen ditugun bizipen, elkarrizketa, denbora eta bizilekuak. Egiaren, justiziaren eta erreparazioaren bidetik paseatzeko aukera. Gertatu zena ez dadila inon berriz gertatu.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7274/paseo-de-la-dignidad

Zer eta nongo Errepublika?

Oskar Matutek ez zuen sinesten konstituzio aldaketa batean, oinarrizko zutabeak aldatzen ez badira. Katalunian ematen ari den adibidea ekarri zuen hizpidera errepublika baten ideia aldarrikatzeko, behetik eginda, erabakitzeko eskubidearekin, demokrazia praktikatuz. Eta bide batez, 155 artikuluaren ezartzea demokraziaren kontrako kolpe gisa definitu zuen. Letamendiari erantzunez, esan zuen aniztasuna egon badagoela eta egongo dela beti, baina hori ezin dela aitzakia bezala erabili erabakitzeko eskubidea ukatzeko. 78ko erregimena desegitearen beharra aldarrikatu zuen, eta Kataluniarekin elkartasuna azaltzea horren adibidea da, eta bidea.

http://alternatiba.net/idazlanak/7273/zer-eta-nongo-errepublika

Matute: «Gure hezkuntza ereduaren alde borrokatzeak merezi du»

Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko diputatu Oskar Matutek kongresuan eginiko hitzartzea Katalunuako hezkuntza sistemaren inguruan, Madrilgo gobernuak jaurkitako adoktrinatze salaketen harira. (Hitzartzea gazteleraz da)

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/7272/matute-%C2%ABlo-que-merece-la-pena-es-luchar-por-nuestro-modelo-educativo%C2%BB

Mendebaldeko Sahararen okupazioaren eta giza eskubideen inguruko hitzaldiaren bideoak

Joan den urriaren 25ean gure Bilboko egoitzan Brahim Dahane ekintzale sahararrekin hitzaldia egin genuen, okupatutako Saharan urratzen diren eskubideen berri emateko. Diana Urrea kideak egin zion aurkezpena.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7264/v%C3%ADdeos-de-la-charla-sobre-la-vulneraci%C3%B3n-de-ddhh-en-el-s%C3%A1hara-ocupado

Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/11/3

Gure Alternatibako kide eta EHBilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrearen partehartzea ETB2ko 'En Jake' saioan pasa den 17/11/3an. Urreak 155. artikuluaren aplikazioaren osteko Kataluniaren egoeraren inguruko iritzia ematen du, besteak beste.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/7262/intervenciones-de-nuestra-compa%C3%B1era-diana-urrea-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-en-jake-de-et

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan 17/10/31

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/10/31ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok, besteak beste, Kataluniako egoera izan du hizpide, ematen ari diren erasoen harira.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/7233/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-del-programa-de-klau

Fatuarte: «Konpartsak Bilboko sare sozio-kulturalaren isla dira, hiri honetan dagoen aniztasunaren ispilu»

Bilboko konpartsen “ustezko monopolio” horri buruz: berriz ere erakusten duzue ez dakizuela, edo hobeto esanda, ez duzuela onartu nahi zer den Bilboko Konpartsen Federazioa eta nola funtzionatzen duen. Konpartsak Bilboko sare sozio-kulturalaren isla dira, hiri honetan dagoen aniztasunaren ispilu argia, eta garrantzitsua da esatea ez dela Federazio itxi bat, aitzitik eragile bizia da, eta aldakorra;.

http://alternatiba.net/idazlanak/7239/fatuarte-%C2%ABkonpartsak-bilboko-sare-sozio-kulturalaren-isla-dira-hiri-honetan-dagoen-an

2017ko Azaroa

Indarkeria matxistaren aurkako benetako konpromisoak

Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira bigarren urtez jarraian adostutako adierazpen instituzionala ezagutarazteko EH Bildu, UdalBerri – Bilbao en Común eta Goazen Bilbao udal taldeetako emakume guztiek agerraldia egin dute. Bertan, indarkeria matxistaren aurkako borrokan eta berdintasun legeak sustatzerako orduan Udal Gobernuaren benetako konpromiso falta salatu dute.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/7361/indarkeria-matxistaren-aurkako-benetako-konpromisoak

Gaur da eguna

Plumanegra marrazkilari feministak gure hurrengo Alterkarirako laga digun testua eta irudia: "Zalantzan jarritako emakumeen eguna da gaur, kuestionatu egin zutenen emakume ausartena, kuestinatzen dutenena. Galtzen diren emakumeena, galdu zirenena; galdu ginen, gure burua ez galtzeko".

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7366/hoy-es-el-d%C3%ADa%E2%80%A6

Matute: «EAEn 155. artikulua ezarri dutenak alde batera utzita gehiengoak sortu daitezke»

Gure kide Oskar Matuteren hitzartzea Onda Vascako Euskadi Hoy irratsaioaren eztabaida politikoan. Bertan, gure bozeramaileak esan du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 155. artikulua ezarri dutenak aldi batera utzita gehiengoak sortu daitezkeela.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/7303/matute-%C2%ABen-euskadi-se-pueden-articular-mayor%C3%ADas-al-margen-de-quienes-han-aplicado-el-

Urrea «PNVk ez du, inondik inora, Espainiarekin eta PPrekin hausteko asmorik»

Gure Alternatibako kide eta EHBilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrearen partehartzea ETB2ko 'En Jake' saioan pasa den 17/11/13an. Urreak Kataluniako hauteskundeak, Parisko atentatuen urtemuga edota Colauren gobernuaren PSCekiko haustura izan ditu hizpide, besteak beste.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/7300/intervenciones-de-nuestra-compa%C3%B1era-diana-urrea-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-en-jake-de-et

Bereciartua: «San Ferminetako bortxaketaren epaiketarekin argi geratzen da zein zaila den salaketa ipintzea geroko ibilbide latza ikusita»

Gure Alternatibako kide Cristina Bereciartuaren parte-hartzea Radio Vitoriako Araba Gaur irratsaioan, besteak beste, La Manadakoen bortzaketaren epaiketa hizpide.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7340/bereciartua-%C2%ABcon-el-juicio-de-la-violaci%C3%B3n-de-san-fermines-queda-claro-lo-dif%C3%ADcil-que

Itxaso: «Frankismoa pozik dago, iraganean afusilatzen zituztenak orain ondoan dituzte»

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/11/20ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok, besteak beste, frankismoa edota pobrezia energetikoa izan ditu hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/7330/itxaso-%C2%AB42-a%C3%B1os-despu%C3%A9s-el-franquismo-est%C3%A1-de-celebraci%C3%B3n-han-asimilado-ideologicamen

Albizu: «PNVk eta PSEk ez dute azaldu zergatik aurrekontuetan Madrilera bideratutako dirua %42 hazi den»

Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduren Gipuzkoako batzarkide Jon Albizuren hitzartzeak Onda Vascako Gipuzkoako Kale Nagusia saioaren tertulia politikoan, iragan azaroak 13an eginikoa. Lurralde hartako aurrekontuak izan ziren eztabaidagai, besteak beste.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/7298/albizu-%C2%ABpnv-y-pse-no-han-explicado-porque-vamos-darle-madrid-un-42-m%C3%A1s-de-presupuesto

Sistemaren miseriak eta azpijokoak

Sarri askotan, are gehiago Euskal Herrian, dudak sortzen dira naftalina usaina duten erakundeen erabileraz eta zentzuaz. Espainiako Diputatuen Kongresua da horren isla. Behin baino gehiagotan zalantzan jartzen da instituzio horrek zerbaitetarako balio ote duen Espainia gobernatzea amesten duten indar politikoen arteko konfrontazio antzeztu batetik harago. Eta ez zaie arrazoirik falta zalantza horiei. Dena dela, erakunde zaharkitu horretan ere badira harresiak gainditu ditzaketen esparruak, eremu publikoko jokabide ankerrak lau haizeetara zabaltzeko eta erantzuleak argi eta garbi salatzeko balio dezaketenak.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/7277/sistemaren-miseriak-eta-azpijokoak

2017ko Urria

Nazioarteko eragileon bisita erreferendumaren egunean

Argi dugu Catalunyan ez dagoela batzuek astintzen duten haustura soziala. Jardunaldia guztiz paketsua izan zen herritarren partetik, haustura bat egon bazen Espainako poliziak eragindako biolentziarena izan zen, zentzu horretan espainako gobernuaren eta bere indar armatu polizialen portaera salatu besterik ez zaigu geratzen, baina jakin dezatela urriaren 1ean Catalunyako herriak irabazi egin zuela, eta Espainako gobernu faxistak jakin dezala oraingoan ez dutela ez konbentzituko ezta irabaziko ere, nahiz eta indar basatia soberan eduki.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/7112/nazioarteko-eragileon-bisita-erreferendumaren-egunean

Alternatibak Kataluniako herriaren duintasun eta demokrazia irakaspena txalotu du

Alternatibaren ordezkaritza zabal batek aukera paregabea izan zuen Katalunian, bertatik bertara, urriaren 1eko galdeketa bizitzeko. Herritarrak zoriondu nahi ditugu, hautetsontzietan garaipen garrantzitsua lortuta, prozesua arrakastaz burutu dutelako. Baina beste edozeren gainetik, garaipen hori lortzeko guztia eman duten milaka eta milaka lagunen balioa azpimarratu nahi dugu, oztopoei, mehatxuei, debekuei eta okupazio polizialari aurre eginda lortu dutelako. Kataluniako emakumeek eta gizonek, antolakuntza, ausardia, erresistentzia eta, azken batean, duintasun eta demokrazia irakaspen handia eman digute.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/7103/alternatibak-kataluniako-herriaren-duintasun-eta-demokrazia-irakaspena-txalotu-du

Oskar Matute Euskadi Hoy irratsaioaren eztabaida politikoan 17/9/29

Gure kide Oskar Matuteren hitzartzeak Euskadi Hoy irratsaioaren eztabaida politikoan joan den ostiralean eginikoa, irailaren 29an alegia. Kataluniako erreferenduma izan zuen hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/7104/oskar-matute-en-la-tertulia-de-actualidad-pol%C3%ADtica-de-euskadi-hoy-29917

Poliziak agurtzeko kantuka

Alternatibako kide eta EH Bildu Arabako batzarkide Luis Salgadoren iritzi artikulua Espainiako polizia Katalunia okupatzera joandakoan hainbat tokitan izandako agurren inguruan.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/7094/por-ellos-o%C3%A9

Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 25/9/18

Alternatibako kide eta EH Bilduren euskolegebiltzarkide ohi Diana Urrearen parte-hartzeak ETB2ko "En Jake" saioan pasa den 17/9/25ean. Bertan, beste gai batzuren artean, Kataluniako erreferenduma eta galdeketa aurrera eramateko pairatzen ari diren jazarpen gogorra izan dute hizpide.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7092/intervenciones-de-nuestra-compa%C3%B1era-diana-urrea-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-en-jake-de-et

Fatuartek PPri: «Ez duzue ulertu Aste Nagusiaren jai eredua arrakastatsua izateko gakoa, Udalaren eta Bilboko Konpartsen arteko elkarlana dela»

Zuek gaur hitz egin duzue monopolioaz, ostalaritzarekiko konpetentzia desleialaz, etekinak nora joaten diren zalantzan jartzen duzue… Eta nik bi ondorio hauetako bat ateratzen dut: Edo 40 urte ta gero ez duzue ulertu Aste Nagusiaren jai eredua arrakastatsua izateko gakoa, Udalaren eta Bilboko Konpartsen arteko elkarlana dela. Edo zuek bilbotarron interesak babestearekin zerikusirik ez duen bestelako helburu bat ezkutatzen duzue.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/7095/fatuarte-al-pp-%C2%ABantes-de-exigir-transparencia-los-dem%C3%A1s-expliquen-c%C3%B3mo-se-ha-pagado-s

Marinaleda, utopiazko lurra

Gure kide Josean Egilegor Marinaledan egoteko aukera izan berri du. Besteak beste, hango kooperatiban olioa Euskal Herrian saltzeko elkarlana jarri zuen martxa eta, bestetik, irakaspen ederrak eraman zituen. Hona hemen horietako batzuk. Artikulua gazteleraz idatzita dago.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7006/marinaleda-tierra-utop%C3%ADa

Armak poltsikora

Bitxia iruditu zait Ertzaintzaren sindikatu baten aldarrikapena, lanean ez daudenean armak eraman ahal izateko aukera eskatzen dutelako. Eusko Jaurlaritzak eskakizun batzuk jarri ditu pistolak zerbitzuan ez daudenean eramateko. ETAren armagabetzea gertatu denean, ertzainek arriskua justifikatu beharko dute armarekin etxera joan ahal izateko.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/7069/armas-par-borsillo

X