2017ko Abuztua

Alternatibak pozik hartu du Rafa Diezen askatasuna, kartzelara joatea inoiz merezi ez zuen arren

Alderdi ezkertiarreko bozeramailearen hitzetan, “denborak egiaztatu du euskal gizartearen gehiengoak aspaldi zekiena, Rafa Diezen lanak (Arnaldo Otegi, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Harkaitz Rodriguezena bezala), herri honen bakerako eta normalizazio politikorako oinarriak jarri zituela”. Horregatik, Matutek baikor hartu du prozesu horren eragileetako bat aske egotea, “herri honen etorkizunaren alde egiten jarraitzeko”.

http://alternatiba.net/idazlanak/6925/alternatibak-pozik-hartu-du-rafa-diezen-askatasuna-%E2%80%9Ckartzelara-joatea-inoiz-merezi-ez

Matute: «Ez dago gatazkarik gabeko gizarterik, eta gatazkak agerian jarri behar dira. Turismofobiarik ez da hemen, bai ordea, protestofobia»

Alternatibako bozeramaile Oskar Matuteri elkarrizketa egin diote Radio Euskadin, eta besteak beste turismoaren inguruko polemika izan du hizpide. Donostian eginiko elkarretaratzea tren turistikoa gelditu eta festa giroan kartelak jartzeari eraso deitzea gehiegikeria dela esan du. Ildo beretik, gatazkarik gabeko gizarterik ez dagoela gogorarazi eta gatazkak agerian jarri behar direla gaineratu du. Matutek ziurtatu du berak ez duela turismofobiarik ikusi hemen, protestofobia baizik.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6918/matute-%C2%ABno-hay-sociedad-sin-conflictos-y-los-conflictos-se-deben-visibilizar-turismof

Protestofobia

Turismoa ez da arazoa. Benetako arazoa dira guztion interesaren kontra eta beren poltsikoak aberasteko kudeatzen ari direnak. Arazoa da batzuek espazio publikoa negozio pribatu gisa arautzen dutela, herritarrentzat bizitzea ezinezkoa egiten dutenean. Espekulatzaileak dira arazoa, gure miseria etekin bihurtzen dutenak, haientzat nahi ez dituzten lanak egitera kondenatzen gaituztela. Gazteak dira halako lanetan ari direnak, eta protesta egiten dutenean, batzuk haserratzen dira.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6915/protestofobia

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan 17/8/2

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/8/2ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok besteak beste, Kataluniako galdeketa, Garoñaren jarduera eteteko prozesua edota Kepa del Hoyori eginiko omenaldia izan ditu hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6905/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-del-programa-de-klau

Fatuarte: «Ezin gara larritu eraso bat dagoenean eta, aldi berean, erakunde bezala dugun ardura ez onartzea»

Alba Fatuartek (EH Bilduko zinegotzi eta Alternatibako kideak) "berdintasun politika eraginkorrak" martxan jarri beharra eta konpromiso politiko handiagoa eskatu du. Helburu horretara bideratutako aurrekontu urria ere salatu du zinegotziak -urteko aurrekontuaren %0,3 hain zuzen-. "Ezin gara larritu eraso bat dagoenean eta, aldi berean, erakunde bezala dugun ardura ez onartzea" nabarmendu du.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6903/fatuarte-no-vale-echarse-las-manos-la-cabeza-cuando-sucede-una-agresi%C3%B3n-y-no-asumir-n

Matute: «Egun zoriontsua da, baina Garoña eraitsi arte ez gara mehatxu nuklearretik salbu egongo»

“Gaur jakinarazitako erabakiarekin, zaharkituta dagoen zentralaren eta behin betirako desagertarazi behar den energia nuklearraren mehatxutik salbu egotetetik hurbilago dago Euskal Herria”, adierazi du Matutek. Dena dela, azpimarratu du Garoñako zentralaren eraispena iritsi bitartean ezingo dela esan energia nuklearraren mehatxutik salbu egongo garenik. “Horixe da orain exijitu behar duguna: Garoña berehala eraistea”.

http://alternatiba.net/idazlanak/6899/matute-%C2%ABegun-zoriontsua-da-baina-garo%C3%B1a-eraitsi-arte-ez-gara-mehatxu-nuklearretik-sal

Bereciartua: «Gasteizko ume etorkinen %95a eskola publikoan daude; lotsagarria da kontsertatuek kuotak betetzera behartuta ez egotea»

Alternatibako koordinakunde nazionaleko kide Cristina Bereciartuaren partehartze nagusiak Radio Vitoria irratko Araba Gaur tertulia politikoan iragan uztailaren 20ko saioan.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6892/cristina-bereciartua-%C2%ABen-gasteiz-el-95-de-ni%C3%B1xs-migrantes-est%C3%A1n-en-la-p%C3%BAblica-es-una-

2017ko Abuztua

Charlottesville

Kapitalismo berankor arrakastatsuak, inoiz existitu ez den mugaz-kanpoko utopia kosmopolita bat saldu nahi izan digu. Izan ere, sistemaren krisiari faxismoek goraipamen nazionalista kutsua duen atzera-egite batekin erantzun diote; langile klasea erakartzeko ahalmena duen erretorika antiliberala eta epika subersibo eta zatarra. Diskurtso xenofobo beldurgarria, neurri berean, depresio ekonomikoaz eta instituzio tradizionalekiko sortu den mesfiantzaz elikatu da. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6936/charlottesville

Fatuarte: «Onartezinak dira umore, kritika soziopolitikoa eta adierazpen askatasunaren kontrako erasoak»

Fatuartek salatu du Bilboko Konpartsak-ek 1978etik lanez eta umorez eraikitako Aste Nagusia eta Bilbok hiri irekia eta anitza bezala duen irudia erabat kolpatuta atera direla eraso honen ondorioz. “Ari gara hitz egiten aste batez non subertsioa eta aldarrikapena presente egon dira eta egongo diren beti jai esparruan, are gehiago, berezko ezaugarriak ditu Aste Nagusiak, batzuei gustatu ez arren”.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6930/fatuarte-%C2%ABonartezinak-dira-umore-kritika-soziopolitikoa-eta-adierazpen-askatasunaren-

Oskar Matuteri Cadena Ser-en elkarrizketa Kataluniako atentatu terroristen harira 17/8/21

Alternatibako kide eta EH Bilduren Madrilgo kamaran diputatu, Oskar Matuteri elkarrizketa Cadena Ser Euskadiko Hora 14 Euskadi saioan pasa den 17/8/21. Matute Bartzelonako eta Cambrilseko atentatu terroristen inguruan aritzen da. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6935/entrevista-oskar-matute-en-cadena-ser-euskadi-sobre-los-ataques-terroristas-en-catalu

Zurietan zuri

Ni neu, nire aldetik, gatazka sortu zenetik bertatik bertara ikusi dut bi herrietako Alarde parekideen aldekoek sufritu izan dutena. Plastiko beltzarena icebergaren tontorra besterik ez da. Eta hori dena Hondarribiko eta Irungo udalen konplizitatearekin eta Aldundiaren bestaldera begiratzearekin. Irailaren 8an Hondarribiko alkatea ausartuko al da esatera sexu erasorik gabeko jaiak nahi dituela? Alarde parekidekoek Ertzaintzaren zaintzapean desfilatzea behartuta jarraitzen duten bitartean eta, gainera, udalak bizkarra ematen jarraitzen dienean.

http://alternatiba.net/idazlanak/6943/zurietan-zuri

Fatuarte: «Eredu turistiko batzuek dakartzaten ondorioak kudeatu behar dira»

Alternatibako kide eta EH Bilduren Bilbok zinegotzi Alba Fatuartek eredu tursitikoaren eta honen ondorioen inguruan aritu da Onda Vasca-ko Euskadi Hoy irratsaioan pasa den 17/8/16. Hemen bere tertulian egindako partehartzearen bideoa eta audioa osoa.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6927/fatuarte-%C2%ABdeterminados-modelos-tur%C3%ADsticos-tienen-unas-consecuencias-que-hay-que-gesti

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak Klaudio Landaren programaren tertulian 21/8/9

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/8/21ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok besteak beste, Bilboko Aste Nagusian Hontzak konpartsaren txosnako apaingarrien kentzeaz eta azken egunotan turismo ereduaren kontra egindako salaketen harira agerian geratu den protestofobiaz aritu da.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6914/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-del-programa-de-klau

Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea 17/8/3ko Radio Vitoriako tertulian

Alternatibako koordinakunde nazionaleko kide Cristina Bereciartuaren parte-hartze nagusiak Radio Vitoria irratiko Araba Gaur tertulia politikoan iragan abuztuaren 3ko saioan. Bereciartua Gasteizko Hedegile kalean okupatutak etxebizitzen inguruan aritu da. Etxebizitzarako eskubideaz ez ezik, Errekaleor bezalako proiektuetaz ere eztabaidatu dute.  

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6908/intervenci%C3%B3n-de-nuestra-compa%C3%B1era-cristina-bereciartua-en-la-tertulia-de-radio-vitori

2017ko Uztaila

Alternatibako kide Josu Estarronak EAJri emandako zapartada Euskadiko ustelkeriaren harira

Gure Alternatibako kide eta EHBilduko parlamentari Josu Estarronaren partehartzea  legez besteko proposamena, ustelkeriaren aurkako Euskadiko borrokari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. Estarrona Euskadin ematen diren iruzur kasu larrietaz aritu da. Erantzun txandan EAJoko legebiltzarkide Joseba Zorrillari, bere alderdiko hainbat kideek esplizituki iruzurra badagoela baieztatu dutenen hitzak gogora ekarri dizkio.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6876/zasca-del-compa%C3%B1ero-josu-estarrona-al-pnv-sobre-la-corrupci%C3%B3n-en-euskadi

1977ko maiatz odoltsua Errenterian

Nola eta zergatik gertatu zen maiatz odoltsua? Gogoratzen dut Amnistiaren Aldeko Batzordeek Greba Orokorra prestatu behar zela eta herriko asanblada egiteko deia lau haizetara zabaldu zela. Maiatzaren 7an mila eta bostehun herritar inguru bildu ginen. Bigarrena 11n egin zen: sei mila herritar, errenteriarrak gehienak, baina baita ondoko herrietatik etorritakoak ere.

http://alternatiba.net/idazlanak/6884/1977ko-maiatz-odoltsua-errenterian

Alba Fatuarte «Zezenketei lekua egingo zaie berriro diru publikoz ordaindutako komunikabide batean, egunkariko langileek salatuta ere»

Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotziaren ustez, “azken urteetan argi geratu da herritarrek lepoa eman dietela zezenketei, zezen plazako zifrek erakutsi duten bezala. Artikuluen inguruko erabakiak egunkariaren erredakzio kontseiluan hartu beharko lirateke eta ez da izan behar aldebakarreko erabaki bat. EAJk eta PSEk horrela egin dute, erredakzio kontseiluko beste kideen iritzia kontuan izan gabe”.

http://alternatiba.net/idazlanak/6886/fatuarte-zezenketei-lekua-egingo-zaie-berriro-diru-publikoz-ordaindutako-komunikabide

Aitor Miguel «PPk FCCrekin egin zuen kudeaketa dela eta lehioak ireki eta alfonbrak altxatu behar dira»

Alternatibako kide eta EH Bildu Gasteizko zinegotzi Aitor Miguelek, 2013 eta 2015 arteko, garbiketa-kontratuaren luzapenaren garaiko txostenak igorri ditu Estatuko Kontu Auzitegiari. EH Bildu Gasteiz-ek hilabeteak daramatza kontu-ikuskaritza bat aldarrikatuz, baina PP-EAJren ezezkoaren aurrean, talde soberanistak konpromisoa hartu du Gasteizko Udaleko leihoak irekitzeko eta alfonbrak altxatzeko.

http://alternatiba.net/idazlanak/6881/aitor-miguel-%C2%ABppk-fccrekin-egin-zuen-kudeaketa-dela-eta-lehioak-ireki-eta-alfonbrak-a

Cristina Bereciartua «Urtaranek agerian utzi du ardura zion aldaketa bakarra poltronarena zela»

Alternatibako kide Cristina Bereciartuaren partehartzea Radio Vitoriako Araba Gaur tertulia politikoan pasa den 17/6/30. Bereciartua, Urtaranen legealdiak bi urte bete dituenean bere inmobilismoaz aritu da eta akordioak baino, jendearen bizitza hobetuko dituen interbideak bilatzera premiatu du alkatea.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6854/cristina-bereciartua-%C2%ABurtaran-ha-demostrado-que-el-%C3%BAnico-cambio-que-le-interesaba-era

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/7/19ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/7/19ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok besteak beste, euskal kupoa, EAJ eta PPren arteko negoziaketak, Blesaren heriotza, 'Las cloacas de interior' dokumentalaren arrakasta edo sinbolo frankisten kentzea izan ditu hizpide.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6891/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-del-programa-de-klau

Fatuarte: «DSBEaren inguruko eztabaidan Eusko Jaurlaritza PPtik geroz eta gertuago egoteak kezkatzen gaitu»

Erroldatze baldintza bakarrik familien kasuan murrizteak, familia nuklear eta heteronormatiboaren eredua sustatzen du: eredu honen ondorioz emakumeak izaten dira kaltetuenak, etxeko lanen zama gure gain hartu behar dugulako, instituzio publikoek haien ardurak betetzen ez dituzten bitartean.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6875/fatuarte-%C2%ABnos-preocupa-que-en-el-debate-sobre-la-rgi-el-gobierno-vasco-est%C3%A9-cada-vez-

2017ko Uztaila

Alternatibak emakumeen bazterketa alardeetan babesten uzteko exijitu die PNV eta PSEri

Santanok alarde baztertzaileari harrera egingo dio eta emakumeek eta gizonezkoek osatutakoari begiratu ere ez die egingo. Olano ere ez da bertan egongo; bere “ekarpen” handia izan da dekretatzea alardeen afera ez dagokiola genero desberdintasunari baizik eta bizikidetzari, kaltetuak beren herriko jaietan berdintasunean parte hartzeko aukera galarazita dutenak emakumeak izan arren. Eta Urkulluk, berriro ere esango du aski duela bere gobernuaren izenean Emakunde bertaratzearekin, eta inongo edukirik gabeko planak iragarriko ditu benetan konpondu nahi ez duen gatazka konpontze aldera.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6850/alternatibak-emakumeen-bazterketa-alardeetan-babesten-uzteko-exijitu-die-pnv-eta-pser

Matute: «La Salveko kuartela bueltatuta amaiera emango zaio ehunka torturatu gogorarazten digun historiari»

Guardia Zibilak Bilboko La Salveko kuartela Bizkaiko Aldunduari bueltatzeko eskaera egin du Oskar Matute Alternatibako kide eta EH Bilduko diputatuak Kongresuan. Matutek gogora ekarri du egun La Salveko kuartela den eraikina Bizkaiko Aldundiak egin zuela, 1958. urtean. “Horrenbestez, frankismo garaian hartutako erabaki batez ari gara hizketan”.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6843/matute-%C2%ABla-salveko-kuartela-bueltatuta-amaiera-emango-zaio-ehunka-torturatu-gogoraraz

Barcenas eta harrotasun eguna

Batzuek armairutik irtetzea jasan behar baldin badugu,egingo dugu. Maroto ezkontzen dela? banketera ere joango gara. Lau maritxu, beste lau lesbianen eta bi transenxualen aldarrikapenak kalean entzun behar ditugula? izen fashion bat eman eta etekina aterako diogu. Azken batean, kapitalismoan edozerri atera al zaio onura. Baina hortik haratago ez. Ez gaitezen urrunago joan. 

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6840/b%C3%A1rcenas-y-el-d%C3%ADa-del-orgullo

Matute Barcenasi «Zu ez zara Vito Corleone. Erregimenean uztartuta dagoen mafia baten morroia baino ez zara»

Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduren madrilen diputatu Oskar Matuteren hitzartzea Alderdi Popularraren legez kanpoko finantzaketa ikertzeko batzordean. Esandako guztiaren bideoa eta pasarteak.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6838/matute-b%C3%A1rcenas-%C2%ABusted-no-es-don-vito-corleone-usted-es-un-peon-m%C3%A1s-de-una-mafia-que-

Elkartasun internazionalista erreferendumaren aurrean

Alternatibarentzat, Kataluniako erreferenduma guztiz beharrezkoa da, eskubidea dutelako eta duintasun demokratikoarengatik. Baina herri batek bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidetik harago doa, funtsean, herri burujabetza lehenestea da, inposatutako monarkiaren gainetik eta indarreko sistemaren ustelkeriaren gainetik.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6834/apoyo-solidario-e-internacionalista-al-refer%C3%A9ndum

Bereciartua: «Auzoetako jaiak edozein makro ekitaldi iragankor baino askoz ere aberasgarriagoak dira»

Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko gaurkotasun politikoa jorratzen duen tertulian pasa den 2017/06/22. Bereciartua, hiriko gune berdeak zaintzeraren eta sortzearen beharraz aritu da. Aldi berean, ARF edo triatloia bezalako makro ekitaldiek dakarten turismo eredua kritikatu du, herritarren egunerokotasunaren kontzializazioa ostopatzen dutelako, eta ildo horretan, auzoetako jaiak eta ospakizun lokalagoak jartzen ditu balorean. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6827/cristina-bereciartua-%C2%ABlas-fiestas-de-los-barrios-son-m%C3%A1s-enriquecedoras-que-ning%C3%BAn-ma

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak TeleBilbaoko LaKapital saioko eztabaida politikoan 20/6/17

Telebilbaoko La Kapital saioko 17/6/20ko tertulia politikoaren baitan gure kide Iagoba Itxasok eginiko hitzartzeen laburpena. Besteak bestek, PNV-PSEren arteko desadostasunak Bilboko udal gobernuan, hil berri den toreatzailearen inguruan sare sozialetan izandako kontuan edota PP eta PNVren arteko akordioak izan dituzte hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6826/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-la-kapital-de-telebi

Gure kide Ander Rodriguezen hitzartzeak Info 7ko Kalegorrian saioko eztabaida politikoan 17/6/16

Kalegorrian irratsaioko eztabaida politikoa (17/6/16), Info 7 irratian, Iñaki Anasagasti, Iker Rioja eta, lehenengo aldiz, Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko Politika Sozialeko arduradun berri Ander Rodriguezekin. Gaurkotasun gai desberdinen artean, Mariano Rajoy karguan eteteko eskatzeko Podemosen ekimena eta euskal presoek Urkullu lehendakariari gutuna izan dute hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6822/tertulia-de-kalegorrian-de-info-7-con-nuestro-compa%C3%B1ero-ander-rodr%C3%ADguez-16617

2017ko Uztaila

Abiadura handiko ustelkeria

Barcenasek dio enpresaburu desberdinek PPri eginiko dohaintzak —legeak ezarritako mugatik harago, ez dezagun ahaztu, botere ekonomikoa politikoaren gainetik dagoela gogoratzeko behintzat— alderdiarekiko atxikimenduaren emaitza zirela. Alegia, enpresariek PP miresten edo maitatzen zutelako ematen zuten dirutza, oso gustura eman ere. Ez zegoen inolako ordainik alderdi edo gobernuan zeuden erakundeetatik. Istorio honen aurrean, gutxienez, bi aztergai nagusi azaltzen zaizkigu. Batetik, ea benetan Barcenasen agirietan azaltzen diren enpresa guzti-guztiak PPren aldekoak edo gertukoak ziren eta, bestetik, ea dohaintzak egin ostean «laguntzarik» eskuratu zuten obra publikorako esleipenen bidez.

http://alternatiba.net/idazlanak/6851/abiadura-handiko-ustelkeria

Cristina Bereciartua «Gasteiz Antzokiaren proiektua gaizki abiarazi da hasieratik, edozein erabaki auzoarekin adostua izan behar da»

Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko gaurkotasun politikoa jorratzen duen tertulian pasa den 2017/06/27. Bereciartua, Gasteizko Antzokiaren inguruko polemikaz aritu da, udalak proiektua gauzatzeko argitaratutako balorazio txostenaren harira.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6841/cristina-bereciartua-%C2%ABel-proyecto-gasteiz-antzokia-se-ha-abordado-mal-desde-el-inicio

Gure kide Ayem Oskozek EH Bilduko udal taldean Axi Jakaren lekukoa hartuko du

Donostiako EH Bildu osatzen dugun komunitate osoaren partetik: Axi, mila esker bihotz-bihotzetik. Eta Ayem Oskozi, berriz, ongietorri esan nahi diogu. Ongietorri udaletxeari eta zinegotzi ardurari, izan ere Donostiako EH Bilduren militantea hasieratik izan da eta, beraz, ez dugu aurkezpen gehiegirik egin behar. Denok ezagutzen duzue, udal hauteskundetarako zerrendan bederatzigarrena joan zen eta berari egokitu zaio Axi Jakaren lekukoa hartzea.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6870/gure-kide-ayem-oskozek-eh-bilduko-udal-taldean-axi-jakaren-lekukoa-hartuko-du

Fatuarte: «Benetan udalak ezin duela esfortzu bat egin aurrekontua handitu eta gutxienez jai batzordeen azpiegituren gastua arintzeko?»

Datuak ikusita: Benetan udal honek ezin duela esfortzu bat egin aurrekontua handitzeko eta gutxienez jai batzordeen azpiegituren gastua arinagoa izan dadin, udalak gastu hauek bere eginez? Benetan ez duzuela asmorik hori egiteko kontuan izanda urtean ia 600 jarduera antolatze dituztela? gogoratu behar al dizuegu 600 ekintza hoiek doakoak eta jendarte osoari zuzendutakoak direla? gogoratu behar dizuegu auzoetako jai batzordeak auzoetako bizitza sortzeko ezinbesteko eragileak direla, komunitatea sarea biziberritzen dutela? Gogoratu behar dizuegu jai batzordeetako kideak boluntarioak direla eta gero eta zailtasun handiagoak dituztela euren lana egin ahal izateko.

http://alternatiba.net/idazlanak/6856/fatuarte-%C2%ABbenetan-udalak-ezin-duela-esfortzu-bat-egin-aurrekontua-handitu-eta-gutxien

Estarrona «Lizentziarekin edo lizentzia gabe, Hala Bediren uhinek oztopo guztiak gaindituko dituela ziur naiz»

Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide Josu Estarronaren partehartzea Hala Bedi Irratiak egindako eskaerari jarraituz, eta batzordeak eskatuta, 2012ko lehiaketaren, hori baliogabetzearen eta ondorengo prozesu judizialaren egoera azaltzeko.  

http://alternatiba.net/idazlanak/6863/josu-estarrona-%C2%ABlizentziarekin-edo-lizentzia-gabehala-bedik-oztopo-guztiak-gaindituko

Matute: «Oraindik ere, legeak zaintza lanak emakumeei eragin eta haiei bakarrik dagokiela jasotzen du»

Elkarrekin Podemosek aurkeztutako ekimena babestuko dugu, izan ere, dagoeneko onartuta egon beharko litzatekela uste dugu. Definitiboa ez bada ere, aurrera pauso garrantzitsua da, estatu espainarreko lege multzoan agintzen duen heteropatriarkatuan eta heteronormatibitatean oinarritutako errealitate horrekin bukatzeko. Eta alegia, zaintza lanetan dugu adibiderik argiena eta nabariena; Gizarte-segurantzaren legeriak egun zaintza lanak emakumei dagokiela uste duelako. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6846/matute-%C2%ABla-ley-sigue-considerando-que-los-cuidados-solo-les-pueden-afectar-y-competer

Connolly; sozialista irlandarra

Connolly 1868an Edinburgon jaio zen, Eskoziara migratu zuten irlandarren semea zen. 11 urte eskasekin lanean hasi zen lantegiko bizitza latza ezagutuz. Hiru urte geroago britainiar armadan zerrendatu zen eta Dublinera bideratuta izan zen. Laster bere gurasoen jaioterriaren egoeraz jabetu eta borroka sindikalarekin eta marxismoarekin bat egin zuen independentzia, eraldaketa ekonomikoa eta iraultza soziala lortzeko helburuarekin. Horrela, bere Irlanda okupatzen zuen armada utzi eta Irlandako langileriaren borroka emanzipatzailearekin bat egin zuen.  

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6857/connolly-socialista-irland%C3%A9s

62,5 urte ez dira ezer

Ez dira ezer. Hirurogei eta bi urte t'erdi Frankismoa makillaje desberdinekin Espainian gobernatzen aritu den 80 urteak baina gutxiago dira, eta hor duzue, osasuntsu eta disdiratsu. Hirurogei eta bi urte t'erdi Guardia Zibil baten orkatilaren truke, historian izandako oskatilarik garestiena seguru. Messirenak ere ez du pareko baliorik. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6865/625-a%C3%B1os-no-son-nada

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/7/4ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/7/4ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok besteak beste, Altsasuko atxilotuei eskatutako 62 urteko kartzela eskaerak, Montoro eta Soria ministroen arteko tirabirak, edo Euskalteko hainbat bezeroei pelikula bat deskargatzeagatik ekoiztetxe batek eskatzen dien izuna izan ditu hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6866/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-del-programa-de-klau

2017ko Ekaina

Alternatibaren Batzar Nazionalak EH Bildu berritzeko prozesuaren aldeko apustua berretsi eta alderdia indartuta aterako dela ziurtatu du

Del Riok nabarmendu duenez, “Alternatibaren baitan ez dago inolako beldurrik EH Bildu berrian desagertu edota eragiteko gaitasuna galtzeko”; guztiz kontrakoa, izan ere, “hemendik aurrera ideia politikoak eta hauek oinarriekin partekatzeko gaitasuna izango da, kuoten gainetik, irizpideak ezartzeko bide nagusia”. Horrek ez du esan nahi, alabaina, “alderdiek eginiko ibilbidea eta ezkerraren adar desberdinetatik egindako ekarpenak desagertuko direnik”.

http://alternatiba.net/idazlanak/6765/alternatibaren-batzar-nazionalak-eh-bildu-berritzeko-prozesuaren-aldeko-apustua-berre

Errekaleor, harri pikorra eta zapata

Historian zehar, norbanako zein taldeen eskutik okupazio prozesu desberdinak eman dira, hauen izaera anitza izan dela. Errekaleorren berton, gerturatzeko ahalegina egiten badugu, jatorri oso desberdineko pertsonak daudela ikusiko dugu, oso bestelako bizitza proiektuak dituztenak. Baina betidanik izan da errazagoa "okupa" horien inguruan hitz egitea.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6737/errekaleor-una-piedra-y-un-zapato

In the same boat dokumentalaren harira, merkatuen mundualizazioaren inguruko hitzaldiko bideoak

Juan Hernandez eta Diana Urrearen hitzartzeen bideoak Alternatibak antolatutako "In the same boat-¿En el mismo barco" hitzaldi zikloaren baitan. Bilbon maiatzaren 11n egindakoaren bideoak dira hauek. Rudy Gnutti zuzendariaren dokumentala izan zen hizpide, gero eta desberdintasun handiagoekin bizi den errealitatea abiapuntu duenik.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6740/v%C3%ADdeos-de-las-intervenciones-de-la-charla-%C2%BFen-el-mismo-barco-sobre-la-mundializaci%C3%B3n-

Aitor Miguel: «FCC bezalako enpresei egin ez dituzten lanengatik ordaintzea, hori bai dela besteen kontura bizitzea»

Gure kide eta EH Bilduko zinegotzi Aitor Miguel Quintanaren hitzartzea Gasteizko azken udalbatzan, bere taldeak eginiko proposamenaren harira FCCren gaineko ikerketa egiteko eskatuz.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6752/aitor-miguel-%C2%ABpagar-empresas-fcc-por-servicios-no-prestados-s%C3%AD-que-es-vivir-de-los-de

Aburtok ez du onartu nahi bete gabeko konpromisoak izan direla Zorrotzan

Halako adierazpenak egiten dira aitortu nahi ez denean bete gabeko konpromisoak daudela mahai gainean. Zorrotzak hamarkadak daramatza egoera salatzen eta 2015ean udalaren osoko bilkurara eraman zen gaia bizilagunek eskatuta. Orduan, PP, PSE eta PPk inoiz bete ez zuten zuzenketa sinatu zuten "berehalako obrak" egiteko. (aktak udalaren webgunean topatu daitezke).

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6754/aburto-no-quiere-asumir-que-ha-habido-compromisos-incumplidos

Oskar Matute: «Bihar, portuetan esklabotzazko lan baldintzekin lan egiten denean, zuetariko batzuk txalotuko duzue»

Gure kide eta Euskal Herria Bilduko diputatu Madrilen Oskar Matuteren hitzartzea Espainako kongresuan zamaketaren sektorearen dekretuaren aurka eta portuetako langileen babesean.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6758/oskar-matute-%C2%ABma%C3%B1ana-cuando-en-los-puertos-se-trabaje-en-condiciones-de-semiesclavitu

Bizkaiko erresidentzietako langileekin bat, bi aldiz ikusezin egin nahi dituztela

Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko Bilboko zinegotzi Alba Fatuartek Bizkaiko erresidentzietako langileen protestarekin bat egin du hauek udaletxean eginiko kontzentrazioan. Izan eren, bi aldiz ikusezin egin nahi dituzten erakundeen aurka, zaintzaren duintasuna aldarrikatzeko protestan ari dira. Bilboko Udalak, PNVren esku, Areatzan akanpatzeko aukera ukatu berri die.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6742/bizkaiko-erresidentzietako-langileekin-bat-bi-aldiz-ikusezin-egin-nahi-dituztela

Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/5/24

Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrearen hitzartzeak pasa den 17/5/24 ETB2ko "EnJake" saioan gaurkotasun gaien inguruan: Manchesterreko atentatua, Urkulluk Bruselara eginiko bisita edota PSOEko barne bozkaketen emaitzka, besteak beste. Bideo osoa ikusteko, ETB nahieran plataformara jo daiteke.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6739/intervenciones-de-nuestra-compa%C3%B1era-diana-urrea-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-en-jake-de-et

EH Bilduren birfundazioa

Alternatibako kide Joxe Iriarte-k Viento Sur aldizkarirako prestatutako artikulua (gazteleraz)  Euskal Herria Bilduren birfundazio prozesuaren inguruan. Koalizioaren ibilbidearen birpasa egiten du.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6759/congreso-de-refundaci%C3%B3n-de-eh-bildu

2017ko Ekaina

Urrea: «EH Bildu herri honetako emakumeen eta gizonen behar eta ametsetara moldatu behar dugu»

Alternatibako kide eta EH Bilduko legebiltzarkide ohi Diana Urreak adierzi duenez "EH Bildu osatzen dugun guztiok kontziente gara herri honentzat ezinbestekoa den tresna politikoa daukagula esku artean, eta hori herri hau osatzen duten emakume eta gizonen beharretara eta nahietara egokitu beharra daukagula. Horretarako jarri genuen abian prozesu eratzaile hau. Behin fase determinantean sartuta, EH Bildu osatzen dugun guztiok ulertu behar dugu hitza eta erabakiak hartuta bakarrik lortuko dugula EH Bildu indartzea eta herri honek behar eta merezi duen tresna eraginkorra bilakatzea".

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6785/urrea-%C2%ABtenemos-que-adecuar-eh-bildu-las-necesidades-y-sue%C3%B1os-de-las-mujeres-y-hombres

Matute «EH Bildu berriak pertsona gehiago elkartzea bilatzen du herri hau behetik eta ezkerretik eraikitzeko»

Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko diputatu Oskar Matuteren partehartzea Onda Vasca-ko Euskadi Hoy saioko tertulian pasa den 2017/6/9. Matutek EH Bilduren prozesu eratzailearen inguruan hitz egiten du.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6787/matute-%C2%ABla-nueva-eh-bildu-pretende-aglutinar-m%C3%A1s-persona-para-construir-este-pa%C3%ADs-des

Bereciartua «PNVk zailtasun handiak ditu Europako alderdirik ustelena babestu izana justifikatzeko»

Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko gaurkotasun politikoa jorratzen duen tertulian pasa den 2017/06/08, EHBilduren berrantolaketa prozesuaz, PNV-PPren arteko ezin justifikatuzko akordioaz eta pasa den ekainaren 3an Errekaleor Bizirik mugimenduak deitutako mobilizazio arrakastatsuaz aritu zen. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6779/cristina-bereciartua-%C2%ABel-pnv-tiene-serias-dificultades-para-justificar-su-apoyo-al-pa

Fatuarte: «PNVk Aldundiaren joko zikinak egiten ditu erresidentzietako langileei akanpatzea debekatzen dienean»

Alternatibako kide eta EHBildu Bilboko zinegotzi Alba Fatuarteren partehartzea PNV-PSEren udal gobernuari galdezka erresidentzietako langileei, guztiz inbisibilizatua dagoen zaintza lanen sektorea, Bilboko Areatzan akanpatzeko baimena ezeztatzeko arrazoien inguruan. Hemen Fatuarteren partehartzearen bi pasarte, bata bere adierazpenen laburpena eta bigarrena El Correok jasotako berria. 

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6778/fatuarte-%C2%ABel-pnv-hace-el-trabajo-sucio-la-diputaci%C3%B3n-prohibiendo-acampar-las-trabajad

El Correo-rentzat, diru gehiago biltzeko zergak murriztea da bidea

Euskadin gehien saltzen den egunkari El Correo-rentzat, diru gehiago biltzeko zergak murriztea da bidea. Horrela esaten du artikulu honek: "ez legoke gaizki guztiz kontrakoa jazartzea: diru bilketa gehitzeko zerga-oinarri agregatua gehitzea, zergadun berrien eta inbertsio enpresarial gehiagoren erakarpenarekin". Ideia bitxia badirudi ere, ez da berria. Laffer Kurba bezala ezagutzen da teoria hau eta lehen aldiz Washington Hotelean (El Padrino II flima grabatu zen lekuan) aurkeztu zuten Donald Rumsfeld-k, Dick Cheney-k eta The Wall Street Journal-eko kazetari batek lekuko moduan. 

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6753/para-el-correo-lo-mejor-para-recaudar-m%C3%A1s-es-bajar-impuestos

Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/5/29

Alternatibako kide eta EH Bilduren euskolegebiltzarkide ohi Diana Urrearen parteharzteak ETB2ko "En Jake" saioan pasa den 17/5/29. Bertan, beste gai batzuen artean, Zorrotzako suteaz, kopa finalean emandako txistualdiaz, Rajoyren kontrako zentzura mozioaz edota EAko barne desadostasunaz aritu da.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6761/intervenciones-de-nuestra-compa%C3%B1era-diana-urrea-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-en-jake-de-et

Madrilen eginiko Duintasunaren Martxak babestu ditugu

EH Bilduk borroka desberdinak biltzeko eta antolatzeko beharra azpimarratu du, bai Euskal Herrian, elkarrizketa jarraitua eta guztion arteko lanari ekinez gizarte eragile, politiko eta sindikalekin, zein gure eremutik kanpoko borrokekin ere.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6743/apoyamos-las-marchas-de-la-dignidad-que-se-manifestar%C3%A1n-en-madrid-este-s%C3%A1bado

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan 17/7/6

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/6/7ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxasok, besteak beste, Francoren Eroritakoen Arana, DSBEaren murrizketak eta difamazioa eta unibertsitaterako sarbidea ditu hizpide. Aktibista feminista Irantzu Varelaren partehartze bikainak gehitu ditugu. Tertulia osoa iksuteko ETB a la carta.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6777/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-del-programa-de-klau

Matute: «CETA demokrazia korpokraziaren kontra egitea da; herritarrok zuzendutako demokrazia contra una democracia devaluada dirigida por empresas»

Guzti hau demokrazia korpokraziaren kontra egitea da; herritarron botereaz baliatua herritarrok gauzatutako demokrazia, edo enpresek zuzendutako balio gutxiko demokrazia, haien onuren alde egingo duena. Horixe bera de CETA.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6773/matute-%C2%ABel-ceta-va-de-democracia-contra-corpocracia-democracia-ejercida-por-la-ciudad

2017ko Ekaina

Mapa beldurgarriak

Zigor bikoitzaren biktimak dira sakabanaketa indarrean dagoenetik, ia hiru hamarkada, errepidean hil diren 16 lagunak. Biktimak dira eritasun larriak ziegan pairatzen dituzten presoak, Ibon Iparragirre kasu, beren bahitzaileek lege propioen kontra egiten dutelako. Eta biktimak dira, errugabeenak gainera, guraso biak edo bietako bat etxetik oso urrun preso dituzten 0 eta 18 urte bitarteko 113 adingabeak, ama edo aita ikusteko 500, 800 eta 1.000 kilometroko bidaiak egitera zigortuta daudenak.

http://alternatiba.net/idazlanak/6819/mapa-beldurgarriak

Alternatibak kezka adierazi du Cosco Bilboko Portuan sartu izaganatik, Grezian esklabotza baldintzak ezartzen baitizkie langileei

Matutek Grezian gertatutakoa jarri du Espainiako estatuan eman daitekeenaren adibide, “Greziako portuak estatuaren jabetzakoak izatetik esku pribatuetara pasa dira”. Pireoko portua, hain zuzen, Cosco multinazionalak berak erosi du eta, bertan, “Bilboko Portuaren parte baten jabe berriak, beren langileei baldintza latzak ezartzen dizkie; miseriazko soldatak, lanaldi amaiezinak eta inolako formakuntzarik ez egin beharreko lan arriskutsua aurrera eramateko”. Are larriagoa da, izan ere, errealitatean “sindikatu zein lan hitzarmenik ez dago eta, ondorioz, pobrezia, segurtasun eza, lan baldintza eskasak eta duintasun falta ugaritzen dira”.

http://alternatiba.net/idazlanak/6792/alternatibak-kezka-adierazi-du-cosco-bilboko-portuan-sartu-izaganatik-grezian-esklabo

Oskar Matute: «Hezkuntzan inbertitu beharrean, defentsan inbertitzen duzue. Polizia asko eta hezkuntza gutxi!

Euskaldunoi okerrago bizitzera kondenatzen gaituzue, etorkizun ilunago bat izatera behartuta gaue. Lan erreformak eta pentsio makalak inposatzen dizkiguzue. Hezkuntzan ere lan eskaintza publikoaren murrizketak ezartzen dizkuguzue, gure gizarteak behar duen irakasle kopurua izatera galaraziz. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6771/oskar-matute-%C2%ABen-vez-de-invertir-en-educaci%C3%B3n-invierten-en-defensa-e-interior-%C2%A1mucha-

Venezuela aurrera! No pasarán!

Oposizio kolpistak urteak daramatza 2002an emandako Estatu kolpe saiakera errepikatzeko aukera emango dion eszenatokia bilatzen. Herria jasaten ari den bortizkeria maila larria Estatu kolpea edo atzerritar eraso militarra justifikatu dezaken taktikaren aurpegia baino ez da. Oposizio faxistak Gobernua kanporatu nahi du eta horretarako hildakoak eragitea ez zaio batere inporta, errenta petroleroaren kudeaketa bizitza horiek baino askoz gehiago balio du haientzako.

http://alternatiba.net/idazlanak/6789/venezuela-aurrera-no-pasar%C3%A1n-ekainaren-18an-bilbon-ikusiko-gara

Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/6/12

Alternatibako kide eta EH Bilduren euskolegebiltzarkide ohi Diana Urrearen parteharzteak ETB2ko "En Jake" saioan pasa den 17/6/12. Bertan, beste gai batzuren artean, Kataluniako prozesuaz eta espetxe politikaz aritu da.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6793/intervenciones-de-nuestra-compa%C3%B1era-diana-urrea-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-en-jake-de-et

Aburtok ez du onartu nahi hartutako konpromisoak ez direla bete

Honelako adierazpenak egiten dituzte bete ez diren konpromisoak egon direla eta lehentasunak beste nonbaiten egon direla onartu nahi ez dutenean. Zorrotzako bizilagunak hainbat hamarkadetan salatu dute egoera, eta 2015ean auzo-elkarteak eskatuta, osoko bilkurara ekarri zen gaia. Bertan, PP, PSE eta EAJk 'berehalako ekintzak' egingo zirela esaten zuen zuzenketa bat sinatu zuten, inoiz bete ez zena (aktak udaleko webgunean eskuragarri daude).

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6754/aburto-no-quiere-asumir-que-ha-habido-compromisos-incumplidos

Oskar Matute: «Bankuen erreskatea herritarrei egindako estafa bat da. Dimisioak exijitzen ditugu»

Espainiako Bankuak gaur plazaratutako txostenari buruz honela mintzatu da EH Bilduko diputatua. Bere ustean, "hainbat ustelkeria kasutan murgilduta egoteaz gainera, PPK finantzat entitateak salbatzea lehenetsi du, herritarrei zerbitzu publikoak murrizten dizkien bitartean”.

http://alternatiba.net/idazlanak/6794/oskar-matute-%E2%80%9Cbankuen-erreskatea-herritarrei-egindako-estafa-bat-da-dimisioak-exijitz

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak Klaudio Landaren programaren tertulian 17/6/19

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/6/19ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxaso besteak beste, Fandiñoren heriotza, EH Bilduren kongresua, e55 urtetik gorakoen langabezia eta Hipercorreko atentatuak izan ditu hizpide.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6818/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-del-programa-de-klau

Asier Vega Bizkaiko EH Bilduren koordinatzailea eta Ander Rodriguez Politika Sozialeko arduraduna

Otegik proposatutako zuzendaritza taldearena zen hautagaitza bakarra eta 2.144 militanteren botoekin, %84ren babesa jaso du, zehazki, eta %93ko babesa izan dute txosten politikoak eta estatutuek. Otegirekin batera izango dira zuzendaritzan Gari Mujika, Ainhoa Beola, Koldo Castañeda, Maider Karrere eta Josu Juaristi. «Independentzia eta eredu sozial berri bat nahi ditugu», adierazi du Otegik kargua hartu berritan. Horrez gain kongresuan ere Bizkaiko koordinatzaile izateko bozketen emaitzak jakinarazi ziren.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6816/asier-vega-bizkaiko-eh-bilduren-arduradun-politikoa-baiezko-botoen-86arekin

2017ko Maiatza

Alternatibak eta TNT antzerki taldeak Erase una vez un rey antzezlana taularatuko dute Gasteizen

Datorren asteazkenean, maiatzak 3, Alternatibak TNT Nuevos Tiempos Teatro antzerki talde salvadortarraren “Erase una vez un rey” lana taularatuko du. Antzezlan satirikoak gobernu forma desberdinen gabezia eta bertuteak umorez jorratzen ditu: “Hiru eskalek beren egoera sozial, politiko eta ekonomiko zailetik ihes egin nahian, jolas bat sortu eta horretan murgilduko dira, fantasiaren bidez menpekotasun forma desberdinak aztertzeko”.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6610/alternatibak-eta-tnt-antzerki-taldeak-%E2%80%9Cerase-una-vez-un-rey%E2%80%9D-antzezlana-taularatuko-d

Matute: «Historiaren aro berri batean murgiltzera goaz, eta EH Bildu horretarako prest egon behar da»

Dakizuen moduan, EH Bilduk pasaden asteartean batzarra egin zuen Donostiako Kutxaespazioan. Bertan 350tik gora militante elkartu ginen eta, besteak beste EH Bildu aro berrira eramango duen prozesu eratzailea abian jartzeko Araudia onartu zen. Prozesu eratzailea ekainaren 17an egingo den Kongresuarekin amaituko da. Aurretik, Kongresura eramango diren dokumentuak eztabaidatzeko aukera izango da herri ezberdinetan egingo ditugun Foro/Herri Batzarretan, baita sarean sortutako plataforma digitalean ere.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6627/matute-%C2%ABhistoriaren-aro-berri-batean-murgiltzera-goaz-eta-eh-bildu-horretarako-prest-

Fatuarte: «Aisialdirako eskubidea ezin da jendearen atsedenerako eskubidearen gainetik pasa»

Apirilaren 26ko eztabaida politikoa, Onda Cero irratiaren Bilbao en la Onda irratsaioan, non alderdi desberdinetako ordezkariek hainbat gai jorratzen dituzten. Saioaren tarte honetan Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotzi Alba Fatuartek Moma diskotekaren inguruko auzia du hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6589/fatuarte-%C2%ABel-derecho-al-ocio-no-puede-pasar-por-encima-del-derecho-al-descanso-de-las

Le France, biharamuneko ajea

Azken boladan Europako hauteskundeak kutsu futbolzalea hartu dutenaren sentsazioa daukat; denak dira final aurreratuak, denak Europaren (eta europarrentzat?) etorkizunerako oso garrantzitsuak, eta halere, eguna bukatu ostean dena berdin dirau. Den dena? Ez, dena ez. oinarri xenofoboko ideia neoliberala nabarmentzan ari da kontinente zaharrean barrena Morgulen espiritua balitz bezala. Post-egiaren aroan bizi garela diote, baina beti bezala bizi gara soilik, engainaturik. 

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6615/le-france-la-resaca

Bizitza duinak helburu, langileok borrokan! #M1

Ezin dugu onartu; edo haien kapitalaren biderkatzea edo gure bizitzarena. Kapitalaren jarioaren menpe bizi, edo ekonomia errotik eraldatu hobeto bizi ahal izateko. Horregatik, beharrezkoa da maiatzaren lehena langile guztien aldarrikapen jaia bihurtzea, eredu sozial berri baten alde. Langileria, enplegu bat dutenekin batera, lan asko egin, baina ezer irabazten ez duten pertsonek osatzen dutelako; langileek osatzen dute, baina baita baserritarrek ere, baldintza beretan; feministek eta ekologistek osatzen dute, soilik ikuspuntu hauek bermatzen dutelako bizitzaren jasangarritasunaren nahia ase egingo duen erantzun erreal eta eraginkor bat. Soilik borroka guzti hauek agenda komun batean jasota, aurre egin ahal izango diogu egoera larri honi.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6606/bizitza-duinak-helburu-langileok-borrokan-m1

Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/4/27

Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrea ETB2ko "En Jake" saioko 17/4/27ko eztabaida politikoan izan da. Hemen bere parte-hartze nagusiak jasotzen dituen laburpen bideoa duzue, besteak beste, PPren eta PNVren arteko akordioak hizpide dituela.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6601/intervenciones-de-nuestra-compa%C3%B1era-diana-urrea-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-en-jake-de-et

Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko tertulian 17/4/27

Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko gaurkotasun politikoa jorratzen duen tertulian, Gasteizko zabalgunea berritzeko udal planaren inguruan.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6614/intervenci%C3%B3n-de-nuestra-compa%C3%B1era-cristina-bereciartua-en-la-tertulia-de-radio-vitori

2017ko Maiatza

Alternatibak globalizazioaren arriskuak eta Errenta Unibertsalaren moduko alternatibak aztertuko ditu Donostian eta Bilbon «In the same boat» filmarekin

Maiatzaren 10ean, asteazkena, Donostian, eta ostegunean, hilaren 11n Bilbon, Alternatibak “In the same boat” (“Ontzi berean”) dokumentala eskainiko du. Rudy Gnuttik zuzendutakoa, gero eta handiagoa den aberatsenen eta pobreneen arteko amildegia hizpide duena. Lanak aurrerapen teknologikoak ere ditu hizpide, mundu justuagoa eta hobea eraikitzeko lanabes izan zitezkeenak baina gaizki kudeatuz gero mehatxu izan daitezkeenak.

http://alternatiba.net/idazlanak/6650/alternatibak-globalizazioaren-arriskuak-eta-errenta-unibertsalaren-moduko-alternatiba

Migrazioa behartuak, lotzen gaituen haria

Egoera eta intentsitate desberdinarekin, ni eta nire familia Kolonbia atzean uztera behartuak egon ginela pentsatzen dut. Harrigarria da zelako naturaltasunez, ia normaltasunez esango nuke, asimilatzen dugun ondorengo esaldia: "nire herrialdetik ihes egin nuen etorkizun oparoago baten bila joateko". Nire herrialdea uztera behartua izan gara ni eta nire familia. Eta horixe bera da munduko errefuxiatuen erralitatearekin lotzen gaituen haria.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6652/migraciones-forzadas-el-hilo-que-nos-une

Matute: «PNVk aurrekontuak babestearekin estatuarekiko menpekotasunera kateatzen gaitu»

Matutek azpimarratu du PP alderdi kaltegarria dela, herritarren eskubideak murriztu dituela eta, horregatik, ez du begi onez ikusten PNVk Mariano Rajoyren gobernuaren kontuak babestea. EH Bildurentzat, aurrekontuei ezezkoa ematen PP ahultzea zen bidea, Unidos Podemosek aurkeztutako mozioaren alde eginda.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6642/matute-%C2%ABun-apoyo-del-pnv-los-pge-supondr%C3%ADa-un-contrato-de-permanencia-con-el-estado%C2%BB

Gure elkartasuna gose greban diren 1.500 preso palestinarrei

Marwan Barghouti buru duten 1.500 preso palestinarrek gose greba bati hasiera eman zioten 2017ko apirilaren 17an. Gose Grebarako deialdia Israelek preso eta atxilotuekiko darabiltzan politika krudelek eragindako saminari erantzuteko modua izan da. Gose grebalarien eskarien artean, senideen bisitak, zaintza mediko egokia, Atxiloketa Administratibo izenez ezaguna den Israeleko praktikaren bukaera (Palestinarrak kargu edo epaiketa gabe atxilotzea) eta isolamentuaren amaiera daude.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6634/gure-elkartasuna-gose-greban-diren-1500-preso-palestinarrei

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan 17/5/2

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/5/2ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxaso besteak beste, PNV eta PPren arteko ituna, bekaduen erabilera goi mailako jatetxeetan edota larriki gaixorik dauden presoen egoera izan ditu hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6632/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-del-programa-de-klau

Soziala, nazionala eta globalizazioa

Berriro diot testu hau jarrera ez abertzale batetik idatzita dagoela. PNVk egin duena, PPren aurrekontuak babestea abantaila gutxi batzuen truke, estatuko gizartearen gehiengoaren kalterako izan arren, hori da abertzaletasuna. "Gurea denaren gainetik" da beren leloa. Nire aldetik, 40 urte baino gehiago internazionalismoari eman ostean, nire modun gero eta jende gehiagok egiten du bat independentismoarekin arrazoi demokratikoak direla medio.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6628/lo-social-lo-nacional-y-la-globalizaci%C3%B3n

Juan Puerto, oinarrian eta ezkerrean beti

Juanen bizipena 60ko hamarkadan beste herri batera lanera joan den pertsonarena da. Alemania eta Bartzelona aukera moduan izan bazituen ere, Euskal Herrira etortzea erabaki zuen. Arangoitira, hain zuzen ere, bertan herrikide ezagunak zituelako. Iritsi zenean, Arangoitik oso bestelako itxura zuen. “Txabola eta etxe gutxi batzuk” baino ez zeuden. Taxista batek ez zuen bertara eramaterik nahi izan bidea “txarra eta arriskutsua” zelako. Arangoitin herrikideekin bizi izan zen. Txandaka egiten zuen lo “cama caliente” deritzanetan. Nahikoa diru izan zuenean etxebizitza propioa alokatu zuen, eta bere ama eta arreba ekarri zituen.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6647/juan-puerto-oinarrian-eta-ezkerrean-beti

X